200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Birpartzelazio proiektua UE37 unitatean, 1. poligonoko 522. lurzatian. Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak, 2020ko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du Bakaikuko UE37 unitatearen birpartzelazio proiektua, 1. poligonoko 522. lurzatian, Jose Javier Barandiaran Azpilikuetak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 169. artikuluetan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Bakaikun, 2020ko uztailaren 8an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2008884