202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

11/2020 aurrekontu-aldaketa. Onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko abuztuaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Barañaingo Udalaren aurrekontuan, 2020ra luzatuan, 11/2020 aldaketa egiteko espedientea, kredituak gaitzeko, 41 23181 48000 “Gizarte-larrialdiko dirulaguntzak” partidan Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren ondorioz izandako diru-sarrerekin.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 44. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz, eta Barañaingo Udalaren 2019ko aurrekontua betearazteko oinarrietako 12.ean oinarrituz: Diru-sarrera bidezko kredituak: “Nafarroako Gobernuak edo beste administrazio edo partikular batek Udalari dirulaguntzaren bat ematen badio xede jakin baterako, haren onarpenak berak automatikoki ekarriko du gastuen aurrekontuan kreditua gaitzea, zenbateko berarekin eta emandako dirulaguntzaren xede bererako”.

Argitara ematen da, adierazitako aginduak bete daitezen.

Barañainen, 2020ko abuztuaren 27an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2009847