197. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

201E/2020 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita deialdi hau: “Toki entitateei, toki ekintzako taldeei, garapenerako lankidetzako GKEei, herritarren elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei dirulaguntzak emateko deialdia, horien bidez 2020an Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak gara ditzaten”.

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak urtarrilaren 7an emandako 1E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zen: “Toki entitateei, toki ekintzako taldeei, garapenerako lankidetzako GKEei, herritarren elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei dirulaguntzak emateko deialdia, horien bidez 2020an Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak gara ditzaten”.

Eskaerak aurkezteko epean, Nafarroako toki entitateek sustatutako 38 proiektu erregistratu dira, eta toki ekintzako taldeek, garapenerako lankidetzako GKEek, herritarren elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuek sustatutako 38 proiektu.

Espedientea kudeatu duen unitateak, deialdiaren oinarriak aplikatuz, eskaerak ebaluatu ditu, eta laguntza horiek emateko proposamena egin 2020ko ekainaren 30ean.

Ikusirik Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuaren txostena, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Balorazioekin bat etorriz, honako laguntza hauek ematea Nafarroako toki entitateek sustatutako proiektuei:

TOKI ENTITATEA

IFZ

PROIEKTUA

EMANDAKO

DIRULAGUNTZA

Tuterako Udala

P3123200B

Tuterako egungo egoeraren diagnostikoa eta analisi estrategikoa (AMIA)

5.201,38 euro

Lekunberriko Udala

P3155300A

Partaidetza bidezko Hiri Diagnostikorako Proposamena + Ekintza Plana

2.741,12 euro

Abartzuzako Udala

P3100200I

“enREDando 1,0”

1.417,37 euro

Burgiko Udala

P3105900I

Burgiko Aita Tomás plazaren egokitzapena parte-hartzearen bidez erabakitzea

2.225,32 euro

Leringo Udala

P3115100D

Leringo alde zaharreko mugikortasunari buruzko azterketa

2.915,54 euro

Garesko Udala

P3120600F

Garesen energia berriztagarrirako herritar talde bat sortzeko partaidetza prozesua

3.934,84 euro

Larraungo Udala

P3114300A

Bizitza soziokulturala, azpiegiturak eta ekipamenduak

1.224,92 euro

Arruazuko Udala

P3103700E

“Etorkizuneko Arruazu” (Plan Estrategikoa)

3.836,01 euro

Burlatako Udala

P3126600J

Gizatasunari eta bizikidetzari buruzko ordenantza bat prestatu aurreko hasierako ebaluazioa egiteko prozesua

3.616,22 euro

Uharteko Udala

P3112100G

Uharteko Kulturaren Plan Estrategikoa

2.991,85 euro

Iruñeko Udala-Hezkuntza, Parte-hartze eta Gazteria Alorra

P3120100G

Auzoetako foroak

3.639,73 euro

Bortzirietako Euskara Mankomunitatea

P3126685A

Euskararen Plan Estrategikoa

3.551,41 euro

Erronkariko Udala

P3121000H

Eskola zaharraren erabilerak zehazteko partaidetza prozesua

2.060,26 euro

Lakuntzako Udala

P3113700C

Lakuntzako Mugikortasun Plana

1.149,50 euro

Arakilgo Udala

P3102500J

Ibarraren beharren diagnostikoa eta etorkizuneko erronkak

4.415,39 euro

Sakana-Burundako Mankomunitatea

P3117786H

“Zero hondakinak” saltokiak

309,48 euro

Etxauriko Udala

P3108400G

Etxauriko parte-hartze bidezko diagnostikorako proposamena

1.326,35 euro

Espartza Zaraitzuko Udala

P3109400F

Auzolana

260,07 euro

Lizarrako Udala

P3109600A

Genero eraginaren ebaluazioa

3.183,24 euro

GUZTIRA: 50.000 euro

Onartutako diru kopuruak, guztira 50.000 euroko gastua, partida honen kargura ordainduko dira: 2020ko gastuen aurrekontuko “Toki entitateentzako dirulaguntzak herritarren partaidetza sustatzeko proiektuetarako” izeneko 010005-01720-4609-924900 partida.

I. eranskinean informazio zehatza dago diruz lagundutako proiektu bakoitzari buruz.

2. Balorazioekin bat etorriz, honako laguntza hauek ematea toki ekintzako taldeek, garapenerako lankidetzako GKEek, herritarren elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuek sustatutako proiektuei:

ENTITATEA

IFZ

PROIEKTUA

EMANDAKO

DIRULAGUNTZA

Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Nafarroako Koordinazio Elkartea (DGPNKE-ACODIFNA)

G31153323

Elkarte barruan parte-hartzea sustatzea

2.359,72 euro

Nommad. Gizarte ekimeneko sozietate mikrokooperatiboa

F71260830

Olatuak/Oleajes. Gazteen parte-hartzerako jolasa

2.433,67 euro

Sustraiak Guraso Elkartea

G31458995

PEI Eskolako patioa elkarrekin sortzen (Larraintzar)

1.858,68 euro

Koinequalitas Fundazioa

G83496000

Topaketak: Nafarroako erakunde sozialak elkartu eta ahalduntzeko foroa

2.150,89 euro

Gizakien salerosketaren Aurkako Ekintza Elkartea

G71260376

Las Poderosas

2.674,36 euro

Aralar Nafarroako Ludopaten Elkartea

G31560527

Plan estrategikoa prestatzea

1.604,62 euro

Betilore elkarte soziokulturala

G31823651

Prestakuntza proiektua: Gesalatzen bizilagunen parte-hartzea sustatzeko tresnak

646,57 euro

Espainiako Gurutze Gorria

Q2866001G

Prestakuntza proiektua, herritarren parte-hartzea sustatzeko toki esparruetan

2.674,36 euro

Kamira Gizarte Ekimeneko Sozietate Kooperatiboa

F31876436

Gogoeta estrategikorako parte-hartze prozesua. Kamiraren analisia eta plan estrategikoa 2020-2025

2.674,36 euro

Cederna-Garalur elkartea

G31372063

Eskualdeko elikadura bultzatzeko parte-hartze prozesua

1.813,88 euro

AZ Ekimena Alde Zaharra auzo elkartea

G31370174

Auzoaren lankidetzazko diagnostikoa, 2020ko jardunaldien diseinua, jardunaldiak, ebaluazioa eta itzulketa

1.264,70 euro

Munduko Medikuak

G79408852

“Zure auzoa zure etxea” programako ekintzak

1.864,32 euro

Estemblo elkartea

G31249238

Despopulazioaren kontrako foroa, partaidetza tailerrak, Lurraldearen zaintza plana, elkarrizketak bideo-tertulia eta tailerra...

2.636,92 euro

Alaiz Colectivo de Cultura Popular elkartea

G31117773

Demokraziarako hezkuntza. Gizartean parte hartzeko tresnak

1.203,46 euro

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP)

Q3150012G

Ikasleen Parte-hartzerako Plana

2.139,49 euro

GUZTIRA: 30.000 euro

Onartutako diru kopuruak, guztira 30.000 euroko gastua, partida honen kargura ordainduko dira: 2020ko gastuen aurrekontuko “Elkarteentzako eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuentzako dirulaguntzak herritarren partaidetza sustatzeko” izeneko 010005-01720-4819-924900 partida.

II. eranskinean informazio zehatza dago diruz lagundutako proiektu bakoitzari buruz.

3. Balorazio teknikoarekin bat etorriz, proiektu hauek ezestea, eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, deialdiaren 5. oinarriko 2. atalean ezarritakoaren arabera:

Toki entitateek sustatutako proiektuak:

TOKI ENTITATEA

IFZ

PROIEKTUA

Esako Udala

P3126100A

Convivium 2020: Esa konpartitzea

Etxarri Aranazko Udala

P3108300I

Herriko festei buruzko parte-hartze proiektua

Gesalazko Udala

P3111900A

Allozko urtegia arautzeko UPSa

HHSak kudeatzeko 10. eremuko Mankomunitatea

P3143466E

Irati HHS Mankomunitatearen gobernantza hobetzea

III. eranskinean informazio zehatza dago deialdian eskatutako gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik dirulaguntzarik jaso ez duen proiektu bakoitzari buruz.

Toki ekintzako taldeek, garapenerako lankidetzako GKEek, herritarren elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuek sustatutako proiektuak:

ENTITATEA

IFZ

PROIEKTUA

Geoalcali Fundazioa

G71204218

Zangoza aldean, Muga meatzearen proiektua gauzatu behar den tokian, dinamizazio ekoturistikoa egiteko plana

Gaztelan Fundazioa

G31546435

Sarea konektatzea, konektoreak prestatzen, ahalduntzea eta parte-hartze digitala, parte hartzeko dinamikak digitalizatuz

Garun-paralisia duten pertsonei laguntzeko Nafarroako elkartea (ASPACE)

G31077050

Talde eztabaidak, kontzientziaziorako hitzaldiak, Aspaceko beste talde batzuekiko bilkurak, azoketan parte hartzea, udalei hobekuntzen iradokizunak egitea, profesionalentzako prestakuntza

Irantzuko Lurrak elkarte turistikoa.

G31894173

Herritarren parte-hartzerako proiektua Irantzuko Lurrak elkartean. Baso miresgarria

IV. eranskinean informazio zehatza dago deialdian eskatutako gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik dirulaguntzarik jaso ez duen proiektu bakoitzari buruz.

4. Eskaera hauei dirulaguntza ukatzea deialdiaren oinarrietakoren bat ez betetzeagatik:

Toki entitateek sustatutako proiektuak:

TOKI ENTITATEA

IFZ

PROIEKTUA

EZ-BETETZEA

Zizur Nagusiko Udala

P3190700I

Haur, nerabe eta gazteen parte-hartze organoak

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.1 atalarekin. Aurkeztutako proiektua ez da berez proiektu bat, landu nahi diren jardueren aurkezpena baizik. Jarduerei dagokienez ematen den informazioaren helburua organoen ohiko funtzionamendua deskribatzea da. Ez da parte hartzeko metodologiarik definitzen.

Torralba del Rioko Udala

P3123000F

Landa eremuko bizilagunek Japoniako kulturan parte hartzea

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.1 atalarekin. Jarduera ludikoen bitartez sozializatzeko proiektu bat da, ez herritarren parte-hartzerako proiektu bat.

Iguzkitzako Udala

P3112400A

Parte-hartze prozesuetarako ekipamendua

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.1 atalarekin. Tresna informatiko bat inplementatzeko proiektu bat da, ez herritarren parte-hartzerako proiektu bat.

Corellako Udala

P3107600C

Enplegurako prestakuntza proposamen baten diseinua

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.1 atalarekin. Proiektua ez dago ongi deskribatuta, ez eta zuzen planteatuta ere. Badirudi mankomunatuta landuko den proiektu bat dela, baina ez da gainerako entitateek sinatutako adierazpenik aurkeztu. Koordinakunde bat aipatzen da baina ez, ordea, zein diren haren kideak edo nola eratu behar den. Aipatzen da lan mahaiak eginen direla, baina ez haien edukia edo kopurua.

Atarrabiako Udala

P3125800G

Aplikazio baten hobekuntza

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.1 atalarekin. Ekintza baten ebaluazio eta segimendurako proiektua da, parte hartzeko prozesu bat baino.

Eguesibarko Udala

P3108500D

Sintiendo el valle, Día de los concejos, Observatorio del Valle (ibarra sentitzen, kontzejuen eguna, ibarraren behatokia)

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.1 atalarekin. Aurreikusitako hiru ekintzetatik bat behatoki bat eratzea da, azterketa eta analisirako organo bat alegia, herritarren eta politikarien arteko bitartekari izan dadin; beste bi ekintzak jarduera ludikoak dira eta ez datoz bat dirulaguntzaren xedearekin.

Artaxoako Udala

P3103800C

Herritarren parte-hartzea kudeatzeko sistema bat prestatzea

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.1 atalarekin. Tresna informatiko bat inplementatzeko proiektu bat da, ez herritarren parte-hartzerako proiektu bat.

Azagrako Udala

P3104200E

Grafitarras 2000 proiektua

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.1 atalarekin. Identitaterako eta bizikidetza hobetzeko proiektu bat da, sorkuntzaren arlo desberdinetako pertsonek planteatua; ez da herritarren parte-hartzerako proiektu bat.

Toki ekintzako taldeek, garapenerako lankidetzako GKEek, herritarren elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuek sustatutako proiektuak:

ENTITATEA

IFZ

PROIEKTUA

EZ-BETETZEA

Sembrando Ilusiones, Magia es Verte Sonreír

G71371546

Gaixorik dauden haurren eta haien familiartekoen ahalduntzea

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.2 atalarekin, ez dutelako bultzatzen elkarteko kideen eta/edo boluntarioen inplikazio aktiboa beraien barne eta kanpo dinamiketan, ez eta haren gobernu organoen erabakien kalitate demokratikoan ere, eta ez daude bideratuta garapen komunitariora eta herritarrak aktiboki inplikatzera inguruko arazo ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak hobeki ezagutu eta erantzuteko gaitasuna, norbanakoena nahiz kolektiboa, izan dezaten, ez eta bizi baldintzak hobetzera ere

Desgaitasun fisikoa eta organikoa duten pertsonen Nafarroako elkarteen federazioa

G31896103

COCEMFEren Prestakuntza eta Eguneko Eskola

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.2 atalarekin. Proposatutako prestakuntza eskola orokorra da, eta ez du aukera ematen baloratzeko edukia, ikastaroen iraupena, zehazki norentzat den, etab.; eta COCEMFEren eguneko jarduerari dagokionez, ospakizunak ez dira dirulaguntza deialdiaren xedean sartzen

Voluntarios de Navarra gazte elkartea

G31284763

Eurocopa Bilbao boluntarioen lankidetza eta 30 urteko kirolarien hitzaldiak eta erakusketa

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.2 atalarekin. Boluntarioen inguruko proiektu bat da, ez herritarren parte-hartzerako proiektu bat.

REAS Nafarroa Elkartea

G31814221

“erabaki.reasnavarra” parte-hartzerako plataforma digitala inplementatu eta garatzea

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.2 atalarekin. Tresna informatiko bat inplementatzeko proiektu bat da, ez herritarren parte-hartzerako proiektu bat.

Osasuna Klub Atletikoa Fundazioa

G31715899

Futboleando, escuela Integra y evasión rojilla

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.2 atalarekin, ez dutelako bultzatzen elkarteko kideen eta/edo boluntarioen inplikazio aktiboa beraien barne eta kanpo dinamiketan, ez eta haren gobernu organoen erabakien kalitate demokratikoan ere, eta ez daude bideratuta garapen komunitariora eta herritarrak aktiboki inplikatzera inguruko arazo ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak hobeki ezagutu eta erantzuteko gaitasuna, norbanakoena nahiz kolektiboa, izan dezaten, ez eta bizi baldintzak hobetzera ere

Atica elkartea

G71184303

Ikus-entzunezko edukiak sortzea eta irratiko programazioa kudeatzea: ATICA Solidaridad

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.2 atalarekin. Irabazi-asmorik gabeko irrati komunitariorako proiektu bat da, autogestionatua, ez herritarren parte-hartzerako proiektu bat.

Goizargi doluan dauden familien eta lagunen elkartea

G31765654

Doluan laguntzea, banaka nahiz taldean, Death kafea eta elkarrizketak

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.2 atalarekin, ez dutelako bultzatzen elkarteko kideen eta/edo boluntarioen inplikazio aktiboa beraien barne eta kanpo dinamiketan, ez eta haren gobernu organoen erabakien kalitate demokratikoan ere, eta ez daude bideratuta garapen komunitariora eta herritarrak aktiboki inplikatzera inguruko arazo ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak hobeki ezagutu eta erantzuteko gaitasuna, norbanakoena nahiz kolektiboa, izan dezaten, ez eta bizi baldintzak hobetzera ere

Hazialdea elkartea

G71366348

Parte-hartze komunitarioa: festa aurreko sentsibilizazio kanpaina, prestakuntzarako eskola komunitarioa, proiektu sozioedukatiboak, proiektuaren dinamizazioa eta koordinazioa

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.2 atalarekin. Aurkeztutako proiektua ez da berez proiektu bat, landu nahi diren jardueren aurkezpena baizik, eta elkarteko langileen kostua ordaintzeko dirulaguntza eskaera.

Nafarroako Elikagaien Bankua fundazioa (BAN).

G31536535

Elikagaien Bankuaren zabalkundea

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.2 atalarekin. Boluntarioen inguruko eta sentsibilizaziorako proiektu bat da, ez herritarren parte-hartzerako proiektu bat.

ABiiME Asociación por el Bienestar Integral, Infancia, Adolescencia y Familia

G71118699

Nuestra realidad en un cuento: “Nuestra pequeña súper familia. Vamos a contar un cuento”.

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.2 atalarekin. Aurkeztutako ekintzen helburua da familia gurasobakar amadunen gaia agerian jartzea eta ipuin baten inguruko lau emanalditan lan egitea; beraz, ez da herritarren parte-hartzerako proiektu bat.

Iruñeko Prentsa Elkartea

G31101355

Donejakue Bideari buruzko erakusketa, solasaldia eta hitzaldia. Sari banaketa

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.2 atalarekin, ez dutelako bultzatzen elkarteko kideen eta/edo boluntarioen inplikazio aktiboa beraien barne eta kanpo dinamiketan, ez eta haren gobernu organoen erabakien kalitate demokratikoan ere, eta ez daude bideratuta garapen komunitariora eta herritarrak aktiboki inplikatzera inguruko arazo ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak hobeki ezagutu eta erantzuteko gaitasuna, norbanakoena nahiz kolektiboa, izan dezaten, ez eta bizi baldintzak hobetzera ere

Santuario Animal Corazón Verde

G71311385

Sentsibilitate esparru bat sortzea ingurumenaren eta animalien arloan balioak lantzeko heziketaren bidez

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.2 atalarekin. Sentsibilizazio proiektu bat da, ez herritarren parte-hartzerako proiektu bat.

Breathless Navarra

G71394753

Hiri integrazioa

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.2 atalarekin, ez dutelako bultzatzen elkarteko kideen eta/edo boluntarioen inplikazio aktiboa beraien barne eta kanpo dinamiketan, ez eta haren gobernu organoen erabakien kalitate demokratikoan ere, eta ez daude bideratuta garapen komunitariora eta herritarrak aktiboki inplikatzera inguruko arazo ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak hobeki ezagutu eta erantzuteko gaitasuna, norbanakoena nahiz kolektiboa, izan dezaten, ez eta bizi baldintzak hobetzera ere

ANFAS

G31058258

ANFAS proiektua

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.2 atalarekin. Aurkeztutako proiektua ez da berez proiektu bat, landu nahi diren jardueren aurkezpena baizik.

FM, SFC eta SSQM Frida Nafarroako Elkartea

G31880883

Partaidetzazko hitzaldiak fibromialgiari, neke kronikoaren sindromeari eta sentsibilitate kimiko anizkoitzaren sindromeari buruz, gaixoentzat, haien familiartekoentzat eta ingurukoentzat

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.2 atalarekin, ez dutelako bultzatzen elkarteko kideen eta/edo boluntarioen inplikazio aktiboa beraien barne eta kanpo dinamiketan, ez eta haren gobernu organoen erabakien kalitate demokratikoan ere, eta ez daude bideratuta garapen komunitariora eta herritarrak aktiboki inplikatzera inguruko arazo ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak hobeki ezagutu eta erantzuteko gaitasuna, norbanakoena nahiz kolektiboa, izan dezaten, ez eta bizi baldintzak hobetzera ere

El Salvador Elkartasuna

V31735228

El Abrazo de las Mujeres

Proposatutako ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriko 4.2.2 atalarekin. Kulturartekotasun eta autoezagutzarako proiektu bat da, ez herritarren parte-hartzerako proiektu bat.

5. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, deialdian proiektuak aurkeztu dituzten toki entitate, GKE eta elkarte guztiei; eta igortzea Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Ekonomia Aferetarako Bulegora, eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan duen ordezkaritza delegatuari.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, hori guztia Nafarroako Gobernuaren aurrean aldez aurretiko errekerimendua egiten ahal dela ukatu gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan finkaturiko modu eta epeetan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 6an.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

ERANSKINAK

I. eranskina.–Toki entitateek aurkeztu eta dirulaguntza jaso duten proiektuei buruzko informazioa.

II. eranskina.–Toki ekintzako taldeek, garapenerako laguntzako GKEek, herritarren elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuek aurkeztu eta dirulaguntza jaso duten proiektuak.

III. eranskina.–Toki entitateek aurkeztutako proiektuak, dirulaguntzarik jaso ez dutenak deialdian ezarritako gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik.

IV. eranskina.–Toki ekintzako taldeek, garapenerako laguntzako GKEek, herritarren elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuek aurkeztutako proiektuak, dirulaguntzarik jaso ez dutenak deialdian ezarritako gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik.

Jaitsi beharreko fitxategiak Excel formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F2008380