202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko 39 lanpostu betetzeko deialdiaren bigarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak 505/2019 Ebazpena onetsi zuen otsailaren 25ean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko 39 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiari buruzkoa. Prozesu horretan, Fernando López Loro eta Javier García García jaunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dute deialdi horren bigarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka, zeinak kalifikazio epaimahaiak argitaratu baitzituen 2020ko uztailaren 1ean.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Aplikatuz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa, jarritako errekurtsoen kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 31n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2009980