200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko abuztuaren 26an hartua, Eslabako Udalerriko Kudeaketa Batzordea izendatzekoa.

Irailaren 20ko 538/2019 Errege Dekretuaren bidez deialdia egin zen apirilaren 1eko 209/2019 Errege Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen udalerrietan tokiko hauteskunde partzialak egiteko; deialdi horretan ere Eslabako udalbatza osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 181. eta 182. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak izendatzea Eslabako udalerriko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Eslabako Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea, honako hauek alegia: Ignacio Barber Zulet, Félix María Bariáin Zaratiegui, José Javier Bariáin García eta Jesús Ángel Guillén Ayape jaunak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Eslabako Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2009797