200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa xehatua, NUP-Sadar U.I. XXIII-ko ZNO-1 eremuko UM-3an. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-JUL-20 (7/CU).

«Jendaurreko epea iragan baita NUP-SADAR U.I. XXIII-ko ZNO-1 eremuko UM-3aren aldaketa puntual xehatuaren dokumentua (PLE 05-03-2020 9/US) 2020ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 30ean argitaratu ondotik, haren aurkako alegaziorik jaso gabe,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea “Aldaketa puntuala, indarrean den Udal Planeko aldaketari, NUP/SADAR U.I. XIII/ZNO-1 eremuko UM-3 unitate morfologikoan” izeneko dokumentua, Interhousing Armendariz SLk sustatua. Haren xedea da aparkatzeko tokietarako indarrean den kopuru estandarra aldatzea UM-3 unitate morfologikoan.

2. Igor bekio erabaki hau, onetsitako dokumentuaren ale batekin batera, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau Interhousing Armendariz SLri jakinaraztea.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2009030