2. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

6/2019 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Garraioetako zuzendari nagusiak emana, Ignacio Larráyoz Arroqui, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko kidea, kargutik kentzen duena. Ignacio Larráyoz Arroqui errepide gaineko salgaien garraio publikoko enpresen ordezkaria zen batzorde horretan. Haren ordez, Alberto Latorre Fernández de Nograro izendatzen du ebazpen honek.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren abuztuaren 7ko 869/2002 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko kide hauek izendatu ziren, errepide gaineko salgaien garraio publikoko enpresen ordezkari gisa: Ignacio Larráyoz Arroqui batzordeko kide, eta Miguel Munárriz Ollacarizqueta, batzordeko kide ordezko.

2019ko abenduaren 9an, Tradisnak, Nafarroako garraiolarien Elkarteak, idazki bat igorri zuen, proposatuz egungo batzordekidearen kargu-uztea eta haren ordez Alberto Latorre Fernández de Nograro izendatzea.

Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordea eratu zuen azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretuaren 4. artikuluak (urtarrilaren 27ko 15/1997 Foru Dekretuaren bidez aldatua) ezartzen duenez, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordea batzordeko buruak eta lau kidek osatuko dute, eta Herri Lanetako, Garraioetako eta Komunikazioetako Departamentuko titularrak izendatuko ditu denak. Artikulu horrek agintzen du kide horietako bat salgaien, bidaiarien edo horien jarduera lagungarrien eta osagarrien arloko enpresen ordezkaria izanen dela, gatazkaren izaera zein den. Foru dekretu horren 6. artikuluan, aldiz, aukera ezartzen da batzordeko buruaren ordezkoak nahiz kideenak izendatzeko.

Horregatik, Garraioaren Arbitraje Batzordea osatzeari buruzko Foru Dekretuaren 4. eta 6. artikuluetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen azken xedapenetako lehenean ezarritakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

1. Ignacio Larráyoz Arroqui, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko kidea, kargutik kentzea. Ignacio Larráyoz Arroqui errepide gaineko salgaien garraio publikoko enpresen ordezkaria zen batzorde horretan.

2. Alberto Latorre Fernández de Nograro izendatzea Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko kide, errepide gaineko salgaien garraio publikoko enpresen ordezkari gisa.

3. Ebazpen hau Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeari eta interesdunei jakinaraztea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko abenduaren 12an.–Garraioetako zuzendari nagusia, Berta Miranda Ordobás.

Iragarkiaren kodea: F1916029