203. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Kirol kudeatzaile izateko deialdiaren onarpena

2020ko abuztuaren 10eko 2020-0484 Alkatetzaren Ebazpenak, honakoa ebatzi zuen:

1. Itaroako Azpiegituretan Kirol kudeatzaile izateko hautagaien zerrenda baten osaketarako aukeraketa frogen deialdia onartzea, Uharteko Udalan sor daitezkeen beharrak asetzeko behin behineko kontratazioen bidez.

2. Deialdia NAOn argitaratzea.

3. Deialdiaren testu osoa www.huarte.es webgunean argitaratzea, NAOko argitarapenarekin batera, eta baita Udaleko sare sozialetan ere.

4. Ebazpen honen kopia Langilego Batzordeari eta Langileen Ordezkariei helaraztea.

DEIALDIAREN OINARRIAK

Itaroa Kirol Instalazioen Kudeatzailearen lanpostua betetzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdia, hautaproben bidez, aldi baterako kontrataziorako, Uharteko Udalean sortzen diren beharrak betetzeko

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da kirol-kudeatzailearen lanpostua betetzeko izangaien zerrenda bat eratzea, hautaketa-proben bidez, aldi baterako kontratazioa egiteko, Uharteko Udalean sortzen diren beharrizanak betetzeko.

Hautaketa-prozesu hori 2012/02/29ko Langileen Batzorde Paritarioak onartutako aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauetan xedatutakoaren arabera egingo da (2012/04/20ko NAO, 75. zk.), eta, zehazki, 8. artikuluan eta deialdi honen oinarrietan xedatutakoaren arabera.

1.2. Bete beharreko funtzioak bere mailari eta kategoriari dagozkionak izango dira.

–Ezagutza teknikoak ematea, Kiroletako Udal Zerbitzuaren zuzendaritzak egiten duen udal-plangintza osatzeko, epe labur eta ertainerako ekintzak eta neurriak proposatuz.

–Udal teknikariak gainbegiratuta, Izotz Jauregian eta Spa&Sport-en garatzen diren udal jardueren prestaketa, jarraipena eta ebaluazioa:

  • “Izotz gaineko patinajeari, hockeyari eta patinaje artistikoari buruzko sasoiko ikastaroak”; “ikastaro trinkoak”; “eskola-jarduerak”; “eskola-kanpaina”; “kanpaina bereziak”; “SPAren udako eta neguko sasoiko jardueren planilla” eta planifikatzeko behar diren jarduera guztiak.

–Izotz Jauregia eta Spa&Sport kirol-instalazioetan Kirol Zerbitzuko zuzendaritzak ezarritako protokolo edo ekintza guztiak ezartzea eta gainbegiratzea, Ugarrandiako kirol-instalazioetako abonatuak eta instalazio horiek erabiltzen dituzten osasun-programetako parte-hartzaileak sartzeko eta erabiltzeko.

–Spa eta Izotz Jauregiko kirol-instalazioen eta bitartekoen erabilera, kontserbazio eta mantentze egokia gainbegiratzea

–Kiroletako Udal Zerbitzuari proposatzea, Spa&Sport instalazioetan eta Izotz Jauregian hautemandako beharrizanen arabera, zerbitzu, ekipo eta bitarteko berriak erostea edo kontratatzea, eta horiek eskuratzeko behar den informazioa ematea.

–Kiroletako Udal Zerbitzuko zuzendaritzari proposatzea abonatutako pertsonak erakartzeko kanpainak egin ditzala, edo Spa&Sport instalazioen eta Izotz Jauregiaren finantzaketa hobetzera bideratutako edozein jarduera egin dezala, marketineko merkataritza-lana eginez eta instalazio horiek eta haien zerbitzuak modu iraunkorrean salduz.

–Spa&Sport eta Izotz Jauregiko kirol-instalazioetako abonatuen eta erabiltzaileen erreklamazioak artatzea, erantzutea eta, hala badagokio, Kiroletako Udal Zerbitzuaren helbidera helaraztea.

–Nafarroako kirol-instalazio publikoen kudeaketan, osasun-arloan, datuak babesteko legean, kirol-ekipamenduen segurtasunean eta abarretan aplikatu beharreko Lege-araudia betetzen dela gainbegiratzea, Kiroletako Udal Zerbitzuaren argibideekin.

–Uharteko udal kirol-instalazioak arautzen dituen Araudia edo Spa&Sport eta Izotz Jauregia instalazioen kudeaketarako berariazko araudia aplikatzea.

–Spa&Sport eta Izotz Jauregiko instalazioetan egindako kontratazioak gainbegiratzea, behar bezala funtziona dezaten eta Kiroletako Udal Zerbitzuaren zuzendaritzari proposatzea beharrezkoak diren berriak.

–Spa&Sport eta Izotz Jauregia kirol-instalazioei dagozkien urteko aurrekontuaren eta udal-tasen proposamena egitea, eta Kiroletako Udal Zerbitzuko zuzendaritzari helaraztea, balora dezan.

–Instalazio horietarako onartutako aurrekontu-partidak nola gauzatzen diren gainbegiratzea, eta Kiroletako Udal Zerbitzuko zuzendaritzari exekuzio horren berri ematea aldian-aldian.

–Kiroletako Udal Zerbitzuaren kirol-kudeaketa hobean eragina duten era guztietako proposamenak eta txostenak, arauak edo irizpideak egitea.

–Kiroletako Udal Zerbitzuaren zuzendaritzak tokiko kirol-sistema garatzeko agindutako ekintza guztiak egitea.

–Kirol-koordinatzaileari laguntzeko eginkizun orokorrak, Udaleko Kirol Zerbitzuaren kudeaketan, eta haren ordezkapena, bere mailarekin bat datozen eginkizunetan, absentziak daudenean.

1.3. Lanpostuak B mailako ordainsaria izango du, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagokiena. Era berean, plantilla organikoak aurreikusten dituen soldata-osagarriak jasoko ditu, bai eta hitzarmen kolektibo bidez lor daitezkeenak ere.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio-organo eskudunek edozein unetan aldatu ahal izango dute, aplikatu beharreko araudian xedatutakoaren arabera.

2.–Izangaien betebeharrak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estatu kide batekoa, edo Europako Erkidegoak izenpetu eta langileen joan-etorri askea aplikatzekoa den Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatu batekoa; Espainiako nazionalitatea duen pertsonaren ezkontideak ere parte hartu ahal izango du, baita Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetakoak eta aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetakoak ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoak eta ezkontidearen ondorengoak ere, baldin eta legezko banantzerik ez badago, 21 urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak baina beren kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, erretiratzeko gehieneko adina ez gainditzea.

c) Dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Unibertsitateko Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo baliokidea izatea, edo eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.

Eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen duten ikasketa baliokideak alegatzen dituzten izangaiek baliokidetasun hori aitortzen duen legezko edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko dute, edo Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak horretarako emandako ziurtagiria aurkeztu.

e) Nafarroako Gobernuak emandako euskarazko gaitasun agiria (EGA) edo ofizialki onartutako titulu baliokidea izatea, eta, zehazki, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 mailaren baliokidetzat onartutako tituluak izatea edo horretarako eginen den proba gainditzea.

f) Funtzio publikoak betetzeko desgaituta edo etenda ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua ez egotea. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute, beren estatuan Funtzio Publikoan sartzea eragozten duen diziplina-zehapenik edo zigor-kondenarik ez dutela adieraziz.

2.2. Oinarri honetako 2.1 d) eta 2.1 e) ataletan eskatutako titulazio-betekizunak agiri bidez egiaztatu beharko dituzte izangaiek eskabideak aurkezteko unean, 2.1.e) atalean ezarritako betekizunaren kasuan izan ezik, proba egitea aukeratzen bada.

2.3. Aurreko baldintzak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaz gain, deialdia egiten den unean eta kontratazio-aldian ere bete beharko dira.

3.–Instantziak.

3.1. Instantziak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izango da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragartzen duen ezaupidea argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Deialdiaren testu osoa www.huarte.es webgunean eta Uharteko Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoetan egongo da eskuragarri.

3.2. Parte hartu ahal izateko eskabideak Uharteko Udalaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (San Juan Plaza 1-1, 8:30-14:00) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetako bat erabiliz.

Eskabidea posta-bulego batean aurkeztea erabakitzen bada, gutun-azal irekian aurkeztuko da, posta-zerbitzuko langileek data eta zigilua jar diezaioten eskabideari, gutun-azala ziurtatu aurretik.

Eskabideak deialdi honen I. eranskinean jasotako ereduaren araberakoak izango dira. Eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskabide-eredua Uharteko Udaleko Erregistro Orokorrean emango da, eta Internet bidez ere eskuratu ahal izango da, www.huarte.es helbidean.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

Eskaeran antzematen diren errakuntza materialak edo izatezkoak edozein unetan zuzendu ahal izango dira, ofizioz edo interesdunak eskatuta.

3.3. Eskabidearekin batera, behar bezala beteta, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidea.

b) Eskatutako titulazioaren fotokopia.

c) Euskaraz badakiela egiaztatzen duen dokumentazioa edo proba egiteko eskaera. Proba hori gainerako probak amaitzean egingo zaie proba guztiak gainditu dituzten izangaiei.

d) Espedientea formalizatzeagatiko tasa eta azterketa-eskubideak ordaintzeko 21,00 euro ordaindu izanaren egiaztagiria, ES59 3008 0087 74 1447560721 kontu zenbakian sartuta. Tasa ordaintzen ez bada, izangaia kanpoan geratuko da.

Eskabidea Erregistro Orokorrean aurrez aurre aurkezten duten izangaiek une horretan ordaindu ahal izango dute tasa, eskudirutan.

Salbuetsita egongo dira izena emateko unean langabezian daudela egiaztatzen dutenak.

Dokumentu horiek aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuko, eta haien jarduera guztiak baliogabetuko dira, hargatik eragotzi gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizuna.

Desgaitasun aitortua duten izangaiek eskabidearekin batera aurkeztu beharko dute hori egiaztatzen duen agiria, organo eskudunak emana. Era berean, beharrezkotzat jotzen dituzten denbora- eta baliabide-egokitzapen posibleak eskatu ahal izango dituzte; kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute, eta, gainera, beste orri batean adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

4.–Izangaiak onartzea. Behin-behineko eta behin betiko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea igarotakoan, Uharteko Udaleko alkateak ebazpen bidez onartuko du onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda, eta Uharteko Udaleko iragarki-taulan eta udalaren webgunean argitaratuko da (http://www.huarte.es).

Egun horretatik aurrera, eta hurrengo bost egun balioduneko epean, baztertutako izangaiek erreklamazioak egin ahal izango dituzte edo beren eskabideko akatsak zuzendu, Udaleko edozein erregistrotan eskabidea aurkeztuta.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, alkatetzaren ebazpena emango da, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartzeko (izen-abizenak eta NANa jasoko ditu, eta, baztertutakoen kasuan, baztertzeko arrazoia ere bai), eta udalaren webgunean (http://www.huarte.es) eta iragarki-taulan argitaratzeko aginduko du, lehen hautaketa-proba egiteko data eta tokiarekin batera.

Baztertutako izangairik ez badago, behin betiko zerrenda onartuko da zuzenean (izen-abizenak eta NANa jasoko dira), eta Uharteko Udalaren webgunean eta iragarki-oholean argitaratuko da, hautaketa-proba egiteko data eta tokiarekin batera.

Onartutako pertsonen zerrendetan egoteak ez du esan nahi interesdunei aitortu behar zaienik deialdietan eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Izangaiek aurkeztu behar duten edo Administrazioaren esku dagoen dokumentazioa aztertuta ondorioztatzen bada ez dutela eskatutako baldintzaren bat, interesdunek deialdietan parte hartzetik erator daitezkeen eskubide guztiak galduko dituzte.

5.–Epaimahai kalifikatzailea.

5.1. Epaimahai kalifikatzailea kide hauek osatuko dute:

–Presidentea: Eva Sada Urabayen andrea, Uharteko Udaleko Kirol Teknikaria.

–Ordezkoa: Izendatzen duena.

–Mahaikidea: Juan Carlos Arregui Martínez jauna, Antsoaingo Udaleko Kirol Zerbitzuaren arduraduna.

–Ordezkoa: Izendatzen duena.

–Mahaikidea: Jorge San Martín García jauna, Burlatako Udaleko Kirol Koordinatzailea.

–Ordezkoa: Izendatzen duena.

–Mahaikidea: Ordezkaritza sindikalak izendatutako pertsona.

–Ordezkoa: Izendatzen duena.

–Mahaikidea-Idazkaria: Iñigo Anaut Peña jauna, Uharteko Udaleko laneko eta giza baliabideetako aholkularia.

–Ordezkoa: Izendatzen duena.

Epaimahaia hautaketa-proben aurretik eratu beharko da.

5.2. Epaimahaia ezingo da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertaratu gabe.

Kide anitzeko organoa baliozkotasunez eratzeko eta jarduteko, beharrezkoa izango da presidentea eta mahaikide-idazkaria bertan egotea, edo, hala badagokio, haien ordezkoak.

5.3. Epaimahai kalifikatzaileko kideek ezin izango dute parte hartu, eta deialdia egin duen organoari jakinarazi beharko diote, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako abstentzio-arrazoiak daudenean.

Halaber, izangaiek epaimahaikideak ezetsi ahal izango dituzte aipatutako inguruabarrak gertatzen direnean.

Legez ezarritako abstentzio- eta ezespen-arrazoiak aplikatuz, Epaimahaiaren osaeran aldaketaren bat gertatzen bada, onartu eta baztertutako izangaien zerrendekin batera argitaratuko da Epaimahaia.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeari eta aplikatzeari buruz plantea daitezkeen gai guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistak sartu ahal izango ditu proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek Epaimahaiarekin lankidetzan arituko dira, eta beren espezialitate teknikoak gauzatzera mugatuko dira.

6.–Hautapen prozesuaren garapena.

6.1. Oposizio-lehiaketa 2 fasetan egingo da; lehenengo oposizio-fasea egingo da, eta, ondoren, lehiaketa-fasea, oinarri hauetan adierazitako moduan.

6.2. Oposizio-fasea: jarraian aipatzen diren bi proba hauek egingo dira hautaketa egiteko.

6.2.1. Lehenengo proba. Proba teorikoa da, eta Epaimahaiak proba hasi baino lehen finkatzen duen gehieneko denboran, deialdi honen II. Eranskineko gai-zerrendako A Atalean jasotako gaiei buruzko test erako galdera-sortari idatziz erantzutea izango da. Galdera-sorta horretan, erantzuteko hainbat aukera eta/edo erantzun laburreko galderak jasoko dira.

Zati honi 20 puntu emango zaizkio gehienez. Proba baloratzeko irizpidea eta erantzun alternatiboa duten galderetako akatsen penalizazioa proba hasi baino lehen zehaztuko dira. Proba gaindituko dute, gutxienez, proban ezarritako gehieneko puntuazioaren ehuneko 50 (10 puntu) lortzen duten pertsonek.

6.2.2. Bigarren proba. Proba teoriko-praktikoa: garapen-proba praktiko bat edo batzuk egitea eta/edo memoria- eta proiektu-formatukoak, deialdi honetako II. Eranskineko gai-zerrendako B Atalean jasotako gaiekin erlazionatuta. Lan-memoria epaimahaiaren aurrean azaldu eta defendatuko du izangai bakoitzak, ahoz, zehaztutako egunean.

Epaimahaiak erabakiko du proba horretako ariketak egun bakarrean edo egun desberdinetan egitea, bai eta horien iraupena ere, ezartzen den edukiaren arabera.

Proba honen gehieneko puntuazioa 60 puntukoa izango da. Proba baloratzeko irizpidea proba hasi baino lehen zehaztuko da. Proba praktikoan ezarritako gehieneko puntuazioaren ehuneko 50 (30 puntu) gutxienez lortzen duten pertsonek gaindituko dute proba.

Bigarren probara deituko dira soilik proba egitean kalifikazio altuenak lortu dituzten 15 pertsonak, baldin eta lehen proban, gutxienez, 10 puntu lortu badituzte. 15. izangaiak lortutako nota zerrendako beste batzuek lortutakoarekin bat badator, guztiak igaroko dira hurrengo probara.

Deialdi honen xede den zerrenda agortzen bada, kontratatzeko izangairik ez dagoelako, proba praktikoa egiteko deialdi osagarriak egin ahal izango zaizkie, gutxienez 10 puntu lortu dituztelako, lehen proba gainditu eta bigarren proba egiteko deialdia jaso ez duten gainerako pertsonei.

Nolanahi ere, deialdi gehigarri horien ondorioz gainditutako izangaiak kontratazio-zerrendan egongo dira, lehenengo deialdian gainditutako izangaien ondoren.

Deialdi bakarra egingo da proba bakoitzerako, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZ edo pasaportea eraman beharko dute bertara. Beren nortasuna egiaztatzen ez duten edo agertzen ez diren izangaiak kanporatuta geratuko dira.

6.3. Hautaprobak egiten diren bitartean, desgaitasun aitortua izanik eskabidean hala eskatu duten izangaientzat, probak egiteko denbora eta baliabideen egokitzapen posible eta beharrezkoak ezarriko dira.

6.4. Proba bakoitza egin ondoren, udal-webgunean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko dira izangai bakoitzak proba horietan lortutako emaitzak (izen-abizenak, NANa eta puntuazioa adieraziko dira).

Proba bakoitzaren emaitzen aurka erreklamazioa aurkeztu ahal izango da 3 egun balioduneko epean, proba horiek udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, udaleko edozein erregistrotan eskabidea aurkeztuta. Erreklamazioak ebatzi ondoren, egin beharreko hurrengo probaren eguna eta tokia adieraziko dira, hala badagokio.

6.5. Lehiaketa-fasea: lehiaketa-faseak, izaera baztertzailerik gabe, 20 puntu izango ditu gehienez, baremo honen arabera.

6.5.1. a) Antzeko eginkizunetan emandako zerbitzuak (10 puntu, gehienez).

1. Edozein Administrazio Publikotan B edo A mailako kudeatzaile, koordinatzaile, teknikari, kirol-kudeaketako zuzendari edo antzeko lanpostuetan emandako zerbitzuak (zuzeneko kirol-jarduerarekin lotutako enpleguak izan ezik: aretoko teknikaria, monitorea, etab.): 2 puntu urte bakoitzeko.

2. Administraziotik kanpoko enpresetan emandako zerbitzuak, hala nola Kudeaketa, Koordinazioa, Teknikaria, Kirol Kudeaketako Zuzendaritza edo parekatua (zuzeneko kirol-jarduerarekin lotutako enpleguak izan ezik: aretoko teknikaria, monitorea, etab.), 2. edo 1. kotizazio-taldeetan kokatuak: 2 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

a) Urte kopurua osoa ez bada, zerbitzuak eman diren denborari proportzionalki dagokion puntuazioa emango da (gutxienez zenbatzeko denbora: hilabete oso bat).

b) Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, dagokion zatia deskontatuko da.

c) Ez dira baloratuko deialdiaren iragarkia NAOn argitaratu ondoren emandako zerbitzuak.

d) 6.5.1.a) 1 eta 6.5.1.a) 2 atalen baturatik lortzen den guztizko puntuazioa ezin izango da 10 puntu baino gehiagokoa izan.

6.5.1. b) Kirol-kudeaketarekin lotutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea (10 puntu, gehienez).

1. Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako gradua edo baliokidetzat jotako titulua (60 ECTS): 5 puntu.

2. Kirol Enpresen Kudeaketako Masterra, Enpresa Publikoen Kudeaketa eta Zuzendaritzako Masterra (60 ECTS): 2 puntu master bakoitzeko, gehienez 4 puntu.

3. Kirol-erakundeen plangintzari eta kudeaketari buruzko ikastaroetan parte hartzea, 70 ordukoak edo gehiagokoak: puntu 1 ikastaro bakoitzeko, gehienez 6 puntu.

Oharrak:

a) Ez dira zenbatuko egindako ordu-kopuruan jasota ez dauden ikastaroak, ez eta 70 eskola-ordu baino gutxiagokoak ere.

b) 6.5.1.b) puntuko 1., 2. eta 3. atalen baturatik lortzen den guztizko puntuazioa ezin izango da 10 puntu baino gehiagokoa izan.

c) Ez dira 3. paragrafoaren barruan baloratuko titulu akademiko bat lortzera bideratutako ikasketak, unibertsitatekoak zein unibertsitatez kanpokoak.

6.5.2. Epaimahaiak ezin izango du, inola ere, alegatu ez den eta agiri bidez egiaztatu ez den merezimenduren bat dagoela uste izan, eta ezin izango du, merezimenduaren atal bakoitzeko, adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagoa eman.

Epaimahaiak lehiakideek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak eskatu ahal izango ditu.

Merezimenduen emaitzak hautaketa-probak egin ondoren baloratu eta argitaratuko dira, eta datu hauek jasoko dituzte: izen-abizenak, NANa eta puntuazioa. Merezimenduak 6.2 oinarrian ezarritako proba guztiak gainditu dituzten izangaiei dagokienez bakarrik baloratuko dira.

Merezimendu horiek egiaztatzeko dokumentazioa bi egun balioduneko epean aurkeztuko da, bigarren eta azken probaren emaitzak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Merezimenduen balorazioaren aurka erreklamazioa aurkeztu ahal izango da 3 egun balioduneko epean, udal webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Udaleko edozein Erregistrotan eskabidea aurkeztuz.

7.–Gaindituen zerrenda.

7.1. Proben kalifikazioa amaitutakoan, Epaimahaiak Uharteko Udaleko iragarki-oholean eta webgunean argitaratuko du gainditutako izangaien zerrenda (izen-abizenak, NANa eta puntuazioa), lortutako guztizko puntuazioaren arabera ordenatuta.

Halaber, Epaimahaiak Uharteko Udaleko alkateari bidaliko dizkio, onar ditzan, hautaketa-prozesuaren espediente osoarekin batera.

7.2. Izangaien artean puntuazioan berdinketa gertatuz gero, Epaimahai Kalifikatzaileak ebatziko ditu, irizpide hauen arabera:

Berdinketak ebazteko, hautaketa-prozesuaren bigarren zatian lortutako puntuaziorik handiena hartuko da kontuan, hau da, proba teoriko-praktikoa. Eta jarraituko balu, horretarako egindako zozketa bidez.

Izangaien zerrendak deialdi-ordenaren arabera onartu aurretik, desgaitasuna egiaztatu dutenei azterketa medikoa egingo zaie, lanposturako gaitasuna zehazteko.

8.–Kontratazio-zerrendak kudeatzea.

Kontratazio-zerrendak bost urteko indarraldia izango du, epe laburragoan amaitzen ez bada edo beste deialdi bat egiten ez bada.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa egintza egin duen organoari berari, hilabeteko epean, egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, errekurritzen den aplikazio-egintzaren erabakia edo jakinarazpena argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Epaimahai kalifikatzailearen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio tokiko gobernu-batzarrari, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi eta hurrengo hilabetean.

Errekurtsoa jarri izana eta aurkeztutako errekurtsoetako edozeinen ebazpena udalaren webgunean argitaratuko dira, hautaketa-prozesu honetako interesdunei jakinarazteko.

I ERANSKINA

Eskabidea (PDF).

II ERANSKINA

Gaitegia

A atala.

1.–18/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako kirol arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoa.

2.–272/1996 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean kirol ekipamenduak erabiltzeko hartu beharreko segurtasun neurriak arautzen dituena.

3.–15/2001 Foru Legea, uztailaren 5ekoa, Nafarroako kirolari buruzkoa

4.–Uharteren udal-antolaketa eta udal-zerbitzuak (https://www.huarte.es webgunean eskuragarri dagoen dokumentazioa).

5.–Kirol-arloko udal-ordenantzak.

–Udalaren Kirol Zerbitzuaren funtzionamendua arautzen duen ordenantza.

–Udal kirol instalazioen funtzionamendua arautzen duen ordenantza.

–Udal zerbitzuetako inskripzioa arautzen duen ordenantza.

–Sasoiko jardueretarako izen-ematea arautzen duen ordenantza.

–Uharteko Udalaren kirol eskolen araudia.

6.–Spa&Sporten eta Izotz Jauregian kontratatutako enpresek zerbitzua emateko baldintzak arautzen dituen dokumentua (Udalean eskatu).

7.–Spa&Sport Itaroa Uharte kirol-zentroa erabiltzeko araudia (https://www.spasportitaroahuarte.com webgunean eskuragarri dagoen dokumentazioa).

8.–Uharteko Izotz Jauregian eskainitako zerbitzuak (www.spasportitaroahuarte.com webgunean eskuragarri dagoen dokumentazioa).

B atala.

9.–Kirol-jardueren eskaintza planifikatzea eta diseinatzea: irizpideak, publiko objektiboak, jarduerak.

10.–Marketina eta eskaintzaren hedapena.

11.–Instalazioen eta baliabide teknikoen kudeaketa.

12.–Giza baliabideak antolatzea eta kudeatzea: monitore-zerbitzuak antolatzea, instalazioetarako sarbidea kontrolatzea, eta horiek garbitzea eta mantentzea.

13.–Plangintza eta kudeaketa ekonomikoa: baliabide ekonomikoak, diru-sarrerak, tasen eta prezioen politikak.

14.–Ereduaren kalitatea: kalitatea kudeatzeko sistemak eta erabiltzaileen gogobetetzea diseinatzea eta ezartzea.

Iragarkiaren kodea: L2009577