2. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3379/2019 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 287/2019 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena. Errekurtso hori Cristián Gómez Pascual jaunak jarri zuen.

Cristian Gómez Pascual jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 13ko 174E/2019 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen foruzainentzako oinarrizko prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin betiko zerrendaren aurka Cristian Gómez Pascual jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Prestakuntza ikastaro hori foruzainen 17 lanpostu betetzeko deialdiari dagokio (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 941/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea 287/2019 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Cristian Gómez Pascual jaunak jarri zuen.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Cristian Gómez Pascual jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1915722