200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

101E/2020 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez bitarte baterako izendatzen baita Cristina Andreu Arruiz andrea Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Bulegoko buru, Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Atalean aritzeko, Zerga Kudeaketa Zerbitzuan, Nafarroako Foru Ogasunean.

Hala xedatzen baitu, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez izan beharko dute Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoaren arabera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak eman aldeko txostena dagoenez eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuetan, azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako horietan, emandako ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Bitarte baterako izendatzea Cristina Andreu Arruiz andrea Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Bulegoko buru, Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Atalean aritzeko, Zerga Kudeaketa Zerbitzuan, Nafarroako Foru Ogasunean.

2. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 24an.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2009623