2. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

76/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, departamentuko zuzendari nagusien, Nafarroako Estatistika Institutuko zuzendariaren eta departamentuko idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretuaren bidez, Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuaren egitura organiko orokorra ezarri zen; horregatik bidezkoa da foru agindu berri bat ematea, ordezkapenen izendapena egokitzea gaur egun dagoen egitura organikora.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du departamentuaren titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak, edo zuzenean horien menpe dauden beste organo administratibo batzuetako titularren ordez aldi baterako arituko direnak, karguak hutsik daudenean, haiek kanpoan edo eri daudenean edo ezintasunen bat dutenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratuta dagoen kasuetan.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, kanpoan denean edo eritasun edo ezintasun pertsonalen bat duenean, haren aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira:

a) Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

b) Ekonomia eta Finantza Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

c) Ondare Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

d) Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu-zuzendaritzen edozein titular, eta adierazitako hurrenkeraren arabera, zerbitzuetako baten titularrak ezin badu dagokion ordezkapena egin.

2. Kontu-hartze eta Kontabilitateko zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, kanpoan denean edo eritasun edo ezintasun pertsonalen bat duenean, haren aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira:

a) Kontu-hartze Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

b) Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

c) Kontabilitate Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

d) Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu-zuzendaritzen edozein titular, eta adierazitako hurrenkeraren arabera, zerbitzuetako baten titularrak ezin badu dagokion ordezkapena egin.

3. Nafarroako Estatistika Institutuko zuzendariaren kargua hutsik gelditzen denean, kanpoan denean edo eritasun edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Estatistikaren Koordinazio eta Zabalkunderako Ataleko buruak eginen du haren aldi baterako ordezkoa.

4. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Araubide Juridikoaren Ataleko edo Araubide Administratiboaren Ataleko buruak, bietako edozeinek, eginen dute haren aldi baterako ordezkoa.

5. Foru agindu hau interesdunei eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontuhartzailetza Delegatuari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

6. Indarrik gabe uztea 23/2015 Foru Agindua, irailaren 11koa, Ekonomiako eta Finantza Politikako kontseilariak emana, departamentuko zuzendari nagusiaren eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Iruñean, 2019ko abenduaren 12an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F1916129