1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
320/2020 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, udal musika eskolentzako dirulaguntzen 2020ko deialdia, apirilaren 30eko 117/2020 Ebazpenaren bidez onetsia, ebazten duena. DDBN identifikazioa: 504692.
2020ko ekainaren 5ean bukatu zen aipatu deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea (deialdia 2020ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ekoan) eta ekainaren 16an argitaratu zen Nafarroako Gobernuaren web-orrian (zerbitzuen katalogoan dagokion fitxan) musika eskola bakoitzari dagokion behin-behineko zenbatekoa, deialdiaren 3. oinarrian ezarritako zenbatekoa banatzearen ondorioz, 6. oinarriak xedatutakoarekin bat. Era berean, esleipen-hartzaileei 10 egun balioduneko epea eman zitzaien bidezkotzat jotzen zituzten alegazioak aurkezteko, interesdunei entzunaldia emateko deialdian aurreikusitako tramitea bete zedin.
Alegazioak aurkezteko epea bukaturik, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du 2020ko abuztuaren 4an, musika eskola bakoitzari dagokion behin betiko zenbatekoari buruz.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Ebaztea udal musika eskolentzako 2020. urteko dirulaguntzen deialdia, apirilaren 30eko 117/2020 Ebazpenaren bidez onetsia.
2. 3.000.000,00 euroko gastua onestea, 2020ko aurrekontuko “Musika eskolentzako dirulaguntza” izeneko 420001-42440-4609-322502 partidaren kargura, musika eskolen titularrak diren udal entitateentzat, ebazpen honen eranskinaren arabera, apirilaren 30eko 117/2020 Ebazpenaren bidez 2020. urterako onetsitako deialdian ezarritako arauetan aurreikusitakoari jarraikiz.
3. Orkoiengo Udalaren eskaera ez onartzea, epez kanpo aurkeztu delako.
4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
5. Administrazio ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
6. Ebazpen hau eta eranskina Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Arte Ikasketen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2020ko abuztuaren 20an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
ERANSKINA UDAL MUSIKA ESKOLENTZAKO DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 117/2020 Ebazpena, apirilaren 30ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. |
IFZ | ENTITATE TITULARRA | DEIALDIAREN 5. ATALAK EZARRIRIKO MUGAK | 2020KO DIRULAGUNTZAK |
EKARPENA UDALA 2019. URTEA | AURREK. %33 ESKOLA 2020. URTEA | ZENBATEKOA, GUZTIRA EUROTAN | 1. ORDAINKETA EUROTAN | 2. ORDAINKETA EUROTAN |
P3100600J | Ablitasko Udala | 45.504,46 | 38.577,00 | 14.823,32 | 7.411,66 | 7.411,66 |
G31213598 | Altsasuko Udalaren Musika Patronatua | 200.000,00 | 133.086,59 | 33.107,02 | 16.553,51 | 16.553,51 |
P3132500D | Antsoaingo Udala | 106.593,21 | 93.278,73 | 51.344,47 | 25.672,24 | 25.672,23 |
P3101900C | Agoizko Musika Eskolaren Patronatua | 50.698,24 | 50.494,95 | 26.439,58 | 13.219,79 | 13.219,79 |
G31282619 | Artaxoako Udalaren Musika Patronatua | 40.000,00 | 27.819,00 | 13.541,95 | 6.770,98 | 6.770,97 |
P3104200E | Azagrako Udala | 111.670,14 | 68.520,25 | 35.055,83 | 17.527,92 | 17.527,91 |
P3138600F | Barañaingo Udala | 359.000,00 | 317.790,00 | 224.944,01 | 112.472,01 | 112.472,00 |
G31255037 | Berako Udalaren “Isidoro Fagoaga” Musika Patronatua | 167.107,81 | 110.113,78 | 50.852,35 | 25.426,18 | 25.426,17 |
P3190300H | Berriozarko Udala | 186.705,80 | 123.475,77 | 67.927,83 | 33.963,92 | 33.963,91 |
P3105702I | Buñuelgo Udalaren Musika Patronatua | 13.875,00 | 15.265,14 | 5.818,48 | 2.909,24 | 2.909,24 |
G31115744 | Burlatako eta Atarrabiako Udalen Musika Patronatua | 462.200,00 | 324.003,24 | 182.426,63 | 91.213,32 | 91.213,31 |
G31279342 | Zarrakazteluko Udalaren Musika Patronatua | 18.000,00 | 17.645,10 | 9.918,34 | 4.959,17 | 4.959,17 |
V31794910 | Castejongo Musika Eskola erakunde autonomoa | 126.800,00 | 63.550,32 | 29.465,12 | 14.732,56 | 14.732,56 |
P3107100D | Cintruenigoko Udala | 63.551,72 | 68.452,92 | 59.813,36 | 29.906,68 | 29.906,68 |
P3107600C | Corellako Udala | 49.844,17 | 47.027,56 | 46.092,31 | 23.046,16 | 23.046,15 |
G31500358 | Doneztebeko Udalaren Musika Patronatua | 12.000,00 | 26.657,40 | 11.699,08 | 5.849,54 | 5.849,54 |
P3108500D | Eguesibarko Udala | 360.265,99 | 236.445,00 | 120.107,80 | 60.053,90 | 60.053,90 |
P3105000H | Baztango Udala | 86.850,83 | 67.514,70 | 33.293,38 | 16.646,69 | 16.646,69 |
P3109600A | Lizarrako Udala | 162.113,02 | 128.135,70 | 62.197,01 | 31.098,51 | 31.098,50 |
G31255128 | Etxarri Aranazko Udalaren Musika Patronatua | 28.784,72 | 50.032,29 | 28.077,80 | 14.038,90 | 14.038,90 |
P3174900E | Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea | 14.880,96 | 18.265,50 | 13.562,65 | 6.781,33 | 6.781,32 |
P3110500J | Fontellasko Udala | 18.216,62 | 21.245,40 | 14.660,09 | 7.330,05 | 7.330,04 |
P3111300D | Garinoaingo Udala | 19.293,43 | 36.984,82 | 19.293,43 | 9.646,72 | 9.646,71 |
G31226624 | Garraldako “Orreaga” Musika Eskolaren Patronatua | 184.091,00 | 201.611,85 | 160.133,16 | 80.066,58 | 80.066,58 |
G31208101 | Uharteko Udalaren Musika Patronatua | 111.000,00 | 103.238,85 | 65.960,72 | 32.980,36 | 32.980,36 |
P3190400F | Irurtzungo Udala | 48.258,22 | 42.195,67 | 28.181,33 | 14.090,67 | 14.090,66 |
P3113700C | Lakuntzako Udala | 34.253,59 | 40.420,05 | 28.259,32 | 14.129,66 | 14.129,66 |
P3155300A | Lekunberriko Udala | 174.998,11 | 183.409,76 | 93.921,54 | 46.960,77 | 46.960,77 |
P3115100D | Leringo Udala | 14.216,92 | 14.718,00 | 5.425,06 | 2.712,53 | 2.712,53 |
P3115200B | Lesakako Udala | 76.764,31 | 51.150,00 | 19.463,96 | 9.731,98 | 9.731,98 |
P3115600C | Lodosako Udala | 85.215,10 | 55.605,00 | 23.064,44 | 11.532,22 | 11.532,22 |
G31255177 | Irunberriko Udalaren Musika Patronatua | 55.149,16 | 37.051,48 | 18.863,48 | 9.431,74 | 9.431,74 |
P3157869C | Martzillako Udalaren Musika Patronatua | 97.231,00 | 85.041,00 | 68.952,11 | 34.476,06 | 34.476,05 |
P3116900F | Milagroko Udala | 72.119,19 | 58.080,00 | 58.080,00 | 29.040,00 | 29.040,00 |
P3117600A | Murchanteko Udala | 27.565,81 | 38.751,90 | 27.565,81 | 13.782,91 | 13.782,90 |
P3102300E | Mutiloako Udala | 139.194,28 | 168.300,00 | 107.580,47 | 53.790,24 | 53.790,23 |
P3108801F | Noaingo Udalaren Musika Patronatua | 342.969,66 | 227.344,60 | 92.112,83 | 46.056,42 | 46.056,41 |
P3118901B | Olaztiko Udalaren Musika Patronatua | 23.140,50 | 13.054,80 | 4.638,22 | 2.319,11 | 2.319,11 |
P3119100J | Erriberriko Udala | 169.498,42 | 116.306,42 | 58.218,97 | 29.109,49 | 29.109,48 |
P3120100G | Iruñeko Udala | 1.674.049,06 | 601.398,60 | 356.006,82 | 178.003,41 | 178.003,41 |
G31279086 | Azkoiengo Udalaren Musika Patronatua | 165.100,00 | 98.769,00 | 56.259,13 | 28.129,57 | 28.129,56 |
P3120601D | Garesko Udalaren Musika Sustatzeko Patronatua | 42.509,99 | 47.483,70 | 37.271,41 | 18.635,71 | 18.635,70 |
G31667918 | Ribaforadako Udalaren Musika Patronatua | 60.740,44 | 64.628,93 | 53.360,24 | 26.680,12 | 26.680,12 |
G31368020 | Erronkariko Udalaren Musika Patronatua | 10.600,00 | 9.278,01 | 5.570,01 | 2.785,01 | 2.785,00 |
P3121501E | San Adriango Musika Eskola erakunde autonomoa | 80.032,25 | 78.929,57 | 45.013,17 | 22.506,59 | 22.506,58 |
G31272172 | Zangozako Udalaren Musika Patronatua | 212.500,00 | 150.956,52 | 85.758,41 | 42.879,21 | 42.879,20 |
P3122700B | Tafallako Udala | 281.269,87 | 184.206,00 | 108.735,19 | 54.367,60 | 54.367,59 |
P3123200B | Tuterako Udala | 631.672,27 | 296.288,84 | 127.157,64 | 63.578,82 | 63.578,82 |
G31462682 | Alesbesko Udalaren Musika Patronatua | 19.800,00 | 35.366,11 | 19.800,00 | 9.900,00 | 9.900,00 |
G31471873 | Zizur Nagusiko Udalaren Musika Patronatua | 295.690,89 | 186.918,60 | 90.184,72 | 45.092,36 | 45.092,36 |
GUZTIRA | 7.998.179,12 | 5.396.951,42 | 3.000.000,00 | 1.500.000,12 | 1.499.999,88 |
Iragarkiaren kodea: F2009548