2. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1476/2019 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuko Atal Asistentzial Kirurgiko, Neurokritiko eta Politraumatizatueneko buru den Mauro Loinaz Bordonabe jaunaren izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 14ko 1525/2018 Ebazpenaren bidez, Mauro Loinaz Bordonabe jauna Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuko Atal Asistentzial Kirurgiko, Neurokritiko eta Politraumatizatueneko buru izendatu zuten bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Izendapena urtebeterako zen, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaren jabetzatik hasita.

Mauro Loinaz Bordonabe jauna 2018ko abenduaren 24an jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialak eskatu du Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuko Atal Asistentzial Kirurgiko, Neurokritiko eta Politraumatizatueneko buru den Mauro Loinaz Bordonabe jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzeko, zerbitzuaren beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan atal eta zerbitzu asistentzialetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Mauro Loinaz Bordonabe jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuko Atal Asistentzial Kirurgiko, Neurokritiko eta Politraumatizatueneko buru izaten jarrai dezan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario Mauro Loinaz Bordonabe jaunaren bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren bidezkoa, urtebete luzatzea, 2019ko abenduaren 24tik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuko Atal Asistentzial Kirurgiko, Neurokritiko eta Politraumatizatueneko buru izaten jarrai dezan.

2. Ebazpen hau Mauro Loinaz Bordonabe jaunari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 13an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1916113