200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Hiri-jarduketarako plan berezia, eraikingintza-ordenantzak aldatzeko. Behin betiko onespena

Cadreitako Udalak, 2020ko abuztuaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, hirigintzako determinazioak aldatzeko Cadreitako Udal Planeko eraikingintza-ordenantzetako 21. artikuluan (6. apartatua) eta 22. artikuluan (3. apartatua). Hasierako onespena 2020ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ean.

Argitara ematen da behin betiko onespenaren erabakia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko.

Cadreitan, 2020ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008870