2. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

291E/2019 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3 artikuluak xedatzen duenez, Foru Administrazio Publikoko gainerako buruak, hots, aurreko bi apartatuetan aipatu ez direnak, hierarkikoki zer organoren menpe dauden, horri egokituko zaio haien ordezkoak hautatzea, salbu eta horren gaineko berariazko arauren bat dagoenean.

Artikulu horren 6. apartatuaren arabera, ordezkoen izendapena baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasuetan.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Klima Aldaketaren Ataleko burua.

b) Kutsaduraren aurkako Prebentzio Ataleko burua.

c) Hondakinen Ataleko burua.

d) Ingurumen Ikuskapenen Ataleko burua.

2. Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Naturaguneen eta Espezie Babestuen Ataleko burua.

b) Ingurumen Eraginaren Ataleko burua.

c) Ibai Ingurunearen Ataleko burua.

3. Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Basoak Kudeatzeko Ataleko burua.

b) Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Ataleko burua.

c) Ehiza Ataleko burua.

4. Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Ingurumena Zaintzeko Ataleko buruak ordeztuko du aldi baterako.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 16an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F1916191