200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-P-255

María Nieves López Santafék honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamenduaren emakida eskatu du:

Aprobetxamendua 8 metroko sakonera duen putzu bat da, Ebro ibaiaren ezkerraldean, ibilguen polizia-eremutik kanpo, El Ramillo alderdian (1. poligonoko 34. lurzatia). Ura jasotzeko aurreikusi den ekipoa 80 ZP-ko elektroponpa bat izanen da, 31 l/s-ko aldiuneko emariarekin. Ura 7,65 hektareako baratzea tantaka ureztatzeko erabiliko da, Castejongo udal mugapeko (Nafarroa) 1. poligonoko 34. eta 35. lurzatietan. Urtean, gehienez ere, 45.364,5 m³ ur hartuko du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 3,427 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko apirilaren 18an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2009635