200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 80. lurzatian, UC4 unitatean. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2020ko uztailaren 29an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Doneztebeko 1. poligonoko 80. lurzatiaren xehetasun-azterketa, UC4 unitatean, Sebastián López Aznárez arkitektoak prestatua eta Isabel Ostolaza Elizondok sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Donezteben, 2020ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2009227