20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4094E/2019 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira batik bat landunei zuzendutako eta Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiari lotutako prestakuntza-programak 2020an gauzatzeko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak. DDBN identifikazioa: 489114.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE), urtero, autonomia erkidegoei funtsak ematen dizkie enplegurako prestakuntzako programak gauzatzeko. Nafarroan, funts horiekin hainbat jarduera finantzatzen dira; besteak beste, lehentasunez landunei zuzendutako prestakuntza-ekintzak finantzatzeko dirulaguntzen deialdia.

2019an lehen aldiz onartu zen Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiari (S3) lotutako prestakuntza-ekintzak finantzatzeko deialdi bat, entitateek beren prestakuntza-programetan eskain zitzaten; izan ere, lehentasunez lanean ari diren pertsonei zuzendutako prestakuntza-programen deialdian ez ziren eskaintzen.

Deialdi horrekin izandako esperientzia oso ona izan da, eta, beraz, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiari (S3) lotutako prestakuntza-ekintzak sustatzen jarraitzea erabaki da. Horretarako, 2020ko beste deialdi bat onartu da, eta, aurrekoan bezala, moduluen bidezko justifikazioa jaso da, orduko eta parte-hartzaileko 13 euroko mugarekin (martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduak baimendutako gehieneko zenbatekoa; agindu horrek martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua, enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistema arautzen duena, garatzen du). Ekintza hauek deialdiaren oinarri arautzaileen III. eranskinean daude bilduta.

Halaber, lehentasunez lanean ari diren pertsonei zuzendutako programen 2019-20ko deialdian diruz laguntzen ziren S3ri loturiko zenbait prestakuntza-espezialitate indartzea beharrezkotzat jo da. Horretarako, espezialitatearen arabera dagokion oinarrizko modulua aplikatzen zaien 39 espezialitateren zerrenda sartu da (ikus IV. eranskina).

Azkenik, S3ri lotutako zazpi arlo ekonomikori dagokien “Enpresa-ingelesa” espezialitatea sartu da, dagokion sektorera eta jarduerara egokitutako edukiak, materialak, jarduerak eta hizkuntza-erregistroak gara daitezen. Kasu honetan, aplikatu beharreko modulua 11 euro orduko eta parte-hartzaileko da (ikus V. eranskina).

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntza publikoen deialdia onestea, 2020an lehentasunez landunei zuzendutako eta Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiari lotutako prestakuntza-programak 2020an egiteko.

2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. Guztira, 275.000 euroko gastua baimentzea 2020ko gastuen aurrekontuko “Lanean ari direnei lanbide prestakuntzarako laguntzak. Konferentzia sektoriala” izeneko 950002 96200 4819 242104 partidaren kargura, edo horretarako aurrekontuan gaitzen den antzeko partidaren kargura.

4. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta bere laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz. Aurkaraturiko ekintza espresua ez bada, edozein unetan jar daiteke gora jotzeko errekurtsoa, isiltasun administratiboaren ondorioak izan eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2019ko abenduaren 26an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da batik bat lehentasunez landunei zuzendutako eta Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiari lotutako prestakuntza-programei 2020an dirulaguntzak emateko prozedura arautzea, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

2.–Dirulaguntzen zenbatekoa.

2.1. Modalitate presentzialean prestakuntza-ekintza bakoitzagatik emanen den dirulaguntza ez da izanen, parte-hartzaileko eta prestakuntza orduko, III., IV. eta V. eranskinetako moduluetan ezartzen dena baino handiagoa.

2.2. Teleprestakuntza modalitatean, prestakuntza-ekintza bakoitzagatik eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoak ezin du gainditu modalitate presentzialerako ezarritako parte-hartzaileko eta prestakuntza orduko berariazko modulu ekonomikoaren %75.

2.3. Modalitate mistoan (presentziala eta teleprestakuntza) prestakuntza modalitate mota bakoitzaren ordu kopuruaren arabera aplikatuko dira moduluak.

2.4. Gehieneko gastua 40.000 eurokoa izanen da, entitate bakoitzeko. Muga hau entitate eskatzaile bakoitzari aplikatuko zaio, kontuan hartu gabe banaka edo elkarte batean (beste entitate batzuekin) aurkezten den. Muga hauek ez dira aplikatuko kreditu erabilgarririk badago; orduan, 10.1 oinarriak ezartzen duena aplikatuko da.

2.5. Eskatzen den dirulaguntzaren %25, gutxienez, modalitate presentzialean ematen diren prestakuntza-ekintzetarako izanen da.

3.–Entitate onuradunak.

3.1. Oinarri hauetan araututako dirulaguntzen onuradun izaten ahalko dira prestakuntza-erakunde publiko edo pribatuak, titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak barne, baldin eta dirulaguntzaren xede diren prestakuntza-espezialitateak emateko egiaztatuta eta/edo inskribatuta badaude dagokion prestakuntza entitateen erregistroan, modalitate presentzialean, teleprestakuntza modalitatean edo modalitate mistoan, eta Nafarroako Foru Komunitatean, eskaera aurkezten den egunean, behar bezala inskribatutako eta/edo egiaztatutako instalazioak izan beharko dituzte, eskatutako prestakuntza-espezialitateak emateko aukera ematen dutenak.

Irailaren 9ko 30/2015 Legearen 15.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, instalazioak eta baliabideak berezkoak edo hirugarren erakunde pribatu edo publikoen titulartasunekoak izan daitezke, horrek prestakuntza-jardueraren gauzatzea azpikontratatzea ez badakar, eta, kasu horretan, dagokion prestasun akordioa edo kontratua aurkeztu beharko da.

3.2. Halaber, prestakuntza entitateen elkarteek ere parte hartzen ahalko dute deialdian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoarekin bat. Elkarteko entitate guztiek entitate onuradunentzat ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte. Elkarte horren eraketa agiri pribatu batean jaso beharko da, eta bertan elkartearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, onuradun den aldetik dagozkion betebeharrak betetzeko adinako ahalen jabe izanen dena. Kasu horretan, berariaz adieraziko dira, laguntzaren eskaeran, elkarteko kide bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak, baita haietako bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Elkartea ezin izanen da desegin harik eta Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako preskripzio epea bukatu arte.

3.3. Nafarroan inskribatutako lokalak edo instalazioak izan arren prestakuntza beste toki batzuetan eman nahi duten entitateek eskaeran zehaztu beharko dituzte zer instalazio edo lokaletan emanen duten prestakuntza, eta horiek erabiltzeko akordioa edo kontratua aurkeztu. Betiere, eskatutako prestakuntza-ekintzetarako inskribaturik egon beharko dute lokal edo instalazio horiek entitate eskatzaileek inskribatzeko duten epe beretan.

3.4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aipatutako kasuren batean dauden entitateak ezin dira inoiz onuradunak izan.

3.2 oinarrian sartutako elkarteak ezin izanen dira onuradun izan baldin eta elkarteko entitateren batek debeku horietakoren bat badu.

4.–Prestakuntza programak eta prestakuntza-ekintzak.

4.1. Deialdi honen babesean dirulaguntzak ematen ahalko dira III., IV. eta V. eranskinetan aipatzen diren prestakuntza-ekintzek osatzen duten prestakuntza-programak burutzeko.

4.2. Prestakuntza-ekintzak garatzeko eta emateko, uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Prestakuntza-ekintza guztiek irailaren 9ko 30/2015 Legearen 20.3 artikuluan aurreikusitako Prestakuntza Espezialitateen Katalogoa izango dute erreferentziatzat, eta bertan ezarritako iraupena, edukiak eta irakasteko baldintzak izango dituzte.

4.3. Prestakuntza programa bat bakarrik finantzatuko da entitate bakoitzeko. 3.2 oinarrian aurreikusitako elkarteetako kideei ere aplikatuko zaie muga hori.

4.4. Prestakuntza-ekintzak modalitate presentzialean ematen direnean, taldeak gehienez 30 lagunekoak izanen dira, eta astean ez dira emanen 40 ordu baino gehiago, eta eguneko gehienez 8 ordu emanen dira.

4.5. Teleprestakuntza modalitatean, tutore bat izan beharko da 80 parte-hartzaileko, gutxienez. Tutore-prestatzaileek prestakuntza edo esperientzia izan beharko dute modalitate horretan.

4.6. Ekintza mistoetan muga horiek errespetatu eginen dira, prestakuntza emateko modalitatearen arabera.

4.7. Teleprestakuntza plataformak online ikasteko sistema bat izan beharko du, nahikoa ahalmen duena ikasleen prestakuntza kudeatzeko eta segurtatzeko. Baldintza hauek bete beharko ditu, gutxienez:

–Aplikatzekoa den araudi teknikoan adierazten diren mailak izatea, honako hauei dagokienez: fidagarritasuna, segurtasuna, irisgarritasuna eta elkarreragina.

–Ikasle guztiak aldi berean sartzea ahalbidetzea, segurtatuta plataformaren banda-zabalera uniformea dela kurtsoaren etapa guztietan.

–Plataforma erabiltzeko behar diren lizentziak izatea.

–24 x 7 erabiltzeko prest egotea.

–Segurtasun-kopia, sistema eroriz gero datu guztiak berreskuratzen ahalko direla bermatzeko behar den aldizkakotasuna duena.

–Ikasleen eta egiten diren jarduera guztien erregistroak, eta txostenen edizioa.

Entitate onuradunak plataformarako sarbidea emanen die Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (aurrerakoan NL-NEZ) langile teknikariei, dagokion gakoaren bidez, prestakuntza-ekintza guztien kontrola eta jarraipena egin ahal ditzaten.

Teleprestakuntza plataformari dagokionez, oinarri arautzaile hauetan jaso ez den orotarako, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren 2014ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren I. eranskina beteko da, hots: Teleprestakuntza plataformaren eta ikaskuntza-eduki birtualaren baldintza teknikoak profesionaltasun ziurtagiria lortzera bideratuta ez dauden eta teleprestakuntza modalitatekoak diren prestakuntza-espezialitateetarako. Aipatu ebazpenaren bidez, teleprestakuntza modalitatean eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren kudeaketa esparruan enplegurako lanbide prestakuntza ematen duten prestakuntza zentro eta entitateen egiaztapena eta inskripzioa arautzen da.

4.8. Prestakuntza programak dirulaguntza ematen den egunetik 2021eko ekainaren 30era arte egiten ahalko dira.

4.9. Proposatutako jarduketak ez gauzatzeak berekin ekarriko du zigorrak izatea etorkizunean egiten diren hurrengo deialdietan, ehuneko hauek aplikatuz:

–Emandako dirulaguntzaren kopuruaren %10era arteko ez-gauzatzeak: ez dago zigorrik.

–Emandako dirulaguntzaren kopuruaren %10etik gorako ez-gauzatzeak: %40ra arteko zigorra, baremoan lortutako puntu guztien gainean. Zigorra proportzionalki kalkulatuko da.

5.–Prestakuntza programetako parte-hartzaileak.

5.1. Honako hauek hartzen ahalko dute parte deialdi honetan aurreikusten diren prestakuntza-programetan:

a) Zerbitzu ordainduak administrazio publikoetako prestakuntza akordioen aplikazio eremutik kanpoko enpresetan edo entitate publikoetan ematen dutenak, betiere Gizarte Segurantzan lanbide prestakuntza gisa kotizatzen badute.

b) Egoera hauetako batean daudenak: aldizkako langile finkoak, lanik gabeko aldietan; prestakuntza aldian langabeziara pasatzen diren langileak; edo enplegu erregulaziora pasatzen diren langileak, enpleguaren etete aldian daudenean.

c) Besteren kontura ari diren nekazaritzako langileen sistema bereziari atxikitakoak, lanik gabeko aldietan Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartuak daudenak; langile autonomoen araubide bereziari atxikitakoak (lan mutualitate batekoak diren autonomoak barne); itsasoko langileen araubide bereziari atxikitakoak; eta lanbide prestakuntzarengatik kotizatzen ez duten Gizarte Segurantzako gainerako langileak.

d) Kooperatibetako, lan sozietateetako eta ekonomia sozialaren bestelako enpresa eta entitateetako bazkideak eta langileak.

e) Langabeek, enplegu zerbitzu publikoetan lan-eskatzaile gisa inskribaturik badaude. Nolanahi ere, uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 5.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, ez da beharrezkoa izanen lan-eskatzaile gisa inskribaturik egotea baldin araudi berariazkoak hala aurreikusten badu, eta, zehazki, Gazteen Bermearen Sistema Nazionalean inskribaturik daudenen kasuan, urriaren 15eko 18/2014 Legean aurreikusitakoaren arabera (lege hori hazkundeari, lehiakortasunari eta efizientziari buruzko presako neurriak onesteari buruzkoa da).

Pertsona horiek ezin izanen dute programatutako parte-hartzaile guztien ehuneko 30 baino gehiago izan, deialdi honetan aurreikusitako prestakuntza-ekintzetan.

Horretarako, langileak prestakuntzaren hasieran zein lan egoeratan dauden, horren arabera esanen da langileak lanean ari direla edo langabeak direla.

f) Administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagokienez, prestakuntza-programetan parte hartzen ahalko dute, baina gehienez ere plan bakoitzean parte hartzen dutenen %10 izanen dira.

g) Prestakuntza entitatearen plantillako pertsonek entitateak kudeatzen dituen prestakuntza-ekintzetan parte hartzen ahal dute, betiere parte-hartzaile guztien %10eko muga eta plantilla guztiaren %10eko muga gainditu gabe.

5.2. Eskatzaileek behin soilik parte hartzen ahalko dute prestakuntza-ekintza bakoitzean. Ondorio guztietarako, parte-hartzaileak betebehar hori betetzen duela aitortuko du eskaeran.

Parte hartzeko eskaerak entitate onuradunek gordeko dituzte, eta prestakuntza-ekintzen ebaluazio, jarraipen eta kontrolerako organo eskudunen eskura egonen dira.

5.3. Entitate onuradunak hautatuko ditu parte-hartzaileak, honako hauek kontuan hartuta: prestakuntza proiektuaren lehentasunak, NL-NEZek langabeei buruz identifikatzen dituen beharrak eta berdintasun eta objektibotasun irizpideak.

Entitate onuradunak hautaketaren ardura izanen du, baita parte-hartzaileek prestakuntza-ekintzan sartzeko baldintzak edo hura egiteko oinarrizko gaitasunak dituztela segurtatzeko ardura ere, kasuan kasuko ekintzaren errekerimenduen arabera.

5.4. Pertsona hauek izanen dute lehentasuna prestakuntzan sartzeko: emakumeak, NL-NEZetik deribatutako pertsonak, 45 urtetik gorakoak, 30 urtetik beherakoak, luzaroko langabeak eta enpresa txiki eta ertainetako langileak.

Luzaroko langabetzat hartuko dira hautapenaren aurreko 18 hilabeteetan gutxienez 12 hilabetez egon direnak enplegu agentzia batean inskribatuak.

5.5. Hautaketa irizpideak aplikatu eta gero, prestakuntza modulu bat baino gehiagoko prestakuntza-ekintzetan onartu beharko balira programatutako moduluren bat dagoeneko egiaztatuta duten pertsonak, pertsona horiek ez dute zertan joan egiaztatuta dituzten moduluetara, eta zentroek egoera horren berri eman beharko diote NL-NEZi. Ondorio guztietarako, ikastaro osoan bertaratu izan balira bezala joko da, prestakuntza-ekintzaren likidazioari izan ezik; izan ere, entitate onuradunak egiaztatu ez diren moduluak kobratuko ditu bakarrik.

5.6. Prestakuntza-ekintza bidezko arrazoirik gabe uzten duten ikasleek ezin izanen dute inskribatu edo parte hartu NL-NEZek antolatutako beste prestakuntza-ekintza batean harik eta 3 hilabete pasatzen diren arte aurreko prestakuntza uzten denetik. Ikaslea kanporatua izan bada, epe hori 12 hilabetekoa izanen da, ikaslea kanporatzen denetik zenbatzen hasita.

5.7. Ikasleek prestakuntza-ekintzetara joan beharra dute, eta haiek aprobetxatu. Honako hauek dira baztertuta gelditzeko arrazoiak:

a) Langabeen kasuan, arrazoitu gabeko hiru hutsegite baino gehiago izatea hilabete batean.

b) Prestakuntza-ekintza ez aprobetxatzea.

c) Prestakuntza-ekintzaren garapen arrunta trabatzea.

d) Begirune edo adeitasun falta irakasleekiko, ikaskideekiko edo prestakuntza ematen duen entitate edo zentroko langileekiko.

e) Prestakuntza ematen duen entitate edo zentroko instalazioak eta ekipamenduak behar bezala ez erabiltzea.

f) Prestakuntza ematen duen zentro edo entitateko funtzionamendu araudian ager daitekeen beste edozein.

5.8. NL-NEZek prestakuntza-ekintza bat kautelaz eteten ahal du, prestakuntza emateko ohiko garapenean eragin nabarmena duten irregulartasunak antzematen direnean.

6.–Bekak eta laguntzak.

6.1. Prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeak martxoaren 28ko TME/368/2019 Aginduaren IV. kapituluan ezarritako beken eta laguntzen onuradunak izaten ahalko dira arau horretan eta oinarri honetan ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen badituzte.

Beka eta/edo laguntza jasotzeko eskubidea etenen da baldin eta langabea lanean hasten bada.

Bekak zuzenean emanen dira, irailaren 9ko 30/2015 Legearen 6.5.d) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Entitate onuradunak langabeei informazioa emanen die eskuratzen ahal dituzten laguntzei eta bekei buruz eta horiek eskuratzeko betebeharrei buruz, bai eta bekak eta laguntzak eskatzeko ereduak ere. Nafarroako Atarian egonen dira eskuragarri (www.navarra.es), tramiteen atalean, bekei eta laguntzei buruzko informazioa, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera ereduak.

Lanik ez dutenek prestakuntza-ekintza bukatu aurretik eskatu beharko dute laguntza edo beka, eta dokumentazioa ere orduan aurkeztu beharko dute.

Entitate onuradunak eskaerak jasoko ditu, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzura bidaliko ditu 10 eguneko epean, prestakuntza-ekintza bukatu eta biharamunetik hasita, honako hauekin batera: ikasleen frogagiriak, prestakuntzara bertaratu direla frogatzeko agiriak eta eskatutako laguntzari edo bekari buruzko dokumentazioa.

Bi hilabetetik gorako iraupena duten prestakuntza-ekintzen kasuan, entitateak hilero bidaltzen ahalko ditu aurreko lerroaldean aipatzen diren eskaerak eta agiriak.

6.2. Bekak eta laguntzak:

a) Desgaitasunen bat dutenentzako beka.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzat, betiere Estatuko edo autonomia erkidegoko erakundeak akreditaturik. Bekaren zenbatekoa 9 eurokoa izanen da ekintzara bertaratutako egun bakoitzeko. Pertsona batek egun berean NL-NEZek diruz lagundutako bi prestakuntza-ekintzatan edo gehiagotan parte hartzen badu, bakarrik haietako batengatik kobratuko du beka hau.

b) Genero indarkeriaren biktima diren emakumezkoen beka.

Genero indarkeriaren biktima diren emakumeei dagokie, eta honako hauen bidez egiaztatuko da: administrazio eskuduneko edo harrera zentroko gizarte zerbitzuen ziurtagiria, ebazpen judiziala, babes agindua edo fiskaltzaren txostena. Bekaren zenbatekoa 10 eurokoa izanen da ekintzara bertaratutako egun bakoitzeko. Pertsona batek egun berean NL-NEZek diruz lagundutako bi prestakuntza-ekintzatan edo gehiagotan parte hartzen badu, bakarrik haietako batengatik kobratuko du beka hau.

c) Garraiorako laguntza.

Prestakuntza-ekintzan bertaratzen diren langabeek eskubidea izanen dute garraio publikorako laguntza jasotzeko. Ikasleek izena emana duten enplegu agentziaren datu-basean ageri den helbidea hartuko da kontuan, nahiz eta jakinarazpenetarako emandako helbidea beste bat izan.

Prestakuntzara joateko hiri-garraio publikoaren sarea erabiltzen badute, bertaratzen diren ikastaro eta egun bakoitzeko gehienez ere 1,5 euroko laguntza jasotzeko eskubidea izanen dute.

Beharrezkoa balitz hiriarteko garraio publikoa erabiltzea, bertaratzen diren ikastaro eta egun bakoitzeko gehienez ere 15 euroko laguntza jasotzeko eskubidea izanen dute. Hiriarteko lekualdaketan garraio publikoa erabili beharrak eragindako benetako gastua garraio txartelen bitartez frogatuko da.

Langabearen helbidetik zentrorako joan-etorrirako garraiobide publikorik ez badago, edo garraiobide horrek ordutegi erregular bat ez badu prestakuntza-ekintzarako egokia, norberaren ibilgailua erabili beharraren ondoriozko laguntzarako eskubidea izan daiteke. Gorabehera hori laguntzaren ordainketan eskudun den organoak aztertu beharko du. Norberaren ibilgailua erabili beharraren ondoriozko laguntza kilometroko 0,19 eurokoa izanen da, muga honekin: 15 euro bertaratze egun eta ikastaro bakoitzeko.

d) Mantenurako laguntza.

Goizez eta arratsaldez garatzen diren jardueretan parte hartzen duten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, baldin eta horixe bada prestakuntza-ekintzaren ohiko ordutegia (eta ez salbuespenezkoa) eta bizilekua ekintza ematen den herritik 20 km-ra baino gehiagora badute. Laguntza horren zenbatekoa 12 eurokoa izanen da ikastaroko egun bakoitzeko.

e) Ostaturako eta mantenurako laguntza.

Laguntza horretarako eskubidea izanen da, garraio sarea dela-eta joan-etorriak klaseak hasi aurretik eta bukatu ondoren egunero egin ezin direnean eta langabearen bizilekua ekintza ematen den herritik 90 km-ra baino gehiagora dagoenean. Betiere, gorabehera hori NL-NEZ organo kudeatzaileak aitortu beharko du. Gehienez ere 60 euro hartzen ahalko da egun naturaleko kontzeptu honengatik. Gainera, langabetuak eskubidea izanen du hasierako eta bukaerako joan-etorrietako garraio txartelak ordain dakizkion, 80 euro gehienez ere.

Ostaturako, mantenurako eta, kasua bada, garraiorako gastu erreala errentamendu kontratuaren bidez, fakturaren bidez, txartelaren bidez edo froga-balioa duen beste edozein agiriren bidez frogatuko da.

f) Lana eta familiako eginkizunak bateratzeko laguntza.

12 urtetik beherako seme-alabak edo 2. mailarainoko mendekotasuna duen ahaideren bat dituzten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, betiere horiek onuradunarekin bizi badira, eta prestakuntza jarduera hastean betebehar hauek betetzen badituzte:

–Lan eskaintza egoki bati ere uko egin ez izana.

–Lan sustapen, prestakuntza edo birmoldaketako jardueretan parte hartzeari uko egin ez izana, langabezia-sorospena edo kotizaziopeko prestazioa agortzen denetik hilabeteko epean.

–IPREM-Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren %75etik gorako errentarik ez izatea. Ulertuko da betebehar hori betetzen dela baldin familia-unitatea osatzen duten kide guztien errenten baturak, kideen kopuruarekin zatiturik, IPREMaren ehuneko 75 gainditzen ez badu, martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduaren 22. artikuluarekin bat.

Lana eta familiako eginkizunak bateratzeko laguntzaren zenbatekoa eguneko IPREMaren %75ekoa izanen da, ikaslea ikastarora bertaratzen den egun bakoitzeko.

6.3. Bekak edo laguntzak eskuratzeko eskubidea galduko da prestakuntza-ekintza bakoitzean hilean hirutan baino gehiagotan huts eginez gero justifikaziorik gabe. Nolanahi ere, ez da eskubiderik izanen prestakuntza-ekintzara agertzen ez den egunei dagozkien garraio eta mantenurako laguntzak jasotzeko, ezta justifikatu gabeko asistentzia faltei dagozkien bekak eta kontziliaziorako laguntzak jasotzeko ere.

Teleprestakuntza modalitateko prestakuntza-ekintzak direnean, garraiorako, mantenurako eta ostaturako laguntzak soilik jasoko dira langabeek aurrez aurreko prestakuntza-ekintzetara agertu behar dutenean.

7.–Eskabideak, dokumentazioa eta haiek aurkezteko epea.

7.1. Eskaerak elektronikoki aurkeztuko dira Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus), “Tramiteak” atalean dagoen deialdiaren fitxan, “Tramitatu” aukeratuz. Horretarako, fitxan eskuragarri dagoen eredu normalizatua erabiliko da.

7.2. Aurkezten den eskaera bakoitzak prestakuntza-programa bakar bat izan beharko du.

7.3. Entitate eskatzaileak honako erantzukizunpeko adierazpen hauek egin beharko ditu eskaera sinatzean:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aipatutako egoera bakar batean ere ez dagoela dioen adierazpena, horrek onuradun izatea galaraziko bailioke.

b) Helburu bererako eskatu edo harturiko dirulaguntzen adierazpena.

c) Adierazpena, dioena badituela behar adina instalazio eta giza baliabide Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren espezialitateen katalogoko edozein espezialitate irakasteko, profesionaltasun ziurtagiria lortzera bideratuta ez daudenean.

d) Entitate eskatzailearen adierazpena, adierazten duena eskaeran emandako informazioa eta datuak benetakoak direla.

7.4. Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Eskabidea sinatzen duten pertsonak edo pertsonek pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduteko duten ordezkaritza frogatzen duten agiriak.

b) Entitate eskatzaileak garatuko duen prestakuntza programa.

c) Programaren laburpena, aurreikusitako prestakuntza bakoitza adierazita, Nafarroako Atariko deialdiaren fitxan eskuragarri dagoen eredu normalizatuaren arabera.

d) Elkartearen kasuan, entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak adierazi beharko ditu, baita haietako bakoitzagatik aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere.

e) Aurrekoaz gain, NL-NEZek espedientea ebazteko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatzen ahalko du.

Ez da beharrezkoa izanen dokumentu horiek igortzea, aurrez beste edozein administraziotan aurkeztu badira. Ondorio horietarako, interesdunak adierazi beharko du zer unetan eta zer administrazio organotan aurkeztu zituen dokumentu horiek, eta NL-NEZek elektronikoki lortu beharko ditu bere sare korporatiboen bidez edo kontsulta eginez datu-bitartekaritzarako plataformetan edo horretarako gaitutako beste sistema elektroniko batzuen bitartez.

7.5. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

8.–Errekerimenduak eta tramitera ez onartzea.

8.1. Dirulaguntzarako eskaera aurkeztuta, deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunei errekerimendua egiten ahalko zaie akatsak zuzen ditzaten, 10 eguneko epean, errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, behar diren informazioak edo agiriak aurkeztuz, eta adieraziko zaie halaber, hala egin ezean eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin bat.

8.2. Ez dira tramitera onartuko deialdi honetan ezarritako epean aurkezten ez diren eskaerak; horrelakoetan ez da akatsak zuzentzeko aukerarik izanen, eta artxibatu eginen dira.

9.–Balorazio irizpideak.

9.1. Aurkeztutako eskaeren balorazio teknikorako, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

A) Parte-hartzaile landunen portzentajea.

Irizpide honetan 10 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Honela eginen da zenbaketa: pertsona landunen portzentajea ehuneko 70 eta ehuneko 100 bitartean dagoenean, 0-10 tarteari dagokion puntuazioa emanen da modu proportzionalean.

B) Parte hartzen duten emakumeen portzentajea.

Irizpide honetan 10 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Honela eginen da zenbaketa: emakumeen portzentajea ehuneko 40 eta ehuneko 70 bitartean dagoenean, 1-10 tarteari dagokion puntuazioa emanen da modu proportzionalean.

C) Entitate eskatzaileak programa garatzeko gaitasun frogatua.

3.2 oinarrian aurreikusitako elkarteen kasuan, entitatearen gaitasuna era independentean baloratuko da, eta emanen den puntuazioa izanen da taldea osatzen duten entitateen puntuazioen batezbestekoa.

Irizpide honen gehieneko balorazioa 15 puntukoa izanen da, xehakapen honen arabera:

C.1. Gaitasun finantzarioa.

Irizpide horretan 10 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Zenbaketa honela eginen da: entitate eskatzaileak prestakuntzaren arloan edozein administrazio publikotatik lortu dituen dirulaguntzen bolumena zati entitatearen negozio bolumena (bi kasuetan aurreko ekitaldia hartuko da aintzat). Portzentajea ehuneko 50 eta ehuneko 10 bitartean dagoenean, 1-10 tarteari dagokion puntuazioa emanen da modu proportzionalean.

Entitate baten aurreko ekitaldiko negozio bolumena 0 bada, batez besteko puntuazioa emango zaio.

C.2. Berdintasuna.

Irizpide horretan 5 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Zenbaketa honela eginen da: 5 puntu emanen zaizkie honako entitate eskatzaile hauei: estatutuetan edo helburu sozialetan berdintasuna sustatzea dutenak; berdintasun plan bat dutenak; zuzendaritza batzordean sexuen arteko oreka dutenak; berdintasunaren arloko langile delegatuak dituztenak edo gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko entitate gisa ofizialki aitortuta daudenak.

D) Efizientzia ekonomikoa.

Irizpide honetan 5 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Zenbaketa honela eginen da: 2,5 puntu emanen dira 2. oinarrian ezartzen diren modulu ekonomikoei portzentajean egiten zaien prezioen beherapen-puntu bakoitzarengatik. Ehunekoak osoak ez badira, egoki den zati proportzionala emanen da.

E) Aniztasuna.

Irizpide honetan 5 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Zenbaketa honela eginen da: programan bildu diren ekintza desberdinen kopurua baloratuko da, ekintza bakoitzean zenbat taldek parte hartuko duen alde batera utzita, ondoren zehazten den moduan:

–3 ekintza desberdin: 2 puntu.

–4 ekintza desberdin: 3 puntu.

–5 ekintza desberdin: 4 puntu.

–5 ekintza desberdin baino gehiago: 5 puntu.

F) Bakantasuna.

Irizpide hau prestakuntza-ekintza bakoitzeko emanen da, eta 5 puntuko gehieneko balorazioa izanen du.

Zenbaketa honela eginen da: deialdian eskatzen diren prestakuntza-ekintza guztiak alderatuko dira, eta behin bakarrik eskatu direnei 5 puntuko puntuazioa esleituko zaie. Lortuko den puntuazioa izanen da kontzeptu honengatik programa osatzen duten ekintza guztien batezbestekoa.

G) Eskualdeak.

Irizpide honek 10 puntuko balorazioa izanen du prestakuntza-ekintza bakoitzeko.

Zenbaketa honela eginen da: modalitate presentzialean edo mistoan, 10 puntu emanen dira enplegu-agentzien (agentzia hauek: Agoitz, Altsasu, Doneztebe, Lizarra, Lodosa, Tafalla eta Tutera) eragin eremuren batean eginen diren prestakuntza-ekintzengatik. Iruñean egiten direnengatik ez da ezer emanen. Lortuko den puntuazioa izanen da kontzeptu honengatik programa osatzen duten ekintza guztien batezbestekoa.

9.2. Lehentasunez landunei zuzendutako eta NL-NEZek diruz lagundutako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiari lotutako prestakuntza-programak aurre-aurreko ekitaldian gauzatu gabe utzi badira, zehapen hauek izanen dira:

–Emandako dirulaguntzaren kopuruaren %10era arteko ez-gauzatzeak: ez dago zehapenik.

–Emandako dirulaguntzaren kopuruaren %10etik gorako eta %50era arteko ez-gauzatzeak: %20ra arteko zehapena, baremoan lortutako puntu guztien gainean.

–Emandako dirulaguntzaren kopuruaren %50etik gorako eta %100era arteko ez-gauzatzeak: %40ra arteko zehapena, baremoan lortutako puntu guztien gainean.

9.3. Balorazio teknikoaren ondorioetarako, ezin izanen da aldaketarik egin aurkeztutako programetan behin eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan.

10.–Esleitzeko irizpideak.

10.1. Prestakuntza programak balorazio teknikoan lortutako puntuen lehentasun-ordenaren arabera esleituko dira, dagoen aurrekontua agortu arte.

Aurrekontu erabilgarria ez bada aski finantzatzeko, gutxienez, azken entitate onuradunak eskatu duen dirulaguntzaren ehuneko 30, NL-NEZek eskaintzen ahalko du, puntuazio ordenaren arabera, onuradunak suertatu diren programak handiagotzeko aukera.

Baldin eta programa guztiak onuradun suertatzen badira eta aski aurrekontu badago, NL-NEZek eskaintzen ahalko du, hurrenez hurren, puntuazio ordenaren arabera, programa horiek handiagotzeko aukera, aurrekontua agortu arte. Txanda bakoitzean hasieran eskatutako dirulaguntzaren ehuneko 100 eskainiko da, ez bada programa handiagotzeko entitate bakar bat baino ez dagoela. Orduan, eskaintza erabilgarri dagoen aurrekontua agortu artekoa izanen da.

10.2. Puntuazioan berdinketa gertatzen bada, berdinketa hausteko irizpidetzat hartuko da parte-hartzaile gehien aurreikusten dituen programa.

11.–Organo eskudunak eta laguntzak emateko prozedura.

11.1. Dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

11.2. NL-NEZeko zuzendari kudeatzailea da deialdi honen eskaerak ebazteko eskumena duen organo eskuduna.

11.3. Laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa NL-NEZeko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari dagokio.

11.4. Eskaeren Ebaluazio Batzordea eratuko da, ondoko kide hauek osatua:

a) Batzordeko burua: Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordeko kideak: Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko bi teknikari; horietako bat batzordeko idazkaria izanen da.

Ebaluazio Batzordeak txosten loteslea eginen du. Bertan, deialdian ezarritako irizpideekin bat, eskaeren ebaluazioaren emaitza zehaztuko da zerrenda batean, puntuazio handienetik puntuazio txikienera ordenatuta.

11.5. Ebaluazio Batzordearen txostenean aurreikusitako dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaerakoa baino txikiagoa denean, 10 eguneko epea emanen da alegazioak aurkez ditzaten edo eskaera alda dezaten, konpromisoak eta baldintzak emanen zaien dirulaguntzara egokitzeko. Epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada edo programa berriz formulatzen ez bada, aurreikusitako dirulaguntza eta hasierako eskaera mantenduko dira. Edonola ere, formulazio berria egingo da balorazio-aldian lortutako puntuazioa mantenduz.

11.6. Instrukzio organoak, ebaluazioaren emaitza eta, kasua bada, geroko alegazioak ikusirik, ebazpen proposamen bat eginen du, eta NL-NEZeko zuzendari kudeatzaileari bidaliko dio ebatz dezan.

11.7. Prozedura ebatzi eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita. Epe hori dagokion ebazpena eman gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

12.–Entitate onuradunen betebeharrak.

12.1. Deialdi honetan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legean eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritako betebeharrez gain, entitate onuradunek betebehar hauek ere izanen dituzte:

a) Diruz lagundutako prestakuntzan parte hartzen duten pertsonei bermatzea prestakuntza-ekintzak doakoak direla.

b) Ikasleei honako hauen berri ematea: prestakuntzaren norainokoa; prestakuntzak profesionaltasun ziurtagiri osoa edo haren egiaztapen partziala lortzea dakarren ala ez; eskubideak eta betebeharrak; eta aurreikusitako kontratazioen oinarrizko baldintzak.

c) Dirulaguntza zer prestakuntza jardueratarako eskatu den, hura egitea deialdi honen baldintza eta beharkizun formal eta materialei jarraikiz, baita eman beharreko dirulaguntza zehazteko oinarri hartutako onespen baldintzekin bat ere.

d) Deialdi honetako prestakuntza jardueretan parte hartzen dutenentzat, entitate onuradunak asegurua izanen du jardueren ondoriozko arriskua estaltzeko, barnean sartuta prestakuntza-ekintza mistoen eta teleprestakuntza modalitatekoen aurrez aurreko saioenak, frankiziarik gabeko poliza bat kontratatuz edo, horrelakorik izan ezean, horren berme gutuna, estaldura hau izanen duena, gutxienez: laguntza medikoa, farmazeutikoa eta ospitalekoa, ikastaroaren orduetan gertatzen den edozein istriputarako; horren barnean sartuko dira bisitak egiteko irteera baimenduak eta parte-hartzailea bere ohiko bizilekutik ikastaroa ematen den tokira joateko behar den denbora (garraiobide zein den ere); gutxieneko kalte-ordaina 36.000 eurokoa izanen da heriotzagatik eta 72.000 eurokoa baliaezintasun iraunkorragatik, baldin eta egoera horiek ikastaroan, bisitetan eta irteeretan eta in itinere joan-etorrietan sortzen badira.

e) Irakasleei hilero saria ordaintzea.

f) Prestakuntza ez badago profesionaltasun ziurtagiri bat lortzera bideratuta, entitate onuradunak bertaratze ziurtagiri bat egin eta eman beharko dio prestakuntza-ekintza bukatzen duen parte-hartzaile bakoitzari, edo bestela, diploma bat prestakuntza ebaluazio positiboarekin gainditzen duen parte-hartzaile bakoitzari.

Bi dokumentuetan, gutxienez, honakoak jasoko dira: prestakuntza entitatea, prestakuntza-ekintzaren izena, prestakuntzaren edukiak, prestakuntza emateko modalitatea, iraupena eta ikastaroa emateko epea.

Bertaratze ziurtagiriak edo diplomak parte-hartzaileei emateko gehieneko epea bi hilabetekoa da, prestakuntza-ekintza bukatzen den egunetik aurrera.

g) NL-NEZek eskatzen dituen argibide eta agiriak aurkeztea prozedura instruitzeko fasean, prestakuntza-ekintzak gauzatzean eta dirulaguntza justifikatzean, organo horrek ezarritako formatu, epe eta bideak erabilita, eta kontrol organo eskudunen eskura edukitzea partaideek prestakuntza-ekintzetan parte hartu dutela frogatzen duten agiriak, behar bezala sinatuak, eta haien ikaskuntzaren ebaluazio kontrolak eta egindako prestakuntza jardueraren erregistroak, prestakuntza teleprestakuntza modalitatean eman bada.

h) Aurreko deialdietan emandako eta ordaindutako kopuruen itzulketak egin edo, hala badagokio, bermatu izana, baldin eta itzulketa hori bide exekutibora jo aurreko erreklamazioaren bidez edo itzulketa bidezko ebazpenaren bidez eskatu bazaio, betiere ebazpen irmo bat baldin badago, salbu eta egintza eten bada.

i) NL-NEZi jakinaraztea diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko bestelako dirulaguntzarik, laguntzarik, sarrerarik edo baliabiderik hartu den, harturiko funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen. Diru-sarrera horiek bateraezinak dira xede bereko dirulaguntzarekin. Beraz, harturiko zenbatekoan gutxituko da.

j) Nafarroako Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko tributu betebeharrak egunean izatea.

k) Dirulaguntzaren sarrera eta prestakuntza-ekintzen exekuzio gastuak kontabilitateko kontu bereizian edo berariazko epigrafe batean identifikatzea, guztietan “enplegurako prestakuntza” erreferentzia jarrita.

l) Dirulaguntzaren xede den jarduera egin dela eta jasotako funtsak erabili direla frogatzen duten agiriak gordetzea, gutxienez 4 urteko epean, egiaztatzeko eta kontrolatzeko jarduketen ondorioetarako. Epe hori zenbatuko da entitate onuradunak aipatu frogagiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori iragan gabe haien jarduera eten edo desegiten diren entitateek, NL-NEZi igorri beharko diote aipatu dokumentazioaren kopia, dirulaguntzaren frogagiriak aurkezteko betebeharra galarazi gabe.

Prestakuntza-ekintzak osorik edo partez gauzatzeko hirugarren pertsona fisiko edo juridikoekin kontratu bat sinatzen den kasuetan, entitate onuraduna ez da aipatu diren betebeharretatik salbuetsita egonen.

12.2. Gardentasun betebeharrak:

12.2.1. Entitate eta pertsona juridiko onuradunak behartuta daude Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarritako gardentasun betebeharra betetzera baldin eta 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte, urtebetez, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak haien urteko diru-sarrera guztien ehuneko edo gehiago 20 badira, betiere gutxienez 5.000 eurora iritsiz gero.

Horretarako, inguruabar horiek betetzen dituzten entitate eta pertsona juridiko onuradunek, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, arestiko foru legearen 12.4 artikuluan aipatzen den informazioa aurkeztu beharko dute telematikoki, NL-NEZari zuzendua eta entitatearen legezko ordezkariak sinatua, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, honako hau adieraziz:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda eta dedikazio araubidea.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan dagoena izanen da.

d) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Apartatu honetan ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira.

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da, ez guztizko batura.

Informazio hori ez da eman beharrik izanen baldin hura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko web-orrian argitaratuta badago.

12.2.2. Entitate eta pertsona juridiko onuradunek ez badute gardentasun betebeharra bete behar, aurreko apartatuko inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpen bat aurkeztu beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita.

12.2.3. Aurreko bi puntuetan aipatutako gardentasun betebeharrak betetzeko, Nafarroako Atariko tramiteen atalean (www.nafarroa.eus) adierazpen eredu normalizatu bat egonen da eskuragarri.

Betebehar hori bete ezean, emandako dirulaguntza ez da ordainduko, ezta aurrerakinak edo ordainketa partzialak ere, eta kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

12.2.4. Aurrekoa galarazi gabe, entitate onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen direla maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak (aipatutako foru lege horrek hizpide ditu gardentasuna, informazio publikoa eskuratzea eta gobernu ona).

Errekerimenduan horretarako emandako epea hura bete gabe iraganik, erabakitzen ahalko da arau horretan xedatutako isunak eta zehapenak ezartzea, entitate interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

13.–Prestakuntza gauzatzea eta haren hasiera jakinaraztea.

13.1. Entitate onuradunak martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduaren 17. artikuluan ezarritakoaren arabera gauzatuko ditu prestakuntza-ekintzak.

13.2. Prestakuntza talde bakoitzaren hasiera jakinaraziko da, IRIS aplikazio informatikoa erabiliz, prestakuntza-ekintza hasi baino 2 egun natural lehenago, gutxienez.

Hasieraren berri eman ondoren ekintza aldatu edo bertan behera utziz gero, taldea/ekintza hasteko aurreikusitako data baino lehenago jakinarazi beharko da, salbu eta tokia, eguna nahiz ordutegia aldatzea edo ekintza eten eta berriz hastea eragin duten arrazoiak justifikatuta badaude eta garaiz aurreikusi ezinak badira, edo taldea/ekintza hasi ondoren gertatzen bada.

Aurretik aipatutako epeetan jakinarazi ezik, ez egintzat joko da prestakuntza taldea, salbu eta ezinbesteko arrazoiengatik gertatu bada, behar bezala frogaturik eta gorabehera horiek gertatzean komunikaturik.

13.3. Entitateak NL-NEZera bidali beharko du ikastaroa hasten duten parte-hartzaileen zerrenda prestakuntza-ekintzaren orduen ehuneko 25 eman aurretik, IRIS aplikazioa erabiliz horretarako.

13.4. Prestakuntza uzten bada, beste pertsona batzuk sar daitezke hartan, joandakoen ordez. Ordezpen hori prestakuntza-ekintzaren iraupenaren %25 gainditu baino lehen eginez gero, onartu eginen da.

13.5. Prestakuntza-ekintza hasi ondoren, entitate onuradunek ikastaroaren jarraipenerako dokumentazioa bete beharko dute, “Agirien taula. Landunak S3 2020” agirian zehazten diren epeetan eta moduan. Agiri hori Nafarroako Atariko tramiteen atarian (www.nafarroa.eus), deialdiaren fitxan, dago eskuragarri.

14.–Gastu diruz lagungarriak.

Prestakuntza entitateak bete beharko du Dirulaguntza jaso dezaketen gastuei buruzko martxoaren 28ko TSM/368/2019 Aginduaren 13. artikuluan xedatutakoa, dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa modulu ekonomikoen bidez egin ala ez.

15.–Dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa.

15.1. Dirulaguntzaren justifikazioa, moduluen bidezko egiaztapen moduan eginen da.

15.2. Entitate onuradunek ez dute kontabilitatean edo merkataritzan garrantzia duten liburu, erregistro eta agiriak aurkeztu beharrik, ez eta egindako gastuak justifikatzeko bestelako dokumentaziorik ere. Hala ere, onuradunak jasotako funtsen aplikazioaren frogagiriak gorde beharko ditu, agiri elektronikoak barne, egiaztatze- eta kontrol-jardueren xede izan daitezkeen bitartean, bai eta hala eskatzen duenean beste edozein legezko betebeharrek ere.

15.3. Dirulaguntzaren azken justifikazioa aurkeztu baino lehen, entitateak honako hauek eskatzen ahalko ditu:

a) Dirulaguntzaren aurrerakina, entitate onuradunak funtsen hornidura behar duela frogatuz gero, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoari jarraituz. Prestakuntza jarduera hasi aurretik, ordainketa aurreratua aurreikusten ahalko da, gehienez ere emandako zenbateko osoaren %25 izanen dena. Halaber, %35 arteko ordainketa aurreratua aurreikusten ahalko da, prestakuntza jardueraren hasiera egiaztatu ondoren. Halaber, onuradunak eskaturik, aurrerakin bakarra ordaintzen ahalko da, emandako zenbatekoaren %60raino, prestakuntza jardueraren hasiera egiaztatu ondoren.

Prestakuntza jardueraren hasieratzat hartuko da onetsitako prestakuntza-ekintzen lehen prestakuntza taldea burutzen hastea.

b) Ordainketa egitea justifikazio partzialarekin. Entitate onuradunak gauzatutakoaren memoria teknikoa aurkeztu beharko du. Entitateak justifikatutako zenbatekoa ordainduko da, ez besterik.

Aurrerakinaren eta justifikazio partzialarekin egindako ordainketaren baturak ez du inola ere gaindituko guztira emandakoaren %60; gainerako %40 diruz lagundutako jarduera bukatu, justifikatu eta egiaztatu ondoren pagatuko da.

15.4. Dirulaguntzaren azken likidazioa egiteko, entitate onuradunak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

1. Dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzeko jarduketa memoria bat, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak azalduko dituena. Halaber, emaitzak eta kalitatearen ebaluazioaren balorazioa jasoko ditu, 16.1 oinarrian ezartzen den moduan.

2. Justifikazio-memoria ekonomiko bat, gutxienez honako hauek bilduko dituena:

a) Onuradunaren egiaztapena edo, hori ez bada, adierazpena modulutzat hartutako unitate fisikoen kopuruari buruz (prestakuntza bukatzen duten parte-hartzaileak eta prestakuntza orduak).

b) Dirulaguntzaren zenbatekoa, kalkulatua jarduketa memoriako jarduera-datuetan eta oinarri arautzaileen moduluetan oinarriturik.

c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako dirulaguntzen edo diru-sarreren xehetasuna, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita.

15.5. Dirulaguntza justifikatzeko gehieneko epea hilabetekoa izanen da, prestakuntza-ekintza bukatu eta biharamunetik hasita, eta nolanahi ere, hurrengo urteko uztailaren 31 baino lehen.

Nolanahi ere, aurkeztutako dokumentazioa nahikoa ez bada justifikazioa egiteko, NL-NEZek antzemandako gabezien berri emanen dio entitate onuradunari, horiek zuzen ditzan 10 eguneko epe luzaezinean.

Epe horietan justifikaziorik ez aurkezteak ekarriko du justifikatu gabeko gastu eta ordainketak kobratzeko eskubidea galtzea edo 18. oinarrian aurreikusitako itzulketa-prozedura hastea.

15.6. Justifikatutako gastua ez bada iristen aldez aurretik edo kontura ordaindutako guztizko zenbatekora, bidezko izanen da frogagiri bat aurkeztea erakusteko diru-sarrera bat egin dela NL-NEZen alde, aldez aurretik edo kontura ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa. Diru-sarrera horren bitartez entitate onuradunak uko egiten dio laguntza zati horri.

15.7. Aurkeztutako frogagiriak egiaztatuta, NL-NEZek espedientea bukatzeko eta likidatzeko ebazpena emanen du, hiru hilabeteko epean, dokumentazio hori aurkeztu eta biharamunetik hasita. Hala badagokio, errekerimendua eginen du justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzeko, edo dirulaguntzaren baldintzekin bat etortzen ez direnak. Kasu horietan dagozkion berandutze-interesak aplikatuko dira, azken ordainketaren egiazko datatik likidazio ebazpenaren egunera arte doan epearen gainean kalkulatuta.

15.8. Dirulaguntzaren zenbatekoa finkatze aldera, eta ekintza presentzialen kasuan, ikasle batek prestakuntza bukatu duela joko da prestakuntza-ekintzako orduen %75era edo gehiagotara joan bada. Prestakuntza-ekintzak teleprestakuntza modalitatearen bidez eman badira, ikasle batek ekintza bukatu duela joko da haren ikaskuntzaren jarraipena egiteko aldian-aldian egiten diren kontrolen ehuneko 75 eginez gero, konektatuta egon den ordu kopurua gorabehera.

15.9. Era berean, justifikazioaren ondorioetarako, langabetuek prestakuntza-ekintza bukatu dutela ulertuko da lana, beka edo lanetik kanpoko praktikaren bat aurkitzen dutenean ekintza bertan behera utzi behar izan badute, bai eta egiaztatutako gaixotasunagatik edo istripuagatik baja hartu badute ere, baldin eta aipatutako kasuetan, gutxienez, prestakuntza-ekintzaren %25 egin badute.

Ezin dira 5 egun natural baino gehiago pasa langabeak prestakuntza-ekintza uzten duen egunetik kontratua, beka edo lanetik kanpoko praktika hasten duen egunera arte.

Dirulaguntza justifikatzeko atal honetan amaitutako pertsonatzat hartutakoari buruz ezarritakoa ez da aplikatuko eskuratutako gaitasun profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko, abuztuaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat.

16.–Prestakuntzaren ebaluazioa, kontrola eta jarraipena egiteko plana.

16.1. Entitate onuradunek beren prestakuntzaren kalitatearen ebaluazioa eta kontrola eginen dituzte. Horretarako, lagin adierazgarri bat hartu beharko da, prestakuntza jaso dutenen taldeen %5ekoa, gutxienez. Lagin horrek prestakuntza-programako ekintzak hartuko ditu bere baitan, bai eta programan agertzen diren ikaskuntzaren modalitate guztiak ere.

16.2. Parte-hartzaileek prestakuntza-ekintzen kalitatea ebaluatuko dute. Ebaluaziorako “Kalitatea ebaluatzeko galdetegia” erabiliko da, Nafarroako Atariko tramiteen atalean den eredu normalizatua baliatuz (www.navarra.es).

Entitate onuradunek NL-NEZari igorri beharko diote parte-hartzaileen galde-sorta guztien tabulazioa biltzen dituen fitxategiaren (edo fitxategien) kopia bat, egin diren prestakuntza-ekintzen kalitatea aztertu ahal izateko. Galde-sortan jasotako galdera bakoitzaren tabulazioa bi modutara aurkeztuko da: batetik, programako prestakuntza-ekintzetan eratzen den talde bakoitzeko, eta bestetik, programa osoari buruzkoa.

16.3. 15.4 oinarrian aipatzen den jarduketa memorian, entitateak emaitzak, balorazioa eta, hala badagokio, hartutako neurriak bilduko ditu aurreko bi ataletan aipatzen diren kontrol eta ebaluazio jarduketei buruz.

16.4. NL-NEZek jarraipen eta kontroleko jarduketa hauek egiten ahalko ditu:

a) Denbora errealeko jarduketak. Atal honetan sartzen da prestakuntza jardueraren jarraipena egitea, horrek iraun bitartean eta egiten den tokian bertan, eta horretarako froga fisikoak eta testigantzak erabiltzea, prestakuntzako arduradunei, ikasleei eta prestatzaileei elkarrizketen bidez eskatuko baitzaizkie, teknikoki egiaztatzeko asmoz prestakuntza jarduketak nola egin diren, edukiak, parte-hartzaileen benetako kopurua, instalazioak eta baliabide pedagogikoak. Horrez gainera, argitalpenetan eta bestelako hedabideetan ekintzak Nafarroako Gobernuak finantzaturik antolatu direla adierazi ote den begiratuko da.

b) “Ex post” jarduketak. Prestakuntza-ekintzak bukatu ondoren egin ahal izanen dira, entitate onuradunei, prestakuntzako arduradunei, ikasleei eta/edo prestatzaileei eginen zaizkien elkarrizketen bidez jasoko diren froga fisikoak, lekukotzak eta agiriak erabiliz, honako hauen gaineko egiaztapen teknikoa egiteko, besteak beste:

–Prestakuntza-ekintzak egin direla.

–Parte-hartzaileen benetako kopurua.

–Parte-hartzaileei prestakuntzaren ziurtagiria edo diploma eman zaiela eta bertan Nafarroako Gobernuaren logotipoa agertzen dela.

Horretarako, entitate onuradunei edozein dokumentazio eskatu eta/edo kanpoko auditoretza egiten ahalko die, NL-NEZaren iritziz lan horiek betetzeko bidezkoa bada.

Kontrol ekintzen ondorioz ez-betetzeak antzematen badira, NL-NEZek entitateei eskatuko die ez-betetzeak sortu dituzten egoerak zuzentzeko.

Ez-betetzeak kontuan hartuko dira batik bat landunei zuzendutako eta Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiari lotutako etorkizuneko deialdietako balorazioetan, II. eranskinean ezarritakoaren arabera (Ez-betetzeen kasuan aplikatu beharreko zehapenen araubidea).

17.–Azpikontratazioa.

17.1. Entitate onuradunek ezin izanen dituzte hirugarrenak azpikontratatu esleitu zaien prestakuntza jarduera gauzatzeko. Ondorio horietarako, ez da azpikontrataziotzat joko irakasleak kontratatzea. Irakasleen kontratazioak pertsona fisikoen kontratazioari bakarrik egiten dio aipamena.

Ebaluazioa eta kontrola ez dira prestakuntza jardueratzat hartzen, eta, horren ondorioz, hirugarren batek egin ditzake.

Onuradunak berak diruz lagundutako programa egiteko behar diren bestelako gastuen kontratazioa ez da azpikontrataziotzat hartuko.

17.2. Entitate onuradunak baliabideak izan beharko ditu prestakuntza-programaren plangintza eta koordinazio eginkizunetarako eta, betiere, diruz laguntzen den jarduera gauzatzeko erantzukizun guztia hartuko du administrazio publikoaren aurrean. Hala hark nola kontratistak ziurtatu beharko dute jarraipen eta kontrol organismoen eginkizunak egoki betetzen direla.

18.–Ez-betetzeak eta dirulaguntzen itzulketa.

18.1. Deialdi honetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako betebeharrak eta laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzeak, dirulaguntza osorik edo partez kobratzeko eskubidea galtzea ekarriko du, eta, aldez aurretik bidezko den itzulketa-prozeduraren ondoren, jasotako dirulaguntza osorik edo partez itzuli beharra, bidezko berandutze-interesak eta guzti (ordainketa agintzen denetik itzulketa bidezkoa dela erabakitzen den egunera artekoak).

18.2. Aurreko atalean aipatutako ez-betetzeen maila honako irizpide hauen arabera zehaztuko da:

a) Prestakuntza programa ez betetzea.

Erabateko ez-betetzetzat joko da emandako prestakuntza ehuneko 25era ez iristea (honela neurtuta: orduen kopurua bider pertsona kopurua), eta horrek dirulaguntza deuseztatzea eta, hala badagokio, aurretik jasotako zenbatekoak itzultzea ekarriko du. Prestakuntzaren zati bat gauzatzeak, betiere %25etik gorakoa bada, emandako dirulaguntza hein berean murriztea ekarriko du.

b) 9. oinarrian ezarritako balorazio irizpideen ez-betetzea.

Programa diruz laguntzeko baloratu diren irizpide guztiak edo baten bat betetzen ez bada, programa horri dagokion azken likidazioaren zenbatekoa murriztuko da, lortutako puntuen eta egin gabeko irizpideen proportzioan. Kalkulatuko da zer portzentaje izan duten puntu horiek azken balorazioan, eta ehuneko hori kenduko da azken justifikaziotik.

c) Ikasle langabeen portzentajea ez betetzea.

Likidazio ondorioetarako, parte hartzen duten langabeak %30 baino gehiago badira, portzentaje horretatik goiti parte hartzen duten langabetuak kenduko dira, parte hartzea ezarritako mugaraino iritsi arte. Arau orokor gisa, likidazioaren kalkuluan kalte gutxien ekartzen duten pertsonak kenduko dira.

d) Ebaluazio eta kontrol jarduketak ez betetzea.

Baldin 16.1 oinarrian ezarritako ebaluazio eta kontrol jarduketa horiek egiten ez badira, honako murrizketa hauek aplikatuko dira:

–Ebaluazio eta kontrol jarduketak gutxienez prestakuntza taldeen ehuneko 2,5ean egin ez badira, azken likidazioan ehuneko 3ko murrizketa aplikatuko da.

–Ebaluazio eta kontrol jarduketak prestakuntza taldeen ehuneko 2,5etik ehuneko 5era egin badira, azken likidazioan ehuneko 1,5eko murrizketa aplikatuko da.

18.3. Dirua itzultzeko aurreikusitako kasuren bat gertatu dela jakitean hasiko da ofizioz dirua itzultzeko prozedura, oinarri arautzaile hauetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoarekin bat.

18.4. Atal honetan ezarritako itzuli beharrak ez du galarazten Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean “Dirulaguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboei” buruz ezarritakoa.

18.5. Ordainketa jasotzeko eskubidea galtzeagatik edo dirulaguntza jasotzeari berariaz egindako ukoagatik askatzen diren diru-kopuruak ematen ahalko zaizkie, deialdirik egin beharrik gabe, puntuazio-ordenan ondoren dauden entitate eskatzaileari edo eskatzaileei, baldin eta aski kreditu askatu bada ukatu den eskaera bati, gutxienez, aurre egiteko.

19.–Datuen babesa.

19.1. Entitate eskatzaileek eta entitate onuradunek jakinarazpenetan ematen duten informazioa datuak babesteari buruz indarra duen araudiaren mende egonen da.

19.2. Entitate eskatzaileen, onuradunen eta parte-hartzaileen identifikazio datuak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren fitxategi informatikoetan sartuko dira, bidezkoak diren ondorioetarako, eta, horri dagokionez, entitate eta pertsona interesdunak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorrean, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta gainerako garapen arauetan oro har aitortzen diren eskubideez baliatzen ahalko dira.

Deialdi honek ezartzen duena betetzeko beharrezkoak diren datu pertsonalen tratamendua honako arau hauen arabera eginen da: 2016/679 Erregelamendua (EB), apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena; eta 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa, baita gainerako garapen-araudiak ere, horri aurka egiten ez dion horretan. Zehazki, entitate onuradunen ardura izanen da programetan parte hartzen duten pertsonei aipatu Erregelamenduaren 13. artikuluan adierazitako informazioa ematea.

20.–Aplikatu beharreko araudia.

20.1. Oinarri hauetan aurreikusten ez den orotan, honako hauetan xedatutakoa aplikatuko da: martxoaren 28ko TMS/368/2019 Agindua (agindu horren bidez, uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua garatzen da, eta horren bidez garatzen da irailaren 9ko 30/2015 Legea, lan arloan enplegurako lanbide prestakuntzaren sistema arautzen duena, administrazio eskudunen prestakuntza eskaintzarekin eta horren finantzaketarekin lotuta, eta ezartzen dituena horiek finantzatzera bideratutako dirulaguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak); irailaren 9ko 30/2015 Legea, lan arloan enplegurako lanbide prestakuntzaren sistema arautzen duena; eta uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua, irailaren 9ko 30/2015 Legea garatzen duena. Aplikagarri izanen dira, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legea; Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea; eta arlo honetan aplikatzekoa den beste edozein araudi.

20.2. Ekainaren 17an emandako 651/2014 (EB) Erregelamendua aplikatuko da deialdian, hau da, merkatu bateratuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk finkatu zituena Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

21.–Dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, NL-NEZek jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus), eta bertan adieraziko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.

Datu horiek, orobat, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak argitaratuko ditu bere web-orrian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20.8 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Informazio, argitalpen, material didaktiko eta ziurtagiri guztietan, bai eta zerbitzuak eta programak egiten diren tokietan ere, entitate onuradunek aipamen berezia egin beharko diote Nafarroako Gobernuaren eta Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioaren finantzaketari, edo, hala badagokio, haren ordezko ministerioari..

Horretarako, Nafarroako Gobernuaren logotipoa izan beharko du agerian, lehentasunezko tokian, eta inola ere izan gabe entitate sustatzailearena edo antolatzailearena baino txikiagoa. Betiere, urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan deskribatutako ezaugarri teknikoak errespetatu beharko dira (Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen foru dekretua da hori).

22.–Errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen eta haien aplikazioaren ondoriozko egintzen aurka pertsona edo entitate interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Aurkaraturiko ekintza espresua ez bada, edozein unetan jar daiteke gora jotzeko errekurtsoa, isiltasun administratiboaren ondorioak izan eta biharamunetik aurrera.

II. ERANSKINA

Ez-betetzeen kasuan aplikatu beharreko zehapenen araubidea

Aurkitutako ez-betetzeen kasuan aplikatu beharreko zehapenen araubide hau ezartzen da, NL-NEZek egiten dituen jarraipen eta kontrol jarduketen esparruan (deialdi honen oinarri arautzaileetan zehaztu dira):

1) Ez-betetzeengatiko zehapena deialdiaren baremoan lortutako puntu kopuru osoaren ehuneko 30era artekoa izan daiteke gehienez, honako mailaketari jarraikiz:

–Ez-betetze arin bakoitzagatik: zehapena %1 izanen da.

–Ez-betetze larri bakoitzagatik: zehapena %5 izanen da.

–Ez-betetze oso larri bakoitzagatik: zehapena %10 izanen da.

2) Aipatutako ez-betetzeak metatu egiten dira, eta, denak batera, ezin dira sekula izan baremoan lortutako puntu kopuru osoaren penalizazioaren %30etik gorakoak.

3) Aurkitutako gabeziak zuzenduz gero, 1. puntuan aurreikusitako zehapena %50 murriztuko da.

4) Hauek izanen dira ez-betetze arinak:

–Onartutako pertsonen eskaerarik ez izatea.

–Emandako material didaktikoaren hartze-agiririk ez izatea.

5) Hauek izanen dira ez-betetze larriak:

–Ikasleen aseguruaren estaldura nahikoa ez izatea.

–Kontratatutako aseguruari dagokion aldia nahikoa ez izatea.

–Asistentzia-kontrolaren orriak ez bidaltzea egunero NL-NEZera.

–Ikasleari “gai” kalifikazioa ematea nahiz eta prestakuntza modulu bakoitzeko orduen %75era ez bertaratu.

–Modalitate presentzialeko prestakuntza-ekintzek 30 parte-hartzaileko gehieneko kopurua gainditzea.

6) Hona hemen ez-betetze oso larriak:

–Ikasleek asegururik ez izatea.

–Asistentzia-kontroletan ikasleen sinadura faltsuak egotea.

–Bat ez etortzea jatorrizko sinadurak eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren gordailukoak.

III. ERANSKINA

Arlo ekonomiko estrategikoak, gehieneko modulua 2020an

ESPEZIALITATEAREN KODEA

ESPEZIALITATEAREN IZENA

MODALITATEA

ORDUAK, GUZTIRA

ORDU
PRESENTZIALAK

TELEPRESTAKUNTZAKO ORDUAK

PRESTAKUNTZA PRESENTZIALEKO MODULU EKONOMIKOA

TELEPRESTAKUNTZAKO MODULU EKONOMIKOA

1. 4.0. ENPRESA

IFCT07

BUSINESS INTELLIGENTY DATA WAREHOUSE IBMrekin ADMINISTRATZEA ETA KUDEATZEA

PRESENTZIALA

145

145

0

13

IFCT10

CLOUD ARKITEKTOA

PRESENTZIALA

120

120

0

13

IFCD012PO

DATA MINING: PRINTZIPIOAK ETA APLIKAZIOAK

PRES. EDO TELEPR.

80

80

80

13

6,5

IFCD015PO

ORACLEren APLIKAZIOAK DATAMINING ETA BIG DATArako

PRES. EDO TELEPR.

150

150

150

13

6,5

IFCD085PO

TEKNOLOGIA GEHIGARRIRAKO TEKNOLOGIAK: FDM

PRESENTZIALA

10

10

0

13

IFCT050PO

ENPRESAKO SEGURTASUN INFORMATIKOA KUDEATZEA

PRES. EDO TELEPR.

100

100

100

13

6,5

QUIA037PO

BIKI DIGITALAK 4.0 INDUSTRIAN

TELEPRESTAKUNTZA

30

0

30

6,5

ADGD356PO

EKONOMIA KONEKTATUA, 4.0 INDUSTRIA ETA ENPLEGAGARRITASUNA

PRESENTZIALA

10

10

0

13

ADGD392PO

4.0 ZUZENDARITZAKO KIDEA

PRES. EDO TELEPR.

52

52

52

13

6,5

ADGD393PO

4.0 AGINTARIA

PRES. EDO TELEPR.

37

37

37

13

6,5

ELEE033PO

BLOCKCHAIN INDUSTRIA KONEKTATURAKO

PRESENTZIALA

20

20

0

13

IFCD02

BUSINESS INTELLIGENCE ETA DATAWAREHOUSINGaren ADMINISTRAZIOA

PRESENTZIALA

130

130

0

13

IFCD10

BIRTUALIZAZIOA, HODEI-KONPUTAZIOA ETA ERABILGARRITASUN HANDIA ORACLE SOLARISEKIN

PRESENTZIALA

185

185

0

13

IFCD16

ORACLE DATABASEREN ADMINISTRAZIO AURRERATUA: ERABILGARRITASUN HANDIA HODEIAN

PRESENTZIALA

150

150

0

13

IFCD23

BIG DATA GARATZAILEA CLOUDERA APACHE HADOOPEKIN

PRESENTZIALA

175

175

0

13

IFCD25

SPARK BIG DATA CLOUDERA GARATZAILEA

PRESENTZIALA

175

175

0

13

IFCD38

WEB ETA CLOUD MICROSOFT GARATZAILEA

PRESENTZIALA

400

400

0

13

IFCD39

AWS GARATZAILEA

PRESENTZIALA

250

250

0

13

IFCT01

BIG DATAren ANALISTA ETA DATU ZIENTZIALARIA

PRESENTZIALA

40

40

0

13

IFCT34

BIG DATA CLOUDERAren ADMINISTRATZAILEA

PRESENTZIALA

150

150

0

13

IFCT35

BIG DATA CLOUDERA DATUEN ANALISTA

PRESENTZIALA

150

150

0

13

IFCT48

JAVA SE PROFESIONAL ETA IoT PROGRAMATZAILEA

PRESENTZIALA

300

300

0

13

IFCT52

ORACLE AUTONOMOUS DATABASE ETA MACHINE LEARNINGEN ADMINISTRAZIOA

PRESENTZIALA

300

300

0

13

IFCT53

ORACLE CLOUD BUSINESS INTELLIGENCE ETA DATA INTEGRATOR KONTSULTOREA

PRESENTZIALA

280

280

0

13

IFCT54

ORACLE BIG DATA CLOUD INGENIARIA

PRESENTZIALA

175

175

0

13

IFCT55

ORACLE BIG DATA CLOUD ANALISTA

PRESENTZIALA

185

185

0

13

IFCT63

CLOUDERA DATU ZIENTZIALARIA

PRESENTZIALA

150

150

0

13

IFCT66

EC COUNCIL SEGURTASUNEAN ADITUA

PRESENTZIALA

120

120

0

13

IFCT68

ETHICAL HACKER EC COUNCIL

PRESENTZIALA

300

300

0

13

IFCT70

CLOUD MICROSOFT SISTEMEN ADMINISTRAZIOA

PRESENTZIALA

300

300

0

13

IFCT71

DRONEN ARKITEKTOA

PRESENTZIALA

150

150

0

13

IFCT74

BIG DATA AWS

PRESENTZIALA

120

120

0

13

IFCT75

AWS ARKITEKTOA

PRESENTZIALA

250

250

0

13

IFCT76

SYSOPS/DEVOPS AWS ADMINISTRATZAILEA

PRESENTZIALA

250

250

0

13

IFCD046PO

SAP BUSSINESS INTELLIGENCE

PRES. EDO TELEPR.

24

24

24

13

6,5

IFCD072PO

HACKER ETIKOAREN JARDUEREN GARAPENA

MISTOA

300

200

100

13

6,5

IFCD075PO

HTML5 GIS GARATZAILEENTZAT

PRES. EDO TELEPR.

40

40

40

13

6,5

IFCD077PO

MACHINE LEARNING ETA ADIMEN ARTIFIZIALA

PRESENTZIALA

200

200

0

13

IFCD080PO

ERREALITATE AREAGOTUA, BIRTUALA ETA MISTOA 4.0 INGURUETAN

PRESENTZIALA

100

100

0

13

IFCD082PO

OINARRIZKO ERAGIKETAK FDM INPRIMAGAILUAREKIN

PRESENTZIALA

40

40

0

13

IFCD084PO

HACKING ETIKOA ETA ZIBERSEGURTASUNA

PRES. EDO TELEPR.

60

60

60

13

6,5

IFCM002PO

CLOUD COMPUTING

PRES. EDO TELEPR.

30

30

30

13

6,5

IFCM009PO

LURZORUA KUDEATZEKO TRESNAK. INFORMAZIO GEOGRAFIKOKO SISTEMAK SOFTWAREAREKIN (GvSIG)

PRES. EDO TELEPR.

210

210

210

13

6,5

IFCT026PO

CLOUD COMPUTING (AZURE, LINUX)

PRES. EDO TELEPR.

30

30

30

13

6,5

IFCT127PO

BIG DATA ARKITEKTURA

PRES. EDO TELEPR.

165

165

165

13

6,5

IFCT153PO

BIG DATA ETA BUSINESS INTELLIGENCERAKO SARRERA

MISTOA

200

150

50

13

6,5

IFCT155PO

ADIMEN ARTIFIZIALERAKO ETA ALGORITMOETARAKO SARRERA

PRESENTZIALA

180

180

0

13

IFCT156PO

DATA SCIENCE

PRESENTZIALA

600

600

0

13

IFCT160PO

IOT (GAUZEN INTERNETa) ETA SISTEMA ZIBERFISIKOAK 4.0 INDUSTRIAN

TELEPRESTAKUNTZA

40

0

40

6,5

ICFT161PO

DATUEN ANALISIA ETA PROGRAMAZIOA POWER BIREKIN

TELEPRESTAKUNTZA

120

0

120

6,5

IFCT162PO

SIMULAZIOA ETA MODELATUA 4.0 INDUSTRIAN

TELEPRESTAKUNTZA

40

0

40

6,5

2. NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN INDUSTRIA

INAD036PO

ELIKAGAIEN ETIKETAK

TELEPRESTAKUNTZA

15

0

15

6,5

INAD045PO

SEGURTASUNA ETA HIGIENEA ELIKAGAIEN INDUSTRIAN

PRES. EDO TELEPR.

60

60

60

13

6,5

INAD047PO

KALITATE SISTEMAK ELIKAGAIEN INDUSTRIAN

PRES. EDO TELEPR.

70

70

70

13

6,5

INAD053PO

ELIKAGAIEN PROZESAMENDU TERMIKOA. PASTEURIZAZIOA

PRESENTZIALA

15

15

0

13

INAD054PO

ELIKAGAIEN BALIO-BIZITZAREN IKERKETAK

PRESENTZIALA

12

12

0

13

INAD055PO

BRC 7 ARAUA. GLOBAL STANDAR FOR FOOD SAFETY ISSUE 7 (BRC)

PRESENTZIALA

16

16

0

13

INAD056PO

BRC ARAUA 7. BERTSIOA (GLOBAL STANDARD FOR FOOD SAFETY) ETA BERE BALDINTZAK

PRES. EDO TELEPR.

20

20

20

13

6,5

INAD057PO

BARNE AUDITORETZAK ETA HORNITZAILEEN AUDITORETZAK IFS (international featured standards) IKUSPUNTUTIK

PRESENTZIALA

12

12

0

13

INAD058PO

NAZIOARTEKO ARAUA ELIKAGAIEN SEGURTASUNERAKO. IFS FOOD DEFENSE

PRESENTZIALA

8

8

0

13

INAD059PO

ELIKAGAIEN PREBENTZIO KONTROLAK (FSMA/FDA LEGEA: AEB)

PRES. EDO TELEPR.

20

20

20

13

6,5

INAD060PO

MIGRAZIOAK KONTROLATZEA ELIKAGAIEN ONTZIETAN

PRESENTZIALA

6

6

0

13

INAD061PO

IXTEKO SISTEMAK KONTROLATZEA ELIKAGAIEN ONTZIETAN

PRESENTZIALA

6

6

0

13

INAD062PO

SEGURTASUNA LURRUNEZKO AUTOKLABEETAN

PRESENTZIALA

20

20

0

13

INAD063PO

KARBONOAREN AZTARNA ELIKAGAIEN INDUSTRIAN

PRESENTZIALA

8

8

0

13

INAD064PO

FITOSANITARIOAK, METALAK ETA KUSATZAILEAK KONTROLATZEA ELIKAGAIETAN

PRESENTZIALA

8

8

0

13

INAD002PO

ELIKAGAIEN KALITATE ZIURTAGIRIAK

PRES. EDO TELEPR.

50

50

50

13

6,5

INAD012PO

ELIKAGAIAK ONTZIRATU, EGOKITU ETA ENBALATZEA

PRES. EDO TELEPR.

50

50

50

13

6,5

INAD013PO

ESTERILIZAZIOA - KONTSERBAZIOAREN OINARRIAK

MISTOA

30

10

20

13

6,5

INAD014PO

ELIKAGAIEN ETIKETEN KONTROLA ETA ANALISIA

PRES. EDO TELEPR.

30

30

30

13

6,5

INAD021PO

I+G+b ELIKAGAIEN INDUSTRIAN

PRES. EDO TELEPR.

25

25

25

13

6,5

INAD023PO

ELIKAGAIEN KALITATE SISTEMAK EZARTZEA NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN INDUSTRIAN

PRES. EDO TELEPR.

270

270

270

13

6,5

INAD025PO

ELIKAGAIEN ETIKETEN GAINEKO ARAUDIA

PRES. EDO TELEPR.

25

25

25

13

6,5

INAD026PO

ELIKAGAIEN SEGURTASUNAREN KUDEAKETARAKO ISO 22000 / 2005 ARAUA

TELEPRESTAKUNTZA

30

0

30

6,5

INAD029PO

GARBIKETA ETA DESINFEKZIOA ELIKAGAIEN INDUSTRIAN

TELEPRESTAKUNTZA

20

0

20

6,5

INAD030PO

GORDINEKO MANIPULAZIOA ETA ELIKAGAIEN KONTSERBAZIOA

TELEPRESTAKUNTZA

125

0

125

6,5

INAD031PO

ELIKAGAIAK KONTSERBATZEKO METODOAK

MISTOA

60

20

40

13

6,5

IMAR007PO

HOTZ INDUSTRIALA MUNTATU ETA INSTALATZEA

PRESENTZIALA

40

40

0

13

INAV001PO

BARAZKI KONTSERBEN MIKROBIOLOGIA

PRESENTZIALA

30

30

0

13

INAV002PO

GAP PROTOKOLO GLOBALA FRUTA ETA BARAZKIEN EKOIZPENERAKO

PRES. EDO TELEPR.

15

15

15

13

6,5

INAV003PO

BPCS.BETTER PROCESS CONTROL SCHOOL KONTSERBEN SEGURTASUNERAKO PROZESUEN KONTROLA

PRES. EDO TELEPR.

32

32

32

13

6,5

3. SORMEN-INDUSTRIAK

IFCD28*

BIDEO-JOKOAK ETA ERREALITATE BIRTUALA GARATZEA UNITY ETA 3Drekin.

PRESENTZIALA

300

300

0

13

IFCD071PO

UNITY AURRERATUA

PRESENTZIALA

24

24

0

13

IFCT036PO

HTML5 BIDEO-JOKOEN GARAPENA

PRES. EDO TELEPR.

40

40

40

13

6,5

IFCT154PO

BIDEO-JOKOAK SORTZEKO TEKNOLOGIA GRAFIKOAK

PRESENTZIALA

180

180

0

13

IMSV004PO

BIDEO-EDIZIOA AFTER EFFECTSEKIN

MISTOA

65

15

50

13

6,5

IMSV007PO

GIDOI ZINEMATOGRAFIKOA

MISTOA

50

15

35

13

6,5

IMSV009PO

GOIBURUAK SORTZEA AFTER EFFECTSEKIN

PRESENTZIALA

80

80

0

13

IMSV012PO

BIDEO-EDIZIOA ADOBE AVIDEKIN

PRES. EDO TELEPR.

50

50

50

13

6,5

IMSV016PO

BIDEO-EDIZIOA FINAL CUT PROREKIN (OINARRIZKOA)

PRES. EDO TELEPR.

60

60

60

13

6,5

IMSV027PO

BIDEO ETA ZINEMA PRODUKZIOA

PRES. EDO TELEPR.

40

40

40

13

6,5

IMSV07EXP

3D ANIMAZIOA MAYA ANIMAZIO SOFTWAREarekin

PRESENTZIALA

220

220

0

13

IMSV11EXP

ANIMAZIO DIGITAL AURRERATUA EKOIZTEA

PRESENTZIALA

464

464

0

13

IMSV12EXP

ARGIZTAPEN ARTISTIKOA, RENDER, MATERIAL AURRERATUAK OSATZEA ETA SORTZEA NAZIOARTEAN BANATZEKO ANIMAZIO PRODUKZIOETARAKO, BIDEO-JOKOAK ETA ERREALITATE BIRTUALAREN 3D-CGI PROIEKTUAK

PRESENTZIALA

416

416

0

13

IMSV13EXP

IKUSIZKO DISEINUA ANIMAZIO PRODUKZIOETARAKO, BIDEO-JOKOETARAKO ETA ERREALITATE BIRTUALAREN 3D-CGI PROIEKTUETARAKO

PRESENTZIALA

420

420

0

13

4. AUTOMOZIOA ETA MEKATRONIKA

ELEM001PO

ELKARLANEKO ROBOTIKA AURRERATUA

PRESENTZIALA

20

20

0

13

FMEM02

4.0 AUTOMOZIO MANAGERRAK, ESTRATEGIA ETA ERALDAKETA DIGITALAREN EZAGUTZA

PRESENTZIALA

155

55

0

13

FMEH001PO

KALIBRATZEA, METROLOGIA ETA INSTRUMENTAZIOA PROZESU INDUSTRIALETAN

PRES. EDO TELEPR.

16

16

16

13

6,5

FMEH002PO

MAKINA-ERREMINTEN MEKANIZAZIOA

PRESENTZIALA

90

90

0

13

FMEM01PO

4.0 INDUSTRIA AUTOMOZIOAREN SEKTOREAN

PRESENTZIALA

12

12

0

13

FMEM013PO

MATRIZEEN DISEINUA ETA TEKNOLOGIA

PRESENTZIALA

40

40

0

13

FMEM021PO

ROS (ROBOT OPERATING SYSTEM)

PRESENTZIALA

30

30

0

13

IMAI006PO

PONPEN ETA PRESIO EKIPOEN MANTENTZE LANEN ELEKTROMEKANIKA

PRESENTZIALA

60

60

0

13

IMAI009PO

MANTENTZE-LAN INDUSTRIALAK.

MISTOA

150

120

30

13

6,5

IMAI017PO

INDUSTRIA INSTALAZIOEN MANTENTZE-LAN ELEKTRIKOAK ETA MEKANIKOAK

MISTOA

90

75

15

13

6,5

IMAI018PO

IINSTALAZIOA ETA MANTENTZE-LAN INDUSTRIALAK

PRES. EDO TELEPR.

210

210

210

13

6,5

IMAI020PO

OINARRIZKO MANTENTZE-LAN PNEUMATIKOAK

MISTOA

60

20

40

13

6,5

IMAQ001PO

ELEKTRONEUMATIKA

MISTOA

30

10

20

13

6,5

IMAQ002PO

MANTENTZE-LAN HIDRAULIKOAK

MISTOA

60

20

40

13

6,5

IMAQ003PO

PREBENTZIOZKO MANTENTZE-LAN INDUSTRIALAK

MISTOA

75

50

25

13

6,5

IMAQ004PO

MANTENTZE-LAN INDUSTRIAL AURRERATUAK

MISTOA

210

180

30

13

6,5

IMAQ005PO

MAKINEN MANTENTZE-LAN MEKANIKOAk

MISTOA

50

30

20

13

6,5

QUIT009PO

MOLDEEN DISEINUA, ERAIKUNTZA ETA EGOKITZPENA TERMOPLASTIKOEKIN

PRES. EDO TELEPR.

20

20

20

13

6,5

QUIT010PO

ESTRUSIO ERAGIKETAK MATERIAL TERMOPLASTIKOEKIN

PRES. EDO TELEPR.

20

20

20

13

6,5

5. ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

ELEE01

SARE ELEKTRIKO ADIMENTSUAK

PRESENTZIALA

100

100

0

13

ENAC01

ENERGIA ELEKTRIKOA METATZEA

PRESENTZIALA

100

100

0

13

ENAC02

ENERGIA ESKAERA KUDEATZEA

PRESENTZIALA

130

130

0

13

ENAC03

ERAIKINEN EGIAZTAPEN ENERGETIKORAKO TRESNAK

PRESENTZIALA

100

100

0

13

ENAC04

SORRERA BANATURAKO ETA AUTOKONTSUMO FOTOVOLTAIKOKO INSTALAZIOETARAKO SARRERA

PRESENTZIALA

180

180

0

13

ENAC0001PO

EFIZIENTZIA ENERGETIKOA

PRES. EDO TELEPR.

70

70

70

13

6,5

ENAC013PO

DIAGNOSTIKO ENERGETIKOA ERAIKUNTZAN

PRESENTZIALA

60

60

0

13

ENAC015PO

ERAIKINEN ZIURTAPEN ENERGETIKOAN ADITUA DEN TEKNIKARIA

PRES. EDO TELEPR.

105

105

105

13

6,5

ENAC016PO

ENERGIA-EFIZIENTZIA INDUSTRIAN

PRESENTZIALA

20

20

0

13

ENAC018PO

INGURUMENEKO ZIURTAPENA ERAIKINETAN

PRES. EDO TELEPR.

60

60

60

13

6,5

ENAC20PO

KUDEAKETA ETA EFIZIENTZIA ENERGETIKOA

TELEPRESTAKUNTZA

100

0

100

6,5

ENAE002PO

ENERGIA EOLIKOKO INSTALAZIOAK

TELEPRESTAKUNTZA

100

0

100

6,5

ENAE003PO

EGUZKI ENERGIA FOTOVOLTAIKOKO INSTALAZIOAK DISEINATZEA ETA MANTENTZEA

TELEPRESTAKUNTZA

100

0

100

6,5

ENAE004PO

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK KUDEAKETA ENERGETIKOAN

PRES. EDO TELEPR.

50

50

50

13

6,5

ENAE006PO

EGUZKI ENERGIA TERMIKOA I

PRES. EDO TELEPR.

40

40

40

13

6,5

ENAE007PO

EGUZKI ENERGIA TERMIKOA II

PRES. EDO TELEPR.

60

60

60

13

6,5

ENAE009PO

INSTALAZIO FOTOVOLTAIKO ETA TERMIKOEN DISEINUA ETA MUNTAKETA

PRES. EDO TELEPR.

140

140

140

13

6,5

ENAE015PO

EGUZKI ENERGIA FOTOVOLTAIKOKO INSTALAZIOEN DISEINUA

PRES. EDO TELEPR.

60

60

60

13

6,5

ENAE017PO

EGUZKI-PLAKA FOTOVOLTAIKOEN INSTALAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK

MISTOA

50

30

20

13

6,5

ENAE019PO

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ETA ERABILERA INDUSTRIALAK

PRES. EDO TELEPR.

45

45

45

13

6,5

ENAE020PO

ENERGIA BERRIZTAGARRIKO SISTEMAK ERAIKINETAN

MISTOA

60

20

40

13

6,5

6. BIOTEKNOLOGIA ETA FARMAZIAKO PRODUKTUAK FABRIKATZEA

ADGD173PO

LEAN MANUFACTURING: PRODUKTU BIOTEKNOLOGIKOAK, BOTIKAK ETA FARMAZIAKO PRINTZIPIO AKTIBOAK

PRESENTZIALA

120

120

0

13

ADGD023PO

FARMAZIAKO SEKTORERAKO PRODUKTU BIOTEKNOLOGIKOEN KALITATEA

PRESENTZIALA

40

40

0

13

ADGG014PO

DATA MANAGEMENTa AZTERLAN KLINIKOEI APLIKATUA, BOTIKEN IKERKETAREN BAITAN

PRESENTZIALA

56

56

0

13

IFCD007PO

BIOINFORMATIKA BOTIKEN GARAPENARI APLIKATUA

PRESENTZIALA

50

50

0

13

IMAI011PO

INGENIARITZA FARMAZIA-INDUSTRIAN ETA ANTZEKOETAN: INSTALAZIOAK

PRESENTZIALA

20

20

0

13

IMAI012PO

INGENIARITZA FARMAZIA-INDUSTRIAN ETA ANTZEKOETAN: MEKANIKA

PRESENTZIALA

20

20

0

13

QUIA007PO

BIOTEKNOLOGIA MIKROBIANOA BOTIKAK ETA BOTIKA-PRODUKTUAK GARATZEARI APLIKATUA

PRESENTZIALA

40

40

0

13

QUIA013PO

FARMAZIA PRODUKTUAK INDUSTRIALKI GARATZEKO ALDIA

PRESENTZIALA

20

20

0

13

QUIA020PO

KALITATE KONTROLEKO GOOD LABORATORY PRACTICES

PRESENTZIALA

16

16

0

13

QUIA024PO

MIKROBIOLOGIA INDUSTRIALA, BOTIKEN ETA BOTIKA-PRODUKTUEN KALITATE KONTROLARI APLIKATUA

PRESENTZIALA

40

40

0

13

QUIA028PO

PRODUKZIORAKO LABORATEGIAREN INFORMAZIOA KUDEATZEKO SISTEMA

PRESENTZIALA

20

20

0

13

QUIE016PO

PRODUKTU BIOTEKNOLOGIKOEN, BOTIKEN ETA FARMAZIAKO PRINTZIPIO AKTIBOEN PATENTEAK

PRESENTZIALA

20

20

0

13

QUIM002PO

BIOESTATISTIKA BOTIKEN IKERKETARI ETA FARMAZIAKO PRINTZIPIO AKTIBOEI APLIKATUA

PRESENTZIALA

12

12

0

13

QUIM006PO

SAIAKUNTZA FISIKO-KIMIKOAK INDUSTRIA KIMIKO-FARMAZEUTIKOAN

PRESENTZIALA

60

60

0

13

QUIM007PO

EGONKORTASUN GALENIKOAK, BIOEKIBALENTZIAK ETA BOTIKA GENERIKOAK

PRESENTZIALA

16

16

0

13

QUIM008PO

BOTIKAK LABORATEGIAN FABRIKATZEA

PRESENTZIALA

80

80

0

13

QUIM009PO

BOTIKAK INDUSTRIALKI FABRIKATZEA

PRESENTZIALA

90

90

0

13

QUIM010PO

FARMAKOEKONOMIA ETA MODELIZAZIO EKONOMIKO AURRERATUAREN OINARRIAK

PRESENTZIALA

35

35

0

13

QUIM012PO

FARMAZIA PRODUKTUAK AURRETIK GARATZEKO ALDIA

PRESENTZIALA

32

32

0

13

QUIM013PO

FARMAZIA FORMA SOLIDOAK AHOAREN BIDEZ EMATEKO

PRESENTZIALA

30

30

0

13

QUIM014PO

GENOMIKA FARMAZIA-PRODUKTUAK ETA ANTZEKOAK LORTZEARI APLIKATUA

PRESENTZIALA

40

40

0

13

QUIM018PO

BOTIKA BERRIEN IKERKETA GARAPEN KLINIKOAREN ALDIA

PRESENTZIALA

40

40

0

13

QUIM019PO

BOTIKA BERRIEN IKERKETA GARAPEN PREKLINIKOAREN ALDIA

PRESENTZIALA

30

30

0

13

QUIM021PO

PREFORMULAZIO GALENIKOA BOTIKA BERRIEN GARAPENARI APLIKATUA

PRESENTZIALA

28

28

0

13

QUIM025PO

KALITATE SISTEMAK FARMAZIA INDUSTRIAN

PRESENTZIALA

40

40

0

13

SANPO030PO

REGULATORY AFFAIRS FARMAZIA-PRODUKTU BERRIEN GARAPENEAN

PRESENTZIALA

20

20

0

13

SANS008PO

BIOTEKNOLOGIAREN OINARRIAK ETA ARAUDIA

PRESENTZIALA

20

20

0

13

SANS009PO

MIKROBIOLOGIA APLIKATUA FARMAZIA INDUSTRIAN

PRESENTZIALA

40

40

0

13

7. TURISMOA

COMM056PO

DESTINO TURISTIKOEN MARKETINA INTERNETEN

PRES. EDO TELEPR.

50

50

50

13

6,5

HOTR043PO

JATETXE ARLOKO INGELESA

PRES. EDO TELEPR.

110

110

110

13

6,5

HOTT002PO

ANIMAZIO TURISTIKOA

PRES. EDO TELEPR.

50

50

50

13

6,5

HOTT003PO

TURISMO PRODUKTUAK MERKATURATZEA

PRES. EDO TELEPR.

50

50

50

13

6,5

HOTT006PO

TURISMO ZERBITZUAK SUSTATZEA ETA SALTZEA

PRES. EDO TELEPR.

35

35

35

13

6,5

HOTU001PO

EKOTURISMOA

PRES. EDO TELEPR.

60

60

60

13

6,5

8. INGURUMENA ETA EKONOMIA ZIRKULARRA

SEAG02

NEGOZIO-EREDUAK EKONOMIA ZIRKULARREAN

PRESENTZIALA

80

80

0

13

SEAG01

PRODUKTUAREN ETA ERAKUNDEAREN KARBONO AZTARNA

PRESENTZIALA

100

100

0

13

SEAG006PO

ALDAKETA KLIMATIKOA ETA KARBONO AZTARNA

TELEPRESTAKUNTZA

120

0

120

6,5

SEAG008PO

INGURUMEN JASANGARRITASUNA

PRES. EDO TELEPR.

210

210

210

13

6,5

SEAG009PO

INGURUMEN AHOLKULARITZA

PRES. EDO TELEPR.

200

200

200

13

6,5

SEAG012PO

KUTSADURAREN KONTROL INTEGRALA: IPPCa

PRES. EDO TELEPR.

50

50

50

13

6,5

SEAG015PO

INGURUMEN KUDEAKETAKO SISTEMAK GARATZEA ETA EZARTZEA ENPRESAN

TELEPRESTAKUNTZA

80

0

80

6,5

SEAG021PO

INGURUMEN INPAKTUAREN EBALUAZIOA

PRES. EDO TELEPR.

120

120

120

13

6,5

SEAG026PO

HONDAKIN INDUSTRIALEN KUDEAKETA

PRES. EDO TELEPR.

50

50

50

13

6,5

SEAG031PO

INDUSTRIAKO INGURUMEN KUDEAKETAKO SISTEMA

PRES. EDO TELEPR.

60

60

60

13

6,5

SEAG033PO

URAREN KUDEAKETA JASANGARRIA

PRES. EDO TELEPR.

45

45

45

13

6,5

SEAG044PO

INGURUMENARI BURUZKO ARAUDIA

PRES. EDO TELEPR.

50

50

50

13

6,5

SEAG054PO

HONDAKINEN TRATAMENDUA ETA BIRZIKLATZEA

PRES. EDO TELEPR.

150

150

150

13

6,5

SEAG056PO

HONDAKINAK LEKUALDATZEKO ARAUDIA ETA KUDEAKETA

MISTOA

80

10

70

13

6,5

SEAG057PO

APARATU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN KUDEAKETA (AEEH I)

MISTOA

80

10

70

13

6,5

SEAG058PO

AEEH BILTZEA, BERRIZ ERABILTZEA ETA BILTEGIRATZEA (AEEH II ). BETEKIZUNAK

MISTOA

80

10

70

13

6,5

IV. ERANSKINA

Arlo ekonomiko estrategikoak, oinarrizko modulua 2020an

ESPEZIALITATEAREN KODEA

ESPEZIALITATEAREN IZENA

MODALITATEA

ORDUAK, GUZTIRA

ORDU
PRESENTZIALAK

TELEPRESTAKUNTZAKO ORDUAK

PRESTAKUNTZA PRESENTZIALEKO MODULU EKONOMIKOA

TELEPRESTAKUNTZAKO MODULU EKONOMIKOA

1. 4.0. ENPRESA

ADGD349PO

ERALDAKETA DIGITALEKO PROGRAMA AURRERATUA

PRES. EDO TELEPR.

90

90

90

7,62

5,715

ADGD350PO

TALENTU, KULTURA ETA ENPRESA DIGITALERAKO PROGRAMA AURRERATUA

TELEPRESTAKUNTZA

90

0

90

5,715

ADGD352PO

ENPRESAREN ERALDAKETA DIGITALA

PRES. EDO TELEPR.

50

50

50

7,62

5,715

ADGD355PO

ESTRATEGIA ETA NEGOZIO EREDU BERRIAK ALDI DIGITALEAN

PRESENTZIALA

10

10

0

7,62

ADGG105PO

GAITASUN DIGITALAK ENPRESAN

PRESENTZIALA

25

25

0

7,62

COML02

ERALDAKETA LOGISTIKOA 4.0 INDUSTRIA-INGURU BATEAN

PRESENTZIALA

25

25

0

7,69

ELEE034PO

BLOCKCHAIN

PRESENTZIALA

25

25

0

9,32

EOCO079PO

DRONAK INDUSTRIAN ERABILTZEA

PRESENTZIALA

60

60

0

8

IFCD013PO

DATA WAREHOUSE BUSINESS INTELLIGENCE

PRES. EDO TELEPR.

40

40

40

8,05

6,0375

IFCD042PO

ALGORTIMOAK PROGRAMATZEA EXCEL PROGRAMAREKIN

PRES. EDO TELEPR.

30

30

30

8,05

6,0375

IFCD078PO

3D ESKANERRAK ETA 3D SOFTWAREAK

PRESENTZIALA

20

20

0

8,05

IFCD079PO

TEKNOLOGIA BIOMETRIKOAK ZIBERSEGURTASUNARI APLIKATUAK

PRES. EDO TELEPR.

5

5

5

8,05

6,0375

IFCD081PO

GAUZEN INTERNETA (IOT)

PRESENTZIALA

22

22

0

8,05

IFCD086PO

PROZESUEN SIMULAZIOA 4.0 INDUSTRIAN

PRESENTZIALA

5

5

0

8,05

IFCD087PO

4.0 INDUSTRIAREN TEKNOLOGIA GAITZAILEAK

TELEPRESTAKUNTZA

120

0

120

6,0375

IFCD088PO

IKUSMEN ARTIFIZIALA ETA BERORI 4.0 INDUSTRIARI APLIKATZEA

TELEPRESTAKUNTZA

150

0

150

6,0375

IFCM004PO

INTERNETEKO SEGURTASUNEAN ESPEZIALISTA

PRES. EDO TELEPR.

30

30

30

8,05

6,0375

IFCT015PO

ARCGIS (INFORMAZIO GEOGRAFIKOKO SISTEMAK)

PRES. EDO TELEPR.

16

16

16

8,05

6,0375

IFCT032PO

DATA MINING BUSSINESS INTELLIGENCE

PRES. EDO TELEPR.

40

40

40

8,05

6,0375

IFCT060PO

3D INPRESIORAKO TEKNOLOGIARAKO SARRERA

PRES. EDO TELEPR.

40

40

40

8,05

6,0375

IFCT128PO

BIG DATA

PRES. EDO TELEPR.

40

40

40

8,05

6,0375

IFCT133PO

ZIBERSEGURTASUNA

PRESENTZIALA

25

25

0

8,05

IFCT143PO

ZIBERARRISKUAK KUDEATZEA

PRESENTZIALA

20

20

0

8,05

2. NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN INDUSTRIA

INAD046PO

HIGIENE ARLOKO JARDUNBIDE EGOKIAK ETA AAKPK SISTEMA

PRES. EDO TELEPR.

60

60

60

7,94

5,955

INAD001PO

ELIKAGAI-GEHIGARRIAK

PRES. EDO TELEPR.

70

70

70

7,94

5,955

INAD016PO

ELIKAGAIEN HIGIENEAREN ARLOKO OINARRIZKO PRESTAKUNTZA: FOOD DEFENSE, AAKPK, GARBIKETA ETA DESINFEKTAZIOA

PRES. EDO TELEPR.

10

10

10

7,94

5,955

INAD019PO

ELIKAGAIEN SEGURTASUNERAKO SISTEMEN KUDEAKETA

PRES. EDO TELEPR.

120

120

120

7,94

5,955

3. SORMEN-INDUSTRIAK

IMSV001PO

BIDEO-EDIZIOA ADOBE PREMIER PROGRAMAREKIN

PRESENTZIALA

45

45

0

7,95

4. AUTOMOZIOA ETA MEKATRONIKA

ELEM002PO

ELKARLANEKO ROBOTIKA

PRESENTZIALA

21

21

0

9,32

ELEE018PO

AUTOMATA PROGRAMAGARRIAK

PRES. EDO TELEPR.

60

60

60

9,32

6,99

FMEM004PO

ZENBAKIZKO KONTROLEKO MAKINA-TRESNAK (CNC)

PRESENTZIALA

60

60

0

8,22

FMEM020PO

PLC AURRERATUA

PRES. EDO TELEPR.

80

80

80

8,22

6,165

QUIT011PO

TERMOPLASTIKOAK INJEKZIOAZ ERALDATZEKO ERAGIKETAK

PRES. EDO TELEPR.

20

20

20

8,72

6,54

5. ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

ENAE001PO

ERAIKINEN ZIURTAPEN ENERGETIKOAN APLIKATZEKOA DEN SOFTWAREA

PRESENTZIALA

30

30

0

8

7. TURISMOA

FCOE009PO

INGELES PROFESIONALA TURISMORAKO

PRES. EDO TELEPR.

60

60

60

7,2

5,4

HOTT007PO

PROTOKOLOA EKITALDI TURISTIKOETAN

PRES. EDO TELEPR.

40

40

40

6,95

5,2125

8. INGURUMENA ETA EKONOMIA ZIRKULARRA

SEAG024PO

HONDAKINEN KUDEAKETA

PRES. EDO TELEPR.

75

75

75

7,94

5,955

SEAG027PO

HONDAKIN ARRISKUTSUEN KUDEAKETA

PRES. EDO TELEPR.

60

60

60

7,94

5,955

SEAG028PO

HONDAKINEN KUDEAKETA INTEGRALA

PRES. EDO TELEPR.

200

200

200

7,94

5,955

V. ERANSKINA

Enpresarako ingelesa (2020)

ESPEZIALITATEAREN KODEA

ESPEZIALITATEAREN IZENA

MODALITATEA

ORDUAK, GUZTIRA

ORDU PRESENTZIALAK

TELEPRESTAKUNTZAKO ORDUAK

PRESTAKUNTZA PRESENTZIALEKO MODULU EKONOMIKOA

TELEPRESTAKUNTZAKO MODULU EKONOMIKOA

1. 4.0 ENPRESA

ADGD162PO*

ENPRESARAKO INGELESA

PRESENTZIALA

60

60

0

11

2. NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN INDUSTRIA

ADGD162PO*

ENPRESARAKO INGELESA

PRESENTZIALA

60

60

0

11

3. SORMEN-INDUSTRIAK

ADGD162PO*

ENPRESARAKO INGELESA

PRESENTZIALA

60

60

0

11

4. AUTOMOZIOA ETA MEKATRONIKA

ADGD162PO*

ENPRESARAKO INGELESA

PRESENTZIALA

60

60

0

11

5. ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

ADGD162PO*

ENPRESARAKO INGELESA

PRESENTZIALA

60

60

0

11

6. BIOTEKNOLOGIA ETA FARMAZIAKO PRODUKTUAK FABRIKATZEA

ADGD162PO*

ENPRESARAKO INGELESA

PRESENTZIALA

60

60

0

11

8. INGURUMENA ETA EKONOMIA ZIRKULARRA

ADGD162PO*

ENPRESARAKO INGELESA

PRESENTZIALA

60

60

0

11

(*) Edukiak, materialak, ariketak, jarduerak eta hizkuntza-erregistroak dagokien sektoreari eta jarduerari egokituko zaizkio.

Iragarkiaren kodea: F1916718