200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

76/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan hezkuntza jarduera aurrera eramateko prebentzio eta antolaketa protokoloa onesten duena 2020-2021 ikasturterako.

COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko prebentzio, euste eta koordinazio neurri urgenteak ezartzen dituen ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege-dekretuaren 9. artikuluak ezartzen du hezkuntza administrazioek egiaztatu beharko dutela Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3. artikuluan jasotako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publiko zein pribatuetako titularrek betetzen dituztela hezkuntza administrazioek ikastetxeetarako ezartzen dituzten desinfekzio, prebentzio eta egokitzapen arauak.

Betiere, ziurtatu beharko da hartzen direla jende pilaketak saihesteko eta gutxienez 1,5 metroko segurtasun-tartea mantentzen dela bermatzeko beharrezkoak diren antolaketa-neurriak. Segurtasun-distantzia hori mantentzea ezinezkoa denean, kutsatze-arriskuei aurrea hartzeko higiene-neurri egokiak hartuko dira.

Nafarroako Gobernuak 2020ko ekainaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatea normaltasun berrian sartzen dela deklaratu zen, eta COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio neurri batzuk ezarri ziren, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren. Erabaki horren eranskineko 6. atalaren lehenengo hiru puntuek hauxe ezartzen dute:

“1. Ikastetxeetako hezkuntza jarduera unean-unean ezartzen diren osasun baldintzen arabera gauzatuko da.

2. Nahitaez bete beharko dira osasun agintaritzak ezartzen dituen desinfekzio eta prebentzio arauak.

3. Hezkuntza Departamentuak hezkuntza jarduera presentziala aurrera eramateko prebentzio eta antolaketa protokolo bat prestatuko du, orain arte onetsitako osasun gomendioak bilduko dituena. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak gainbegiratuko du protokolo hori”.

2020ko ekainaren 22an, Osasun Ministerioak eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak gida bat adostu zuten, “Prebentzio, higiene eta osasuna sustatzeko neurriak COVID-19ari aurre egiteko 2020-2021 ikasturtean” izenekoa.

Neurri horiek oinarri harturik, eta protokoloa Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak gainbegiratu ondoren, 2020ko abuztuaren 5ean, Hezkuntza Departamentuak ikastetxeetara bidali zuen Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan hezkuntza jarduera aurrera eramateko prebentzio eta antolaketa protokoloa, 2020-2021 ikasturtekoa, ikastetxeetako arduradunek neurri horiek kontuan har ditzaten.

Ondoren, Osasun Ministerioak 2020ko abuztuaren 27an onetsitako agindu baten bidez, honako adierazpen hau onetsi zen: 2020-2021 ikasturtean, ikastetxeetan COVID-19ari aurre egiteko osasun publikoaren arloko jarduketa koordinatuei buruzko Adierazpena. Jarduketa koordinatuei buruzko adierazpen horrek 23 neurri eta 5 gomendio jasotzen ditu, administrazio eskudunek aplika ditzaten, betiere kontuan hartuta Hezkuntzako Konferentzia Sektorialean eztabaidatu eta Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluan adostu ondoren hartutako proposamenak.

Era berean, Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 28ko 40/2020 Foru Aginduaren bidez, COVID-19ak eragindako osasun krisialdian maskararen erabilerarekin lotutako hainbat prebentzio neurri ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe eta unibertsitateetarako.

Adierazitako guztiarekin bat, eta kontuan hartuz hartu diren neurri berriak, bidezkoa da onestea Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan hezkuntza jarduera aurrera eramateko prebentzio eta antolaketa protokoloa 2020-2021 ikasturterako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Hezkuntzako zuzendari nagusiaren eskumena hartzea, foru agindu honen edukiaren ondorioetarako.

2. Onestea Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan hezkuntza jarduera aurrera eramateko prebentzio eta antolaketa protokoloa 2020-2021 ikasturterako, foru agindu honen eranskin gisa agertzen dena.

3. Protokolo hori Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa ematen duten ikastetxe guztietan aplikatu beharko da.

4. Protokoloa ikasturtean zehar eguneratuz joanen da, unean uneko osasun egoerak eskatzen duenean edo haren aplikazioa hezkuntza sistemaren beharretara egokitu beharra dagoenean. Eguneratze horiek foru aginduaren bidez onetsiko dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, baita Hezkuntza Departamentuaren webgunean ere (www.educacion.navarra.es), eta ikastetxeei bidaliko zaizkie.

5. Foru agindu hau eta dagokion eranskina argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

6. Foru agindu honen eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

7. Foru agindu hau eta eranskina Hezkuntza Departamentuko eta Osasun Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutura eta ikastetxeetara bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 31n.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

ERANSKINA

Prebentzio eta antolaketa protokoloa, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan hezkuntza jarduera aurrera eramatekoa 2020-2021 ikasturtean

Aurkibidea

0.–Hitzaurrea.

1.–Ikastetxeen antolaketa, pandemia egoerari egokitua.

1.1. Ikastetxeen antolaketari buruzko zenbait gogoeta orokor.

1.2. Egoeren sailkapena unean uneko osasun errealitatearen arabera.

–1. egoera: kutsatzeko arriskua txiki samarra da, eta fokuak kontrolatzeko gaitasuna handia da.

–2. egoera: gune komunak ixtea.

–3. egoera: unitate berriak sortzea, ikastetxeak ez ixteko alternatiba.

–4. egoera: ikastetxeak erabat ixtea.

2.–Antolakuntza- eta segurtasun-neurriak.

2.1. Prebentzio neurri pertsonalak.

2.2. Maskaren erabilera.

2.3. Ikasleen sarrera-irteerak.

2.4. Ikasgelen kudeaketa.

2.5. Barneko joan-etorrien kudeaketa.

2.6. Jolastokiaren eta jolasaldiaren kudeaketa.

2.7. Komunen erabileraren kudeaketa.

2.8. Garbiketa eta desinfekzioa.

2.9. Jantokia.

2.10. Siesta.

2.11. Ikastetxeko langileen kudeaketa.

2.12. Ikastetxekoak ez diren langileen kudeaketa.

2.13. Zer egin COVID-19aren aurrean kalteberak diren pertsonen kasuan.

2.14. Protokoloa COVID-19 kasu baten aurrean.

2.15. Toki entitatearen eta ikastetxeko zuzendaritzaren arteko elkarlana.

2.16. Esteka interesgarriak COVID-19ari buruz.

HITZAURREA

2020ko ekainaren 19an Nafarroako Gobernuak hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatea normaltasun berrian sartzen zela deklaratu zen, eta COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko prebentzio neurriak ezarri ziren; haren eranskinaren 6.3 apartatuaren arabera, normaltasun berrira igarotzeko trantsizioko Planaren 3. fasea gainditu orduko (2020ko ekainaren 20an argitaratu zen plana Nafarroako Aldizkari Ofizialean), “Hezkuntza Departamentuak prebentzio eta antolaketa protokolo bat landuko du hezkuntza jarduera presentziala aurrera eramateko, eta bertan jasoko ditu ordura arte onartutako osasun gomendioak. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak gainbegiratuko du protokolo hori”.

2020-2021 ikasturtea nola joanen den aurreikustea ezinezkoa da, oraindik ezagutza gutxi baitugu COVID-19aren pandemiak izan dezakeen bilakaerari buruz. Beraz, ezinbestekoa da agertoki desberdinak aurreikustea, gerta daitezkeen osasun egoera desberdinetara egokitu ahal izateko. Aurkezten den protokolo honetan lau egoera desberdin aurreikusten dira, hezkuntza sistemak behar den gaitasuna izan dezan gerta daitezkeen errealitate hipotetiko desberdinetara egokitzeko. Oinarrian diren irizpide nagusiak dira langileen eta ikasleen osasuna eta segurtasuna bermatzea eta gurasoen familiako eta laneko bizitzak ahalik eta bateragarrienak izatea, baita osasun krisialdiko uneetan ere, eta, horrenbestez, eta hezkuntza sisteman inplikatuta dauden pertsona anitzen enplegua sortzeko eta mantentzeko beste hainbeste neurriren laguntzaz, Nafarroako ekonomiaren berpizte progresiboari laguntzea.

Pandemiaren ondorioz, prebentzio eta babes neurri zenbait hartu behar izan dira, eta horrek nahitaez dakar hainbat jardueraren antolaketa berriz planteatzea, jarduera horiei segurtasunez berrekin ahal izateko. Hortaz, ikastetxeetako jarduera berriz hasten denean, neurri horiei egokitu beharko zaie.

Antolakuntzari dagokionez, litekeena da zenbait neurrik jarduera edo metodologia batzuen gauzapena mugatzea, eta kasu horietan malgutasunez ezarriko dira, une epidemiologikoaren arabera egokituz, eta era murriztaileagoan edo malguagoan ezarriz, unean uneko arriskuak eta onurak baloratuta.

Nolanahi ere, adin honetako haurren beharrak direla-eta, helburua izanen da, lehen bezala, hezitzailearekin afektuzko lotura bat sortzea, eta beste parametro batzuk birpentsatuko dira, beharrezkoa bada, harreman hori sor dadin.

Haurrak ikaskideekin eta helduekin duen garapen emozionala ezin da eten, baina neurriak hartuko dira bizikidetza talde egonkorrak elkarrengandik bereizteko eta kontaktua bultzatzen duten egoerak saihesteko, betiere kontuan harturik harremanak ezin direla debekatu eta ez direla debekatu behar.

Oinarrizko irizpide horietatik abiatuta, protokolo bat prestatu da, lau agertoki desberdin aurreikusten dituena 2020-2021 ikasturterako. Lehenbizikoa (1. egoera) normaltasun berriari dagokio, eta, hartan, hezkuntza jarduera presentziala bermatzen da. Bigarrenean (2. egoera), koronabirus agerraldi bat egon daiteke, eta ikasleei arreta emateko hainbat modu aurreikusten dira. Hirugarren hipotesian (3. egoera), bestelako jarduketak beharrezkoak izan daitezke, agerraldiaren larritasuna dela eta. Azkenik, laugarren agertokian (4. egoera), ikastetxeak erabat itxi behar izatea aurreikusten da.

Pandemiaren bilakaeraren arabera, osasun agintariek bestelako jarraibideak ezarriko balituzte, kontingentzia plan hau egokitu beharko litzateke, eta berriz zehaztu, agertoki berriaren arabera.

Egoera berri honetara egokitu beharko dugu, eta horrek eragina izanen du ikastetxearen hezkuntza proiektuan; hortaz, proposamen bat egin beharko da ildo pedagogikoak egoera berrira egokitzeko. Kontuan hartuko da aurreikusitako aldaketek ahalik eta eragin txikiena izatea haurren garapenean, haien ongizateari begira betiere. Izan daitezkeen aldaketak aldez aurretik planifikatuz gero, horiek saihesten ahalko dira, posible den heinean, behin ikasturtea hasita.

Hezkuntza administrazioari dagokio jarduketa esparru orokorra zehaztea Nafarroako Foru Komunitate osorako, eta toki entitateek eta ikastetxeetako arduradunek zehaztu beharko dituzte esparru orokor horren xehetasunak, beren errealitatearen arabera egokitzeko.

Ikastetxe bakoitzak zehaztuko du dokumentu hau, toki entitatearekin koordinatuta, ikastetxeko kontingentzia plan batean. Plan hori posta elektronikoz igorri beharko da Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta 0-3 urteko Zikloaren eta Landa Eskolen Atalera (sie/hiz@navarra.es) (seccion.0a3.escuelasrurales@navarra.es). Ikastetxeko zuzendaria izanen da harremanetarako pertsona, COVID-19ari buruz ikastetxean izan daitezkeen gorabeherei dagokienez.

Azaldutakoarekin bat, eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren ildoei jarraikiz, honako alderdi hauek jasotzen dira dokumentu honetan:

1. Ikastetxearen antolaketa, pandemia egoerari egokitua.

2. Antolaketa eta segurtasun neurriak.

1.–IKASTETXEAREN ANTOLAKETA, PANDEMIA EGOERARI EGOKITUA

1.1.–Ikastetxeen antolaketari buruzko zenbait gogoeta orokor

Ardatz nagusiak.

Helburu nagusia izanik koronabirusaren aurrean langileen eta haurren segurtasuna eta osasuna bermatzea, honako ardatz nagusi hauen inguruan eratu da dokumentu hau:

–Kutsatzeak saihestea.

–Ikastetxeetan gerta daitezkeen kasuak garaiz detektatzea eta isolatzea.

–Hezkuntza arreta presentziala lehenestea.

–Gurasoen lan bizitza eta familia bateragarri egitea, eta bermatzea haurrek hezkuntza eta arreta egokia jasotzen dutela ikastetxean.

–Hezkuntza sisteman inplikatuta dauden sektore desberdinen enplegua mantentzea, ahal den neurrian.

Zenbait neurri mantentzea.

Frogatuta dago edozein patogenoren kontrolerako bi alderdi nagusi hartu behar direla kontuan:

–Espazioen eta pertsonen joan-etorrien antolaketa.

–Neurri higienikoak.

Segurtasun-neurri batzuk –esaterako, higienearen eta garbitasunaren inguruko irizpideak– berdin ezar daitezke pandemia gainditu ondoren ere, onuragarriak baitira hau eta beste edozein agente infekzioso kontrolatzeko.

Informazioa ematea ikastetxeko langileei eta familiei.

Oso garrantzitsua da, beraz, ikastetxeko langile guztiei eta familiei helaraztea jarduketa protokoloei buruzko informazioa, baita kontingentzia planean jasotako eta ikastetxeetan ezarritako neurriei buruzkoa ere (neurri horien helburua izanen da prebentzioa, higienea eta osasunaren sustapena bermatzea), eta bermatu beharko da informazio hori ongi ulertzen dela.

Helburua hau da:

–Ikastetxeko langileei informazioa emanen zaie eta prebentzio nahiz higiene neurriei buruzko trebakuntza eskainiko zaie, eta haiek familiei helaraziko diete informazio hori.

–Informazioa familia guztiei igorriko zaie, eta kanal ireki bat mantenduko da, sor litezkeen zalantza guztiak argitzeko.

–Infografia, kartel eta seinaleen erabilera indartuko da, prebentzio- eta higiene-neurriak ulertzea eta betetzea sustatzeko. Begiratuko da informazio hori osasun agintarien irizpideen arabera eguneratua dagoela.

Bizikidetza talde egonkorrak.

Bizikidetza talde egonkorrak sortzeak helburu du pertsonak eta haiek okupatzen dituzten espazioak eremutan banatzea; horrela, aukera izanen da agerraldi baten aurrean talde egonkor osoa isolatzeko, gainerako taldeek jardunean jarraitzen duten bitartean, zaintza zorrotzeko eta alertako sistema baten pean.

Bizikidetza talde egonkorra da unitate bat, zeinetan haurrak elkarrekin baitaude ikasgela batean, hezitzailearekin batera, eta ikastetxeko gainerako talde egonkorrengandik isolatuta. Horrela, ikasgela barneko mugimendua askea da, eta ez da behar pertsonen artean 1,5 metro uztea edo maskara erabiltzea.

Bizikidetza talde egonkor bakoitzean egonen da martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuan ezarritako gehieneko haur kopurua, adin tartearen araberakoa. Haur horiek elkarren artean sozializatzen eta jostatzen ahal dira, hezitzailearekin batera. Halaber, bizikidetza talde egonkorrean sartuko dira hezkuntza premia bereziak dituzten haurrak, laguntzako hezitzailea eta, kasua bada, errefortzuko hezitzailea.

Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan, askotan, unitate batek baino gehiagok erabiltzen dituzten gelak egoten dira, 28/2007 Foru Dekretuan jasotzen den bezala. Horietan, haurren bi unitate egoten dira, beren hezitzaileekin, espazio fisiko berean eta jostaketarako espazioak, komunak eta material pedagogikoa partekatzen. Antolaketa hori, zeina pedagogiaren eta antolamenduaren aldetik egokiagoa baita, bizikidetza talde egonkortzat har daiteke.

Zuzendaria ere sartuko da bizikidetza talde egonkorrean, baldin eta errefortzuko hezitzaile gisa parte hartzen badu, ikastetxeko hezkuntza proiektuari jarraikiz. Halaber, bizikidetza talde egonkorrean sartuko dira praktiketako ikasleak, ikastetxeko kontingentzia planean ezartzen diren baldintzetan.

Posible bada, komun bat esleituko zaio bizikidetza talde egonkor bati edo biri, eta, ahal den neurrian, ez dira erabiliko beste talde egonkorrei esleituriko komunak. Nolanahi ere, garbiketa eta desinfekzioa indartuko dira.

Ahal den neurrian, talde egonkorrak ez du harremanik izanen gainerako talde egonkorrekin gune komunetan (jolastokia, jantokia...).

Bizikidetza talde egonkorraren funtzionamendu orokorra.

Talde egonkorreko hezitzailea erreferentziako ikasgelan egonen da bere lanaldian, eta, kasua bada, baita gune komunetan ere, haur taldearekin batera, salbu eta une jakin batzuetan.

Ahal den neurrian, errefortzuko hezitzaile bat baino gehiago duten ikastetxeetan, bizikidetza talde egonkor beretan ariko da hezitzaile bakoitza.

Gainera, bestelako profesionalak egon daitezke, hezkuntza arretan parte hartzen dutenak, bizikidetza talde egonkorrekoak izan gabe ere: zuzendaria, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ) langileak, Laguntza Goiztiarreko Zentrokoak (LGZ), tailerrekoak... Horrelakoetan, ahalik eta pertsona gutxien sartuko dira bizikidetza talde egonkorrean, higiene eta segurtasun neurriak errespetatuz betiere.

Baldin talde egonkor batek baino gehiagok sarbide bera erabili behar badute (sarrera, korridoreak...), modu mailakatuan erabiliko dute, ez dadin pilaketarik sortu eta ez daitezen denak aldi berean ibili gune komunetan.

Ikasgela batetik bestera joaten diren langileak, edo zenbait talde egonkorrek erabiltzen dituzten ikasgeletan eta gune komunetan egoten direnak, kutsatze bektoreak dira, eta birusa zabaltzen ahal dute gune horietan guztietan. Hori dela eta, komeni da ahalik eta joan-etorri gutxien egitea ikastetxe barnean. Garrantzitsua da pertsona bakoitzak, ahal den neurrian, bere lekua izatea eta lanerako berak bakarrik erabiliko duen materiala edukitzea.

Ahal den heinean, ez da haurrik pasatuko bizikidetza talde egonkor batetik bestera.

1.2.–Egoeren sailkapena uneko osasun egoeraren arabera

Egoera epidemiologikoa osasun agintariek zehaztuko dute, eta maila desberdinak ditu, osasun egoeraren larritasunaren arabera eta kutsatzeko arriskuaren arabera. Egoera epidemiologiko horren arabera erabakiko da noiz pasatu behar den egoera batetik bestera, ikastetxean kasuak agertu direlako edo Foru Komunitatearen osasun egoera aldatu delako, aparteko agerraldi baten ondorioz.

Osasun agintariek erabakiko dute, kasua bada, egoera batetik bestera igarotzea.

1. egoera: Normaltasun berria.

“Normaltasun berria” deitu den horri dagokio 1. egoera; egoera honetan, kutsatzeko arriskua txiki samarra da, eta fokuak kontrolatzeko gaitasuna, berriz, handia.

Egoera hori mantenduko da ikasturte osoan, salbu eta, osasun agintarien iritziz, beste egoera murriztaileago batera igaro behar bada, osasun arriskua handiagotu delako.

–Taldeen antolaketa.

Egoera honetan, bermatuko da haur guztiei arreta presentziala ematen zaiela ikastetxeetan.

Ikasgelen banaketa eta ratioa zehaztuko dira martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

Ikastetxe bakoitzeko talde arduradunak beharrezkotzat jotzen badu, aztertuko da espazio batzuei (tailerrak, motrizitate gela...) beste erabilera bat eman ahal izatea, eta ahalegina eginen da espazioak berriz banatu beharrik ez izateko 3. egoerara pasatuz gero.

1. egoeran, ikastetxeko bizitza normaltasunaren barnean dago, indar bereziz zaintzen dira urruntze eta higiene neurriak (1,5 metroko tartea helduen artean, maskara, eskuak maiz garbitzea eta hidrogela erabiltzea) eta saihesten da talde egonkor berekoak ez diren haurren arteko interakzioa.

Egoera honetan, hezitzaile bakoitza une oro dago bere bizikidetza talde egonkorrarekin. Ikastetxeko zuzendaria, errefortzuko hezitzaileak eta zenbait bizikidetza talde egonkorretako haurrei arreta egiten dieten langileak (NHBBZko langileak, LGZkoak, tailerrekoak...) talde egonkor batetik bestera mugitzen ahal dira, une oro betez horietako bakoitzarentzat ezarritako segurtasun eta higiene neurriak.

Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan, askotan, goizean hezitzaile batek harrera egiten die zenbait ikasgelatako haurrei, edo horiei arreta ematen die azken orduetan; egoera berrian, haur horiek ez dira izanen talde egonkor berekoak, eta horietako batzuk beharbada joanen dira beren erreferentziako ikasgela ez den beste batera.

Egoera horri eusten ahalko zaio, baldin eta haurrak gehienez ere hiru bizikidetza talde egonkorretakoak badira eta behar diren segurtasun neurriak aplikatzen badira haurren artean, ez dadin interakziorik egon; horretarako, bereizteko bitarteko fisikoak (itxiturak...) erabiltzen ahalko dira, edo zehaztuko da zenbat haur joan daitezkeen, hezitzailearentzat erraza izan dadin une oro zaintzea haurren artean tarte egokia gordetzen dela.

Gainera, behar diren neurriak bete beharko dira higieneari, desinfekzioari eta aireztapenari dagokienez, bizikidetza talde egonkorra bere ikasgelara joan aurretik, edo azken orduetan zenbait talde egonkorretako haurrak ikasgela berera joan aurretik.

Ahal den heinean, aire zabaleko jarduerak lehenetsiko dira, helburutzat jarrita inguruneko heziketa indartzea eta naturarekin lotutako pedagogia bat aurrera eramatea.

–Jarduera osagarriak:

Ikastetxeko proposamen pedagogikoan aurreikusitako jarduera osagarriak egiteko (eskolatik ateratzea, bisitak, txangoak...), osasun egoera zein den, horri lotuko zaio.

–Hezkuntza jarduerak tailerrean:

Ikastetxean tailer bat badago, ikasgelatik kanpokoa eta denek erabiltzen dutena, oinarrizko printzipio hau bete beharko da: ez da interakziorik egonen talde egonkor berekoak ez diren haurren artean. Horrez gain, erabilitako materiala garbitu eta desinfektatu beharko da tailerreko saioa bukatutakoan.

–Antolaketa, harrera-aldian:

Harrera-aldirako aurreikusiriko egunetan, familiak ikasgeletan sartzen ahalko dira, baldin eta higiene eta ardura neurri egokiak hartzen badituzte, hala gune komunetan nola ikasgelan.

Heldu bakar batek lagunduko dio haurrari harrera-aldian, eta, ahal den neurrian, beti pertsona bera izanen da. Gainera, ahalegina eginen da ahalik eta laguntzaile gutxien egon dadin aldi berean ikasgelan.

Aldi honek dirauen bitartean, ikastetxean garbiketa neurriak zorrotz beteko dira, hala gune komunetan (sarbideak, korridoreak...) nola ikasgelan.

Haur bakoitzak bere objektu pertsonala eramaten ahalko du, harrera-aldian lagungarri izateko. Azpimarratu behar da ezen familien erantzukizuna dela higiene neurriak zorrotz betetzea, haurrek etxetik daramatzaten materialei eta gauzei dagokienez (arropa, motxilak, objektu pertsonala...).

Harrera-aldia bukatutakoan, heldua ikasgelako ateraino joaten ahalko da haurrarekin.

–Ordutegiak:

Ikastetxeek Hezkuntza Departamentuak definitu eta onartu duen ordutegian lan eginen dute. Ikastetxeetako arduradunek sarrera-irteerak antolatuko dituzte, era mailakatuan, eta ordutegiak ezarriko dituzte ahalik eta familia gutxien elkartzeko sarrera-irteera horietan.

Ikasturtea hasi aurretik, bilera bat eginen da familiekin, azaltzeko zein izanen diren haiei dagozkien ordutegiak (ikastetxean sartzeko eta ateratzeko), harrerarako guneak eta sartu eta ateratzeko zirkuituak. Egun horretarako prestatuta egonen dira beharrezkoak diren seinaleztatze eta balizatze neurriak.

Beharrezkoa izan daiteke sarrera-irteeretarako ezarritako ordutegiak eta/edo tarteak aldatzea kontingentzia plana prestatu eta hura aplikatzearen ondorioz. Egoera hori jakinaraziko zaio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, hark onar dezan eta familiei horren berri eman diezaien ikasturte hasierako bileran.

–Jantoki zerbitzua:

Jantokiaren antolaketan bermatu eginen da higiene neurriak eta urruntze neurriak betetzen direla. Ukipen fisikoa ahalik eta gehien saihesteko, eremua antolatuko da ikastetxean antolatu diren talde egonkorren arabera. Bitarteko fisikoak (itxiturak, seinaleak, balizak, etab.) erabiliko dira bizikidetza taldeen arteko segurtasun tartea errespetatzeko, txanda bat baino gehiago ezartzeko aukera baztertu gabe.

Kontuan hartu behar da ezen, 2. egoerara igaroz gero, debeku izanen dela gune komunak erabiltzea, jantokia barne. Hori ikusirik, baloratuko da jantoki zerbitzua ikasgelan emateko aukera, 1. egoeratik hasita, ez dadin aldaketarik egon haurren ohituretan, ahal dela, behin ikasturtea hasita.

Zerbitzu horretarako prestatutako fitxan adierazten dira jarraibide espezifikoak.

2. egoera: Gune komunak ixtea.

Egoera honetara igaroko da baldin osasun agintariek hori ezartzen badute.

–Taldeen antolaketa:

Debekatuta dago berariazko gela komunak erabiltzea (tailerra, psikomotrizitate gelak...) eta talde handiagoak eratzea, kasua bada, eguna hastean eta bukatzean (hezitzaile batez eta zenbait bizikidetza talde egonkorretako haurrez eraturiko multzoak).

Talde handiago horiekin egoten ziren hezitzaileak beste hezkuntza jarduera batzuetan ariko dira ordu horietan, ikastetxeko zuzendaritzak adierazten dienari jarraikiz.

2. egoera honetan, laguntzaileak ezin izanen dira ikasgelara sartu, salbu eta harrera-aldia egoera honetan suertatzen bada. Sarrera-irteerak antolatuko dira, heldua haurrarekin joan dadin erreferentziako ikasgelako ateraino.

Ikastetxean joan-etorriak egin behar direnean, ordutegi eta antolaketa jakin bat izanen da, taldeek ez dezaten bat egin joan-etorrietan.

2. egoera honetan, haurrek ezin izanen dute jostailurik edo objektu pertsonalik eraman ikasgelara.

–Ordutegiak:

Ikasleek irakaskuntza presentzialarekin jarraituko dute, eskola egun guztietan.

2. egoera honetan, ikastetxeak irekitzeko eta ixteko ordutegi bat ezarriko du. Sarrera-irteerak era mailakatuan antolatuko dira, ez dadin pilaketarik egon.

–Jantoki zerbitzua:

Jantoki zerbitzua ikasgelan eman daiteke.

3. egoera: Unitate berriak sortzea.

Ikastetxeak ez ixteko neurri alternatiboa.

Egoera honetara igaroko da baldin osasun agintariek hori ezartzen badute.

–Taldeen antolaketa:

Litekeena da ezen, kutsatzeko arriskua areagotu izanaren ondorioz, osasun agintariek hezkuntzako etapa bakoitzeko ratioak egokitzea.

Jarduteko testuinguru berri horrek ekarriko du talde berriak eratzea eta, beraz, espazio berriak okupatu behar izatea; horren ondorioz, gerta daiteke aldi batez ikastetxeak itxi behar izatea, egoera berrira egokitzeko.

Ikastetxeek behar diren irizpideak zehaztuko dituzte kontingentzia planean (txandak, txandatzeak, familia batzuen lehentasuna...), taldeak berrantolatu daitezen proposaturiko ratio berriak betetzeko, ikastetxean ez badago gune nahikorik eta ez badago beste aukerarik ikasle guztiei arreta emateko (esaterako, herrian horretarako aproposak diren espazioak erabiltzea).

Laguntzaileak ezin izanen dira ikasgelara sartu, salbu eta harrera-aldia egoera honetan suertatzen bada. Sarrera-irteerak antolatuko dira, heldua haurrarekin joan dadin erreferentziako ikasgelako ateraino.

–Ordutegiak:

Ordutegia 2. egoerako bera izanen da.

Beharrezkoa bada, laguntzako langileak joanen dira ikastetxeetara, talde berriei arreta emateko.

Jantoki zerbitzua:

Jantoki zerbitzua ikasgelan eman daiteke.

4. egoera: Ikastetxeak erabat ixtea.

Agintariek ikastetxeak erabat ixtea agintzen badute, bertan behera geratuko da jarduera presentziala.

1. EGOERA

2. EGOERA

3. EGOERA

4. EGOERA

Bizikidetza talde egonkorrak

Bizikidetza talde egonkorrak.

Bizikidetza talde egonkorrak mantentzen dira.

Aukera dago ratioak txikitzeko. Gune berriak gaitzea unitate berriak sortzeko (bizikidetza talde egonkor berriak).

Ikastetxeak ixtea.

Langileen mugigarritasuna

Ikasgela guztien artean mugitzen dira zuzendaria, NHBBZko langileak, LGZkoak, errefortzuko langileak eta abar.

Ikasgela guztien artean mugitzen dira zuzendaria, NHBBZko langileak, LGZkoak, errefortzuko langileak eta abar.

Ikasgela guztien artean mugitzen dira zuzendaria, NHBBZko langileak, LGZkoak, errefortzuko langileak eta abar.

Ordutegia

Ohiko ordutegia.

Ordutegi malguak sartzeko eta ateratzeko.

Ordutegi finkoa sartzeko eta ateratzeko.

Sarrera-irteera mailakatuak, zuzenean bizikidetza talde egonkorrera.

Ordutegi finkoa sartzeko eta ateratzeko.

Sarrera-irteera mailakatuak, zuzenean bizikidetza talde egonkorrera.

Berariazko gelak

Berariazko gela komunen erabilera (lantegia, psikomotrizitate gela...).

Ezin dira erabili berariazko gela komunak.

Ezin dira erabili berariazko gela komunak.

Jantokia

Jantoki zerbitzua eta siesta.

Bertan behera gelditzen da gela komunetan ematen den jantoki zerbitzua. Manten daiteke ikasgela barruan.

Bertan behera gelditzen da gela komunetan ematen den jantoki zerbitzua. Manten daiteke ikasgela barruan.

Laguntzaileak

Laguntzaileak ikastetxean sartuko dira: ikasgelara harrera-aldian, eta ikasgelako ateraino, garai hori bukatu ondoren.

Laguntzaileak ikastetxean sartuko dira: ikasgelara harrera-aldian, eta ikasgelako ateraino, garai hori bukatu ondoren.

Laguntzaileak ikastetxean sartuko dira: ikasgelara harrera-aldian, eta ikasgelako ateraino, garai hori bukatu ondoren.

2.–ANTOLAKETA ETA SEGURTASUN NEURRIAK

Jarraian ematen diren fitxetan zehazten dira sarrera-irteerak eta joan-etorriak antolatzeari dagozkion neurriak, eta segurtasun nahiz osasun neurri orokorrak.

2.1. Prebentzio neurri pertsonalak.

2.2. Maskaren erabilera.

2.3. Ikasleen sarrera-irteerak.

2.4. Ikasgelen kudeaketa.

2.5. Barneko joan-etorrien kudeaketa.

2.6. Jolastokiaren eta jolasaldiaren kudeaketa.

2.7. Komunen erabileraren kudeaketa.

2.8. Garbiketa eta desinfekzioa.

2.9. Jantokia.

2.10. Siesta.

2.11. Ikastetxeko langileen kudeaketa.

2.12. Ikastetxekoak ez diren langileen kudeaketa.

2.13. Zer egin COVID-19aren aurrean kalteberak diren pertsonen kasuan.

2.14. Protokoloa COVID-19 kasu baten aurrean.

2.15. Toki entitatearen eta ikastetxeko zuzendaritzaren arteko elkarlana.

2.16. Esteka interesgarriak COVID-19ari buruz.

Prebentzio neurri pertsonalak

Hartu beharreko prebentzio neurri pertsonal nagusiak dira:

–Eskuak garbitu, maiz eta tentu handiz, gutxienez 40 segundoz urarekin eta xaboiarekin, eta, ezin bada, 20 segundoz gel hidroalkoholikoarekin. Eskuetako higienea areagotzea gomendatzen da, honako une hauek ziurtatuz: ikastetxera iristean, doministiku egin edo zintz egin ondoren, tokiz edo jardueraz aldatzean, bazkaldu aurretik eta ondoren, komunera joan ondoren eta zikinkeria agerikoa den orotan.

–Ez ukitu sudurra, begiak eta ahoa, erraza da-eta eskuen bidez birusa transmititzea.

–Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondo tolestuarekin.

–Erabilera bakarreko zapiak erabili arnas-jariatzeak garbitzeko; ondoren, bota.

–Ez da gomendagarria gel hidroalkoholikoa erabiltzea haurrekin, maiz sartzen dituzte-eta eskuak ahoan. Arretaz ibili behar da gela ikuskapenik gabe eskura ez uzteko.

–Garrantzitsua da haurrak kontsolatzea, eta askotan beharrezkoa izan daiteke haiek besoetan hartzea edo hurbileko interakzioa izatea, behar duten arreta ematearren.

–Ilea bilduta eramatea gomendatzen da, eta eraztunak, eskumuturrekoak eta zintzilikarioak ez erabiltzea.

–Ahal den neurrian, egunero tenperatura altuan garbitu laneko arropa.

–Laneko arriskuen prebentzioko dagokion zerbitzuak ebaluatuko du jarduera jakin batzuen esposizio arriskua, dokumentu honetan adierazitakoetatik harago.

Maskarak erabiltzea

Pandemia egoeran maskarak erabiltzea neurri osagarri bat baino ez da, eta ez ditu ordezkatzen jadanik ezarritako prebentzio neurriak, hala nola urruntze soziala, eskuen higiene zorrotza, aurpegia, sudurra, begiak eta ahoa ez ukitzea, eta eztul eta doministiku egitean aurpegia estaltzea.

Maskararen erabilera ez da gomendagarria desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonentzat, egoera horrek eragozten badie maskara kentzeko autonomoak izatea, edo, beren portaeraren alterazioengatik, maskara era egokian erabiltzea ezinezkoa duten pertsonentzat.

Ez da gomendagarria ikastetxeetan 3 urtetik beherakoek maskara erabiltzea (kontraindikatuta dago 2 urtetik beherakoetan, itotzeko arriskuagatik).

Maskara nola erabili behar den maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3. artikuluan jasotako irakaskuntzetan, unibertsitateko irakaskuntzetan barne, arautua dago Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 28ko 40/2020 Foru Aginduan. Foru agindu horrek hauxe zehazten du:

–Arau orokorrak: Maskaren erabilera:

  • Ikasleak:
  • Maskararen erabilera ez da nahitaezkoa izanen Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzat, inola ere ez.
  • Irakasleak eta ikastetxeetako gainerako langileak:
  • Maskararen erabilera ikasgeletan nahitaezkoa izanen da irakasleentzat eta gainerako langile guztientzat. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eta laneko arriskuen prebentzioko zerbitzu teknikoek gomendatzen duten maskara mota erabili beharko da.
  • Ikastetxeko gainerako langileek, ikaslerik gabe lanean ari direnean eta jendaurreko lanean ari ez direnean, maskara erabiliko dute pertsonen artean 1,5 metroko segurtasun-tartea gordetzea ezinezkoa bada.
  • Bai irakasleek, baita laguntzako langileek ere nahitaez erabili beharko dute maskara jendeari arreta emateko lanak egiten dituztenean.
  • Ikastetxekoak ez diren langileak:
  • Ikastetxera sartzen diren pertsona guztiek, barnean diren bitartean, maskara erabiliko dute, osasun agintariek eman eta unean-unean indarra duten gomendioei jarraikiz.

–Maskara jartzeko eta kentzeko jarraibideak:

Gomendatzen da maskara larruazalaren gainean jartzea zuzenean (hau da, erabiltzailearen azala ukitzen duen ilerik egon gabe tartean, eta, zenbaitentzat, azal soilduan), eta neurri hauek betetzea:

  • Eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitu edo igurtzi soluzio hidroalkoholikoarekin maskara manipulatu aurretik.

F2009984_0.pdf

  • Identifikatzea zein den maskararen goialdea.

–Maskara nola jarri:

1. Jarri maskara aurpegian eta sudur-pintza egokitu sudurrera.

F2009984_1.pdf

2. Maskarari kanpoaldetik heldu eta buruko uhala atzera pasatu, edo atzean lotu, belarrien bi aldeetan, elkar gurutzatu gabe.

F2009984_2.pdf

3. Eraman maskararen behealdea kokotsera. Egiaztatu maskarak kokotsa estaltzen duela.

F2009984_3.pdf

4. Sudur-pintza bi eskuekin estutu sudurrera, ongi egokitzeko.

F2009984_4.pdf

5. Egiaztatu maskara ongi jarri dela. Horretarako, beharrezkoa da egiaztatzea zigilatuta gelditu dela eta arnasa ongi hartzen dela.

6. Behin doitu ondoren, ez ukitu maskara eskuekin. Erabiltzaileak maskara ukitu behar badu, aurretik eskuak garbitu behar ditu urarekin eta xaboiarekin, edo soluzio hidroalkoholikoarekin igurtzi.

–Maskara nola kendu:

1. Kokotsa gora eraman eta maskarari gometatik heldu.

2. Maskara erditik tolestu, kanpoaldea ukitu gabe.

3. Gomendatzen da maskara paperezko edo kartoizko poltsa batean sartzea.

4. Berriz erabiltzeko, maskarari gometatik heldu, poltsa barnetik ukitu gabe.

Maskara erabiltzean eta/edo kentzean kutsapenik ez izateko, arau hauek bete behar dira:

F2009984_5.pdf

1. Eskuak garbitu urez eta xaboiez edo soluzio hidroalkoholikoarekin, maskara jarri aurretik eta ondoren.

2. Behin jarri ondoren, ez ukitu maskara eskuekin.

3. Maskara kendu maskararen aurrealdea ukitu gabe.

4. Botatzekoa den maskara hondakinetarako ontzian jarri.

5. Eskuak garbitu urez eta xaboiez edo soluzio hidroalkoholikoarekin.

Ikasleen sarrera-irteera kudeaketa

Aplikatu beharreko neurriak funtsezko irizpide hauen araberakoak izanen dira:

–Pertsonen arteko tartea gordetzea.

–Hesi-babeserako neurriak aplikatzea.

–Haurren arteko interakzio fisikoak mugatzea

–Lokalen eta materialen garbitasuna ziurtatzea.

–Irakatsi, informatu eta komunikatzea.

1. Behar hainbat sarbide kontrolatu ezarriko dira.

2. Lagun-egitearen ardura duten pertsonek maskara eramanen dute.

3. Ikastetxeak maskara higienikoak izanen ditu langileentzat.

4. Sarbide guztietan soluzio hidroalkoholikoa izanen da ikastetxera lagun-egitera joaten diren guztiek eskuak desinfektatzeko. Soluzio hidroalkoholikoa beti haurrek ez hartzeko moduan egonen da.

5. Eremu/talde egonkor bakoitzaren sarrera eta irteera bideak seinaleztatuko dira eraikinetan. Familiek nola langileek jakin beharko dute nondik sartu behar duten ikasgelan eta ikastetxetik nondik atera behar duten.

6. Pertsonen arteko tartea gordetzen dela bermatuko da, bitarteko guztiak erabiliz; batez ere, lurrean markak jarrita eta informazio-paneletan adierazita sartzeko eta ateratzeko ateak.

7. Bermatu behar da sarrera-irteerak era mailakatuan egiten direla. Horretarako, familiei jakinarazi behar zaizkie ordutegiak eta sarrera-irteera guneak zein diren, ateetan pilaketak izatea saihestearren.

8. Ahalik eta gehien murriztuko zaie sarbidea ikastetxekoak ez diren pertsonei. Haurrekin batera doazen helduek erantzukizun- eta higiene-neurriak zorrotz beteko dituzte sarreratik ikasgelarainoko bidean.

9. Ikastetxeak erabakiko du aulkitxoak eskolan utz daitezkeen edo ez. Eskolan gelditzen badira, haiek uzteko eremu espezifiko bat izanen da.

10. Antolatu behar da haurrek eskuak garbitzea, ikasgeletara sartu aurretik, ura eta xaboia erabiliz, ahal bada.

11. Ikastetxe bakoitzak erabakiko du haurrek eskolan izan ditzaketen eskolan soilik erabiltzeko oinetakoak.

Ikasgelen kudeaketa

Aplikatu beharreko neurriak funtsezko irizpide hauen araberakoak izanen dira:

–Pertsonen arteko tartea gordetzea.

–Hesi-babeserako neurriak aplikatzea.

–Haurren arteko interakzio fisikoak mugatzea

–Lokalen eta materialen garbitasuna ziurtatzea.

–Irakatsi, informatu eta komunikatzea.

1. Altzarien banaketak ez du aukerarik eman behar ikasleak aurrez aurre jartzeko.

2. Mahaiak ikasgelako atetik urruntzen saiatuko gara.

3. Erabiliko ez diren materialak eta altzariak kenduko dira. Ahal den neurrian, materialak eta altzariak murriztuko dira, garbitzeko eta desinfektatzeko lanak errazteko, eta, orobat, jolaserako toki aski uzten dela bermatuko da.

4. Ikasgela espezifikoak ahal den gutxien erabiliko dira, eraikinaren barneko mugimenduak ahal den gehien mugatzeko. Ikasgelaren bat erabiltzen bada eskolaldiaren hasieran edo bukaeran talde egonkor bateko eta besteko haurrekin, garbitu eta desinfektatu beharko da berriz erabili baino lehenago.

5. Ikasgela aldian-aldian aireztatuko da. Aireztatze hori nahitaez egin beharko da ikasleak iritsi baino 10-15 minutu lehenago, haurrak eskolako beste eremu batzuetan (jolastokian, jangelan...) daudenean eta eskolaldia bukatutakoan.

6. Haurrek ez dute etxetik ekarritako jostailurik edo bestelako gauzarik eraman behar zentrora, harrera-aldian izan ezik. Familien ardura izanen da material horren gaineko higiene neurriak zorrotz betetzea.

7. Txupeteetarako esterilizagailua erabiliko da egunero eta behar den guztietan. Txupete bakoitza horretarako bakarrik erabiliko den ontzian gordeko da.

Barneko joan-etorrien kudeaketa

Aplikatu beharreko neurriak funtsezko irizpide hauen araberakoak izanen dira:

–Pertsonen arteko tartea gordetzea.

–Hesi-babeserako neurriak aplikatzea.

–Haurren arteko interakzio fisikoak mugatzea

–Lokalen eta materialen garbitasuna ziurtatzea.

–Irakatsi, informatu eta komunikatzea.

1. Seinale sistema ulerterraza erabiliko da.

2. Oinarrizko segurtasun-tartea gordeko da beti pasabideetan, komunetan eta eremu komunetan.

3. Pasabideetan eta eskaileretan, hala behar denean, joan-etorrien noranzkoa adieraziko da. Joan-etorriak norabide bakarrean erabiltzen saiatu behar da, ahal bada. Beharrezkoa bada, norabide desberdinak erabiliko dira sartzeko, ateratzeko eta beste joan-etorrietan.

Jolastokiaren eta jolasaldiaren kudeaketa

Aplikatu beharreko neurriak funtsezko irizpide hauen araberakoak izanen dira:

–Pertsonen arteko tartea gordetzea.

–Hesi-babeserako neurriak aplikatzea.

–Haurren arteko interakzio fisikoak mugatzea

–Lokalen eta materialen garbitasuna ziurtatzea.

–Irakatsi, informatu eta komunikatzea.

1. Talde egonkor berekoak ez diren haurrak elkarrekin gurutzatzea saihestuko da. Horretarako:

  • Talde egonkorren sarrera-irteerak mailakatuko dira.
  • Ikasgelatik ateratzean eta hara itzultzean talde egonkorren arteko segurtasun-tartea gordetzen dela bermatuko da.
  • Talde egonkorrak jolastokian banatuko dira haien arteko segurtasun-tartea gordez.
  • Talde bakoitzak jolastokian egon beharreko denbora egokitu edo murriztuko da, ikastetxearen antolaketaren arabera.
  • Gosaria ikasgelan hartuko da.

2. Debekatuta dago kontaktu-jokoak edo baloia erabiltzekoak egitea, horrek berekin badakar talde egonkor desberdinen artean objektuak trukatzea.

3. Bankuak, altzaria, jokoak, etab. markatzeko sistema bat aurreikusiko da, osasun-agintariek agintzen badute, horiek erabileratik kanpo uzteko.

4. Eguraldiak kanpoko jolastokia erabiltzeko aukerarik ematen ez badu eta ikastetxeak ez badu bestelako eremurik, haurrak beren ikasgelan geldituko dira. Hala gertatuz gero, ahaleginak eginen dira ikasgela aireztatua izan dadin.

Komunen erabileraren kudeaketa

Aplikatu beharreko neurriak funtsezko irizpide hauen araberakoak izanen dira:

–Pertsonen arteko tartea gordetzea.

–Hesi-babeserako neurriak aplikatzea.

–Haurren arteko interakzio fisikoak mugatzea

–Lokalen eta materialen garbitasuna ziurtatzea.

–Irakatsi, informatu eta komunikatzea.

1. Bizikidetza-talde egonkor bakoitzeko edo biko komun bat esleituko da, ahal izanez gero. Ezin bada, haien garbiketa eta desinfekzioa sakonduko da.

2. Komunak talde egonkor batek baino gehiagok erabiltzen badituzte, taldeak batera sar ez daitezen ahaleginduko da. Hori hala izanik ere, adin horretako haurrek dituzten beharrak zein diren ikusirik, talde egonkor bateko baino gehiagoko haurrak batera sartzen badira, beti errespetatuko dira higiene- eta segurtasun-neurriak.

3. Komun barnean dauden haurren kopurua murriztuko da, ahal den neurrian.

4. Komunak garbitzean higiene-neurriak zorroztuko dira, bereziki komun horiek bizikidetza-talde egonkor batek baino gehiagok erabiltzen badituzte.

5. Xaboi likidoaren eta eskuak lehortzeko paperaren hornidura egokia ziurtatuko da.

6. Eskuak paperarekin xukatuko dira, ahal dela. Ez da toallarik erabiliko.

7. Hezitzaileak eskuak desinfektatuko ditu pixoihala jarri aurretik eta ondoren, eta horretarako erabilera bakarreko eskularruak erabiliko ditu. Pixoihala aldatzen den aldi oro desinfektatuko da aldagailua. Haur bakoitzak aldagailuaren oinarriko toalla indibiduala izanen du, erabilera esklusibokoa.

8. Bermatuko da egunean hirutan garbituko direla komunak eta desinfektatze lanak maiz eginen direla, baita paperontziak hustuko direla ere. Gomendatzen da paperontziek pedalaz irekitzeko tapakia izatea, ukipenak saihesteko.

9. Komunak maiz aireztatuko dira.

10. Ikastetxekoak ez diren pertsonei mugatu eginen zaie komunen erabilera.

Garbiketa eta desinfekzioa

Aplikatu beharreko neurriak funtsezko irizpide hauen araberakoak izanen dira:

–Pertsonen arteko tartea gordetzea.

–Hesi-babeserako neurriak aplikatzea.

–Haurren arteko interakzio fisikoak mugatzea

–Lokalen eta materialen garbitasuna ziurtatzea.

–Irakatsi, informatu eta komunikatzea.

Ohiko garbiketa.

1. Garbiketak germenak, zikinkeria eta zaborrak kentzen ditu, eta desinfekzioak, berriz, germenak hiltzen ditu azalera eta gauzetan. Horregatik, oso garrantzitsua da ongi garbitzea desinfektatu baino lehen.

2. Garbiketa-lanetan, arreta berezia jarriko da erabilera komuneko eremuetan eta gehien ukitzen diren azalerak garbitzean, hala nola ateetako eskulekuak, mahaiak, aulkiak, altzariak, eskudelak, lurzoruak, jostailuak eta antzeko ezaugarriak dituzten elementuak.

3. Erraz garbitu edo desinfektatzeko moduko gauzak eta jostailuak erabiliko dira. Peluxeak edo oihalezko jostailuak erabiltzen badira, tenperatura altuan garbitzeko modukoak izanen dira. Haurrek erabilitako material pedagogikoak garbitzeko, erabilera bakarreko paper-zapi desinfektatzaileak erabiltzen ahalko dira.

4. Talde egonkor batek baino gehiagok erabilitako material pedagogikoak erabili aurretik eta ondoren desinfektatu direla kontrolatuko da.

5. Ikastetxea udan itxita egon bada, edo ireki aurreko 15 egunetan ez bada erabili, garbiketa egin beharko da, ohiko protokoloaren arabera.

6. Bestela, materialak prestatzeko, familiei arreta emateko, gizarte zerbitzuetarako eta abarretarako erabili diren lokalak garbitu beharko dira, aurrerago zehazten den garbiketa sakonagoko protokoloaren arabera.

Garbitzeko eta desinfektatzeko produktuak erabiltzeko irizpideak.

Osasun Ministerioak baimendutako biruziden zerrenda:

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Listado_virucidas.pdf

1. Garbitzeko eta desinfektatzeko sodio hipoklorito soluzioak erabiliko dira %0,1eko kontzentrazioan, edo lixiba 1:50, etanol %62-71ra edo hidrogeno peroxidoa %0,5era. Eragin biruzida duten bestelako produktu biozidak ere erabiltzen ahal dira, Osasun Ministerioak baimendu eta erregistratuak baditu. Betiere, etiketan ageri diren argibideei jarraikiz erabiliko dira. Estandar hori bera betetzen duten paper-zapi desinfektatzaileak erabiltzen ahal dira.

2. Eskuz ukitzen diren puntuak desinfektatzea, ekoizlearen jarraibideei jarraikiz (kontzentrazioa, aplikatzeko metodoa, kontaktu-denbora, etab.).

3. Ez dira nahasi behar garbitzeko produktuak, sor daitezkeen lurrunak kaltegarriak izan baitaitezke arnas-mukosentzat, begientzat eta azalarentzat.

4. Sistematikoki urez garbitu lixibaren soluzioa aplikatu ondoren.

5. Azaleren garbiketa eta desinfekzioa bi produktu desberdinekin egiten bada (detergentea eta desinfektatzailea) ondorengo pauso hauek eman behar dira:

a) Garbitu detergentez bustitako zapi batekin.

b) Garbitu urez bustitako beste zapi batekin.

c) Lehortu azalera.

d) Desinfektatu desinfektatzailez bustitako beste zapi batekin.

6. Ezin dira zapi berak erabili azalera desberdinak garbitzeko.

7. Berrerabilgarriak diren zapiak, mopak eta abar 60º C-ra garbitu beharko dira erabili ondoren.

8. Botatzekoak diren zapiak zabor poltsa batean sartu, poltsa itxi eta errefusaren ontzian bota behar dira.

9. Zipriztingailuak eta espraiak erabiltzea saihestu behar da, produktu desinfektatzaileak arnasteak arnasbideetan narritadura eragin dezakeelako.

10. Ez erabili HEPA iragazkirik ez duten xurgagailurik.

11. Ez da egin behar desinfektatzeko lanik ikastetxeko haurrak eta/edo langileak bertan daudelarik. Garbitasunaren eta espazioen erabileraren artean utzi beharreko denbora-tarteak errespetatu behar dira.

12. Garbitasun produktuak ez dira utzi behar haurren eskura.

Maiztasuna.

1. Ikastetxeetan, instalazioen garbiketa eta desinfekzioa gutxienez egunean behin eginen dira, eta gehiagotan eginen dira, behar izanez gero, erabilera handiko espazioetan.

2. Eguneroko tratamenduaz gain, haur talde batek baino gehiagok erabiltzen dituzten ikasgela espezifikoetan, sakoneko garbiketa egin behar da, haurrek erabiltzen dituzten mahai, aulki, ekipo eta materialetan.

3. Halaber, lanpostuen garbiketa eta desinfekzioa eginen da, arreta berezia jarriz altzarietan eta erabil daitezkeen gainerako materialetan, batez ere pertsona batek baino gehiagok erabiltzen dituzten gauzetan.

4. Garbiketa neurriak aplikatuko dira, orobat, langileen gune pribatuetan, hala nola aldagelak, armairuak, komunak, sukaldeak eta atsedenguneak.

Hezkuntzako langileen lankidetza garbitzeko eta desinfektatzeko lanetan.

1. Hezitzailearen ardura izanen da garbi edukitzea helduek ikasgelan era partekatuan erabiltzen duten materiala (argi-kutxa, erretroproiektorea, urrutiko kontrolak...).

2. Ikastetxeko langileek gel hidroalkoholikoko dosifikagailu bat izanen dute eremu bakoitzaren (ikasgelak, lantegiak, komunak...) sarreran.

Kontrola.

1. Kontrolatu behar da instalazioen eguneroko garbiketa plana badagoela.

2. Zaindu behar da ikasgelak garbitzen direla erabili aurretik eta ondoren, talde bat baino gehiago igarotzen bada egunero, eta erabilera partekatuko materialak badaude.

3. Inplikatuta dauden langileei gogorarazi behar zaie garrantzitsua dela egoki erabiltzea garbitzeko eta desinfektatzeko produktuak.

Jantokia

Aplikatu beharreko neurriak funtsezko irizpide hauen araberakoak izanen dira:

–Pertsonen arteko tartea gordetzea.

–Hesi-babeserako neurriak aplikatzea.

–Haurren arteko interakzio fisikoak mugatzea

–Lokalen eta materialen garbitasuna ziurtatzea.

–Irakatsi, informatu eta komunikatzea.

1. Jantokiaren antolaketan bermatu eginen da talde egonkorren arteko urruntze-neurriak eta higiene-neurriak betetzen direla. Ukipen fisikoa ahalik eta gehien saihesteko, eremua antolatuko da ikastetxean antolatu diren ikastaldeen arabera.

2. Ikastaldeen arteko segurtasun tartea errespetatzeko, txanda bat baino gehiago ezartzeko aukera baztertu gabe, bitarteko fisikoak (itxiturak, seinaleak, balizak, etab.) erabiliko dira.

3. Sartzeko eta ateratzeko ordutegiak zehaztuko dira, ibilbideak seinalez markatuko dira eta behar den lekuan hesi fisikoak jarriko dira.

4. Bazkari txanda bakoitzean garbitu eta desinfektatuko da jantokia, baita ukipen-elementuak ere.

5. Enpresak zehaztuko du erabili beharreko produktua, zeina izanen baita birusari aurre egiteko eraginkorrak diren birizida baimendu eta erregistratuetako bat, Osasun Ministerioaren irizpideen arabera, edo lixiba disoluzio bat (1:50).

6. Jantokia aireztatu behar da, txanden artean eta zerbitzua eman ondoren, beste talde egonkorra iritsi baino 10 minutu lehenago, gutxienez.

7. Horretarako ezarritako eremuan otordu zerbitzua ematerik ez bada edo hori egitea desegokitzat jotzen bada, zerbitzu hori ikasgelan eman daiteke.

8. Otorduaren aurretik eta ondoren eskuak garbitzea antolatu behar da.

9. Haur bakoitzak erabilera esklusiboko lerde-zapia izanen du.

10. Otorduetan erabilitako tresnak erabilera esklusibokoak izanen dira eta, behin erabili ondoren, ontzi-garbigailuan desinfektatuko dira.

11. Material kolektiboaren erabilera (mahai-tresnak, txarroak, etab.) testuingurura egokitu behar da, ukipena ahalik eta gehien mugatzeko.

12. Janariaren eta uraren banaketa behar bezala diseinatu beharko da, kontaktuak saihesteko.

13. Ahal den neurrian, ezin dira erabili mikrouhin kolektiboak, dieta eta inguruabar berezietarako ez bada, eta betiere zerbitzuaren ardura duen pertsona bakar batek erabilita. Biberoiak prestatzeko, ahal dela irakingailuak erabiliko dira.

Siesta

Aplikatu beharreko neurriak funtsezko irizpide hauen araberakoak izanen dira:

–Pertsonen arteko tartea gordetzea.

–Hesi-babeserako neurriak aplikatzea.

–Haurren arteko interakzio fisikoak mugatzea

–Lokalen eta materialen garbitasuna ziurtatzea.

–Irakatsi, informatu eta komunikatzea.

1. Siestarako, koltxonetak 2 metroko tartea utziz jartzea gomendatzen da, eta ikasleen jarrera tartekatzea (burua eta oinak alde batera batek, eta bestera hurrengoak). Ume bakoitzak bere maindireak eta/edo burukoak erabiliko ditu, eta, gutxienez astero berritu beharko ditu, eta beti, zikinduta badaude.

2. Ahal den neurrian, koltxoneten artean 2 metroko tartea lortu ahal izateko, ikasgela erabil daiteke lo egiteko eremu modura, siesta egiteko erabili ohi den gelaz gainera.

Ikastetxeko langileen kudeaketa

Aplikatu beharreko neurriak funtsezko irizpide hauen araberakoak izanen dira:

–Pertsonen arteko tartea gordetzea.

–Hesi-babeserako neurriak aplikatzea.

–Haurren arteko interakzio fisikoak mugatzea

–Lokalen eta materialen garbitasuna ziurtatzea.

–Irakatsi, informatu eta komunikatzea.

Ikastetxeko langiletzat hartuko dira hezkuntzako langileak, haurrak eta garbiketako eta jantokiko langileak.

Ikastetxeko langileek une oro beteko dituzte COVID-19aren aurrean ezarritako prebentzio neurriak, ikastetxearen entitate titularrak edo enpresak eman dizkionak, alegia.

Neurri osagarri moduan, ikastetxeko langileek jarraibide hauek ere bete beharko dituzte:

1. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea helduen arteko 1,5 metroko tartea gorde ezin den egoera guztietan.

2. Hesi-babeserako neurriak aplikatuko dira.

3. Eskularruak erabiltzea saihestu behar da, ohiko baldintzetan erabiltzen direnean izan ezik (garbiketa).

4. Eskuak zuzen eta maiz garbitzen direla ziurtatzea.

5. Ikastetxe bakoitzeko jarraibideak aintzat hartzea.

6. Lan eremu partekatuetan (bilera gela, aldagelak...) beti toki bera okupatzen ahaleginduko da.

7. Materiala partekatzea saihestea (ordenagailuak, bulegoko materiala, etab.), eta, hala eginez gero, erabili aurretik eta ondoren desinfektatu beharko da.

8. Barneko joan-etorriak saihestea, ezinbestekoak ez badira.

9. Eremu komunetan egon beharreko ordutegiak mailakatzea bertan dauden pertsonen kopurua mugatzeko eta, orobat, segurtasun tartea bermatzeko.

10. Bilera geletan pertsona bakoitzari toki bat esleituko zaio. Egun berean espazio bera partekatu behar badute pertsona batek baino gehiagok, desinfektatu behar da, espazio horretatik ateratzean.

Ikasturtea hasi baino lehenago, langile guztiek izan behar dute jarduera presentziala hasi orduko hartuko diren neurriei buruzko informazioa. Gai hau landuko da haurren harrera-aldia egin baino lehenagoko bileran.

Langileentzako bulegoak eta denek erabiltzeko eremuak.

1. Aulkiak gutxienez 1,5 metroko tarteak utzita jarriko dira, eta ahaleginak eginen dira aurrez aurre ez esertzeko, segurtasun-tartea gorde gabe.

2. Erabilera komuneko edozein elementu (inprimagailuak, argazki-kamerak, bideo-kamerak, urrutiko kontrolak, errotulagailuak...) desinfektatu beharko da erabili aurretik eta ondotik.

3. Maiz aireztatu bulegoak eta erabilera komuneko eremuak.

4. Gel hidroalkoholikoko dosifikatzaileak eskura izan behar dira bilera-mahaietan, dokumentazioa edo bestelako objektuak trukatu ondoren erabiltzeko.

5. Apalategietatik kendu behar dira apaingarri guztiak, eguneroko garbiketa-lanak errazteko.

Ikastetxekoak ez diren langileen kudeaketa

Aplikatu beharreko neurriak funtsezko irizpide hauen araberakoak izanen dira:

–Pertsonen arteko tartea gordetzea.

–Hesi-babeserako neurriak aplikatzea.

–Lokalen eta materialen garbitasuna ziurtatzea.

–Irakatsi, informatu eta komunikatzea.

Jarraibide orokorrak.

Ikastetxekoak ez diren langileen presentzia ahalik eta gehien mugatuko da. Hartara, Ikastetxeko langiletzat hartuko dira hezkuntzako langileak, haurrak eta garbiketako eta jantokiko langileak.

Halaber, ikastetxean sar daitezke hezkuntza arretan parte hartzen duten beste profesional batzuk eta, azaldutako baldintzetan, haurrei lagun egiten dieten pertsonak.

Ezin izanen dira ikastetxean sartu COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituzten pertsonak, ezta eritasuna diagnostikatu zaien pertsonak ere, agindutako isolamendu-aldia bukatu ez badute, eta ezta ere, COVID-19aren sintomak dituen edo eritasuna diagnostikatu zaion pertsonaren batekin kontaktu estua izateagatik, etxeko berrogeialdian dauden pertsonak.

Transmisioaren prebentziorako neurri nagusiak, ikastetxera sartzen diren pertsona guztientzat:

1. Eskuak garbitzea maiz eta tentu handiz, gutxienez 40 segundoz. Gomendatzen da eskuak urarekin eta xaboiarekin maiz garbitzea.

2. Sudur-ahoak estaltzea zapi batez eztul edo doministiku egitean, eta ondoren zapia zaborrontzira botatzea, tapakia eta pedala dituen batera, ahal bada. Zapirik ezean, ukondoaren barneko aldea erabiliko dugu ahoa estaltzeko, eskuak ez kutsatzeko.

3. Begiak, sudurra eta ahoa ez ukitzea.

4. Pertsonen artean 1,5 metroko tartea gordetzen ahalegintzea, bai haien artean, bai ikastetxeko langileengandik ere.

5. Ikastetxera sartzen diren pertsona guztiek, barnean diren bitartean, maskara higienikoa erabiliko dute, osasun-agintariek eman eta indarra duten gomendioei jarraikiz.

6. Hesi-babeserako neurriak aplikatzea.

7. Modu ikusgarrian erakutsiko dira pertsona horientzako jarraibideak: ibiltzeko diren espazioak eta norabideak, erabili behar dituzten komunak, igogailuak erabiltzeko debekua (salbuespenak salbu), babes-neurriak eta abar.

8. Saihestu behar da ikastetxekoak ez diren pertsonek materiala partekatzea (ordenagailuak, bulegoko materiala, etab.) haien artean edo ikastetxeko pertsonekin; hala eginez gero, kontuan izan behar da erabili aurretik eta ondoren desinfektatu behar dela.

9. Saihestu behar da ikastetxekoak ez diren pertsonak joan-etorrian ibiltzea ikastetxe barnean, ezinbestekoa ez bada.

Guraso edo lege-ordezkarien arreta.

1. Familiekin ikasturte hasieran eginen diren bileretan kontuan izanen dira ezarritako higiene eta segurtasun neurriak.

2. Ahal den guztietan, familien arreta leku irekian eginen da, edo ongi aireztatutako lekuetan, betiere segurtasun-tartea gordeaz. Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da.

3. Eremu komunetan egoteko ordutegiak mailakatzea, bertan elkartzen direnen kopurua mugatzeko eta urruntze fisikoko neurriak errespetatzea errazteko.

4. Gel hidroalkoholikoko dosifikagailuak eskura izatea.

5. 2. eta 3. egoeretan, familiekiko bilerak telefonoz edo bide telematikotik egiten saiatzea.

Banatzaileak.

1. Produktua ikastetxean entregatu behar denean ziurtatu behar da banatzaileek aldez aurretik ikastetxera abisatuko dutela, eta paketea atearen aurrean utziko dutela, ezarritako urruntze- eta osasun-neurriak aplikatuz.

2. Higiene pertsonaleko neurriak zorrotz zainduko dira paketeak erabiltzean. Paketeak jaso ondoren, eskuak garbituko dira beti. Neurri horien osagarria izan daiteke babeserako eskularruak erabiltzea, etiketan ezaugarri hauek dituztenak: EN ISO 374-5:2016 VIRUS. Eskularruak jartzea, kentzea eta botatzea segurtasunez eginen da, Osasun Ministerioaren jarraibideak betez.

Zer egin COVID-19aren aurrean kalteberak diren pertsonen kasuan

Langileak COVID-19aren aurrean kalteberak izatea eragiten duten egoerak edo patologiak hauek dira: eritasun kardiobaskularrak izatea, edo hipertentsioa, biriketako eritasun kronikoa, diabetesa, giltzurrunetako gutxiegitasun kronikoa, immunodepresioa, minbizia tratamendu aktiboko fasean, gibeleko eritasun kroniko larria edo obesitate morbidoa (IMC>40), haurdun egotea, edo 60 urtetik goitikoa izatea.

Langile horiek lanera itzultzen ahalko dira baldin eta beren egoera klinikoa kontrolatuta badago eta horretarako aukera ematen badu, betiere babes-neurriak zorrozki betez.

Zalantzarik izanez gero, langilea harremanetan jarri beharko da Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuarekin edo kasuan kasuko mutualitatearekin.

Laneko Arriskuen Prebentzioko osasun langileek ebaluatu behar dute SARS-CoV-2 koronabirusaren infekzioaren aurrean bereziki sentiberak diren langileen presentzia. Haiei dagokie, orobat, langile horiek bereziki sentiberak direla ezartzea eta behar den txostena egitea prebentzio, egokitzapen eta babes neurriak zehazteko. Horretarako, kontuan hartuko dute ea baldintza nahikorik dagoen pertsona horiek lan egiteko haien osasun egoeraren berezko arriskua handitu gabe.

Zerbitzu horrek jakinaraziko dizkie langileari eta ikastetxeko ardura duen pertsonari langile hori bere lanpostura itzultzeko edo bertan jarraitzeko hartu beharreko neurriak.

Protokoloa COVID-19 kasu baten aurrean

COVID-19aren sintomarik ohikoenak dira eztul lehorra, sukarraldia, eztarriko mina eta nekea. Kasuren batean, usaimena eta dastamena gutxitzen ahal da, eta hotzikarak, eztarriko mina, giharretako mina, buruko mina, unadura orokorra, beherakoa edo gorakoa ere ager daitezke.

Ez dira ikastetxera joanen COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituzten haurrak, ez hezitzaileak, ez bestelako profesionalak, ez eta COVID-19aren diagnostikoagatik isolamenduan dauden pertsonak ere, eta etxeko berrogeialdian daudenak, COVID-19aren sintomak dituzten edo eritasuna diagnostikatu zaien pertsonekin harreman estua izan dutelako, ere ez.

Ikastetxeko haur edo langile bat sintomekin hasten denean, edo ikastetxeko langileek hala sumatzen dutenean ikastetxeko lanaldian, pertsona hori espazio bakandu batera eraman behar da. Maskara kirurgiko bat emanen zaio bere gurasoak edo tutoreak etorri arte haur hori zainduko duen helduari. Aldez aurretik aukeratutako erabilera indibidualerako gela batera eramanen da pertsona hori; aireztapen egokia izan behar du, eta pedala duen zakarrontzia, han botatzeko bota beharreko maskara eta behin erabiltzeko zapiak. Familiari jakinaraziko zaio beren osasun etxearekin kontaktatu behar dutela, edo Nafarroako Foru Komunitateko erreferentziazko telefonoarekin (948 290 290290) haren kasua ebaluatu dezaten.

Sintomekin hasten diren ikastetxeko langileak ere eremu bakandu batera joanen dira; haurrendako eremuaren antzeko ezaugarriak eta ekipamendua izanen ditu, eta han maskara jarriko dute. Harremanetan jarriko da bere osasun etxearekin, bere Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuarekin edo Nafarroako Foru Komunitatearen erreferentziazko telefonoarekin (948 290290), eta haien jarraibideak beteko dituzte.

Ikastetxeak bere lanarekin segituko du, eta une oro beteko ditu, ikastetxeko langilearen edo haren familiaren abisuari erantzunez, osasun etxeak ematen dituen jarraibideak.

Ezin da inoiz orokortu tenperatura hartzea COVID-19ari aurrea hartzeko neurri gisa. Tenperatura hartuko zaie gela espezifiko horretara bideratu diren pertsonei bakarrik.

Ikusten bada sintomekin hasi den pertsona egoera larrian dagoela, edo arnasa hartzeko zailtasuna duela, 112ra deitu behar da.

Ikastetxeko arduradunek ikaslearen lege-ordezkariei gogoraraziko diete jarraitu beharreko prozedura: kontaktu fisikoak saihestea eta harremanetan jartzea dagokien oinarrizko osasun laguntzako zentroarekin, han erabakiko baita haurra ebaluatzeko metodoa.

Gogoratu behar da pertsona bakoitzari dagokion osasun etxea bizitokiaren araberakoa dela, eta, beharbada, ez dela ikastetxeari dagokion zentro bera.

Zaintza-gelan sakoneko garbiketa eginen da, gutxienez 5 ordu itxaron ondoren.

Beharrezkoa da hesi-neurri guztiak errespetatzea.

Haurra ezin izanen da ikastetxera itzuli dagozkion medikuek alta eman arte. Ziurtagiria eraman beharko du.

Haurra ezin izanen da ikastetxera itzuli dagozkion medikuek alta eman arte.

F2009984_6.pdf

Entitate titularraren eta ikastetxeko zuzendaritzaren arteko elkarlana

Kontingentzia plana prestatzeko, entitate titularra eta ikastetxeko zuzendaritza honela arituko dira elkarlanean:

1. Ikastetxeko kontingentzia plana idatziko dute Hezkuntza Departamentuak emandako protokolo orokorraren oinarrien arabera.

2. Gai hauen inguruko kontrol lanak:

–Higiene- eta garbitasun-neurrien ezarpena eta jarraipena bermatzea.

–Eskuak maiz garbitzea:

  • Eskuen garbiketari buruzko infografiaren presentzia ziurtatzea.
  • Xaboi likidoaren dosifikatzaileak eta eskuak lehortzeko papera badirela ziurtatzea.
  • Oinarri alkoholikoko desinfektatzailearen hornidura ziurtatzea.

–Kontingentzia planean definitutako eremu arriskutsuetan zabor-poltsez estalitako paperontziak badirela ziurtatzea.

–Bereizteko hesi fisikoak ongi jarri direla egiaztatzea: leihatilak, metakrilatozko manparak, gortinak, etab.

–Langileen babes-ekipoen hornidura ziurtatzea.

–Pertsonen joan-etorrien antolaketari eta seinalez markatzeari dagozkien neurriak betetzen direla egiaztatzea (instalazioen sarbideak, joan-etorriak, eta irteerak).

–Egiaztatzea badela espazio itxi bat, komun batetik hurbil, pertsonen isolamendurako aldi baterako erabiliko dena.

3. Informazioa zabaltzea gai hauen inguruan:

–Birusaren hedapena mugatzeko prebentzio-neurriei buruzko informazioa zabaltzea:

  • Kontingentzia Plana eguneratzea eta bertako informazioa zabaltzea, unean uneko egoeraren arabera.
  • Ikastetxekoak ez diren pertsonei dagozkien segurtasun-neurriei buruzko informazioaren zabalpena ziurtatzea.
  • Informazio eguneratua ikastetxeko langileei eta familiei iristen zaiela erraztea.

–Ikasgela eta eremu estrategiko guztietan koronabirusaren prebentzioari buruzko infografia ikusgai dagoela bermatzea.

Esteka interesgarriak COVID-19ari buruz

COVID-19aren gainean herritarrendako prestatu den informazio eguneratua esteka hauetan kontsulta daiteke:

Osasun Ministerioa:

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/ciudadania.htm

Nafarroako Osasuna:

https://www.navarra.es/home_eu/Temas/Portal+de+la+Salud/Ciudadania/Me+cuido/Nueva+Normalidad/?NRMODE=Published

Interes bereziko zenbait infografia:

–Ni neu nola babestu (infografia):

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/img/COVID19_como_protegerse.jpg

–Eskuen higienea haurrengan:

  • Bideoa:

https://youtu.be/jPqlHzfrl8k

  • Infografia:

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/img/COVID19_higiene_manos_poblacion_adulta.jpg

  • A5 kartela, eskuen higienea nola egin azaltzen duena:

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/img/cartel_COMO_LAVARSE_MANOS_INFANTIL.jpg

  • Maskara higienikoak (infografia):

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/COVID19_Mascarillas_higienicas_poblacion_general.pdf

–Etxetik ateratzean eskularruak erabili behar ditut? (infografia):

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/img/COVID19_guantes.jpg

–COVIDaren sintomak izanez gero nola jokatu behar den erakusten duen dekalogoa (infografia):

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/20200325_Decalogo_como_actuar_COVID19.pdf

–Sintomak (infografia):

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/img/COVID19_sintomas.jpg

–Zer egin behar dut koronabirusa duen norbait ezagutzen badut? (infografia):

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/img/COVID19_higiene_manos_poblacion_adulta.jpg

–Mugikortasuna eta bide-segurtasuna COVID-19aren garaian (infografia):

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/COVID19_Movilidad_y_seguridad_vial.pdf

Iragarkiaren kodea: F2009984