192. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

87/2020 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, 2020-2021 ikasturterako jarraibideak onesten dituena hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du. Ebazpen honek helburu du jarraibide batzuk onestea, indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta garatzeko balioko dutenak, behar bezalako antolaketa eta funtzionamendu egokia lor daitezen hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxeetan 2020-2021 ikasturtean, haien autonomiaren esparruan.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Eranskinean ageri diren jarraibideak onestea. Jarraibide horietan 2020-2021 ikasturterako arautzen dira Nafarroako Foru Komunitatean hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua.

2. Ebazpen honen eranskineko jarraibideak entitate eta ikastetxe pribatu itunduei edo diruz lagunduei aplikatuko zaizkie, dagozkien afera orotan, galarazi gabe ikastetxe horien titularrek dituzten eskumenak.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta hezkuntza entitate eta zentroetara.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko uztailaren 28an.–Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua 2020-2021 ikasturtean arautzeko jarraibideak

Ikasturte hasierako jarraibideek indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta argitzen dituzte, eta arautu gabeko beste batzuk arautzen, ikastetxe bateratuen antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko. Horrez gain, ikasturtean lehentasunez landu behar diren lerroak ezartzen dituzte.

Jarraibideak zazpi kapitulutan daude bereizita:

Lehenengoan, hainbat alderdiri buruzko informazioa biltzen da: ikastetxe bateratuaren plangintza (eta oharrak egiten dira honako honen gainean: proiektu funtzionala eta urteko jarduketa plana, ikastetxe bateratua hobetzeko plana eta urteroko jarduketa planaren eranskin bat, kontingentzia planari buruzkoa); Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuen urteko programazio orokorra (eta oharrak egiten dira irakaskuntza horiek ematetik sortzen diren berariazkotasunen gainean), Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe bateratuek eta BHIek jarduketa planean duten parte-hartzea, biurteko hobekuntza plana, eta programazio didaktikoetan kontuan hartu beharreko alderdiak, bereziki martxoaren 5eko 21/2019 Foru Agindua betetzeari buruzkoak, zeinaren bidez, Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloen ebaluazioa arautzen baita.

Bigarrenean, Lanbide Heziketaren 2017-2020 Plan Estrategikoaren inplementazioari heltzen zaio, bai eta Lanbide Heziketako irakaskuntzen berariazko programa eta ekintzei ere: KIMUA programa, Lanbide Heziketa Duala, Spainskills txapelketak, enpresetako egonaldiak, lanbiderako informazioa eta orientazioa, eta berrikuntza eta mugikortasun proiektuak.

Hirugarrenean, Hezkuntza Departamentuaren beste programa orokor batzuk garatzeko jarraibideak zehazten dira, esate baterako: “Elkarbizitza. Laguntza programa”, “Berdintasuna eta hezkidetza. Skolae Programa” eta “Aniztasunari Erantzuteko Plana”.

Laugarrenean, hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako irakaskuntzak garatzeko jarraibideak ezartzen dira.

Bosgarrenean, Hezkuntza Departamentuko beste irakaskuntzetarako ere amankomunak diren jarraibideak azaltzen dira.

Seigarrenean, antolaketa-alderdi berariazko batzuk zehazten dira, beharrezkoak direnak hezkuntza sisteman Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen funtzionamendurako; eta oharrak egiten dira, bereziki, 2020-2021 ikasturteko curriculum plangintzaren eta arreta digital ez presentzialaren gainean eta irakasleen eskola-denboraren gainean.

Zazpigarrenean, erreferentziazko agiri estrategikoa eta Lanbide Heziketako irakaskuntzetan gehien erabiltzen diren arauak azaltzen dira.

I. KAPITULUA

Ikastetxe bateratuaren plangintza - Lanbide Heziketa irakasten duten Bigarren Hezkuntzako Institutuen urteko programazio orokorra

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan (LOE aurrerantzean) arautzen diren Lanbide Heziketako irakaskuntzak eskaintzen ahal dira Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 11. artikuluan aipatzen diren ikastetxe bateratuetan, bai eta LOEn araututako ikastetxeetan ere, haren 39.5 artikuluak ezartzen duen bezala.

Irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatearen eremuko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuak arautzen ditu, abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz, zeinak, ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 11. artikulua garatuz, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen oinarrizko beharkizunak arautzen baititu. Aipatu errege dekretuak ezartzen duenez, ikastetxe bateratuek autonomia izanen dute antolaketan, pedagogian eta kudeaketa ekonomikoan eta langileenean, administrazio eskudunak ezartzen duenari jarraituz; bestetik, autonomia erkidegoetako hezkuntza eta lan arloko administrazioek, ordezkaritza handiena duten enpresaburuen erakundeekin eta sindikatuekin lan eginez, plangintza komuneko eredu bat ezarriko dute, urtekoa edo urte anitzekoa, beren lurralde eremuko ikastetxe bateratuen sarerako.

Horretan oinarrituta, Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuek, ikasturte bakoitzean, urteko jarduketa planean zehaztuko dute ikastetxe bateratuaren proiektu funtzionalean definitutakoa.

1.–Ikastetxe bateratuak: berraztertzea bateratzen diren proiektu funtzionala eta Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak definitutako jarduketa plana, Lanbide Heziketaren plan estrategikoan zehaztutako ardatzekin eta xedeekin bat.

1.1. Proiektu funtzionala eta jarduketa lerroak.

Ikastetxe bateratuentzat, ikastetxea definitu eta haren antolaketa eta kudeaketa biltzen dituen dokumentua da proiektu funtzionala. Proiektu funtzional horrek ikastetxe bateratuetarako jarraibideak kontuan hartu eta garatu behar ditu. Hezkuntza Departamentuak, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuak definitzen dituzte jarraibide horiek, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko gainerako kideekin batera.

Proiektu funtzionala urte anitzekoa da, eta funtsezko tresna da Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen antolaketan eta plangintzan. Zuzendaritza taldeak prestatuko du, ikastetxearen langile guztien laguntzarekin, eta Gizarte Kontseiluak onetsiko du.

Zuzendaritza taldeak proiektu funtzionala berrikusi beharko du ikasturte bakoitzean, eta bidezkotzat jotzen dituen aldaketak ezarriko ditu. Halaber, proiektuaren kopia bana bidaliko die Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuari eta Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuari.

2020-2021 ikasturtean, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuek gainbegiratu beharko dute edo, bestela aldatu, 2019-2020 ikasturtean egindako bateratzea, proiektu funtzionala lerrokaturik egon zedin Nafarroako Lanbide Heziketako Kontseiluak definitutako jarduketa planarekin, bat etorriz Lanbide Heziketaren plan estrategikoan zehaztutako ardatzekin eta xedeekin.

Proiektu funtzionala berraztertu behar da aurreko ikasturterako zehaztutako bost jarduketa lerro bakoitzerako, eta orain, horietaz gain, badago beste jarduketa lerro bat:

a) Berrikuntza metodologikoa eta teknologikoa.

“Berrikuntza metodologikoa eta teknologikoa” deritzon jarduketa lerroari dagokionez, beharrezkoa da gainbegiratzea, eta hala badagokio, aldatzea, proiektu funtzionalean Lanbide Heziketan berrikuntza metodologikoa eta teknologikoa sustatze aldera jasotako neurriak. Horrek bide emanen du baloratzeko emandako erantzuna egokitu den lan merkatutik eta prestakuntzaren antolamendutik egindako eskaeretara.

Batetik, gainbegiratuko dira, bai Hezkuntza Departamentuak joan den ikasturtean proposatutako berrikuntza metodologikoko neurriak, bai ikastetxe bateratuak berak berrikuntzaren arlo honetan zehaztutako neurriak.

Bestetik, gainbegiratuko dira, bai Hezkuntza Departamentuak joan den ikasturtean proposatutako berrikuntza teknologikoko neurriak, bai ikastetxe bateratuak berak berrikuntzaren arlo honetan zehaztutako neurriak. Gainbegiratze hori ikastetxe bateratu guztiek egin behar dute, bai beren prestakuntza eskaintza Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin (S3) estuago loturik dutenek, bai beren prestakuntza eskaintza Nafarroako S3-arekin hain estuki loturik ez dutenek.

b) Lanbide informazioa eta orientazioa hobetzeko modu erabakigarrian laguntzea.

“Lanbide informazioa eta orientazioa hobetzea” deritzon jarduketa lerroari dagokionez, erabakigarria da gainbegiratzea, eta hala badagokio, aldatzea, proiektu funtzionalean lanbide informazioa eta orientazioa hobetze aldera jasotako neurriak. Horrek bide emanen du baloratzeko, besteak beste, ea zuzendu den Lanbide Heziketako irakaskuntzak aukeratzen dituzten ikasleen portzentajea eta behar adina eskulan kualifikatu eramaten den produkzio eta zerbitzu sektoreetara.

Gainbegiratuko dira, bai Hezkuntza Departamentuak aurreko ikasturtean lanbide informazioa eta orientazioa hobetzeko proposatutako neurriak, bai ikastetxe bateratuak berak zehaztutako neurriak.

Ikastetxe bateratuek lanbide informazioa eta orientazioa hobetzen lagundu behar dute. Eginkizun hori betetzea irakasle guzti-guztien erantzukizuna da, eta, bereziki, LPOko eta EESko irakasleena, tutoreena eta Orientazio Departamentuena.

c) Lanbide Heziketa Dualaren garapena eta finkapena.

“Lanbide Heziketa Dualaren garapena eta finkapena” jarduketa lerroari dagokionez, ez da zalantzan jartzen berraztertu eta, hala badagokio, aldatu behar direla proiektu funtzionalean aurreikusitako neurriak, helburu dutenak Lanbide Heziketa Duala gutxinaka ezartzea bultzatzea. Horri esker, aukera dago baloratzeko ea zer mailatan ari den egokia izaten prestakuntza modalitate honen garapena, zeinak erakutsi baitu bide egokia dela ikasleen prestakuntzan zeharkako gaitasunak bultzatzeko, modalitate honetan ikasten dutenen enplegagarritasuna errazteko eta lan-ingurunearen beharrei erantzun egokiagoa emateko.

Gainbegiratuko dira, bai Hezkuntza Departamentuak aurreko ikasturtean prestakuntza modalitate hau pixkanaka ezartzea sustatzeko proposatutako neurriak, bai ikastetxe bateratuak berak zehaztutako neurriak.

d) Kanpoko ekintzen sustapena.

“Kanpoko ekintzen sustapena” deritzon jarduketa lerroari dagokionez, ikastetxeek gainbegiratuko dituzte, eta hala badagokio, aldatu, bai Hezkuntza Departamentuak aurreko ikasturtean ikastetxearen kanpo proiekzioa sustatzeko proposatutako neurriak, bai ikastetxe bateratuak berak zehaztutako neurriak.

e) Ikastetxearen identitatea ezaugarritzea.

Gainbegiratu beharko dira, halaber, eta hala badagokio, aldatu, Hezkuntza Departamentuak “Ikastetxearen identitate” bat lortze aldera aurreko ikasturtean proposatutako analisi neurriak, bai eta ikastetxe bateratuak berak lerro honi dagokionez zehaztutako beste analisi neurri batzuk ere.

Nafarroako ikastetxe bateratu bakoitzaren identitate ezaugarriak modu hausnartuan identifikatzea ezinbestekoa da Lanbide Heziketaren presentzia bultzatzen laguntzeko Nafarroako gizartean.

f) Genero ikuspegia txertatzea.

Jarduketa lerro berri honetan, ikastetxeek jarduketak txertatu eta egokitu behar dituzte, ikastetxe bateratuaren jarduketa guztietan zeharka aplikatzeko emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa.

Ulertu behar da genero-ikuspegia dela, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 3.f) artikuluak zehaztu bezala, “errealitatearen analisia, kontuan hartzen dituena gizartean emakumeei eta gizonei esleitzen zaizkien rol eta eginkizun desberdinak, horiei ematen zaien balioa eta bien artean dauden erlazioak; emakumeen kontrako diskriminazioa, desparekotasuna eta bazterketa identifikatu, ezbaian jarri eta baloratzea ahalbidetzen du, bai eta genero-faktoreen gainean eragiteko eta genero-ekitatea eraikitzen aurrera egiten lagunduko duten aldaketarako baldintzak sortzeko abiatu behar diren ekintzak ere”.

Zenbait ekintza proposatzen dira, ikastetxeak egin ditzan, modu irekian, aipatutako adierazleei erantzuteko, gutxienez. Ekintza batzuk deskriptiboagoak dira, eta emakumeek eta gizonek ikastetxean duten ordezkagarritasuna aztertu eta analizatzen dituzte. Beste batzuk analitikoagoak eta proaktiboagoak dira, eta ekintza zehatzak proposatzen dituzte emakumeen eta gizonen desberdinkeriari aurre egiteko hezkuntza eta lanbide arloan, hala nola bien berdintasuna helburu duen prestakuntza proaktiboa sustatzea.

Genero ikuspegia txertatuta, erantzuten zaie proposatutako ekintzen bi tipologiei, zeinak beharrezkoak baitira ebazpen honetako adierazleetarako, baita ikastetxe bateratuak zehaztu dituen beste ekintza berekiei ere.

Aurreko apartatuetan garatutako jarduketa lerroak berraztertzea eta proposatutako jarduketa lerro berria eranstea; hori, behintzat, egin beharko dute ikastetxe bateratuek 2020-2022 aldirako proiektu funtzionalen urteroko berrikuspenean. Ikastetxe bateratuek, beren autonomia baliatuz, erabakiko dute zein izanen diren, beren ustez, garatu beharreko gainerako elementuak.

1.2. Jarduketa lerroak: adierazleak.

Proiektu funtzionala gainbegiratzeko eta, hala badagokio, aldatzeko analisian, ikastetxeek erabiliko dituzte Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak 2020-2022 aldirako jarduketa lerro bakoitzerako proposatutako adierazleak, alde batera utzi gabe ikastetxeak egokitzat jotzen dituen beste adierazle batzuk.

Hona hemen Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak proposatutako adierazleak:

a) Berrikuntza metodologikoa eta teknologikoa.

–Ikastetxe bateratuak zenbat ekimenetan parte hartzen duen: ekintzailetzari lotutakoak, sormena eta berrikuntza arlokoak, jardunbide egokiak trukatzekoak eta abar.

–Berrikuntza teknologikorako proposatu edo garatu dituen proiektuen kopurua.

–Ikaskuntzaren metodologia berriak aplikatzen dituzten taldeen ehunekoa edo berrikuntza pedagogikorako programetan parte hartzen dutenena.

–Elkarlaneko ikaskuntzaren metodologietan prestakuntza jaso duten irakasleen kopurua eta ehunekoa.

b) Lanbide informazioa eta orientazioa hobetzeko modu erabakigarrian laguntzea.

–Lanbide Heziketa kanpora zabaltzeko ekintzen kopurua.

–Lanbide Heziketan genero arrakalari aurre egiteko ekintzen kopurua.

–Gizarte Kontseiluen bidez bideratutako ekintza proposamenen kopurua.

c) Lanbide Heziketa Dualaren garapena eta finkapena.

–Ikastetxe bateratuaren Lanbide Heziketa Dualaren modalitateak biltzen dituen ikasleen kopurua eta ehunekoa.

–Lanbide Heziketa Dualaren modalitatean laguntzen duten enpresen kopurua.

–Ikastetxean Lanbide Heziketa Dualaren modalitatea zer-nola ezarri den aztertzeko jarduera kopurua.

d) Kanpoko ekintzen sustapena.

–Atzerrian egonaldiak egiten dituzten ikasleen kopurua eta ehunekoa.

–Atzerrian egonaldiak egiten dituzten irakasleen kopurua eta ehunekoa.

–Enpresetan prestakuntza egonaldiak egiten dituzten irakasleen kopurua eta ehunekoa.

e) Ikastetxearen identitatea ezaugarritzea.

–Ikastetxearen identitatea ezaugarritzeko jardueren kopurua.

–Enplegurako Lanbide Heziketaren inguruan proposatutako ekintzen kopurua.

–Ikastetxearen eskaintza aztertzeari lotuta proposatutako ekintzen kopurua, dibertsifikazioari eta modalitateei dagokienez.

f) Genero ikuspegia txertatzea.

–Hizkera inklusiboa erabiltzea, baita emakumeen eta gizonen irudia ere ikastetxearen kanpoko eta barneko komunikazioetan.

–Nesken eta mutilen zer ehunekok duen ordezkaritza kargua (ordezkariak).

–Emakumeen eta gizonen zer ehuneko dagoen ikastetxe publikoko zuzendaritza taldean, departamentuetako burutzetan eta ikastetxeko gainerako organoetan.

–Hedapen ekintzak, ikastetxean eta eskaintzako ziklo bakoitzean ordezkaritza txikiena duen generoari zuzenduak.

–Genero ikuspegia irakaskuntzan txertatzeko ekintzak.

Genero ikuspegia txertatze aldera eta bat etorriz Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoarekin, nola proposatutako adierazleekin hala ikastetxeak zehaztutako beste adierazle batzuekin, sistematikoki sartu beharko da sexuaren aldagaia egiten diren estatistika, inkesta eta datu-bilketa guztietan; beraz, datuak sexuaren arabera bereizita egonen dira.

2.–Ikastetxe bateratuak: Urteko jarduketa plana (UJP).

2.1. Xedapen orokorrak.

LOEren 125. artikuluan jasotzen den urteko programazio orokorra Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe bateratuetan garatuko da “urteko jarduketa plana” (UJP) izenarekin. Urteko jarduketa plana oinarrizko tresna bat da, ikastetxe bateratuaren plangintza, antolaketa eta funtzionamendua biltzen dituena, eta haren bidez zehazten dira ikasturtean zehar garatuko diren proiektu funtzionala, antolaketarako eta funtzionamendurako arauak eta kudeaketa proiektua. Dokumentu hori prestatzeko orduan, zorroztasuna, erraztasuna eta erabilgarritasuna hartuko dira kontuan.

Autonomiaren, erantzukizunaren eta efizientziaren printzipioekin bat etorriz, zuzendaritza taldeak bere baliabideak kudeatuko ditu, baita Hezkuntza Departamentuak ezarritako prestakuntza eskaintza ere (antolaketa, ordutegia, koordinaziorako egutegia, etab.), hark ezarritako ordutegi irizpideak betez, ikasleentzako laguntza eta emaitza akademikoak hobetzeko.

Urteko jarduketa plana (UJP) ikastetxe bateratuko zuzendaritza taldeak eginen du, klaustroaren eta Gizarte Kontseiluaren eztabaidak eta erabakiak entzun eta gero, besteak beste.

Ikastetxeko zuzendariak onartu ondoren, ikastetxeko kide guztiek nahitaez bete beharko dute urteko jarduketa plana.

Ikasturtea bukatutakoan, urteko jarduketa plana zenbateraino bete den ebaluatuko du zuzendaritza taldeak. Ondorio nagusiak ikasturte bukaerako memorian jasoko dira, zeina igorriko baitzaie, Gizarte Kontseiluak onetsi ondoren, ikastetxeari dagokion erreferentziako ikuskatzaileari eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuari, baliabide digitalen bidez, uztailaren 10a baino lehen.

2.2. Informazioa biltzeko iturriak.

Urteko jarduketa plana prestatzeko, iturri hauek aztertzearen ondoriozko jarduketa lerroak hartuko dira kontuan:

a) Helburuak urteka zehaztea: eratortzen dira ikastetxe bateratuaren proiektu funtzionaletik (batez ere proiektu funtzionalean zehaztutako adierazleen betetze-mailari dagokionez), ikastetxearen autoebaluazioaren ondoriozko biurteko hobekuntza planetik eta zuzendaritza proiektutik.

b) Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuak edo ikastetxe bateratuaren Gizarte Kontseiluak nabarmendutako alderdiak Lanbide Heziketaren 2017-2020 Plan Estrategikoari buruz.

c) Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuak edo ikastetxeko bateratuaren Gizarte Kontseiluak nabarmendutako alderdiak ikastetxearen esparruko eta bere eragin-eremuko ekoizpen eta zerbitzu sektoreari buruz.

d) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak nabarmendutako alderdiak aurreko ikasturteko urteko jarduketa plana gainbegiratzean.

e) Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak eta Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuak nabarmendutako alderdiak aurreko ikasturteko urteko jarduketa planaren analisian.

f) Aurreko ikasturteko azken memorian proposatutako hobekuntza arloak.

g) Barreneko eta kanpoko proben emaitzen analisia, baita hobetzeko proposamenak ere.

h) Hezkuntza Departamentuak ematen dituen ikasturte hasierako jarraibideak.

i) Ikastetxean ezarritako bestelako programak. Bereziki jorratuko dira ikastetxeko berrikuntzako eta eraldatze orokorreko programak.

j) Hala badagokio, ikastetxearen kalitatea kudeatzeko sistemaren autodiagnostikoa, ikastetxeko emaitza gakoak eta ikastetxeko kalitatea kudeatzeko sistemaren berrikuspena.

2.3. Aurkezteko epea.

Behin zuzendaritza taldeak onartutakoan, urteko jarduketa planaren (UJP) ale bat bidaliko zaio ikastetxeari dagokion erreferentziako ikuskatzaileari, ahal dela bide telematikoak erabiliz, 2020ko azaroaren 19a baino lehen, eta hark egiaztatuko du UJPak indarreko araudia betetzen duela, eta proposatuko du, hala badagokio, beharrezko egokitzapenak egitea.

Urteko jarduketa planaren ale bat bidaliko da, halaber, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura eta Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, aurreko apartatuan adierazitako epe berean, planifikatu ahal izateko Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuek eta ikastetxe bateratuek elkarrekin egin beharreko lana.

Urteko jarduketa plana ikastetxean geldituko da ikastetxe bateratuko hezkuntza eta prestakuntza komunitate osoaren eskura.

2.4. Egitura eta edukia.

Hona hemen urteko jarduketa planaren (UJP) egitura eta edukia:

2.4.1. I. kapitulua.

a) Ikastetxe bateratuaren ingurune sozioekonomikoari eta lan inguruneari buruzko informazioa.

b) Ikastetxe bateratuaren proiektu funtzionalean aurreikusitako barne antolaketa eta egitura, giza baliabideak eta materialak (Gizarte Kontseilua; Eskola Kontseilua, halakorik balego; klaustroa; zuzendaritza taldea; Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen urteko lan plana; Orientazio Departamentua; ikastetxe bateratuko departamentuen urteko plana). Honako hau izanen du: ikastetxeko gobernu eta koordinazio organo bakoitza osatzen duten pertsonen zerrenda eguneratua eta aurreikusitako bileren egutegia.

c) Ikastetxe bateratuak egiten dituen jarduerak eta ematen dituen zerbitzuak. Deskribatu behar ditu ikastetxeak eskaintzen dituen zerbitzu osagarriak, eta adierazi behar ditu zein diren zerbitzu horietarako aurreikusitako onuradunak, arduradunak eta tenporalizazioa.

d) Ikastetxe bateratuaren ordutegi orokorra eta hura prestatzeko irizpideak: irakasleena, administrazio eta zerbitzuetako langileena eta jendea hartzekoa.

2.4.2. II. kapitulua.

a) Ikastetxe bateratuaren helburu espezifikoak eta urteko hobekuntza plana. 2020-2021 ikasturtean lortu nahi diren urteko helburu nagusiak azaldu behar dira, besteak beste 2.2 apartatuan bildutako informazio iturrien ondoriozkoak. Helburu horiek ikastetxe bateratuaren proiektu funtzionalarekin bat etorri beharko dute.

Urteko helburuak nabarmentzeko modukoak izanen dira, eta ikastetxe bateratuaren premien araberakoak, zeinak hezkuntza eta prestakuntza prozesuaren ondoriozkoak izanen baitira, baita ikastetxearen eraginpeko produkzio eta zerbitzu sektorearen inguruko prozesuen ondoriozkoak ere. Helburu horiek lotuta egon behar dute ikastetxeak 2020-2021 ikasturterako dituen lan esparruekin eta lantaldeekin. Helburuak zehatzak, neurgarriak eta lorgarriak ere izanen dira.

Urteko hobekuntza planaren barnean, egitura operatibo bat aurkeztuko da, betearazpena eta segimendua errazteko modukoa, eta atal hauek jasoko dira:

  • Helburuak
  • Adierazleak
  • Xedea
  • Ekintzak
  • Arduraduna
  • Egutegia
  • Ebaluazioa*

(*) Ebaluaziotzat jotzen da informazio zorrotz eta sistematikoa biltzea egoera baten gainean datu baliozko eta fidagarriak lortzeko, helburua izanik egoera horren iritzi bat eratzea eta ematea. Balorazio horiei esker, behar diren erabakiak hartzen ahalko dira ebaluatutako egoera zuzentzeko edo hobetzeko.

b) Proposatutako helburuak lortzeko neurriak eta horretarako eskura dauden baliabideak.

2.4.3. III. kapitulua.

a) Ikasketa bakoitzean eskaintzen diren prestakuntza jarduerak eta haien egutegia, bai eta haiek prestatzeko irizpide pedagogikoak ere, nola eskola-jarduerena hala jarduera osagarri eta eskolaz kanpokoena, halakorik balego. Azaldu behar da zer irizpide erabili diren lanbide moduluak eta ikasmailak banatzeko, bai eta horiek prestakuntza guneetan banatzeko ere; horretarako, kontuan hartu beharko da ikastetxe bateratuko guneak eta baliabideak optimizatu eta aprobetxatu behar direla.

Jarduera osagarri eta eskolaz kanpokoei dagokienez, halakorik balego, zehaztu behar da zer aurreikuspen duten 2020-2021 ikasturterako, eta adierazi behar da amaierako memorian norentzat izanen diren, bai eta arduradunak, tenporalizazioa eta balorazioa ere.

b) Irakaskuntza-programazioekiko adostasun agiriak. Ziurtatzeko programazioak egokitasunez jaso dituela eskatzen diren atal guztiak. Hortaz, programazio horiek gordetzeko ardura ikastetxeei dagokie. Dena dela, beharrezkoa den kasuetan, Hezkuntza Departamentuko dagokion zerbitzuak programazioa berariaz eskatzen ahalko du, irakaskuntza ikuskatzeko prozesuetan sartzeko, kalifikazioen erreklamazio kasuetan, analisi estatistikoak egiteko edo beste arrazoi batzuengatik.

Lanbide Heziketako urrutiko on line modalitatean irakatsitako moduluen programazioen adostasun-agiriak izan behar du Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren ikus-onespena, ziurtatzeko programazioak bat egiten duela Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketako urrutiko on line modalitaterako ezarritako proposamen metodologikoarekin.

2.4.4. IV. kapitulua.

a) Ikastetxe bateratuaren bestelako plan eta programa batzuk urtero zehaztea; 2020-2021 ikasturterako proposatutako aldaketak besterik ez dira zehaztu behar:

–Aniztasunari erantzuteko urteko plana.

–Orientazio akademikoaren plana/Tutoretza plana.

–Bizikidetza plana (urtero zehaztu beharra, abenduaren 16ko 204/2020 Foru Aginduaren 12. artikulua).

–Koordinazio pedagogikorako batzordearen lan plana, kasua bada.

–Orientazio departamentuaren lan plana.

–Departamentu didaktikoen / lanbide arlokoen lan plana.

–Hezkuntza-orientazioaren plana.

–Hizkuntza proiektua: adierazi behar da zer fasetan dagoen, helburuak eta planteamendua, bat etorriz Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuaren prestaketa arautzen duena otsailaren 19ko 16/2019 Foru Aginduan ezarritakoarekin; betiere ikastetxeak erabaki badu hura aplikatzea, aipatu foru aginduaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

–Hezkidetzaren nortasun plana (17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa).

b) Ikastetxeko urteko prestakuntza plana. Irakasleentzako prestakuntza instituzionalaren eta indibidualaren barruko ikastaroak zehaztuko dira, honako honi jarraikiz:

–Prestakuntza instituzionala: prestakuntza instituzionalaren planaren edukia ikastetxe bateratuko zuzendaritza taldeak finkatuko du. Bertan, honako hauek zehaztuko dira: prestakuntza ekintzak, helburuak, non eginen den prestakuntza, egutegia, iraupena (ordu kopurua) eta ebaluatzeko adierazleak. Plan hori taxutzeko, kontuan hartuko dira mailarako prestakuntza premiak, urteko jarduketa planaren ondoriozko jarduketa lerroak eta Hezkuntza Departamentuak ikastetxearen partaidetza duten plan, proiektu eta programetan proposatutako jarduketa lerroak.

–Prestakuntza indibiduala: irakasleek beraiek ezartzen dutena. Ikastetxeko zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, eta zuzendaritza taldeak gainbegiratuko du zenbateraino bete den, azken memorian.

2020-2021 ikasturtean zehar prestakuntzaren jarraipena eginen da (bai instituzionalarena, bai indibidualarena), eta azken memorian baloratuko da.

2.4.5. V. kapitulua.

–Urteko aurrekontua eta memoria ekonomikoa.

–Urteko jarduketa planaren jarraipena eta ebaluazioa. Zehaztu behar da nola eta noiz eginen den urteko jarduketa planaren jarraipen eta ebaluazio prozesua, bai eta periodikotasuna ere.

–Urteko jarduketa planaren amaierako memoria. Urteko jarduketa planaren atal berak izan behar ditu, eta, horrez gain, datu eta proposamen zehatzak, egokiak eta egingarriak jaso behar ditu. Gainera, ikastetxe bateratuak barne edo kanpo ebaluazioen emaitzei buruz edo ikastetxeak edo Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak zehaztutako beste ebaluazio batzuen emaitzei buruz egindako analisiaren balorazioa jaso behar du.

2.4.7. UJParen eranskina: Kontingentzia plana.

COVID-19ak eskola jardueran izan dezakeen eraginari erantzuteko eta hezkuntza jarduera ahalik eta egokien gara dadin bermatzeko asmoz, ikastetxe bateratuek kontingentzia plan bat diseinatu beharko dute, urteko jarduketa planaren parte izanen dena.

Ikasturtea hasi baino lehen, Hezkuntza Departamentuak ikastetxeetako zuzendariei bilera baterako deia eginen die, informazioa emateko COVID-19aren egoerari buruz eta eskola jardueran izan dezakeen eraginari buruz.

Nolanahi ere, kontingentzia plan horrek, gutxienez, atal hauek izanen ditu:

a) Pandemia-egoerari egokitutako eskola-antolaketa.

Ikastetxea egoki antolatzearren, zuzendariak zilegi izanen du murrizten zaizkion bi eskola-saioak erabiltzea ordu horietan ikasleei arreta emateko (Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Nafarroan Hobetzeko Itunean jasota dago eskola-orduen murrizketa hori).

b) Programazio didaktikoak.

Programazio didaktikoak ager daitezkeen egoeretara egokitu beharko dira, kontingentzia planean berean ezartzen diren ohartarazpenei jarraikiz.

c) Zuzkidura teknologikoa.

Zuzkidura teknologikoa ahalik eta hobekien aprobetxatzeko, ikastetxeak egindako plangintzari jarraikiz, irakasleak beraiek arduratuko dira ikasturtearen lehenengo egunetan ikasleei behar diren eskolak emateaz, gerta litezkeen egoeretan erabili beharreko baliabide teknologikoak egoki erabil ditzaten.

d) Gaitasun digitala hobetzeko plana.

Gaitasun digitala hobetzeko eta osasun prebentziorako plana, eranskin honen X. apartatuan aipatzen dena, 2020ko irailaren 18a baino lehen egin beharko da, nahitaez.

e) Urrutiko eskola-jarduerarako tutoretza plana.

Ikastetxe bateratuko zuzendaritza taldeak sortzen ahal diren irakaskuntza jarduera aldatzeko egoeren ondorioz ezarri beharreko jarduketei buruzko informazioa emateko bileretan, bereziki kontuan hartuko ditu familiei eta ikasleei jakinarazi beharreko informazioari buruzko jarduketak. Bilera horiek irailaren 18a baino lehenago eginen dira lehentasunez. Nola heziketa zikloetan onartzeko prozesua ez den guztiz bukatu egun horretarako, bilerak 2020ko urriaren 9a baino lehenago eginen dira, lehentasunez, ikasturtea egun hori baino geroago hasten duten ikasleentzat.

f) COVID-19 kontingentzia planaren arduraduna.

Ikastetxeko zuzendariak izendatuko du kontingentzia planaren arduradun izanen den irakaslea 2020-2021 ikasturterako. Arduradunari dagokio kontingentzia plana abian jartzea eta koordinatzea, baita ikastetxe bateratuko zuzendariak esleitzen dizkion gainerako eginkizunak betetzea ere. Horretarako, plana abian jarri arte, arduradunak edo arduradunek ordu-murrizketaren ondoriozko bi eskola-saioak izanen dituzte, Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Nafarroan Hobetzeko Itunean ezarritakoak, eta saio horiek erabiltzen segitzen ahalko dute eginkizun horiek betetzeko, ikastetxeko zuzendaritzari egoki iruditzen bazaio, ikasturtean zehar edo ikasturtearen edozein unetan.

3.–Ikastetxe bateratuak: Ikastetxe bateratuek “jarduketa planak” prestatzen parte hartzea.

Nafarroako Foru Komunitateko lanbide heziketako ikastetxe bateratuak arautzen dituen irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoa garatuz, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan egiten da “jarduketa plana”.

Ikastetxeetako gobernu organoek jarduketa plana prestatzen lagun dezaten sustatzeko, ikastetxe bateratuko zuzendariak, behin ikastetxeko gobernu organoen parte-hartzea bermatuko duen eta ikastetxeak berak erabakitzen duen barne prozesua eginda, txosten idatzi bat bidaliko dio Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariari, egokitzat jotzen diren proposamen edo iradokizunekin, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak kontuan har ditzan hurrengo biurtekoko “jarduketa plana” prestatzeko orduan.

Txosten hori 2020ko abenduaren 31 baino lehen bidaliko da, eta alderdi hauek jorratzen ahalko ditu: tituluak berritzea, prestakuntza eskaintza, enplegurako prestakuntza, lanbide arloko informazioa eta orientazioa, berrikuntza, antolaketa eta kudeaketa eredua eta ikastetxe bateratuak nahi duen beste edozein alderdi.

4.–Bigarren Hezkuntzako Institutuak: urteko programazio orokorra.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 216/2020 Ebazpenean adierazitakoaz gain (horren bidez, jarraibideak onetsi ziren antolaketa eta funtzionamendua arautzearren 2020-2021 ikasturtean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoetan), honako alderdi hauei ere eman beharko diete arreta berezia beste irakaskuntzez gain hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako irakaskuntzak ere ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuek:

4.1. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak ezarri duen jarduketa planarekin lotutako neurrien berrikuspena eta programazioa.

2020-2021 ikasturtean, Bigarren Hezkuntzako institutuek gainbegiratu eta, hala badagokio, aldatu beharko dituzte Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak ezarri duen jarduketa planean aipatzen diren sei jarduketa lerro estrategikoekin lotutako neurriak. Lerro horiek kapitulu honen 1. jarraibidean garatzen dira.

4.2. Lanbide Heziketako programa berariazkoen berrikuspena:

Bigarren Hezkuntzako Institutuek berraztertu eta programatu beharko dituzte ikastetxeetan ezarritako Lanbide Heziketaren berariazko planak.

4.3. LHko irakaskuntzak ematen dituzten BHIen lankidetza “jarduketa plana” prestatzen:

BHIetako gobernu organoek jarduketa plana prestatzen lagun dezaten sustatzeko, BHIko zuzendariak, behin ikastetxeko gobernu organoen parte-hartzea bermatuko duen eta ikastetxeak berak erabakitzen duen barne prozesua eginda, txosten idatzi bat bidaliko dio Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariari, egokitzat jotzen diren proposamen edo iradokizunekin, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak kontuan har ditzan hurrengo biurtekoko “jarduketa plana” prestatzeko orduan.

Txosten hori 2020ko abenduaren 31 baino lehen bidaliko da, eta alderdi hauek jorratzen ahalko ditu: tituluak berritzea, prestakuntza eskaintza, enplegurako prestakuntza, lanbide arloko informazioa eta orientazioa, berrikuntza, antolaketa eta kudeaketa eredua eta/edo ikastetxeak nahi duen beste edozein alderdi.

5.–Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu itunduak: Plangintza instituzionaleko agiriak.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 216/2020 Ebazpenean adierazitakoaz gain, hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe pribatu itunduek arreta berezia eman beharko diete honako alderdi hauei, galarazi gabe ikastetxe horietako zuzendariek dituzten eskumenak eta indarreko araudiarekin bat:

5.1. Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua lerrokatzea.

2020-2021 ikasturtean, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu itunduek berrikusi beharko dute lerrokatuta dagoela ikastetxeko hezkuntza proiektua Nafarroako Lanbide Heziketako Kontseiluak definitutako jarduketa planarekin, Lanbide Heziketaren plan estrategikoan zehaztutako ardatzekin eta xedeekin bat.

Ikastetxeko hezkuntza proiektua berrikusi beharko da oinarri harturik eranskin honen 1. jarraibidean adierazitako sei jarduketa lerroak.

5.2. Urteko Programazio Orokorra lerrokatzea eta berrikustea.

2020-2021 ikasturtean, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu itunduek berrikusi behar dute urteko programazio orokorra lerrokatuta dagoela 2. jarraibidean ikastetxe bateratuen urteko jarduketa planari dagokionez ezarritakoarekin.

6.–Biurteko hobekuntza plana.

2019-2020 ikasturteko azken memorian biurteko planari egindako ebaluazioa oinarritzat hartuta, ikastetxe bateratuek biurteko plan berri bat aurkeztuko dute 2020-2022 urteetarako, ikastetxearen eta departamentuen jardunari buruzkoa. 2018-2020ko biurteko planean lortu ez diren helburuak mantentzen ahalko dira, eta beste hobekuntza arlo batzuk ere bai, 2017-2018ko jardunaren autoebaluazioan hautemandakoak, amaitutako biurteko planean sartu gabeak. Azken bi ikasturte horietan lortutako emaitzen bilakaeraren analisia eguneratu behar da. Horretarako, EDUCA erabiltzen ahalko da emaitza akademikoak ateratzeko eta ebaluazioa egiteko.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuko du jardunari buruzko biurteko hobekuntza plan berrien garapena eta ezarpena, zeinak aplikatuko baitira 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txostena bidaliko du Lanbide Heziketaren Zerbitzura. Txosten horretan, zehaztuko da zer emaitza izan duen ikastetxe bateratu, Bigarren Hezkuntzako institutu eta Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituen zentro bakoitzean jardunari buruzko biurteko hobekuntza plan berrien gainean egindako ikuskapenak.

7.–Programazio didaktikoak.

Ikastetxeek lanbide modulu guztien programazio didaktikoak prestatu beharko dituzte, bai eta modulu horien zati diren lan unitateenak ere, eta dagokien plangintza dokumentuan jasoko dira.

Programazio didaktikoetan gauzatzen da nola garatuko den curriculuma ikasgelan. Programazio didaktikoetan alderdi hauei erreparatuko zaie bereziki:

a) Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren curriculum berria duten zikloak ezartzearen ondorioz egin beharreko egokitzapena.

b) Egin beharreko egokitzapena martxoaren 5eko 21/2019 Foru Agindua indarrean sartzearen ondorioz (foru agindu horren bidez arautu ziren Nafarroako Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena); beste alderdi batzuen artean, honako hauek hartu beharko dira kontuan:

–Ebaluazio irizpideak zehaztea, adierazita zehatz-mehatz zer mailatan lortu behar diren dagokion lanbide modulua gainditzeko eska daitekeen ikaskuntzaren emaitzak, aipatu foru aginduaren 4.2 artikuluan ezartzen den moduan.

–Ebaluazio jarraituko sisteman erabiltzen diren prozedurak eta tresnak, aipatu foru aginduaren 5.2 artikuluan ezarritakoarekin arabera.

–Zehaztea zer hainbanaketa duen, ebaluazio tresna bakoitzarekin lortutako informazioaren arabera, ebaluazio jarraituko jarduera bakoitzak kalifikazio partzialen eta azken kalifikazioei dagokienez ebaluazio jarraituko sisteman, bat etorriz aipatu foru aginduaren 5.2 artikuluan ezarritakoarekin; kontuan hartu behar da ebaluazio jarraituko sisteman, baldin eta programazioan jasotzen bada amaierako ebaluazioko jardueraren bat egitea ebaluazio jarraituko jardueren barruan, amaierako ebaluazioko jarduera horren kalifikazioa ezin dela izan lanbide moduluaren kalifikazioaren %35etik gorakoa dagokion ebaluazioan.

–Amaierako ebaluazioko sisteman erabiltzen diren prozedurak eta tresnak, aipatu foru aginduaren 5.4 artikuluan ezarritakoarekin arabera.

–Zehaztea zein hainbanaketa duen, ebaluazio tresna bakoitzarekin lortutako informazioaren arabera, ebaluazio jarduera bakoitzak kalifikazio partzialen eta azken kalifikazioei dagokienez amaierako ebaluazioko sisteman, bat etorriz aipatu foru aginduaren 5.4 artikuluan ezarritakoarekin; kontuan hartu behar da amaierako ebaluazioko sisteman, baldin eta programazioan jasotzen bada jarduera osagarriren bat egitea amaierako ebaluazioko jarduerez gain, jarduera osagarri horren kalifikazioa ezin dela izan lanbide moduluaren kalifikazioaren %80tik gorakoa dagokion ebaluazioan.

–Aipatu foru aginduaren 6. artikuluan ezarritakoa programazioei eta ebaluazioari buruz.

–Ezartzea lorpenaren, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren eta beren irakas-lanaren adierazleak, aipatu foru legearen 10.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

–Programazioa egokitzea aipatu foru aginduaren 18. artikuluan adierazitako alderdiei, erreklamazioak ebazteari dagokionez.

–Irizpideak ezartzea lehen ikasmailako lanbide moduluak gainditu gabe bigarren ikasmailara igarotzen diren ikasleei arreta emateko, bai eta aurreikusitako jarduerak, orientabideak eta laguntzak ere, aipatu foru aginduaren 10.6 artikuluan ezartzen den moduan.

–Antolatzea lanbide moduluetako ikaskuntzen errekuperazioa, baliatuz errekuperazio programa bat ebaluazio partzialeko azken saioaren ondoren moduluren bat “Gainditzeko zain” duten ikasleen kasuan, bai eta Lantokiko Prestakuntza modulua egin aurreko ebaluazio partzialeko saioaren ondoren egoera horretan dauden ikasleen kasuan ere (bigarren ikasmaila bada), bat etorriz aipatu foru aginduaren 22. artikuluan ezarritakoarekin.

c) Goi mailako zikloetako moduluetarako, ECTS kredituen baliokidetasuna zein den jaso behar da programazio didaktikoetan.

d) Kontingentzia planetik etortzen diren adierazpenak kontuan izanda egin behar diren egokitzapenak, izan litezkeen egoeren arabera.

Bestalde, ikasleek programazio didaktikoen oinarrizko alderdiei buruzko informazioa jaso beharko dute, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen bidearen bitartez, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarri bezala. Foru agindu horren bidez, ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetarako.

Orobat, ikasleek edo gurasoek edo legezko ordezkariek, baldin ikaslea adingabea bada, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen prozeduraren bidez, erreklamazio sistemaren berri jasoko dute, hain zuzen ere maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduan ezarritakoaz, honako hauei dagokienez: erreklamazio motak, prozedurak eta erreklamazioak jartzeko epeak.

II. KAPITULUA

Inplementatzea Lanbide Heziketako 2017-2020 Plan Estrategikoa eta Lanbide Heziketako programa espezifikoak

8.–Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoaren garapena.

Lanbide heziketaren Plan Estrategikoa Hezkuntza Departamentuak prestatzen du, Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekin elkarlanean eta aktiboki parte hartuta Nafarroako eragile ekonomiko eta sozialek, prestakuntza ematen duten entitateek, toki garapenerako agenteek, klusterrek, enpresa elkarteek eta industria nahiz zerbitzu enpresek. Lanbide Heziketaren arloan garatu beharreko ekintzen ardatza da plan estrategiko hori.

Plan Estrategikoaren hiru ardatzen esparruan daude ekintza horiek. Zehaztutako hiru ardatzak hauek dira:

–Nafarroan, Lanbide Heziketaren bidez S3 estrategiari sostengua ematea.

–Gure gizartearen kohesioari eta jasangarritasunari balioa ekartzea.

–Lanbide Heziketa indartu eta etengabe eguneratzea.

Hiru ardatz horiek 16 helburu, 53 jarduketa eta 137 ekintza zehatz jasotzen dituzte. Ekintza horietako bakoitzak zehaztuta ditu ebaluatzeko eta betetze maila neurtzeko adierazleak. Esparru horretan biltzen dira Lanbide Heziketaren arloan azken ikasturteetan garatu diren jarduketa guztiak, bai eta 2020-2021 ikasturterako aurreikusitakoak ere.

Horrenbestez, Lanbide Heziketako ikastetxeek ordu kopuru bat dute LHko Plan Estrategikoa garatzeko ekintzak gauzatzeko, hain zuzen ere Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak 2020-2021 ikasturterako lehenesten dituenak gauzatzeko; ekintza horiek KIMUA programa ezartzeko eta garatzeko izanen dira batez ere. Horretarako, ikastetxeek ekintza horien arduradunak izendatuko dituzte.

Koordinazioa handiagoa izan dadin plan estrategikoa inplementatzearen arduradunen artean, Lanbide Heziketako ikastetxeko zuzendaritzak erraztasunak emanen dizkie izendatutako arduradunei lana ongi egin dezaten, eta, besteak beste, eskola orduetan ikastetxetik kanpoko bileretara joaten utziko zaie.

9.–KIMUA programa. Proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza (POEI).

Lanbide Heziketaren arloan, jarduketa lerro nagusietako bat da ikaskuntza metodologia aktiboak, zehazki proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza (POEI), erabil daitezela bultzatzea. Alde horretatik, ekainaren 27ko 324/2018 Ebazpena onetsi zen, eta haren bidez onetsi zen KIMUA programa eta arautu zen zein diren baldintzak Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeetan metodologia aktiboen sareak garatzeko, ezartzeko eta aitortzeko.

KIMUA programaren barruan, koordinatzaileen eta dinamizatzaileen figura sortzen da ikastetxeetan, eta figura horiek funtzio garrantzitsuak dituzte paradigma metodologiko berria garatzeko eta finkatzeko, ekainaren 27ko 324/2018 Ebazpenaren 12. eta 13. oinarrietan ezarritakoaren arabera.

Funtzio horiek garatzeko, beharrezkoa da aipatu figura horiek ordutegi espezifiko egoki bat izatea eta irakaslana koordinatzeko organoetan lankidetza handiago bat, jarraibide honen arabera:

a) KIMUAko dinamizatzaileak: badute eskola-ordu kopuru bat tamainaren eta ikastetxeak KIMUA programan duen partaidetzaren arabera, 2020-2021 ikasturteko plantillan islatu den bezala.

Ikastetxeko zuzendariak izendatuko ditu bi baldintza hauek aldi berean betetzen dituzten irakasleen artetik: KIMUA programako hasierako prestakuntza izatea edo antzeko beste bat metodologia aktiboei buruz, eta ikasgelan proiektuak egin izana proiektuetan oinarritutako lankidetza bidezko ikaskuntza aplikatuz. Gainera, ahal dela, dinamizatzailea ez da zuzendaritza taldekoa izanen. Baldin eta ez badago aurreko baldintzak betetzen duen irakaslerik, ikastetxeko zuzendariak izendatuko du baldintza horien arabera egokiena iruditzen zaion pertsona. Dinamizatzaileen izendapena jakinaraziko zaio Lanbide Heziketaren Zerbitzuari 2020ko irailaren 18a baino lehen, posta elektronikoz, helbide honetara idatzita: metodologiasactivas.fp@educacion.navarra.es

b) KIMUAko koordinatzaileak: 2020-2021 ikasturtean 6 koordinatzaile daude, zenbait eskola-ordu dituztenak beren eginkizunei heltzeko.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak izendatuko ditu KIMUAko koordinatzaileak.

Ikastetxe bakoitzean erreferentziako KIMUAko koordinatzaile bat izanen da, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak izendatua eta jakinarazia izanen dena 2020ko irailean zehar.

c) KIMUA programa inplementatzeaz arduratzen diren pertsonen artean koordinazioa handiagoa izan dadin, ikastetxeko zuzendaritzak egoera hauek ezarriko ditu:

–KIMUAko dinamizatzaileek beren eskola-ordutegiaren barruan esleitutako eskola-orduak ostegunetan izanen dituzte 11:00tatik 14:00etara.

–KIMUAko koordinatzaileek beren eskola-ordutegiaren barruan esleitutako eskola-orduak ostegunetan izanen dituzte 10:00etatik 14:00etara.

d) Zuzendaritza taldeak sustatu behar du KIMUAko dinamizatzaileek parte hartzea Koordinazio Pedagogikorako Batzordean, KIMUA programa ezartzeari eta garatzeari dagokion orotan.

Ikastetxeetako zuzendariei dagokie gidatzea ikastetxeetako aldaketa metodologikoa; horrenbestez, proiektuetan oinarritutako lankidetza bidezko ikaskuntza garatzeko bide emanen duten egitura funtzionalak sortu beharko dituzte, eta orobat, neurriak hartuko dituzte ordutegiak, espazioak, irakasleak eta abar egon daitezen.

Lankidetza bidezko proiektuak garatzen diren zikloetan, zikloko koordinatzaileek funtzio hauek izanen dituzte, bat etorriz otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritakoarekin, eta KIMUA programaren garapen esparruaren barruan:

–Gidatzea, lanbide arloko departamentuko buruak gainbegiratuta, zikloko irakasleen koordinazio bilerak.

–Diagnostikatzea prestakuntza zikloan KIMUA programa ezartzearekin eta garatzearekin lotutako premiak.

–Hautematea premia materialak eta dagozkion gestioak egitea zikloan behar diren baliabide materialak erosteko, KIMUA programa ezartzeko eta garatzeko behar direnak barne.

–Arrazionalizatzea eta koordinatzea espazio eta baliabide didaktikoen erabilera, zenbait moduluren, ikasgairen eta zikloren artean partekatzen badira, batez ere KIMUA programa ezartzeko eta garatzeko baliatzen direnak.

Bukatzeko, 2020-2021 ikasturtean, lankidetza ekintzak sustatuko dira Europako herrialdeetako Lanbide heziketako ikastetxeen artean, eTwinning plataformaren bidez. Horretarako, “ABP sin fronteras” taldea sortu da, zeinetan parte hartuko baitute Nafarroako Foru Komunitateko eta beste herrialde batzuetako ikastetxeek. Ikasturte honetarako, esperientzia pilotu gisa, aurreikusten da Nafarroako 5 ikastetxek parte hartzea, baita Frantziako Pays de Nay eskualdeko beste 5ek ere.

10.–Spainskills.

Hezkuntza Departamentuaren iritziz, ikastetxeek espezialitateen lehiaketetan parte hartzea aukera egokia da Lanbide Heziketa sustatzeko eta haren erakargarritasuna eta bikaintasuna sustatzeko. Ikasleek parte hartzea motibatzeko eta lanerako aurreikuspenak hobetzeko pizgarri bat da haientzat. Gainera, Espainian bi urtez behin egiten diren lehiaketetan (Spainskills) parte hartzeak aukera ematen die, lehenengoak geldituz gero dagokien “Skill”-ean, Europako lehiaketetan (Euroskills) eta nazioartekoetan (Worldskills International) parte hartzeko.

Espainiako hurrengo lehiaketa 2021ean eginen da (SpainSkills 2021). Hezkuntza Departamentuak 2020-2021 ikasturtean finka dezan zein Skills lehiaketatan parte hartuko duen Nafarroak eta zein ikaslek eta irakaslek osatuko duten Nafarroako taldea, 2021ko otsailean eginen da Nafarroan ikasleen lehenbiziko hautapena eta, kasua bada, behar diren Skill lehiaketak. Horretarako, beharrezkoa da ikastetxe bakoitzean lehiaketa nazional horietan parte hartzeko ikasleak hautatzea aldez aurretik, 2020-2021 ikasturteko lehendabiziko hilabeteetan. Horretarako, ikastetxeko zuzendariak jakinaraziko dio Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariari, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak Lanbide Heziketaren ikastetxeko zuzendariekin 2020-2021 ikasturtean egiten duen lehendabiziko bileran zehazten den egunean, zer Skills lehiaketatan parte hartu gogo duen, parte hartuko duten ikasleak eta irakasleak zehaztuta proposamenean.

Ikasleak hautatu eta prestatzeak ohiz kanpoko ahalegina eskatzen die eginkizun horretan inplikatzen diren irakasleei; izan ere, ikasgelan kasuan kasuko moduluen curriculumak garatuz prestatzeaz gainera, beharrezkoa da praktikak nabarmenki handitzea. Horregatik, 2020-2021 ikasturtean ikastetxeko zuzendaritzak ordu osagarriak esleitzen ahalko dizkie irakasleei lan hori egin dezaten.

11.–Lanbide Heziketa Duala.

Hezkuntza arloan Lanbide Heziketa Duala arautzeko aurreikusitako errege dekretua onetsi ez denez, gure erkidegoan aplikatzekoa da oraindik ere Hezkuntzako zuzendari nagusiak abuztuaren 1ean emandako 344/2017 Ebazpena, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketa Dualaren eskaintza berria ezartzeko prozedura.

2020-2021 ikasturterako, jarraibide hauen arabera garatuko dira Lanbide Heziketa Dualaren proiektuak:

11.1. Lankidetza hitzarmenak enpresekin.

Ikastetxeak lankidetza hitzarmen bat izenpetuko du Lanbide Heziketa Dualeko proiektuan parte hartzen duen kasuan kasuko sektoreko enpresa bakoitzarekin.

11.2. Prestakuntza programak.

Azaroaren 8ko 1529/2012 Errege Dekretuaren 30. artikuluarekin bat, prestakuntza programa bat erredaktatuko da, parte diren lanbide modulu bakoitzaren programazioak bilduko dituena. Ikastetxean modulu bakoitzaren titular den irakasleak prestatuko du, ukitutako enpresen arduradunekin elkarlanean.

Programazioek, gutxienez, honako hauek bilduko dituzte: lanbide moduluei dagozkien ikasketa emaitzak lortzeko ikastetxean eta enpresan egin beharreko jarduerak; haien iraupena; ikasleek egiten duten jardueran informazioa biltzeko dituzten tresna eta prozedurak; eta hura ebaluatu eta kalifikatzeko irizpideak.

Nolanahi ere, programazio horiek prestakuntzaren ezaugarrietara egokituko dira, dagokion lanbide heziketa dualaren proiektuan xedatzen denaren arabera, eta, gainera, goi mailako heziketa zikloen bigarren mailan, azken ebaluazioa egiteko deialdietarako ezarritako datak aurreikusi beharko dira. Ikastetxeek kontuan hartu beharko dute ezen, unibertsitatean sartzeko ebaluazio proba egin nahi duten goi mailako heziketa zikloetako ikasleentzat, maiatza izanen dela modulu guztien amaierako ebaluazioari dagozkion kalifikazioak entregatzeko azken data, salbu eta Lantokiko Prestakuntza moduluei eta proiektuari dagozkienak. Halaber, ikastetxeek erraztu behar dute unibertsitatean sartzeko ebaluazio probaren deialdi arruntean parte har dezaten ikasleek, modulu guztiak gainditu badituzte, salbu eta Lantokiko Prestakuntza moduluak eta proiektua. Beraz, maiatzaren muga-egun horretarako, garatuta eta ebaluatuta egonen da Lanbide Heziketa Dualaren proiektu bat egiten ari diren ikasleen prestakuntza programa; hala, egun hori iraganda, ikasleak enpresan egiten duen egonaldia Lantokiko Prestakuntza moduluaren orduak izanen dira soil-soilik.

Lanbide Heziketa Dualaren programen berezitasunak kontuan hartuta eta ikusita irakasleen eguneroko jardueran sartuta daudela, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuak informazioa igortzen ahalko dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, programazioak gainbegiratzeko eta kontrolatzeko beharrezkotzat jotzen diren alderdietan lagundu dezaten.

11.3. Tutoretzak.

Enpresan egiten den prestakuntzaren jarraipena egiteko ikastetxeko zuzendaritzak izendatzen duen tutoreak, Lanbide Heziketa Dualeko esperientziaren arduraduna den aldetik, programazioak gainbegiratu eta koordinatuko ditu, eta haren ardura izanen da enpresak, prestakuntza programaren tutore gisa aritzeko, izendatzen duen pertsonari helaraztea kasuan kasuko irakasle titularrek egiten dituzten lanbide moduluen programazioak. Orobat, haien garapena gainbegiratuko du.

Enpresak izendatutako tutorearekin biltzeko hilabeteko egutegia prestatu beharko du ikastetxeko zuzendaritzak izendatutako tutoreak. Bilera horien xedea prestakuntza jarduera koordinatzea izanen da, bai enpresakoa bai ikastetxekoa. Orobat, prestakuntza programari dagozkion moduluetako irakasleekin biltzeko egutegia prestatu beharko du, enpresan egiten diren prestakuntza jarduerei irakasle taldeak egindako jarraipena koordinatzea eta haiek ebaluatzea helburu.

11.4. Lantokiko Prestakuntza modulua.

Lanbide Heziketa Dualeko proiektuan parte hartzen duten heziketa zikloetan, Lantokiko Prestakuntza modulua ikasleak enpresan egiten duen jardueraren barrenean sartuko da, eta hura bukatu ondoren ebaluatu eta kalifikatuko da. 11.2 apartatuan zehaztutakoa kontuan hartu beharko da BEUS eginen duten ikasleentzat. Ikasturte batean edo bitan eginen da, Lanbide Heziketa Dualeko kasuan kasuko proiektuan ezarritakoari jarraikiz.

11.5. Proiektuaren modulua, antolaketa duala duten LOEren araberako goi mailako heziketa zikloetan.

Ikasleek heziketa zikloaren bigarren maila hasten dutenetik aurrera egin dezakete modulu hori.

11.6. Lanbide moduluen ebaluazioa.

Lanbide Heziketa Dualeko proiektuari dagokion prestakuntza programarako izendatzen den ikastetxeko irakaslearen ardura izanen da ebaluazioa koordinatzea, parte hartzen duten ikastetxeko irakasleekin eta enpresako tutoreekin.

Ikastetxean, modulu bakoitzaren irakasle titularrek honako hauek eginen dituzte:

a) Ikasleek enpresan jasotzen duten prestakuntza eta lortzen duten aurrerapena gainbegiratzea.

b) Lanbide moduluen ebaluazioaren eta kalifikazioaren ardura izatea.

Enpresak izendatutako tutoreak lanpostuko jardunari buruz egindako txostena hartu beharko dute kontuan, hots, egindako jardueren emaitza jasotzen duena; orobat, enpresako prestatzaileen beste edozein ekarpen eta ikastetxeko tutoreak ikasleek enpresan egindako prestakuntzaren jarraipenari buruz jasotzen duen informazioa.

Nafarroako hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketa ebaluatzeko indarreko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Lanbide Heziketa Dualeko proiektu esperimentalean erabilitako deialdiak hartuko dira kontuan aurreko paragrafoan aipatutako indarreko araudian ezartzen diren deialdien gehieneko konputuaren ondorioetarako.

11.7. Lanbide Heziketa Dualaren egiaztagiriak.

Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduan aurreikusitako ikasketa ziurtagiriak eta ebaluazio agiriak betetzean (foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena arautu ziren), adierazi beharko da Lanbide Heziketa Dualari dagokion modalitatea “Modalitate duala” dela (orain arte, “Lana-Prestakuntza” deitzen zena).

12.–Egonaldiak enpresetan.

Enpresetako egonaldiak prestakuntza ekintzak dira, Lanbide Heziketan irakats dezaketen irakasleei ahalbidetzen dietenak eguneratze proiektu bat garatzea, zientifikoa, teknologikoa eta didaktikoa, lanbide ingurune benetako batean.

2020-2021 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak hiru modalitate desberdin eskaini ditu enpresetan egonaldiak egiteko:

a) EE–1: astean egun bat ikasturte osoan zehar, eskola-ordutegian. Berekin dakar hiru irakastordu eta bi ordu osagarri murriztea. 2021. urteko urtarrilean eginen da modalitate honen deialdia 2021-2022 ikasturterako.

Lanbide Heziketa Garatzeko Bulegoak kudeatzen du modalitate hori. Argibide gehiagotarako, Zerbitzuen katalogoko tramiteen fitxa kontsulta daiteke (“Egonaldiak enpresetan Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako irakasleen gaurkotze zientifiko eta teknologikorako”), helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/7801/Estancias-en-empresas-para-actualizacion-cientifica-y-tecnologica-del-docente-Curso-2019-2020

b) EE–2: iraupen txikiko aldiak eskola ordutegitik kanpo. Ez dakar berekin inolako ordutegi murrizketarik. Modalitate honen deialdia ikasturte guztian dago irekia.

Lanbide Heziketa Garatzeko Bulegoak kudeatzen du modalitate hori. Informazio gehiago lortzeko, aurreko atalean aipatutako izapideen fitxan jasotako informazioa kontsultatu daiteke.

c) EE-3: egonaldiak Europar Batasuneko beste herrialde bateko enpresetan. Egonaldi horiek gutxienez 2 egunekoak izaten ahal dira, eta 2 hilabetekoak gehienez, eta Erasmus + Europako urteko programaren deialdiaren barnean gara daitezke.

Lanbide Heziketaren Berrikuntza, Nazioartekotze eta Kalitaterako Ataleko Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoan kudeatzen da modalitate hori. Informazio gehiago nahi izanez gero, zerbitzuen katalogoko fitxa hau kontsulta daiteke:

http://www.navarra.es/home_es/ServiciosEmpleado/ficha/16184/Becas-para-estancias-del-Profesorado-de-FP-para-formacion-en-centros-y-en-empresas-de-la-Union-Europea-Curso-2020-21

13.–Berrikuntza proiektuak

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren beharrezko ebazpenaren bidez, Berrikuntza Proiektuen 2020-2021 ikasturteko deialdia onetsiko da Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetarako Nafarroan irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoentzat.

Deialdi horrek erantzuten dio Lanbide Heziketaren 2017-2020 Plan Estrategikoan adierazitakoari, eta sartuta dago “Sormena, izaera ekintzailea eta berrikuntza indartzea Lanbide Heziketan” helburuan, “Lanbide Heziketak laguntza ematea Nafarroako espezializazio adimentsuaren estrategiari (S3)” ardatzaren barruan.

Proiektuaren koordinatzaileak 3 ordu osagarri kontsignatu ahal izanen ditu astean bere ordutegiaren barruan, deialdia onesten duen ebazpenean ezartzen diren funtzioak garatzeko.

14.–Mugikortasun proiektuak.

Ikastetxe publikoetako irakasleentzako taldeko mugikortasun proiektuek, zeinak 2018-2019 ikasturtean hasi baitziren, erantzuten diote Lanbide Heziketaren 2017-2020 Plan Estrategikoan adierazitakoari, bi alderdi hauetan: batetik, “Lanbide Heziketak enpresen nazioartekotzean laguntzea” helburuan (irakasleen trukerako ekintzak eta nazioarteko prestakuntza egonaldiak areagotzeko jarduketa gisa), “Lanbide Heziketak laguntza ematea Nafarroako espezializazio adimentsuaren estrategiari (S3)” 1. ardatzaren barruan; eta bestetik, “Etengabeko berrikuntza bermatzea materia pedagogikoan” eta “Irakasleen prestakuntza eguneratzea eta ekoizpen-merkatuaren beharrei etengabe egokitzea” helburuetan, bi-biak “Lanbide heziketa indartu eta etengabe eguneratzea” 3. ardatzaren barruan.

2020-2021 ikasturterako, jarduketa hau sustatuko da, eta aukera emanen du Lanbide Heziketako irakastetxe publikoetako irakasle talde batzuek prestakuntza egonaldiak egin ditzaten beste herrialde batzuetako enpresetan eta/edo prestakuntza entitateetan. Zehaztu behar direnean mugikortasun proiektuen gaiak eta parte hartuko duten irakasleak hautatzeko irizpideak, bai eta proiektu horien garapen eta antolaketarekin lotutako beste alderdi batzuk ere, kontuan hartuko da Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak mugikortasun proiektu hauen garapena eta antolaketa arautzeko emandako ebazpenean ezarritakoa.

15.–Lanbiderako informazioa eta orientazioa.

Lanbiderako informazioa eta orientazioa gakoak dira hezkuntzaren munduan, eta bereziki Lanbide Heziketaren arloan. Helburua da hezkuntza sistemak eskaintzen dituen baliabideen eta aukeren berri ematea, jendeak izan dezan lan merkatuan sartzeko behar duen kalifikazioa eta orientazioa izan dezan prestakuntzari buruzko erabakiak hartzerakoan, bermatzeko, ahal den neurrian, jendeak arrakasta izanen duela arlo pertsonalean eta profesionalean.

Hezkuntza Departamentuak beharrezkotzat jotzen ditu lanbiderako informazioaren eta orientazioaren ekintzak, ikastetxe bateratuetan egiten direnak, eta egitura baten bidez antolatzea 2020-2021 ikasturtean. Azken helburua da Lanbiderako informazioaren eta orientazioaren plan bat eratzea, lanbiderako informazioaren eta orientazioaren ekintza guztiak egituratzen dituena, dela taldeka dela banaka, hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketan ikasten dutenei zuzenduta, baita lanbide kualifikazioa hobetu nahi duen edozeini ere.

Horrekin, asmoa da erantzuna ematea Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoan ezarritakoari eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren VI. tituluan ezarritakoari, eta antolamendurako esparru bat bultzatzea lanbiderako informaziorako eta orientaziorako hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketan; hasiera batean, 3 ardatz hauek izanen ditu:

–Lanbiderako informazioa eta orientazioa hezkuntzako lehendabiziko etapetan.

–Lanbiderako informazioa eta orientazioa trantsizio garaietan.

–Genero arrakalaren kontrako borroka Lanbide Heziketan.

III. KAPITULUA

Hezkuntza Departamentuko beste programa orokor batzuk garatzea

16.–Bizikidetza. “Laguntza” programa.

Hezkuntza Departamentuak, “Laguntza” programaren eta ikastetxeen eskura jartzen diren beste baliabide batzuen bidez, bizikidetza planak egiteko orientazioa, prestakuntza eta aholkularitza emanen du.

“Laguntza” programaren bidez sostengua emanen da irakasleak pixkana-pixkana trebatzen joan daitezen emozioen hezkuntzan, gatazken konponketan eta eskola bitartekaritzaren arloan, azkar eta kalitatez esku hartu ahal izateko edonolako indarkeria edo ongieza sor dezaketen egoeren aurrean.

Ikastetxe bakoitzaren bizikidetza planean curriculum eta antolaketa neurriak jasoko dira bizikidetza, tratu ona eta eskola giroa hobetzeko. Nabarmenduko da zein garrantzitsua den hezkuntza komunitate osoa inplikatzea arlo horretan prebentzio lana egiteko eta tratu onak ikasteko, emozioen hezkuntza lantzeko, gatazkak konpontzeko, emozioen aldetik seguruak eta osasungarriak diren inguruneak sortzeko, hori guztia eskola-jazarpena eta indarkeria mota guztiak saihesteko konpromisoa harturik.

Bizikidetzaren arloko Aholkularitza Bulegoa arduratuko da hezkuntza komunitateari prestakuntza eta aholkularitza emateaz. Aholkularitza Bulegotik antolatzen den prestakuntzaren helburua izanen da irakasleak eskolako bizikidetzaren arloan trebatzea.

Bizikidetzaren arloko Aholkularitza Bulegoaren web-orriak zenbait baliabide, eredu, protokolo eta aholku jartzen ditu ikastetxeen eskura, nork bere jarduketa plana errazago gauzatzeko eta, orobat, orientabideak eta erantzun espezifikoa eman ahal izateko suizidio kasuetan, doluan, ziberbizikidetzan eta antzeko egoeren ondoriozko beharretan. Ikastetxe bakoitzean, bizikidetza plana eta haren urteko zehaztapena eguneratuko dira, eta gure web-orrian agertzen den bizikidetzari eta indarkeriaren prebentzioari buruzko indarreko araudira egokituko dira.

17.–Berdintasuna eta hezkidetza. SKOLAE programa.

Skolae Hezkuntza Departamentuak prestatutako proposamen egituratu bat da, erantzun bat ematera datorrena araudiak Nafarroako hezkuntza sistemari arlo jakin batean (hots, genero-bereizketa aintzat hartzen ez duen pertsonen berdintasuna sustatzea) eskatzen dion erantzukizunaren aurrean.

Skolae ikastetxeen eraldaketa globalerako gako-elementu bat da, ikastetxeak eraldatzea bilatzen duena. Irakasteko gaitasunak hobetu nahi ditu, ikasleei “Berdintasunean bizitzen ikasteko” gaitasuna garatzen laguntzeko.

Finkatutako helburuek ikastetxearen bi antolaketa mailak hartzen dituzte: batetik, ikasgela, eta bestetik, ikastetxea egituratzen duten elementuak. Proposatzen diren helburuek hezkidetzako ikuspegiaren alde egitea errazten dute, hala curriculumaren edukietan eta beste elementu batzuetan, nola ikastetxea osatzen duten beste elementu batzuetan; horrez gain, berdintasunean bizitzen ikasteko hezten dute eta hartarako kultura sortzen dute.

Aplikazio progresiboaren bidez, ikasleek berdintasunean bizitzeko gaitasuna garatuko dute, eta jokabide eta eredu berriak ikusgai jarriko dira, emakumeenganako indarkeriarik gabeko kultura berdinzalea sortzen laguntzeko; hala, ikasleek erantzun argi eta irmoa ematen ahalko dute diskriminazioaren, indarkeriaren eta genero desberdintasunen aurrean.

Ikastetxe bakoitzak bere hezkidetzaren nortasun plana prestatuko du, bere testuingurua kontuan harturik; prozesu horretan, Hezkuntza Departamentuaren talde teknikoaren laguntza eta aholkularitza izanen du, prestakuntzaren bidez eta koordinaziorako Skolae sareen bidez.

Horretarako, prestakuntza instituzionaleko 12 ordu bideratu beharko ditu gutxienez.

Argibide gehiago:

https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/skolae-profesorado

18.–Aniztasunari erantzutea.

Ikastetxea da, bere osotasunean, bertako ikasle guztien aniztasunari erantzun inklusiboa eta hezkidetzan oinarritua emateko arduraduna, eta, horretarako, konpromiso irmoa erakutsi behar du bikaintasunaren, berdintasunaren eta genero-berdintasunaren printzipioekin, hezkuntza inklusiboaren oinarri diren aldetik.

Ikasleen aniztasunari ahalik eta egokien erantzuteko, funtsezkoa da irakasle talde osoaren lana. Erantzun hori ikasturtea antolatzeko alderdi nagusietako bat izan behar da.

18.1. Antolaketari dagozkion alderdiak.

Ikastetxeak koordinazio-bide eraginkor bat ezarriko du, bermatzeko irakasle talde osoak modu koherentean jokatzen duela ikasleei hezkuntza-arreta inklusiboa ematean, eskola-ibilbide osoan. Arreta inklusiboa ikastetxeen antolaketa-egitura guztietan landu beharko da.

Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuen hasierako ebaluazioa izanen da ikasleentzako hezkuntza-erantzun inklusiboa eta hezkidetzan oinarritua planifikatu eta diseinatzeko erabiliko den baterako berrikuspen tresna. Irakasle taldeak, tutoreak gidaturik, behar diren neurriak ezarriko ditu (hezkuntza arlokoak zein metodologiari, antolaketari edo curriculumari lotutakoak) hezkuntza arloko esku-hartzeari erantzuna emateko, adostasunez betiere.

Koordinazioa etenik gabea izanen da, egindako jarduketen jarraipen zorrotza, egokitzapenak eta ebaluazioa egin ahal izateko, kontuan harturik edozein unetan hautematen ahal direla ikasle guztiek aurrera egitea galarazten duten oztopoak.

Neurrien ezarpenak paradigma kontestualari erantzunen dio Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalaren (IDU) ikuspegitik, hala, curriculumaren malgutasuna sustatuz, curriculuma irekia eta inklusiboa izateko hasieratik, etorkizuneko beharrezko eta ekidin ezinezko egokitzapenak murrizten saiatuz.

Salbuespenezkoagoak diren bestelako neurriak antolatuko dira, bakarrik, erantzun puntual bat emateko jarduketa oso zehatz eta justifikatuei, egin ezin direnean ohiko testuinguruan.

Espezialistek partekatutako ikaskuntzaren bidez parte hartuko dute, xedea izanda, zenbait helburu indartzeaz gain, ikasle guztiek parte hartzea ikaskuntza komuneko prozesuan.

Prozesu horren sustapena eta garapena ikastetxeko zuzendaritzaren eta Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen (KPB) ardura izanen da.

Ikastetxe bakoitzeko Aniztasunari Erantzuteko Planak ikastetxe horren irizpideak eta baliabideen eta neurrien antolaketa jasoko ditu. Irakasle-taldeen proposamenak jaso ondoren, ikasketaburutzak ikasleen premiei dagokien laguntza antolatuko du, hezkuntza orientabidearen arduradunen aholkuei jarraikiz eta AEPn ezarritakoa kontuan hartuz. Halaber, lehentasuna emanen zaio Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen arretari eta zainduko da Lanbide Heziketako zikloetako mailetarako trantsizioa.

Ikastetxeak hainbat programatan parte hartzen badu (Proeducar-Hezigarri, Skolae, Laguntza...), batzorde bat sortuko da, eta bertan egonen dira programetako koordinatzaileak, zuzendaritza lantaldeko pertsona bat eta orientazio departamentuko beste pertsona bat. Batzorde horrek zainduko du hobekuntza proposamenak koordinatuta daudela eta ikastetxeetan benetan gauzatzen direla.

Salbuespen gisa ohiko ikasgelatik kanpo laguntza ezarri beharra justifikatu behar denean, honako hauek zehaztuko dira: erabaki horren arrazoia edo xedea, lortu nahi diren helburuak eta testuinguru arruntean horiei erantzuteko dagoen ezintasunaren zergatia. Era berean, zehaztu eginen da zenbat denborarako aurreikusi den esku-hartzea, kontuan hartuz ikasgelatik kanpoko saioak ahalik eta gutxien izan behar dutela.

Ikastetxe aldaketa edo ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketara bideratzea dakarren neurri bat proposatzeko, kasu berezia izan behar da, eta aniztasunari erantzuteko bide arrunt guztiak agortu ondoren soilik ezarriko da; horretarako ezarritako protokoloak zehatz-mehatz beteta kudeatu beharko da. Bideratze txostenetan zehaztu beharko da Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzak zer eskaintzen dion ikasleari, eremu arruntean bete ezin dena.

Ikastetxeetan ezartzen diren antolaketa, metodologia eta curriculum neurri guztien helburua izan behar da erantzun inklusibo bat eskaintzea, sustatuko duena ikasleak ibilbide akademiko batean mantentzea, zeinak ahalbidetuko baitu zikloa bukatzea, lehentasunez horretarako ezarritako epean, eta hori ezinezkoa bada, denbora-tarte luzeagoetan bukatzea.

Hezkuntza arloko osasun premiei erantzuteko helburuarekin, ezartzen da iraileko lehen hamabostaldian bilera bat egiteko beharra dagoela ikastetxeetako zuzendaritzen eta lehen mailako arretako zentroen zuzendaritzen artean, gaixotasun kroniko bat diagnostikatu zaien edo zaintza espezifikoak behar dituzten ikasleen kasuak aztertzeko, beharrezkoa baldin bada ikastetxeetan prestakuntza jarduerak koordinatzea eta/edo egitea 2020-2021 ikasturtean zehar.

18.2. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei ematen zaizkien erantzun espezifikoak Lanbide Heziketan.

Lanbide Heziketako irakaskuntzetan, honako berariazko erantzun hauek ematen zaizkie hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei:

a) Hezkuntza Departamentuaren aldetik:

–Onarpena. Lanbide Heziketako irakaskuntzetan onartzeko prozesuan, talde bakoitzeko ikaspostu bat erreserbatuko da hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat, eta beste bat, desgaitasunak dituzten ikasleentzat.

–Erdi mailako edo goi mailako zikloetan sartzeko probak. Egokitzapenak eginen dira, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 18ko 65/2012 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz.

b) Ikastetxeen aldetik:

–Martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduaren 7. artikuluan ezarritako neurriak aniztasunari erantzuteko, bai hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat (sartzeko curriculum egokitzapenak-SCE; ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako prestakuntza ibilbide bat sortzea), bai adimen gaitasun handiko ikasleentzat (curriculuma aberasteko programak).

Egokitutako prestakuntza ibilbide bat sor daiteke “ebaluazio deialdiari uko egiteko” mekanismoa erabiliz, martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduaren 24. artikuluan ezarritakoaren arabera. Egokitutako prestakuntza ibilbide bat sor daiteke, halaber, behar bezala akreditatutako osasun arazo larriak dituzten ikasleentzat.

–Deitzen diren proba berariazkoetan, tresnak egokituko dira, baita, behar denean, denborak eta laguntzak ere.

–Moduluren bat suspendituta ikasmailaz igotzen diren ikasleentzat ikaskuntzak errekuperatzeko programa berariazko bat prestatuko da; programa horretan, proposatzen diren neurriek ukitzen dituzten irakasleek parte hartuko dute. Errekuperazio programa horretan, Lantokietako Prestakuntza aldian zuzeneko irakastorduak gutxitu zaizkien irakasleek hartuko dute parte, Lantokietako Prestakuntzak iraun bitartean.

–Ikasleei eta gurasoei edo legezko ordezkariei (adingabeak izanez gero) adieraztea badutela aukera amaierako ebaluazio deialdiari uko egiteko, ikasturteko 4 modulutan, eta gehienez hiru ikasturtez egon daitezkeela erdi eta goi mailako zikloko lehen mailan.

18.3. Orientazio gida, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat.

Hezkuntza Departamentuak beharrezko jotzen du estrategiak diseinatzea hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleek prestakuntza eta lanbide ibilbide arrakastatsua izan dezaten.

Horretarako, Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoan xedatutakoarekin bat, Lanbide Heziketan sartzeari eta enplegua lortzeari buruzko orientazio gida bat egin da, eta kolektibo bakoitzarentzako informazio eta orientazio ekintza espezifikoak prestatu. Izan ere, aipatu Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoaren 2. Ardatzean (“Gure gizartearen kohesioari eta jasangarritasunari ekarpena” izenekoan), bat egiten dute bultzatu gogo diren zenbait helburuk eta jarduketa neurrik, zeinak lotuta baitaude gure gizartearen lurralde kohesioarekin eta kohesio pertsonalarekin, eta, zehazki, ardatz horren helburuetako bat da prestakuntza hori kolektibo bakoitzaren beharretara egokitzea, errazagoa izan dadin Lanbide Heziketan sartzea.

Hezkuntza Departamentuaren web-orrian daude agiri horiek, “Orientazioa” izeneko atalean, helbide honetan:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/acceso

IV. KAPITULUA

Lanbide Heziketako ikasketak garatzeko jarraibideak

19.–Oinarrizko Lanbide Heziketa - Lanbide lantegiak.

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak arautzen dira Nafarroan Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren bidez.

Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren bidez daude arauturik Nafarroan lanbide lantegiak, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren V. kapituluan eta otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren Lanbide Heziketako prestakuntza programak, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat.

Hezkuntzako kontseilariak ekainaren 6an emandako 67/2016 Foru Aginduaren bidez arautu, onetsi eta garatu da Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta lanbide lantegietan sartzeko modua.

19.1. Esku hartzea absentismoaren aurrean.

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta lanbide lantegietan erabateko eskolatzea lortzeko eta absentismoa murrizteko, batera eta testuinguruari helduta jardun behar dute hezkuntza komunitate osoak, oinarrizko gizarte zerbitzuek, Adingabearen Babes eta Sustapenerako Atalak eta fiskaltzak.

Arazoa diagnostikatu eta hari aurre egiteko, ikastetxeek absentismoaren protokoloa erabili behar dute. Bertan, esku hartzeko bost maila zehazten dira, absentismoaren larritasunaren edo jarraitutasunaren arabera, baita maila bakoitzean gauzatu beharreko ekintzak ere. Esku hartzeko maila guztietan, ikastetxeak kasuen jarraipena egin beharko du, aldian behin egoeraren berri emanez eta koordinazio bilerak eginez erakundeetako kideekin (Sarea, Haurrei eta Nerabeei Arreta Emateko Taldea, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetza, Fiskaltza...).

19.2. Irakaskuntza horien ebaluazioa arautzen duen foru agindua tramitatzea.

2019-2020 ikasturtean, ez da bukatu tramitatzen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen lege organikoaren proiektua. Izan ere, aurreikusten da 2020-2021 ikasturtean tramitatzea Hezkuntza Departamentuak Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta lanbide lantegietan aritzen diren ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena arautzen duen foru agindua.

Horretarako, hasierako parte-hartze prozesu bat ezarriko da Oinarrizko LHko zikloak eta Lanbide Lantegiak ematen dituzten ikastetxeekin.

Hona hemen hausnartzeko proposatuko diren ideiak, ebaluazio araudi berriko gako elementu gisa:

–Ikaskuntza metodologia berriak aplikatzen dituzten Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan, ikaskuntza ingurune berriarekin bat etorriz, ebaluazioaren helburua izanen da ikasleen ikaskuntza baloratzea, eta ikaskuntza hori metodologia proiektuan zehaztutako gaitasunak lortzera bideratzea.

–Etengabeko ebaluazioa irmoki sustatzea eta garatzea, hori baita metodorik egokiena ikasleek gaitasunak progresiboki eskuratzen dituzten neurtzeko eta ikasleek ezagutzak barneratzen ote dituzten egiaztatzeko.

–Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan aniztasunari erantzuteko printzipioa era antolatuan eta metodologikoan garatzea, eta hura baliatzea zikloak denboran eta espazioan antolatzeko ohitura hori (bi kurtso desberdin) alde batera uzteko; halaber, neurri hori antolatzea, bi kurtsotan garatzeko modukoa izan dadin.

–Aniztasunari erantzuteko hainbat neurri definitzea: hezkuntza laguntza eta errefortzua, eta curriculum egokitzapenak egitea etengabeko ikaskuntzako gaitasunei lotutako moduluen kasuan, besteak beste.

–Lantokiko Prestakuntza izeneko modulua arautzea, kontuan hartuta irakaskuntza horien berezitasuna, bai eta zikloan jarraitzeko, mailaz igotzeko eta titulazioa lortzeko irizpideak ere.

Oinarrizko LHko zikloetan eta Lanbide Lantegietan ebaluazioa arautuko duen hurrengo foru aginduan ezartzen dena aplikatzekoa ez den kasuetan, ikastetxeek hartzen dituzten metodoen bidez, ikasleen ikasteko erritmo desberdinak aintzat hartuko dira, ikasleek beren kabuz ikasteko gaitasuna sustatuko da eta taldeka eta lankidetzan ikastea bultzatuko da.

Ikasteko zailtasunak hauteman bezain laster, aniztasunari erantzuteko neurriak jarriko dira martxan, antolaketaren nahiz curriculumaren eremuan. Modulua ematen duten irakasleen ardura izanen dira Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako ikasleen curriculum egokitzapenak. Taldeko tutoreari egokitzapen horien berri eman beharko zaio. Hezkuntza orientabidearen ardura dutenek irakasleak aholkatuko dituzte, eta haiekin elkarlanean arituko dira egin nahi diren curriculum egokitzapenak prestatzeko.

19.3. Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzea.

Egun indarrean den araudian aldaketak egiten ez diren artean, Oinarrizko Lanbide Heziketako 2. mailako ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortuko dute, baldin eta irakasle-taldeak heziketa-zikloaren azken ebaluazioan irizten badio eskuratu dituztela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburuak eta berenganatu dituztela dagozkien gaitasunak, betiere honako jarraibide hauen arabera:

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzeko beharrezkoa izanen da ikasleari “curriculuma aberasteko” egokitzapenak egin izana bigarren mailan Komunikazioa eta Gizartea II eta Zientzia Aplikatuak II moduluetan, eta egokitzapen hori behar bezala erregistratu beharko da ebaluazioa kudeatzeko Educa sisteman, lehenengo ebaluazio partzialetik.

“Curriculuma aberasteko” neurri hori aplikatuko zaie ikasleen batez besteko curriculum maila baino handiagoa duten ikasleei, zikloari dagozkion gaitasun eta helburuak ahalik eta gehien garatzeko aukera izan dezaten. Etengabeko ikaskuntzako gaitasunei lotutako moduluen kasuan, berriz, ikasleek DBHko graduatu titulua lor dezaten ezartzen da curriculuma aberasteko neurria.

b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kalifikazioa izanen da Komunikazioa eta Gizartea I eta II moduluetan eta Zientzia Aplikatuak I eta II izenekoetan lortzen den kalifikazioaren batezbestekoa.

c) Batezbestekoa hurbileneko ehunenera biribilduko da, eta goitik eta behetik distantzia bera baldin badago, goikora.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun tituluak bide ematen du maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3.4 artikuluan jasotako derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzetara sartzeko, irakaskuntza bakoitzerako ezartzen diren baldintzekin bat.

19.4. Lanbide lantegietako ikasleek erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria lortzea.

Ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 24. artikuluak ezartzen du lanbide lantegi bat gainditzen duen ikasleak erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria lortuko duela.

2020ko probetarako dei egin eta haiek arautzen dituen ebazpenak arautuko du ziurtagiri hori lortzeko prozedura.

20.–Orientazio neurriak eta Lanbide Heziketako ikasleek ikasketak buka ditzaten sustatzeko neurriak.

20.1. Lanbide Heziketako zikloei buruzko orientazio agiriak.

Azken ikasturteetan, Lanbide Heziketako ikastetxeen sare publikoko eta itunduko irakasleek lankidetzan jardun dute “PISTAS” izeneko dokumentazio bat prestatzen, Lanbide Heziketako zikloak egin nahi dituzten pertsonei orientazioa emateko. “PISTAK” izeneko dokumentazio horretan, alderdi hauen informazioa ematen da, besteak beste: zikloa egiteko gomendatzen diren aurretiazko ezagutzak, zikloa egiteko eta lanbidean aritzeko beharrekotzat jotzen diren abileziak eta ezaugarriak, egoki jotzen den dedikazio denbora, zailtasun handiagoa izaten duten lanbide moduluak, eta orientazioari buruzko beste alderdi orokor batzuk.

Hezkuntza Departamentuaren web-orrian daude agiri horiek, “Lanbiderako informazioa eta orientazioa” izeneko atalean, helbide honetan:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/acceso

2020-2021 ikasturtean, agiri horiek berrikusi eta eguneratu eginen dira; hortaz, beharrezkoa izanen da ikastetxeek laguntza ematea, baldin Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak izendatutako pertsonek hala eskatzen badiete.

20.2. NORA. Lanbide Heziketako orientaziorako tresna gamifikatua.

Nora da eskura dagoen beste tresna bat modu gamifikatuan lan egiteko ikasleen lanbiderako orientazioan. Tresna hori zuzenduta dago Lanbide Heziketako zikloak egin nahi dituztenei eta, norberaren nolakotasunak eta gaitasunak aztertuta, bakoitzarentzat egokiak diren heziketa zikloak proposatzen ditu.

20.3. Lanbide Heziketako ikasleek ikasketak buka ditzaten sustatzeko neurriak.

Lanbide Heziketako irakaskuntzetan, maila guztietan, ikasle askok uzten dituzte ikasketak, eta Hezkuntza Departamentuaren kezketako bat da hori. Horrek, izan ere, sistemak porrot egin duela esan nahi du, eta, horrez gain, arazo bat da ikasketak uzten dituzten pertsona horientzat, haien prestakuntza ibilbidea eta laneratze aukerak zapuzten baitira. Tasa hori gutxitzeko, hezkuntza komunitate guztiak elkarrekin egin behar du lan, testuingurua kontuan hartuta, eta, beharrezkoa balitz, baita beste erakunde batzuek ere.

Aurreko ikasturteetan Hezkuntza Departamentuak datuak jaso eta erregistratu ditu Lanbide Heziketako irakaskuntzetako mailen abandonuari buruz. 2019-2020 ikasturtean hasitako azterketa eten zen osasun alertarekin, baina aurreikusten da 2020-2021 ikasturtean jarraitzea. Horretarako, 2020-2021 ikasturtean planifikatuko da azterketa talde baten lana, zeina osatuko baitute Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiko langileek eta ikastetxeek izendatutakoek.

Lortutako datu eta ondorioen arabera, jarduketa neurri orokorrak diseinatuko dira, besteak beste, Lanbide Heziketako irakaskuntzen abandonu tasa murrizteko, baita Lanbide Heziketako irakaskuntzen maila bakoitzerako jarduketa-neurri berariazkoak ere.

21.–Ebaluazioa eta hobekuntza.

Ebaluazioak etengabeko hobekuntzaren zerbitzuan egon behar du, eta lehen mailako laguntza eta baliabide gisa hartu behar da, hobeki ezagutzen laguntzen baitu Lanbide Heziketako ikasketei buruz ikastetxeetan egiten diren hezkuntza jardueren ondorioak eta errealitatea. Alde horretatik, sustapen eta titulazio tasak hobetze aldera hobekuntza planean sartu beharreko neurriak eta esparruak ezartzeko orduan, kontuan hartuko dira ikasleen emaitzak (behar diren neurriak hartzeko informazio eta hausnarketa iturri izan beharko direnak) eta ikastetxeak bere jarduketa esparruko ekoizpen eta zerbitzu sektoreari buruz egindako beste analisi batzuen emaitzak.

Orobat, ikasleek ikasturtea hasi eta ez bukatzea eragiten duten egoera guztiak aztertu beharko dira, eta horretaz hausnartu, arrazoia edozein izanik ere; azterketa hori kontuan hartu beharko da ezartzeko zer esparru eta neurri sartu behar diren hobekuntza planean, Lanbide Heziketako ikasketak uzten dituzten ikasleen tasak murrizteko.

Hezkuntza Departamentuak bere azterketak egin ahal izateko, ikastetxeetako zuzendariek segurtatu behar dute, ezartzen duten barne prozeduraren bidez, behar bezala beterik egotea Educan honako hauek, gutxienez, gertatzen diren egunean:

–Ikasleen datu pertsonal guztiak.

–Prestakuntza ziklo bakoitzeko ebaluazio partzialei buruzko datu guztiak.

–Amaierako ebaluazio arruntari eta, behar denean, ebaluazio bereziei buruzko datu guztiak. Datu hauek, modulu bakoitzean lortutako zenbakizko kalifikazioaz gain, zenbakizko kalifikazioen eta zenbakizkoak ez diren kalifikazioen erregistro sistema ere jaso beharko dute, zeina ezarrita baitago martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduan.

–Matrikulak baliogabetzeari, matrikulei uko egiteari eta bajei buruzko datu guztiak, berariaz adierazita matrikularen baliogabetzearen, uko egiteen eta bajen arrazoia, bat etorriz martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduan ezarritakoarekin.

–Honako hauei buruzko datu guztiak: moduluen deialdiei uko egitea eta matrikulen baliogabetzeak (hurrengo ikasturterako plaza erreserbatuta).

Betiere, ikastetxeetako zuzendariek segurtatu beharko dute ezen datu horiek guztiak, 2020-2021 ikasturteari buruzkoak, osorik bete direla 2021eko ekainean ikasturtea amaitzeko ezarritako egunerako, eta egun horretan eman beharko diote horren berri Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariari.

22.–Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroa.

Garatzen ez den bitartean oinarrizko araudia Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak (kontuan hartuta Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak emandako idazketan) aipatzen dituen ikasgaiak arautzeko, Hezkuntza Departamentuak jarraitzen du apustu egiten haiek “goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa” izeneko ikastaro batean antolatzearen alde.

Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen baten bidez arautuko da ikastaro hori 2020-2021 ikasturterako, bai eta hartan onartuak izateko prozesua ere. 2020ko irailean eginen da, eta urrian hasiko dira ikastaro horren eskolak. Sartzeko ikastaroa 2021eko ekainean amaituko da, Lanbide Heziketako irakaskuntzen ikasturte amaierarako ezarritako datetan.

23.–NL-NEZn profesionaltasun ziurtagirien eta/edo ziurtagiri partzial metagarrien eskaera tramitatzeko jarraibideak.

Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 2/2017 Foru Aginduak Nafarroako hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasleek profesionaltasun ziurtagiriak eta egiaztapen partzial metagarriak eskatzeko prozedura arautzen du.

Horretarako, komeni da honako jarraibide hauek nabarmentzea:

a) Eskaeren tramitazioa:

–Ikastetxe publikoen eta ikastetxe pribatu itunduen kasuan, ikastetxe bakoitzak bere ikasleen profesionaltasun ziurtagiriak eta/edo egiaztagiri partzial metagarriak egiteko proposamena igorriko dio NL-NEZri, hala eskatu duten ikasleentzat, ondoren adierazten den dokumentazioarekin batera.

–Nafarroako hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako zikloak eta programak emateko baimena duten entitateen, erakundeen eta ikastetxe pribatuen kasuan, zer ikastetxe publikori dauden atxikita, hara bidali beharko dituzte beren ikasleen eskaerak, ondoren adierazten den dokumentazioarekin batera. Gero, ikastetxe publikoek NL-NEZra bidaliko dituzte dagozkion profesionaltasun ziurtagiriak eta/edo egiaztagiri partzial metagarriak.

b) Honako hau da profesionaltasun ziurtagiriak eta/edo egiaztapen partzial metagarriak egiteko proposamenarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa, urtarrilaren 12ko 2/2017 Foru Aginduaren 2. eta 5. eranskinetan jasotako ereduekin bat, hurrenez hurren:

–Profesionaltasun ziurtagiriaren banakako eskaera eta/edo egiaztapen partzial metagarrien banakako eskaera, kasuan-kasuan dagokiona, urtarrilaren 12ko 2/2017 Foru Aginduaren 1. eta 4. eranskinetan jasotako ereduekin bat, hurrenez hurren.

–NANaren/AIZren/pasaportearen fotokopia.

–Ikasle bakoitzaren ziurtagiri akademiko ofiziala. Horretan, gainditutako lanbide moduluak eta egiaztatutako gaitasun unitateak agertuko dira, bai eta Lantokiko Prestakuntza moduluan edo Lantokiko Prestakuntza moduluko prestakuntza unitatean lortutako “gai” kalifikazioa ere, egiaztatu ahal izateko profesionaltasun ziurtagirian sartuta dagoen lanez kanpoko praktika profesionalen modulua gainditu izana. Ikasketen ziurtagiri hori Educa kudeaketa sistemak ematen duen ziurtagiriaren bidez eginen da. Ikastetxeak sinatuta eta zigilatuta egonen da ziurtagiri hori.

c) Ikastetxeek irteera-erregistroa eman beharko diote “Profesionaltasun ziurtagiria egiteko proposamena” izeneko agiriari, eta, eransten den dokumentazio guztiarekin batera, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralen erregistroan edo Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan aurkeztuko dute.

d) Behin profesionaltasun ziurtagiriak eta egiaztagiri partzial metagarriak eman ondoren, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kasuan kasuko ikastetxeei bidaliko dizkie.

Nafarroako hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako zikloak eta programak emateko baimena duten entitateek, erakundeek eta ikastetxe pribatuek, zer ikastetxe publikori dauden atxikita, handik hartuko dituzte dagozkion ziurtagiri eta egiaztagiriak, eta agiri horiek gordetzeko eta interesdunei entregatzeko ardura izanen dute, urtarrilaren 12ko 2/2017 Foru Aginduan ezarritakoari jarraituz.

24.–Proiektu modulua.

2020-2021 ikasturtean, Nafarroako curriculumean irakastordurik ez duten goi mailako zikloetako Proiektua moduluaren kasuan, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 191/2018 Ebazpenean xedatutakoari jarraituko zaio.

25.–Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE aurrerantzean) babesean ezarritako Lanbide Heziketako ikasketetatik maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE aurrerantzean) arabera ezarritakoetara pasatzea.

Titulu berriak ezartzeko prozesuan, zeinean LOGSEko curriculumaren eta LOEko curriculumaren araberako mailak batera izanen baitira ezinbestean, egoera horrek sortzen dituen egoera bereziak jarraian azaltzen diren ataletan jasotako xedapenen arabera konponduko dira.

25.1. 2019-2020 ikasturtean LOGSEko zikloen lehen maila egin duten ikasleak (ziklo horien ordez, LOEko ziklo berriak ezarriko dira 2020-2021 ikasturtean).

a) LOGSEko zikloetako lehen maila egin baina bigarren mailara igarotzen ez diren ikasleak.

LOGSEko curriculumeko lehen maila egin eta LOGSEren araberako teknikari eta goi mailako teknikari tituluen bigarren mailara igarotzerik ez duten ikasleek LOEren ondorioz ezarritako curriculum berriaren arabera jarraitu beharko dute heziketa zikloa. Hala dagokionean, bidezkoak diren lehen mailako moduluak balioztatuko zaizkie, eta ziklo berriko gainerako moduluak egin beharko dituzte. Kasu horretan, ikasleek deialdi kopuru hau edukiko dute modulu bakoitzeko:

a1) LOEko curriculumeko moduluekin baliozkotzen ahal diren moduluen kasuan, titulu bakoitzaren egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuen arabera, baldin eta gainditu ez badira, LOGSEren araberako heziketa zikloko kurtsoan edo kurtsoetan ahitu diren deialdiak ondorio guztietarako ahitutzat joko dira. Beraz, ikasleek izanen dituzte martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduan ezarritako gehieneko deialdi kopurua (hau da, lau deialdi arrunt eta aparteko bi deialdi) bete arte kasuan-kasuan gelditzen zaizkienak.

a2) Moduluak LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzerik izan ez denean, ikasleek lau deialdi arrunt eta aparteko bi deialdi izanen dituzte modulu bakoitzeko, martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduan ezarritako moduan.

b) LOGSEko zikloetako lehenbiziko maila egin ondoren, moduluren bat gainditu gabe 2. mailara igarotzen diren ikasleak.

LOGSEko curriculumeko lehen maila egin duten ikasleek moduluren bat gainditu gabe utzi eta LOGSEren araberako teknikari eta goi mailako teknikari tituluen bigarren mailara igarotzerik badute, LOGSEko curriculumaren arabera jarraituko dute heziketa zikloa. Halakoetan, ikastetxeak behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak jarri beharko ditu, lehenbiziko mailan utzitako moduluak gainditu ahal izateko gelditzen zaizkien deialdietan gainditzeko modua izan dezaten, gaur egun egiten den bezala.

25.2. 2019-2020 ikasturtean LOGSEko zikloen bigarren maila egin duten ikasleak (ziklo horien ordez, LOEko ziklo berriak ezarri ziren 2019-2020 ikasturtean).

a) LOGSEko zikloetako 2. mailako ikasleak, 2. mailako modulu guztiak gainditu gabe uzten dituztenak.

LOGSEko zikloetako bigarren maila egin eta maila horretako modulu guztiak gainditu gabe uzten dituzten ikasleek LOEren ondorioz ezarritako curriculum berriaren arabera jarraitu beharko dute heziketa zikloa. Hala badagokio, bidezkoak diren lehen mailako moduluak balioztatuko zaizkie, eta LOEko heziketa ziklo gainerako moduluak egin beharko dituzte, kasuan kasuko mailakoak (dela lehenengoa dela bigarrena).

Deialdi kopuruari dagokionez, eranskin honen 23.1.a1) eta 23.1.a2) oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio. Gainditu gabe utzitako modulu guztiak egin eta gainditutakoan, luzatzen den titulua LOEren araberakoa izanen da.

b) LOGSEko zikloetako 2. mailako ikasleak, 2. mailako moduluren bat gainditu gabe uzten dutenak.

LOEko curriculumaren bidez ordeztu den LOGSEko ziklo bateko bigarren maila egin duten ikasleek bigarren mailako moduluren bat (ez guztiak) gainditu gabe utzi badute, honako aukera hauek izanen dituzte:

b1) 2020-2021 ikasturtean LOGSEko curriculumaren arabera segitzea heziketa zikloa, honako xedapen hauetan adierazten den moduan:

–Titulu bakoitzaren egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuen arabera LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzen ahal diren moduluen kasuan, baldin eta gainditu ez badira, LOEren araberako heziketa zikloaren curriculum berria osatzen duten lanbide moduluen klaseetara joan beharko dute ikasleek, eta gelditzen zaizkien deialdiak errespetatuko dira.

–Moduluak LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzerik izan ez denean, ikastetxeak, eskura dituen baliabideen arabera, giza baliabideak eta baliabide materialak jarri beharko ditu ikasleei kasuan kasuko moduluak gainditzen laguntzeko, eta gelditzen zaizkien deialdiak errespetatuko zaizkie. Aipatutako baliabide horien artean, ikastetxeak erabaki dezake ikasle horiek LOEko curriculum berriko lanbide moduluen klaseetara joan behar dutela, baldin eta horien edukiek, ikaskuntza emaitzek eta ebaluazio irizpideek gainditu gabe utzi dituzten LOGSEko modulua(k) gainditzen laguntzen baldin badiete.

Halaber, ikasleak, bigarren mailako moduluez gain, lehenbiziko mailako batzuk ere gainditzeke dituenean, 23.2.b1) azpiatalean ezarri dena aplikatuko da.

Gainditu gabe utzitako modulu guztiak egin eta gainditutakoan, luzatzen den titulua LOGSEren araberakoa izanen da.

b2) LOEren ondorioz ezarritako curriculum berriaren arabera jarraitzea heziketa zikloa. Horrek berekin dakar, bidezkoak diren modulu balioztatzeak egin ondoren, ikasleek LOEko curriculum berria osatzen duten gainerako modulu guztiak egin behar izatea, dela lehenengo mailan dela bigarrenean.

Deialdi kopuruari dagokionez, eranskin honen 23.1.a1) eta 23.1.a2) oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio. Gainditu gabe utzitako modulu guztiak egin eta gainditutakoan, luzatzen den titulua LOEren araberakoa izanen da.

LOGSEko ziklo bateko bigarren maila egin duten ikasleen kasuan, LOGSEko ziklo horren ordez LOEko curriculumaren araberako zikloa oraindik ezarri ez duen ikastetxe batean ikasi badute eta maila horretako moduluren bat (ez guztiak) gainditu gabe utzi badute, honako hau egin beharko dute:

b3) Beste ikastetxe batean LOGSEko curriculumaren araberako heziketa zikloa bukatzea, baldin eta ikastetxe honetan LOEko behar den curriculumak ordezkatu badu LOGSEko ziklo hori. Hurrengo xedapen hauen arabera antolatuko da:

–Titulu bakoitzaren egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuen arabera LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzen ahal diren moduluen kasuan, baldin eta gainditu ez badira, LOEren araberako heziketa zikloaren curriculum berria osatzen duten lanbide moduluen klaseetara joan beharko dute ikasleek, eta gelditzen zaizkien deialdiak errespetatuko dira.

–Moduluak LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzerik izan ez denean, ikastetxeak, eskura dituen baliabideen arabera, giza baliabideak eta baliabide materialak jarri beharko ditu ikasleei kasuan kasuko moduluak gainditzen laguntzeko, eta gelditzen zaizkien deialdiak errespetatuko zaizkie. Aipatutako baliabide horien artean, ikastetxeak erabaki dezake ikasle horiek LOEko curriculum berriko lanbide moduluen klaseetara joan behar dutela, baldin eta horien edukiek, ikaskuntza emaitzek eta ebaluazio irizpideek gainditu gabe utzi dituzten LOGSEko modulua(k) gainditzen laguntzen baldin badiete.

Halaber, ikasleak, bigarren mailako moduluez gain, lehenbiziko mailako batzuk ere gainditzeke dituenean, 23.2.b1) azpiatalean ezarri dena aplikatuko da.

Gainditu gabe utzitako modulu guztiak egin eta gainditutakoan, luzatzen den titulua LOGSEren araberakoa izanen da, hasitako curriculumarekin bat.

25.3. 2019-2020 ikasturtea bukatuta, LOGSEko zikloren bat gainditu gabe duten ikasleak (ziklo horien ordez, LOEko ziklo berriak ezarri baziren 2018-2019 ikasturtean).

LOGSEko bigarren maila egin duten ikasleek moduluren bat gainditu gabe utzi badute lau deialdi arruntak ahitu gabe 2020-2021 ikasturtean, salbuespenez LOGSEko zikloko 2. mailan jarraituko dituzte beren ikasketak, honako xedapen hauetan adierazten den moduan:

–Titulu bakoitzaren egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuen arabera LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzen ahal diren moduluen kasuan, baldin eta gainditu ez badira, LOEren araberako heziketa zikloaren curriculum berria osatzen duten lanbide moduluen klaseetara joan beharko dute ikasleek, eta gelditzen zaizkien deialdiak errespetatuko dira.

–Moduluak LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzerik izan ez denean, ikastetxeak, eskura dituen baliabideen arabera, giza baliabideak eta baliabide materialak jarri beharko ditu ikasleei kasuan kasuko moduluak gainditzen laguntzeko, eta gelditzen zaizkien deialdiak errespetatuko zaizkie. Aipatutako baliabide horien artean, ikastetxeak erabaki dezake ikasle horiek LOEko curriculum berriko lanbide moduluen klaseetara joan behar dutela, baldin eta horien edukiek, ikaskuntza emaitzek eta ebaluazio irizpideek laguntzen baldin badiete gainditu gabe utzi dituzten LOGSEko modulua(k) gainditzen.

Gainditu gabe utzitako modulu guztiak egin eta gainditutakoan, luzatzen den titulua LOGSEren araberakoa izanen da.

25.4. LOGSEko zikloak gainditu gabe dituzten ikasleak, LOEko ziklo berriak ezartzeko prozesua, 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetan hasia, bukatu ondoren.

Ikastetxeek egoera horretan dauden ikasleen edo ikasle ohien berri eman beharko diote Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuari. Kasu horietan, ikasle horientzat aparteko deialdi berariazko bat eginen da 2020-2021 ikasturtean, LOGSEko kasuan kasuko teknikari edo goi mailako teknikari titulua lortu ahal izateko.

25.5. LOGSEko zikloak gainditu gabe dituzten ikasleak, LOEko ziklo berriak ezartzeko prozesua, 2009-2010 eta 2015-2016 ikasturteetan hasia, bukatu ondoren.

Ikastetxeek egoera horretan dauden ikasleen edo ikasle ohien berri eman beharko diote Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuari. Ikasle horiek teknikari titulua edo goi mailako teknikariarena lortu nahi izatera, LOEko titulua bakarrik lortzen ahalko dute; kasu horretan, bidezko baliozkotzeak tramitatu ondoren, falta dituzten moduluak gainditu beharko dituzte LOEren curriculumaren arabera. Ikasle horientzat aparteko deialdi berariazko bat eginen da 2020-2021 ikasturtean, LOEko kasuan kasuko teknikari edo goi mailako teknikari titulua lortu ahal izateko.

26.–Gainditu gabeko moduluak izanik, deialdi guztiak –arruntak eta bereziak– agortu dituzten ikasleak.

Ikastetxeek Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuari adierazi beharko diote badirela ikasleak edo ikasle ohiak zeinek, prestakuntza ziklo bat eginda, gainditu gabeko moduluak baitituzte, horietarako deialdi guztiak –arruntak eta bereziak– agortuta.

Ikasle horientzat aparteko deialdi berariazko bat eginen da 2020-2021 ikasturtean, LOEko kasuan kasuko teknikari edo goi mailako teknikari titulua lortu ahal izateko.

Hala bada, deialdi horren jarraipena eta ebaluazioa egiteaz arduratuko diren ikastetxeko irakasleak hauek izanen dira, lehentasunez: dagokien ikasleen amaierako ebaluazioaren deialdietan parte hartu ez eta ukitutako moduluan edo moduluetan irakaslana esleituta duten irakasleak. Ikastetxeko zuzendaritzaren eskumena izanen da aparteko deialdi berariazko horretaz arduratuko diren irakasleak izendatzea.

Ikastetxean ez badago baldintza hori betetzen duen irakaslerik, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak izendatuko ditu irakasleak, ukitutako moduluan edo moduluetan irakas lana esleituta dutenak eta destinoa beste ikastetxe batzuetan dutenak, aparteko deialdi berariazko horren arduradun gisa.

Baldin eta irakasleek edo irakasle ohiek akreditatzen badituzte gainditu gabeko moduluarekin edo moduluekin bat datozen gaitasun unitateak, ikastetxeak matrikula berezi bat eginen du, soilik espedientera pasatu ahal izateko gainditu gabeko dena delako lanbide moduluaren edo moduluen baliozkotzea.

27.–Lanbide Heziketako teknikari titulua duten ikasleek Batxilergoko titulua lortzea.

Bat etorriz Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren ezarpen egutegia zabaltzeko presazko neurriei buruzko abenduaren 9ko 5/2016 Errege Lege Dekretuak ezarritakoarekin, harik eta Hezkuntzarako Estatu Itun sozial eta politikotik ateratzen den araudiak indarra hartu arte, Lanbide Heziketako teknikari titulua edo goi teknikari titulua duten ikasleek edo musikako edo dantzako lanbide ikasketen teknikari titulua dutenek aukera izanen dute Batxilergoko titulua eskuratzeko. Horretarako, ikasleek aukeratzen duten Batxilergoko modalitateko enborreko irakasgaien multzoko irakasgai orokorrak egin eta gainditu behar dituzte.

Helburu horrekin, Hezkuntza Departamentuak aukera ezarri du ikasleek Batxilergoko enborreko irakasgaien multzoko irakasgai orokorrak egin ditzaten helduentzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeetan, baldin eta ikasketak egiten ari badira Batxilergoko titulua lortzeko asmoz 2020-2021 ikasturtean Lanbide Heziketako teknikari titulua edo goi mailako teknikari titulua lortzeko eta adinaren baldintza betetzen badute.

Halaber, Lanbide Heziketako teknikari titulua edo goi mailako teknikari titulua izanik Batxilergoko titulua modalitate presentzialean lortu nahi duten ikasleek aukera izanen dute 2021-2022 ikasturtean LOMCE Batxilergoko musikako ikasketa profesionalak edo Lanbide Heziketa ikasketak eskaintzen dituzten ikastetxeetan onartuak izateko prozesuan parte hartzeko. Ikasle horiek Batxilergoko titulua lortzen ahalko dute, ikasleak aukeratzen duen Batxilergoko 1. eta 2. mailako irakasgai ardatzen multzoko irakasgai orokorrak eginda eta gaindituta.

28.–Goi mailako teknikari titulua duten ikasleak unibertsitatean sartzea.

Goi mailako teknikari titulua duten ikasleak matrikulatzen ahal dira “Félix Urabayen” Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan horretarako ematen den ikastaroan, unibertsitatean sartzeko ebaluazio proba prestatzeko. Irakaskuntza horietan matrikulatzen diren ikasleek eskubidea izanen dute ikaskuntzaren bilakaera egiaztatzeko ebaluazio prozesuan parte hartzeko. Hala ere, ebaluazio prozesu horretan lortutako kalifikazioek ez dute eskubidea emanen ikasketa espedientea aldatzeko.

Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulua duten ikasleek aukera izanen dute unibertsitatean sartzeko ebaluazio proba egiteko, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaseigarren xedapen gehigarrian ezarritako baldintzetan.

29.–Proba libreetarako berariazko deialdia, LH.I-eko eta LH.II-ko ikasketak osatu gabe dituztenentzat.

LH.I-eko eta LH.II-ko ikasketak osatu gabe dituztenentzako berariazko proba libreak Nafarroako Foru Komunitatean arautzeko Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 598/2014 Ebazpenean xedatutakoarekin bat, arau orokorretan jaso gabeko baliokidetza duten LH.I-eko eta LH.II-ko ikasketak osatu gabe dituztenek eskaera egin beharko diote Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioko Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari, LH.I-eko eta LH.II-ko ikasketa osatu gabeen baliokidetzak banan-banan ebatz ditzan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako titulazio batekin, bai eta OHOko eta Batxilergokoenak ere, kasu hori bada.

Eskaera Lanbide Heziketako zuzendari nagusiari egin beharko zaio, eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko da (Los Madrazo kalea, 17, beheko solairua, 28071 Madril), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren erregistro eta bulegoetan, betiere aipatu helbidera igorrita. Halaber, eskaera online tramitatzen ahalko da helbide honetan:

http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano/catalogo/gestion-titulos/estudios-no-universitarios/titulos-espanoles/equivalencias/equivalencias-con-fp.html

Eskabidearekin batera dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, ez bada I. eranskineko onespena ematen Datuak Egiaztatzeko Sistemaren bidez nortasun datuak egiaztatzeko (apirilaren 28ko 522/2006 Errege Dekretua), edo pasaportearen edo atzerritar txartelaren zein egoitza-baimenaren (aldi baterakoa edo behin betikoa) fotokopia, edo ikasketen bisarena (atzerriko ikasleen araubide berezia).

–Egindako ikasketen frogagiriak (ziurtagiri akademiko ofizialaren jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua edo, zein den kasua, titulua edo kalifikazioen liburua).

Egin eta gainditu behar duten hezkuntza sistemako prestakuntza zehazteko, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriotik ohar informatibo bat lortzen duten pertsonek, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariari igorritako eskabide baten bitartez eta azaroaren 18ko 598/2014 Ebazpenean ezartzen den prozedurari jarraituz, zilegi dute eskatzea lanbide moduluen proba libreetarako berariazko deialdi bat egin dadila, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak baliokidetza-eskaeraren aldeko ebazpena emateko gainditu behar dituzten moduluak egiteko, hain zuzen.

Prozedura honi buruzko informazio guztia web-orri honetan eskura daiteke:

https://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5514/Pruebas-libres-de-modulos-de-FP-para-personas-con-estudios-incompletos-de-FP-I-y-FP-II1

30.–Kofinantzaketan Europako Gizarte Funtsak parte hartzea. Eragiketak Lanbide Heziketan, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatuak.

Europako Gizarte Funtsaren Enplegu, Prestakuntza eta Hezkuntza Programa Operatiboan 2014-2020 aldirako parte hartzen duten ikastetxeek programa horretan parte hartzen jarraituko dute 2020-2021 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak zehazten duen moduan.

2017., 2018., 2019. eta 2020. urteetan zenbait ekintza egin dira Lanbide Heziketan, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatuak. Aurreikusten da 2021ean jarraitzea halako ekintza kofinantzatuak egiten.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak eta Europako Gizarte Funtsak eskatzen dute eragiketa horietan inplikatutako ikastetxeetako irakasle eta ikasleen datuak jasotzea eta horien jarraipena egitea, bai eta programa horrekin kofinantzatutako eragiketekin lotutako jarduketa zehatz batzuk egiaztatzea ere. Datuak biltzeko eta jarduketak egiaztatzeko modua Hezkuntza Departamentuak behar bezala ezartzen duena izanen da.

31.–Txostenak egitea Lanbide Heziketako eskaintza planifikatzeko.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak (Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatuak) 42. artikuluan ezartzen duenez, hezkuntza administrazioei dagokie Lanbide Heziketako ikasketen eskaintza programatzea. Hona hemen Hezkuntza Departamentuaren helburuak:

a) Prestakuntza guneak nola erabiltzen diren ezagutzea.

b) Eskura dauden guneak efizientzia handiagoz erabiltzea.

c) Guneen kudeaketan gardentasuna sustatzea, Lanbide Heziketako ikastetxeen sare guztiak jakin dezan nola erabiltzen diren eskura dauden guneak.

d) Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketako eskaintzaren plangintza orokorrari buruz hartu beharreko erabakietarako lagungarri bat izatea. Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetako irakaskuntzen eskaintza, lehentasunez, goizeko txandetan antolatuko da, derrigorrezkoaren ondoko beste irakaskuntza batzuetan bezala; Batxilergoan, konparazio batera.

Hori helburu, ikastetxe bakoitzeko zuzendaritza taldeak ikastetxean eskaintzen diren zikloen analisi bat egin beharko du, eta horren gaineko txosten bat prestatu, gutxienez honako alderdi hauek jasoko dituena 2020-2021 ikasturteari buruz:

a) Ikastetxeko prestakuntza guneen zerrenda: ikasgelak, laborategiak, lantegiak...

b) Prestakuntza gune bakoitzaren erabilera orduak egunez egun adierazten dituen taula, zein taldek erabiltzen duen adierazita. Goizeko erabilera orduak eta arratsaldekoak bereiziko dira. Ikasturtean zehar gune horien erabilera aldatuz gero, jakinarazi beharko da.

c) Arestian aipatutako helburuak lortzeko egokitzat hartzen diren proposamenak.

Txosten hori 2020ko abenduaren 31 baino lehen igorri beharko zaio Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendaritzari.

32.–Irakasle espezialistak kontratatzeko eskaera.

Lanbide Heziketako ikastetxeek irakasle espezialistak kontratatzea eska dezakete. Bi kasutarako aurreikusten da, oro har, horrelako irakasleak kontratatzea:

–Irakasle espezialistei dagozkien moduluak.

–Prestakuntzan lan munduko pertsonen parte-hartzea komenigarria duten moduluak.

Bi kasuetan, gehienez ere 150 orduz kontratatuko da espezialista ikasturte bakoitzeko. Bigarren kasuan, ez da hamar orduko edo hortik beherako kontratazio eskaerarik tramitatuko.

32.1. 2020-2021 ikasturterako irakasle espezialistak.

Ikastetxeetako zuzendaritzek dagoeneko egin dituzte eskaerak 2020-2021 ikasturterako espezialistak kontratatu daitezen, zeinak beharrezko baitira ikasturte guztian zehar eskolak emateko esleituta duten irakaslanaren arabera dagokien moduluetan, bai eta 2020-2021 ikasturteko lehenengo hiruhilekoan edo lehengo hiruhilekotik aurrera modulu jakin batzuen prestakuntza prozesuan parte hartuko duten irakasle espezialistei dagozkien eskaerak ere.

2020ko azaroaren 20a baino lehen egin behar da irakasle espezialisten eskaera, komenigarritzat jotzen bada haiek parte hartzea modulu jakin batzuen prestakuntza prozesuan 2020-2021 ikasturtean eta 2021eko urtarriletik aurrera hasten badira.

32.2. 2021-2022 ikasturterako irakasle espezialistak.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren jarraibideekin bat eginen dira espezialisten kontratazio eskaerak 2021-2022 ikasturterako, honako data hauek kontuan harturik:

a) Irakasle espezialistei dagozkien moduluak ikasturte osoan zehar irakasteko kontratazio eskaerak 2020ko apirilaren 30a baino lehen egin beharko dira.

b) Epe hauetan egin beharko dira irakasle espezialisten eskaerak, komenigarritzat jotzen denean haiek parte hartzea modulu jakin batzuen prestakuntza prozesuan 2021-2022 ikasturtean:

–2021eko apirilaren 30a baino lehen, 2020-2021 ikasturteko lehen hiruhilekoan hastekoak diren zerbitzuetarako.

–2021eko azaroaren 19a baino lehen, 2022ko urtarriletik aurrera hastekoa den irakaskuntzarako.

Horrenbestez, ikastetxeetako lanbide arloko departamentu didaktikoek aztertu beharko dituzte espezialistak kontratatzeko beharrak, eta bere ikastetxeko zuzendaritzari bidali beharko diote kontratazio proposamena, kontuan izanda zein den azken eguna kontratazio eskaera igortzeko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuari. Proposamen horretan jaso beharko dira Hezkuntza Departamentuak eskatutako kontrataziorako datu guztiak. Eskaerek behar bezala oinarriturik egon beharko dute.

33.–Europass gehigarria.

Europass gehigarria Lanbide Heziketako titulu ofizial bati eransten zaion agiri bat da, hirugarrenek hobeki ulertzeko helburua duena, batez ere beste herrialde bateko enplegatzaile edo erakundeek hobeki uler dezaten tituluaren esanahia, tituludunak eskuratutako gaitasunei dagokienez. Europass gehigarria ez da titulu ofizialaren ordezko bat, ingelesez azaltzen den osagarri informatibo bat baizik.

Gehigarri horretan tituludunak eskuratutako ezagupenak eta gaitasunak azaltzen dira, bere intereseko teknikari tituluari edo goi mailako teknikari tituluari dagokionez. Titulu ofizialetan ageri den informazioaren osagarri bat da, titulua hobeki ulertzeko, titulua egiten den herrialdetik kanpora, batez ere.

Ikasleak eskatuz gero, ikastetxeak behartuak daude gehigarri hori egin eta luzatzera, bat etorriz martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduaren 32. artikuluan ezarritakoarekin, eta esteka hauetan dauden ereduen arabera:

–LOEko tituluak direnean:

http://todofp.es/orientacion-profesional/itinerarios-formativos-profesionales/movilidad/que-es-el-suplemento-europass/titulos-loe.html

–LOGSEko tituluak direnean:

http://todofp.es/orientacion-profesional/itinerarios-formativos-profesionales/movilidad/que-es-el-suplemento-europass/titulos-logse.html

34.–Baliozkotzeak Lanbide Heziketan.

Lanbide moduluak baliozkotuko dira Espainian indarrean den oinarrizko araudian ezarritakoaren arabera, bat etorriz martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduaren VII. kapituluan ezarritakoarekin.

Ikasleek eskaerak ikastetxean aurkezteko epe arrunta 2020ko urriaren 15ean bukatuko da. Ikastetxeak jasotako eskaerak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeriora bidaltzeko azken eguna 2020ko urriaren 30a izanen da.

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak “Baliozkotzeko gida” prestatu du ikastetxeentzat, eskura egonen dena Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren egoitza elektronikoan 2020ko uztailaren 6tik aurrera; egun horretan deialdia zabalduko da 2020-2021eko baliozkotzeak egiteko.

35.–Erreklamazioak eta ebaluazio prozesuari buruzko agirien kopien eskaera.

Lanbide Heziketako irakaskuntzetan gertatzen diren erreklamazioek kontuan hartu beharko dituzte martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduan ezarritako alderdiak.

Ikasleei eta, horiek adingabeak izanez gero, legezko ordezkariei segurtatzeko ikasketen bilakaera eta errendimenduaren balorazio objektiboa eginen dela, eskatzen zaizkien argibide guztiak emanen dituzte irakasleek, eta, horretarako, ahalbidetuko dute probak, ariketak, lanak, produktuak eta abar ikustea, ikastetxeak ezarritako prozeduraren arabera.

Orobat, ikasleek edo, adingabeak izanez gero, haien gurasoek edo legezko ordezkariek zilegi izanen dute balorazio eta kalifikazioei buruzko argibideak eskatzea irakasleari. Argibideak eskatzeko edo bidezko erreklamazioak egiteko prozedura Hezkuntzako kontseilariak maiatzaren 21ean eman 49/2013 Foru Aginduan araututakoa izanen da.

Halaber, ikasleek eta, adingabeen kasuan, haien gurasoek edo legezko ordezkariek eskubidea izanen dute ebaluazioaren prozesua egiteko erabili diren agirien eta bestelako elementuen kopiak eskuratzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1 artikuluaren arabera.

Ikastetxeek zerbitzu hori gauzatzeko behar den berariazko prozedura (komunikazio bideak, eskaera epeak, entrega epeak, tasak...) arautu beharko dute plangintza instituzionalaren beren agirietan.

Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduak, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema, 10.4 artikuluan ezartzen du ezen, baldin modulu baten amaierako kalifikazioaren aurkako erreklamazioak aurkeztu eta gertatuko balitz kasuko departamentua pertsona bakar batek osatua izatea edo departamenturik ez izatea eta erreklamazioa jarri zaion modulua ikastetxean irakasle bakarrak emandakoa izatea, orduan ikastetxeko zuzendaritzak erreklamazio hori Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igorri behar duela, erreklamazioa jarri eta hurrengo bi egun balioduneko epean.

36.–Lanbide moduluak errepikatzen dituzten ikasleen amaierako ebaluazio saioen tenporalizazioa.

Martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduaren 15.4 artikuluan ezarritakoa garatu beharrez, jarraibide hau ematen da:

a) Modulu batzuk gainditu gabe maila errepikatzen duten ikasleek beren erreferentzia taldeko ikasleen epe berean egin beharko dituzte gainditu gabeko moduluak:

–Lehenengo maila errepikatuz gero, moduluak ikasturte osoan barna eginen dira, eta ebaluazioak, partzialak edo amaierakoak izan, talderako finkatutako egunetan eginen dira.

–Bigarren maila errepikatuz gero, moduluak ikasturte osoan barna eginen dira, Lantokiko Prestakuntza modulua egin aurreko ebaluazio partzialeko saiora arte, kasuan kasuko ebaluazio partzialeko saioak eginda, taldeko gainerakoen kasuan bezala.

b) 1.400 orduko LOGSE zikloetako ikasleak bigarren mailara igarotzen direnean lehenengo mailako moduluren bat gainditu gabe, jarraibide hauek betez egin beharko dituzte modulu horiek:

–Lehenengo mailatik gainditu gabe dauden moduluak ikasturte osoan barna eginen dira, eta ebaluazioak, partzialak edo amaierakoak izan, erreferentziako talderako finkatutako egunetan eginen dira.

–Lantokiko Prestakuntza modulua, oro har, ikasturteko azken hiruhilekoan eginen da (baldin eta Lantokiko Prestakuntza modulua hasteko irizpideak betetzen badira); kasu horretan, lan plan bat programatu beharko da ikasleak jarrai dezan prestakuntza eta ebaluazioa izaten lehenengo mailatik gainditu gabe dituen moduluetan.

V. KAPITULUA

Hezkuntza Departamentuko beste irakaskuntzetarako ere amankomunak diren jarraibideak

37.–AbiesWeb eta eskolako liburutegia.

Ikastetxeek eskatuz gero, eskura dute AbiesWeb programa, eskolako liburutegien kudeaketa informatizatua egiteko programa. Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak instalatu eta martxan jarriko du. AbiesWeb erabiltzeko oinarrizko ikastaro bat antolatuko da, eta ikastetxeak programaren arduradun izateko aukeratzen dituen pertsonak joaten ahalko dira.

Era berean, informazio saioak antolatuko dira “Odisea” plataformaren aukera pedagogikoei buruz (eskolako liburutegi digitala).

Eskolako liburutegiaren kudeaketaren arduradunei ordu bat edo bi ordu osagarri esleitzen ahal zaizkie kudeaketa informatikoa egiteko eta eskolako liburutegia garatzeko, betiere ikastetxeko ordutegia kontuan hartuta.

Eskolako liburutegiko arduradunen eginkizuna izanen da honako zeregin hauek egitea:

–Funts bibliografikoak eta bestelako materialak automatizatzea eta antolatzea.

–Mailegu sistema antolatzea.

–Dagokion sektore profesionalarekin lotutako argitalpen zientifiko-teknikoak irakur daitezen bultzatzeko ekintzak sustatzea.

–Liburutegiaren aldetik laguntza ematea ikastetxean antolatzen diren programak eta proiektuak egiteko orduan.

–Liburutegiaren ordutegia antolatzea, bai eskola-orduetan bai eskola-orduetatik kanpo, bai eta ikastetxeak zehaztutako beste ordutegi batzuk ere.

–Irakurmenaren hobekuntza sustatzea ikasleen artean “Odisea” eskolako liburutegi digitalaren bidez.

38.–Ikastetxeko hizkuntza proiektua.

Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetarako, aipatu proiektua aplikatzea borondatezkoa izanen da, bat etorriz Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuaren prestaketa arautzen duen otsailaren 19ko 16/2019 Foru Aginduaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoarekin.

Beren borondatez aplikatzea hautatzen duten ikastetxeek, otsailaren 19ko 16/2019 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat, ez badute ikastetxearen hizkuntza proiektua prestatzen bukatu, jarraituko dute agiria prestatzen hizkuntza batzordearen bidez, 2020-2021 ikasturtearen bukaerarako zehaztuak izan ditzaten helburuak eta ikastetxearen hizkuntza planteamendua. Ikasturteko amaierako memorian dokumentua zein fasetan dagoen adieraziko da. Ikastetxeek ez badute hizkuntza proiektua egin, 2020-2021 ikasturtean zehar ikastetxeko egoera linguistikoaren diagnostiko bat egin beharko dute ikastetxeko hizkuntza batzordearen bidez. Diagnostiko horretan, curriculumeko hizkuntzen nahiz hezkuntza komunitateko kideek dituzten beste hizkuntzen erabilera eta presentzia aztertuko da, eta adostasunez lortu beharreko hizkuntza helburuak ezarriko dira. Helburuak zehazteko eta diagnostikatzeko prozesuen emaitzak ikasturtearen amaierako memorian jasoko dira.

Ikastetxeek Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren laguntza izanen dute. Era berean, honako esteka honetan orientazio gida bat izanen dute eskura:

https://sites.google.com/educacion.navarra.es/plcnavarra/plcihp

Curriculum hizkuntzei dagokienez, ikastetxeek Educa kudeaketa sisteman honako hauek zehaztu beharko dituzte:

Maila bakoitzean ikasgai bakoitza zein hizkuntzatan ematen den (Ikastetxea Menua> Ikasketa plana> ikasgaiaren hizkuntza).

–Ikastetxearen hizkuntza proiektuaren arduraduna (Langileak Menua > Irakasleak > Datu profesionalak).

–AHIPa koordinatzearen arduraduna, kasua bada: Bigarren Hezkuntzan Atzerriko Hizkuntzak Ikasteko Programa (Langileak Menua > Irakasleak > Datu profesionalak).

39.–Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

39.1. Gaitasun digitala eta hezkuntzako teknologia.

Hezkuntza Departamentuak jarraituko du dagoeneko martxan dauden beste neurri batzuk sustatzen, hala nola banda zabal ultralasterra hedatzeko plana eta ekipamendua berritzeko eta hornitzeko plana.

Ikasturte honetan jarraipena emanen zaio Hezkuntzaren Eraldaketa Digitalerako estrategiari (ikasNOVA), bat-bat ereduaren arabera (ikasle bat, gailu bat). Horretarako, ikastetxeei orduak eman zaizkie ikasNOVAren arduradunarentzat.

Ikastetxeetako eta ikasgelako prozesuetan hezkuntza teknologiak integratzera bideratutako bi figura dira hezkuntza teknologiaren koordinatzailea eta ikasNOVA hezkuntzaren eraldaketa digitalaren arduraduna.

–Hezkuntza teknologiako koordinatzailea. Haren zeregina izanen da ikastetxean IKTen erabilera sustatzea, eta horretarako irakasleei prestakuntza emanen die, gailuak eta aplikazioak erabiltzean sortzen diren zalantza teknikoak argituko ditu, kontrolatu eginen du ekipamendu guztiak behar bezala GLPIn etiketatuta eta inbentariatuta daudela, eta bermatu eginen du ordenagailuak ez direla martxan jarriko administratzaile baimenekin. Hezkuntza Departamentuko teknikariak oraindik ikastetxe batera joan ez direnean gailuak martxan jartzera, Windows 7/8 ekipamendu guztiak eguneratu beharko dituzte Departamentuak prestatutako Windows 10era.

–IkasNOVA arduradunaren funtzioak irakaskuntza ikaskuntza prozesuekin lotuta daude, baita hezkuntza teknologiak ikasleen gaitasun digitalak garatzeko modu gisa integratzeko moduarekin ere. Besteak beste, haren funtzioetako bat gainerako irakasleei prestakuntza ematea da, alderdi metodologikoei, tresna nahiz aplikazioei, erabilera arauak errespetatzeari, mailegurako araudiari, edukiak sortzeari eta abarri buruz.

Bi figura horiek modu koordinatuan lan egin behar dute, elkarren artean zerikusia duten prozesuak baitaude (hiru metakategoriatan banatu ditugu: kudeaketa, komunikazioa eta didaktika). Hausturak, finantzen kudeaketa edo fidantzak bezalako kudeaketak, elkarrekin landu beharko dituztenak.

Funtzio zehatzak ikasNOVA atarian argitaratuko dira.

https://ikasnova.digital

IkasNOVA arduraduna ikasleen hezkuntza digital segururako eta errespetuzkorako eskubidearen sustatzailea ere izanen da, DBEDBLOren 83. artikuluan xedatutako terminoekin bat etorriz.

39.2. IKT zerbitzuen katalogoa.

IKT zerbitzuen katalogoa, ikastetxeen informatikarekin eta konektibitatearekin lotutako informazio garrantzitsuarekin, langile guztiei jakinarazi beharko zaie (irakasleei eta AZLei).

Helbide honetan egonen da eskuragarri:

https://www.educacion.navarra.es/web/serviciostic

ikasNOVAren atarian ere egonen da eskuragarri: https://ikasnova.digital.

39.3. Erabiltzailearen Laguntza Zentroa (ELZ).

Zerbitzu eskari batzuk jakinarazteko eta eskatzeko Erabiltzailearen Laguntza Zentroa (ELZ) dago.

Ikastetxeko edozein langilek (irakasleek nahiz AZLek) ematen ahal dute IKTen matxuren berri; horretarako, ELZra dei egin beharko dute (848 425050), arazoa azalduz eta matxura duen ekipamendua itsasgarrian duen zenbakiaren bidez identifikatuz.

Zerbitzu eskariak IKT zerbitzuen katalogoaren bidez eskainitakoak izanen dira, eta, kategorizazioaren arabera, ikastetxeko zenbait langilek eskatzen ahal izanen dituzte.

Matxura urrutitik ELZko langileen laguntzarekin konpondu ezin daitekeenean, IKT ekipamenduaren mantentze kontratuaren adjudikazioduna den enpresako (gaur egun CONASA da) teknikari bat bidaliko da ikastetxera, matxura konpon dezan.

39.4. Inbentarioko online aplikazioa.

https://inventario.educacion.navarra.es/glpi/ GLPI inbentarioko online aplikazioan, ikastetxe bakoitzak bere ekipo informatikoen inbentarioa ikusten ahalko du, baita horien gorabeherak ere, berriak zein amaitutakoak, eta egokitzat jotzen duen informazioa edo jarraipenak gehitzen ahalko ditu.

IKT zerbitzuen katalogoan aplikazio hori erabiltzeko gidaliburu erraz bat dago, ikastetxeko kontuarekin eta pasahitzarekin atzitzen ahal dena.

39.5. IKT ekipamenduaren inbentarioa.

GLPI aplikazioan etiketatuta eta inbentariatuta daude ikastetxeetako ekipamendu informatiko guztiak (mahai gaineko ordenagailuak, pantailak, ordenagailu eramangarriak, chromebook gailuak, chromebox gailuak, tabletak, proiektagailuak, arbel digitalak, monitore interaktiboak eta inprimagailuak).

Itsasgarriak oso garrantzitsuak dira matxura bat dagoenean ekipamenduak identifikatzeko; hori dela eta, ikastetxeak neurriak hartu beharko ditu ikasleek itsasgarririk ken ez dezaten. Itsasgarri horiek desagertzen badira, ikastetxeak zenbaki berdineko beste batzuk jarri beharko ditu, edo errotuladore ezabaezin batekin idatzi beharko du ekipamendu zenbakia (zenbaki hori inbentarioaren online aplikazioan bila daiteke).

Ikastetxeko Hezkuntza Teknologiako koordinatzaileak aldizka berrikusi beharko du online aplikazioaren inbentarioa, bermatuz ez dela falta ekipamendu bat ere eta ez dela agertzen kendutako ekipamendurik.

39.6. IKT ekipamenduko matxurak konpontzeko kontratua.

Ikastetxeetako IKT ekipamenduko matxurak konpontzeko kontratu bat dago (egun CONASA enpresa da adjudikazioduna), eta beraren bidez egunean bertan edo hurrengo egunean konpontzen dira gorabeherak edo ordezko ekipamendu bat uzten da ikastetxean, inolako kosturik gabe.

IKT zerbitzuen katalogoan kontratu horren laburpena ikusten ahal da.

Barnean hartzen ditu hardwarearen matxurak (piezak edo ekipamendu osoak ordeztea) eta sistema eragilearen arazoak.

Konpondutako edo ordeztutako ekipoa erabiltzeko prest gelditu behar da; horretarako, baliteke beharrezkoa izatea sistema eragilea berriro instalatzea, inprimagailuak eta arbelak konfiguratzea, antibirusa, inbentario-agentea eta LibreOffice instalatzea eta erabiltzailearen dokumentuak konpondutako ekipora pasatzea.

Ez daude estalita erorikoak, nahita egindako kalteak, ekipamendua gaizki erabiltzearen ondoriozko kalteak, lapurretak, gainkarga elektrikoak eta abar. Kasu horietako gehienak Nafarroako Gobernuak kontratatutako aseguru batek estaltzen ditu eta Ondareak kudeatzen du aseguru hori. Ikastetxeak eman behar du ezbeharraren partea (informazio gehiago hemen: 848 42 32 37).

39.7. Ekipamendua erostea. IKT zerbitzuen kontratuak, lizentzia digitalenak eta bestelako IKT hornidurenak.

Hauxe dago jasota unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoetako zuzendaritza taldeei IKT zerbitzuen, lizentzia digitalen eta IKT horniduren kontratuak egiteko eskumena eskuordetzen dien ebazpenean:

“Unibertsitatez kanpoko ikastetxe bateko zuzendariak ikastetxearen IKT zerbitzuak, lizentzia digitalak eta IKT hornidurak kontratatzen ahalko ditu, baldin eta kontratuaren zenbatekoak 5.000 euro (BEZa kanpo) gainditzen ez baditu, gastua zentralizatuta badago edo hornidurak eta zerbitzuak arautzeko esparru akordioa badago.

Eskaintzen diren zerbitzuak hobetze aldera, bai eta ikastetxeetako ekipamendu informatikoaren eta sareen kudeaketa eta mantentzea hobetzeko eta ikastetxeen premiak hobeki ezagutzearren, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuaren oniritzi teknikoa izan beharko dute IKT zerbitzuen, lizentzia digitalen eta IKT ekipamenduen horniduraren kontratuek (esate baterako, ekipamendu informatikoa, mahai gaineko ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, pantaila interaktiboak, Chromebook eta Chrometab izenekoak, inprimagailuak eta proiektagailuak eta antzeko ekipamendu guztiak), diru-kopurua edozein delarik ere.

Esparru-akordio bat dago, eta horren arabera hornitzaile batzuk homologatu dira, eta ikastetxeetarako egokienak diren ekipo informatikoak aukeratu (mahai gaineko ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, proiektagailuak, monitore interaktiboak, arbel digitalak, Chromebook gailuak, pantailak, inprimagailuak, e.a.).

Non eta ez duen Hezkuntzako Sistemen, Sareen eta Euskarrien Atalak salbuespenik baimentzen, hautatutako ekipoen zerrendan egon behar du ikastetxeek erosten duten ekipamendu informatikoak, eta hornitzaile homologatuei erosi behar zaie.

IKT zerbitzuen katalogoan argitaratuta daude ekipoen nahiz hornitzaileen zerrendak, dagozkien eskaera-txantiloiekin, baita ikastetxeek ekipamendu hori erosteko jarraitu behar dituzten argibideak ere.

Ikastetxeak ezin izanen du onartu dohaintzan emandako edo bigarren eskuko ekiporik, arazoak sortzen baitituzte mantentze-lanetan eta segurtasunean, Hezkuntzako Sistemen, Sareen eta Euskarrien Atalak baimendutako salbuespenak izan ezik.

39.8. Softwarea.

IKT zerbitzuen katalogoan askotariko sistema eragileen irudiak daude, dagoeneko aplikazio ugari instalatuak dituztenak, ikastetxeek modu errazean klona ditzaten ordenagailuetan, eta, horrez gain, ELZk kudeatzen ahal dituen hainbat soluzio dituzte instalatuak.

Windows 7 eta Windows 8 dituzten ekipo guztiak eguneratzea eta horietan Windows 10 instalatzea gomendatzen da, Hezkuntza Departamentuak egindako W10en irudia erabilita.

ELZk (Erabiltzailearen Laguntza Zentroa) urrundik kudea ditzake Hezkuntza Departamentuak egindako W10 sistema eragilea duten ordenagailu guztiak (mahaigainean Nafarroako Gobernuaren ikurra dute). Ikastetxeak nahi izanez gero, sistema eragilea urrutitik instalatzeko eskatzen ahal dio ELZri, edo askotariko aplikazio informatikoak instalatzeko Windows 10 duten ordenagailuetan.

Gogorarazten da ikastetxeek obligazioa dutela ekipoetan erabiltzen duten eta haietan instalatuta dagoen softwarea legezkoa dela ziurtatzeko.

LOEren 132.d artikuluaren arabera, betebehar hori zuzendariari dagokio, araudiak esleitzen dizkion eskumenei jarraikiz.

Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuak software librea erabiltzea gomendatzen du, baldin eta posible bada eta beharrei erantzuten badie.

Ikastetxe batek software jabeduna erabiltzen badu ekiporen batean, dagokion lizentzia eta hori egiaztatzen duten agiriak izan beharko ditu.

39.9. Hezkuntza Teknologia koordinatzaileen eta ikasNOVA arduradunen prestakuntza.

Ikasturte berri bat hasten den bakoitzean, Hezkuntza Teknologien koordinatzaile arduradunaren lanpostuan lehenengo aldiz aritzen diren irakasleek aurrez aurreko prestakuntza egin beharko dute eskola-ordutegian, nahitaez. Bertan azalduko zaizkie haien betebeharra, dauden tresnak, jarduteko modua eta Hezkuntza Departamentuak ikastetxeen eskura jartzen dituen baliabideak.

Hezkuntza teknologien koordinatzaileen prestakuntza eta ikasNOVA arduradunen prestakuntza asteazken goizetan izanen da, 09:00etatik 10:30era.

Aurretik eginkizun hori gauzatzen zuten Hezkuntza Teknologien arduradunen koordinatzaileek ere prestakuntza hori jaso dezakete beren borondatez.

Prestakuntza horretarako deialdia Irakasleari Laguntzeko Zentroen bidez eginen da.

39.10. Ikastetxeetako prozesuetan datu pertsonalak babestea.

Hezkuntza Teknologien koordinatzaileak DBEDBLO (abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa) bete dadin ere sustatuko du, ikastetxeko prozesuetan datu pertsonalak babesteari dagokionez.

Hezkuntza Departamentuan orrialde bat dago datu pertsonalak babesteari buruzko informazio espezifikoarekin, eta informazio hori zuzendaritza taldeek jakin behar dute, ikastetxeetako prozeduretan datu pertsonalak tratatzeko arduradunak baitira, eta, horrez gain, datu pertsonalak kudeatu behar dituzten ikastetxeko langileen artean ere hedatu behar da:

https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/informacion-sobre-proteccion-de-datos

Orrialde horretan honako atal hauek daude:

1. Datu pertsonalak babesteari buruzko informazioa: atal honetan Hezkuntza Departamentuak tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzko araudiak eskatzen duen informazio guztia dago jasota.

2. Tratamendu jardueren erregistroa: atal honetan Tratamenduko Jardueren Erregistro bat zer den azaltzen da eta Hezkuntza Departamentuak sortu eta argitaratutakoarekin lotzen da.

3. Ohiko galderak. Ohiko galderak: atal honetan ikastetxeetan datu pertsonalak jasotzeari eta tratatzeari buruz egin ohi diren galderak azaltzen dira.

4. Intereseko agiriak: atal honetan datuen babesarekin lotutako ereduak eta intereseko agiriak deskargatzen ahal dira, bereziki hezkuntzaren alorrekoak.

VI. KAPITULUA

Antolaketaren gaineko alderdiak

40.–2020-2021 ikasturteko curriculum plangintza.

COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz 2019-2020 ikasturtean jarduera presentziala eten dela ikusita, ikastetxeek ekintza zehatzak aurreikusi behar dituzte 2019-2020 ikasturtean eskuratu ez diren ezinbesteko jakingaiei heltzeko.

Hori helburu, zuzendaritza taldeak berariaz aipatu beharko du 2020-2021 ikasturteko UJPan (UPOan, BHIen kasuan) nola helduko dion gai horri, eta begiratuko du irakaskuntza-programazio bakoitzean txertatzen direla curriculuma eta hezkuntza-jarduerak errekuperatu eta egokitzeko planak, ikasle guztiek aurrera egiten dutela ahalbidetzeko. Plan horiek prestatzeko, 2019-2020 ikasturtearen bukaeran egindako ikasleen banakako txostenak hartuko dira oinarri, eta, hala badagokio, baita azken memorietan 2019-2020 ikasturtean landu gabe utzitako curriculumaren ezinbesteko alderdiei buruz jasotzen den informazioa ere.

41.–Arreta digital ez-presentzialaren plana, ikasleei eta familiei zuzendua, ikasle adingabeen kasuan.

Arreta ez-presentziala emateko egoera gehiago gertatzen ahal direla aurreikusiz, zuzendaritza taldeek arreta digital ez-presentzialaren plan bat artikulatu beharko dute, ikasleek, eta kasua bada, haien familiek, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilerari dagokionez izan ditzaketen prestakuntza premiei ekiteko, era horretan, haien arteko komunikazioa albait onena izan dadin.

Plan hori prestatzeko, webgune honetan ikusgai jarriko diren oharrak eta materialak erabiliko dira: ikasnova.digital/PANP (arreta-ez presentzialaren plana).

Irakasleek plan horretan ezarritako jarraibideei jarraikiko diete.

42.–Lanaldia.

42.1. Ohar orokorrak.

Uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, irakasleek, oro har, Nafarroako Gobernuaren mendeko funtzionarioentzat finkatzen den lanaldi bera izanen dute, beren eginkizunetara egokitua.

Bestalde, uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 2. artikuluak ezartzen du ezen irakasleek astean hogeita hamar ordu emanen dituztela ikastetxeko jardueretan, eta gainerako orduak (ikastetxean egon beharrik gabekoak) irakas-jarduerak prestatzeko erabiliko direla, eta irakasleen hobekuntza profesionalerako, galarazi gabe irakasleek duten obligazioa batzorde eta hautapen epaimahaietan edo antzeko jardueretan parte hartzeko, horretarako izendatzen dituztenean.

42.2. Eskola-orduak.

18 eskola-orduetan sartzen dira ikasleei zuzeneko eskola edo irakaskuntza ematea eta aplikatu beharreko gainerako jarduerak eta zereginak, bai uztailaren 6ko 225/22 Foru Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, bai Nafarroako irakaskuntza publikoa hobetzeko itunak aplikatzetik sortzen diren erabakien arabera.

Zuzeneko irakaskuntza-orduen artean daude ikasleei eskola edo irakaskuntza ematekoak, izan talde/klase arruntarekin emandako orduak edo banaketa orduak.

42.3. Zuzeneko irakaskuntzaren orduak murriztea, Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko itunaren ondorioz, zeina argitaratu baitzen irailaren 14ko 86/2018 Foru Aginduaren bidez.

Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko itunaren emaitza gisa, zeina argitaratu baitzen irailaren 14ko 86/2018 Foru Aginduaren bidez, zuzeneko irakaskuntza-orduak murriztu dira, eta murriztutako ordu horiek honela erabiliko dira: ordu bat ikastetxeko koordinazio lanetarako eta plangintza instituzionaleko agiriak prestatzeko, eta beste ordua ikastetxeak parte hartzen duen proiektuak, programak eta planak egiteko, bai eta aipatu foru aginduan adierazten diren zereginetarako.

Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen kasuan eta Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuen kasuan, Hezkuntza Departamentuak proposatutako zeregin, plan eta proiektuak izanen dira ondorioztatzen direnak Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren “jarduketa planean” proposatutako sei jarduketa lerroetatik, zeinak ikastetxe bateratuek txertatu eta bere egin baitituzte egoki jo ahala, beren autonomia baliatuz, beren proiektu funtzionalean, urteko jarduketa planean edo, BHIen kasuan, ikastetxeko hezkuntza proiektuan eta urteko programazio orokorrean.

Zehazterakoan eskola-ordu gisa zenbatzen diren bi ordu horien dedikazioa, gainerakoen gainetik lehentasuna izanen du orduak ematea ikastetxearen zuzendaritzak erabakitako eta bere plangintza instituzionaleko agirietan jasotako zeregin, plan eta proiektuetan, aurreko apartatuan aipatutako beste batzuen artean.

Horretarako, zuzendaritza taldeak lan plan bat ezarriko du, eta hura betetzen dela begiratzeaz arduratuko da. Lan plan hori nahitaezkoa izanen da, eta irakasleen gainerako aukera guztien aurretik lehenetsiko da. Planak “edukiak” eta “egikaritzeko egutegia” izeneko atalak izanen ditu, eta azken horren barrenean, bileren maiztasuna zehaztuko da.

Hori helburu, ikastetxeko zuzendaritza taldeari dagokio lan plan horretarako orduak zehaztea, zeinak ikasleen ordutegitik kanpora egiten ahalko baitira.

42.4. Astean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Astean zenbatu beharreko 5 ordu osagarriak erabiliko dira jarduerak eta zereginak egiteko, ondorioztatzen direnak uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 24. artikuluan, “hezkuntza kalitatea hobetzeko itunetan” eta jarraibide hauetan ondorio horietarako ezarritakoa aplikatzetik.

Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen kasuan eta Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuen kasuan, jarraibide hauek hartu beharko dira kontuan astean zenbatu beharreko ordu osagarri horietan egin beharreko jarduerei dagokienez.

–Guardiak egiteko, eranskin honetako 46. jarraibidean (Guardiak Lanbide Heziketan) ezarritakoari jarraituko zaio.

–Koordinazioari eskaintzen zaizkion orduak (departamentuko bilerak, irakasle taldeenak...) egiten ahalko dira ikasleen ordutegiarekin bat ez datorren ordutegian. Ikastetxeko zuzendaritzari dagokio zehaztea.

–Plangintza instituzionaleko tresnak prestatzea eta berrikustea (proiektu funtzionalak eta urteko jarduketa planak jarraituko diete ikastetxeak aipatu agirietan zehaztutako plan eta programei).

42.5. Hilabetean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Hilabetean zenbatu beharreko 5 ordu osagarriak erabiliko dira jarduerak eta zereginak egiteko, ondorioztatzen direnak uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 26. artikuluan (klaustroa, ebaluazio saioak eta irakasle taldea, familiei arreta ematea, beste jarduera osagarri eta eskolaz kanpoko batzuk, plangintza instituzionaleko tresnak, prestakuntzarako 35 orduak), “hezkuntza kalitatea hobetzeko itunetan” eta jarraibide hauetan ondorio horietarako ezarritakoa aplikatzetik.

42.6. Irakasleen lanaldiaren laburpena.

Laburpen gisa, Lanbide Heziketako irakaskuntzetako irakasleen lanaldia honako hau izanen da:

IRAKASLEEN LANALDIAREN LABURPEN KOADROA

URTEKO LANALDIA

(225/1998 FDaren 1. artikulua)

ASTEAN 30 ORDU IKASTETXEKO JARDUERETARAKO

(225/1998 FDaren 2. artikulua)

ASTEAN 25 ORDU (ASTEAN ZENBATU BEHARREKO ESKOLA-ORDUEN ETA ORDU OSAGARRIEN BATURA)

(225/1998 FDaren 21.-24. artikuluak)

18 ORDU

ZUZENEKO IRAKASKUNTZAKO ORDUAK

(Ikus 41.2)

ESKOLA-ORDU GISA ZENBATZEN DIREN ORDUAK

(Ikus 41.2)

2 ORDU

ESKOLA-ORDU GISA ZENBATZEN DIREN ORDUAK (Ordutegia berreskuratzea. 2019ko hitzarmena)

(Ikus 41.3)

ASTEAN ZENBATU BEHARREKO ORDU OSAGARRIAK, ASTEAN 5 ORDU (Ikus 41.4)

HILABETEAN ZENBATU BEHARREKO ORDU OSAGARRIAK, ASTEAN 5 ORDU

(225/1998 FDaren 26. artikulua)

URTEKO LANALDIA OSATU ARTEKO GAINERAKO ORDUAK

(Ikus 41.1)

Ekaineko eta iraileko eskola gabeko lanegunetan, egunean ikastetxean egon beharreko bost orduko lanaldi etengabea egin beharko dute irakasleek.

42.7. Informazioa ikastetxe bateratuen jarduera berariazkoei buruz eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak eta ikastetxeek berek sustatutako programa eta proiektuei buruz.

Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuek eta ikastetxe bateratuek bidali beharko diote Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariari, 2020ko azaroaren 1a baino lehen, laburpen taula bat ikastetxean zereginak nola banatuko diren azaltzen duena astean zenbatu beharreko 5 ordu osagarriei dagokienez eta eskola-orduak 20tik 18ra murriztearen ondorioz ateratzen diren 2 orduei dagokienez; han jasoko da, halaber, zein izanen den irakasleen parte-hartzea (ordutan) zazpi ordu horietan egin beharreko jardueretan. Dokumentu hori, zeina informatiboa izanen baita Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuarentzat, oinarri izanen da analisia egiteko, 2020-2021 ikasturtean zehar, ikastetxe bateratuetan eta Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten BHIetan garatzen diren zereginei buruz.

43.–Banaketa orduak.

2020-2021 ikasturtean heziketa zikloetako taldeei esleitutako banaketa orduak baliabide bat dira, ematen dena aurreikusita 20 ikasletik gorako matrikula izanen dela, oro har.

Departamentuak ikastetxeei proposatzen die lehentasunez banaketa gisa erabiltzea (irakasle bat taldearen erdiarekin aritzen da), eta ez irakaskuntza partekatu gisa (bi irakasle aritzen dira talde osoarekin), ahal den neurrian.

Ikasturtean desagertzen bada banaketa esleitzea ekarri duen ratioa, ikastetxeko zuzendaritzak ezar dezake banaketaren ordu guztiak edo batzuk erabil daitezela hark zehazten dituen beste lan eta eginkizun batzuk egiteko.

44.–Zuzendaritza taldeen koordinazioa.

Ikastetxe bateratuen arteko koordinazioa hobetzeko eta programetan parte-hartzea areagotzeko, zuzendariak ez du irakastordurik izanen astearte eta ostegun goizetan, ikastetxearen aukeren arabera. Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak edo haren zerbitzuek egiten dituzten bileretarako deiek lehentasuna izanen dute Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuek egindako gainerako parte-hartze deien aurretik.

45.–Irakasleak lanera ez agertzea.

Aldi baterako ezintasun batengatik irakaslea lanera agertzen ez denean ikastetxe bateratuko zuzendaritzak egin behar duen kontrola Hezkuntza Departamentuko webgunean ezarritakoari jarraituko zaio:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/incapacidad-temporal

Aldi baterako ezintasuneko egoeran dauden langileek bajaren frogagiria aurkeztu behar dute gehienez ere 3 eguneko epean, lanera huts egindako lehen egunetik zenbatzen hasita. Baja berresteko parteak sendagileak erabakitzen duen maiztasunarekin aurkeztuko dira, Gizarte Segurantzaren barruan daudenen kasuan, eta Mufacekoen kasuan, berriz, hamabostean behin edo hilean behin, fakultatiboak hala erabakiz gero. Alta-agirien kasuan, agiria egin eta gehienez 24 orduko epean jakinaraziko da.

Bajaren edo altaren berri emateko jatorrizko agiriak Hezkuntza Departamentura igortzeko, bide hauek erabiltzen ahal dira: posta arrunta, aurrez aurre Nafarroako Gobernuaren Erregistro Ofizialaren edozein bulegotan, edo Erregistro Orokor Elektronikoa.

Ordezkapenetarako, kotizazioetarako eta nominan eragina duten bestelako elementuetarako dauden epeak ongi betetzearren, proposatzen da, ahal den guztietan, komunikazioak Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez egitea.

Parteak bidaltzeko orduan gertatzen den edozein gorabeheraren berri emateko, helbide elektroniko hau erabil daiteke modu osagarri gisa: bajaseducacion@navarra.es.

Era berean, nahitaezkoa da lantokira kopia bat bidaltzea ahalik eta lasterren, lantokiak jakin dezan zehatz-mehatz zein egunetan huts egin behar duen, bajaren bilakaera eta/edo bukaeraren berri izan dezan eta, orobat, ordezkapen bat eskatu ahal izan dezan. Ikastetxearekiko komunikazio bidea ikastetxe bakoitzak erabakiko du, zuzendaritza talde bakoitzak finkatzen duen funtzionamenduaren arabera.

Alta-agiriari dagokionez, horren berri emateko epea betetzen ez bada eta hutsegiteen ziurtagiria aurkezten ez bada irakaslea ikastetxera itzultzen den egunetik hasita 2 egun naturaleko epean, zuzendaritzak horren berri emanen dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, indarreko araudian ezarri bezala jokatzeko. Irakasleari ere jakinaraziko zaio idatziz.

Garrantzitsua da adieraztea ezen, gaixotasun bajengatiko egoerak kontrolatu eta komunikatzeaz gainera, erditzeagatiko lizentzia edo ama ez den gurasoarentzako lizentzia tramitatzeko komunikazioa hiru eguneko epean egin behar dela gehienez, ezarritako prozedurari jarraikiz.

46.–Guardiak Lanbide Heziketan.

Ikastetxeetan ematen diren Lanbide Heziketako ikasketak honako hezkuntza etapa hauei dagozkie:

–Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak.

–Lanbide Heziketa Bereziko zikloak.

–Derrigorrezko hezkuntzaren ondokoa: erdi mailako heziketa zikloak.

–Goi mailako hezkuntza: goi mailako heziketa zikloak.

Irakasleak huts eginez gero, guardiak antolatzeko sistema bat ezarri beharko du ikastetxeak, bermatu dadin norbait izanen dela arreta emateko Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako, Lanbide Heziketa Bereziko zikloetako eta erdi mailako heziketa zikloetako ikasleei. Goi mailako zikloetan irakasleak huts eginez gero, ikastetxeko zuzendaritzak aukeran izanen du guardia jartzea ala ez.

Guardiako irakaslearen eginkizun nagusiak hauek dira:

a) Arreta ematea irakasleak huts egiteagatik edo beste edozein arrazoirengatik libre gelditzen diren ikasleei.

Irakaslea lanera ez agertzea aurreikusita badago, egin beharreko jarduerak ikasketaburuarekin koordinatuko ditu irakasleak.

b) Korridoreetan ordena zaintzea, eta, oro har, ikasleek gelaz kanpo duten portaera. Horrek ez du esan nahi beste irakasleek eginkizun hori bete behar ez dutenik.

c) Beren guardia-orduetan sortzen diren gorabehera guztiak konpontzea, bai eta ikastetxe bateratuko norbait mediku beharrean gertatuz gero hartarako jarduketak egitea ere, eta ikasketaburua lehenbailehen jakinaren gainean jartzea.

d) Idatziz jakinaraztea ikasketaburuari ea irakasleak beren guardia-orduetan joaten diren ala ez eskoletara, zaintza-txandetara, liburutegira edo bestelako jardueretara.

e) Zuzendariak bere eskumeneko esparruan agintzen dion beste edozein eginkizun.

Zuzendaritzak baimena eman dezake irakasleren baten guardia-orduak berariazko beste jarduera batzuekin trukatzeko, baldin eta guardia-ordu guztiak beteta badaude.

Educa aplikazioak modulu berri bat du irakasleen guardia-orduak kudeatzeko, eta hura erabiltzea gomendatzen dugu. Ikasgelako koadernoaren agendarekin lotuta dago, egin beharreko jarduerak jakinaraztea errazten du, guardiako irakasleak izendatzeko aukera ematen dio zuzendaritza taldeari eta prozesuaren estatistika bat eskaintzen du.

Ikastetxeak ezarritako guardiako irakasleek ezin badute guardiaren bat estali, ikasketaburuak irakasle bat izenda dezake guardia hori egiteko.

47.–Nahitaezko prestakuntza.

Etengabeko prestakuntza irakasleen eskubide eta betebehar bat da, bai eta Hezkuntza Departamentuaren eta ikastetxeen erantzukizuna ere, azken helburua izanik Nafarroako hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzea irakasle lanbidea garatuz.

Ildo horretan, ikastetxeek prestakuntza instituzionalaren programa bat ezarriko dute ikastetxeko irakasle guztientzat. Nahitaezko prestakuntza horrek 35 ordu iraunen du.

Ikastetxearen prestakuntza planean jasoko dira haren edukia eta ikasturteko ordu banaketa; zuzendaritza taldeak finkatuko eta antolatuko ditu, kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak prestakuntza lehentasunei buruz ezarritako jarraibideak, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak proposatzen dituen lerro eta sare estrategikoak eta titulu berriak ezartzetik sortzen diren beharrak, bai eta ikastetxeko urteko hobekuntza planaren helburuak ere. Prestakuntza hori lehentasunezkoa izanen da, eta irakasle guztiek nahitaez egin beharko dute. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuko du irakasle guztiek egiten dutela.

2020-2021 ikasturtean, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz, eta ikusirik hezkuntza-jarduera presentziala eten egin dela 2019-2020 ikasturtea bukatu arte, etorkizunean gerta daitezkeen hezkuntza-arreta ez-presentzialak optimizatzearren, Hezkuntza Departamentuak 15 orduko prestakuntza-ekintzen plan bat ezarriko du gai hauek garatzeko: gaitasun digitala, prebentzioa, higienea eta osasunaren sustapena. Prestakuntza-ekintza horiek prestakuntza instituzionaltzat hartuko dira, lehentasuna izanen dute irakasleek egindako edo egin beharreko edo zuzendaritza taldeak planifikatutako beste edozein prestakuntzaren aurretik, eta nahitaez egin beharrekoak izanen dira irakasle guztientzat.

Orobat, izaera eta lehentasun bera izanda sartuko da gaitasun digitaletako prestakuntza, barnean hartuta tresna digitalen erabilerari dagozkion gaitasunak, ingurune ez-presentzialetan irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko metodologiei dagozkienak, eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuek gidatzen dituzten sareetan parte hartzeari dagozkienak, hala nola KIMUA Programaren parte den metodologia aktiboen sarea.

Horrez gain, izaera eta lehentasun berbera duela, 35 orduko prestakuntzaldi horren barruan, Skolae programa ezartzearen ondoriozko prestakuntzaldi bat sar daiteke, 12 ordukoa gutxienez, programa horren gaineko ebazpenean jasota dagoen bezala.

Goian azaldutako prestakuntza hori lehentasunezkoa dela deusetan galarazi gabe, prestakuntza instituzionaltzat hartuko da, orobat, ikastetxeak, zuzendaritza taldeak gidaturik, beste proiektu estrategiko, plan eta lehentasunezko lerroetan parte hartzea Hezkuntza Departamentuak proposaturik, bai eta ikastetxeetako klaustroen eta irakasle taldeen lanaren ondoriozko prestakuntza premiei erantzuteko jarduerak ere.

Prestakuntza instituzionala zabalagoa izan daiteke ikastetxeak berak edo, kasua bada, Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen beharrak betetzeko. Kasu horretan, irakasleen parte-hartzea boluntarioa izanen da.

Ikasturte berean beste ikastetxe batera lan egitera joaten diren irakasleek behar den akreditazioa aurkeztu beharko diote ikastetxe berriko zuzendaritzari, aurrekoan egin duten prestakuntza mota eta ordu kopurua adierazita.

35 orduko prestakuntza instituzionalaz gain, irakasleek prestakuntza indibidualerako eskubideaz baliatzen segitzen ahalko dute, nahi izanez gero.

Ikastetxe bakoitza atxikia dago Irakasleentzako Laguntza Zentro (ILZ) bati, eta erreferentziazko aholkulari bat izanen du, ikastetxeko prestakuntza plana prestatzen laguntzen ahal duena, hautematen diren prestakuntza premietan oinarrituta. Orobat, ikastetxeko prestakuntza plana prestatzean, kontuan hartu behar dira Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuek zehaztutako prestakuntza premiak. Ikastetxe bakoitzak prestakuntzako arduradun bat izendatuko du, lotura lanak eginen dituena ikastetxearen eta ILZko aholkulariaren artean eta ikastetxearen eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren artean. Ez bada inor izendatzen, ikasketaburuak hartuko du zeregin hori ere bere gain.

48.–Departamentuko burutza.

Departamentu bakoitzeko buruak Erregelamendu Organikoan eta 258/1998 Foru Aginduan aipatzen diren eginkizunak bere gain hartuko ditu, eta, horretaz gainera, 2020-2021 ikasturterako departamentuko urteko lan plana gidatu eta garatzeaz arduratuko da; plan horretan, zuzeneko eta zeharkako eragina duten hobekuntza arloen gaineko jarduketak sartuko dira. Gainera, behar denean, profesional espezialistak kontratatzeko probak antolatu beharko ditu. Halaber, irakasle espezialistei esleitutako moduluetan egin beharreko amaierako ebaluazioko proben arduraduna izanen da, baldin eta kasuan kasuko profesional espezialistaren izendapen edo kontratu alditik kanpo egiten badira.

Lantokiko Prestakuntza modulua egiten ari diren ikasleen gainbegiratzea irakasle zenbaiten artean banatzen denean, lanbide arloko departamentu didaktikoko buruak zainduko du zereginak eta ikasle kopurua berdintasunez eta proportzionaltasunez banatzen direla parte hartzen duten irakasle guztien artean. Horretarako, proposamen bat eginen dio ikasketaburuari.

49.–NUHEOko irakasle laguntzaileak.

Irakasle laguntzaileak dira Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekiko lankidetza programa ematen dutenak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan.

Irakasle laguntzaileek eginkizun eta betebehar hauek izanen dituzte:

–Programan matrikulatutako ikasleak prestatzea kasuan kasuko hizkuntza irakaskuntzen ziurtagiria lortzeko.

–Koordinazio jardueretan parte hartzea eta programatutako estandarizazio lanak egitea.

–Ikasleen ebaluazioan parte hartzea, bai proba orientagarrietan (idatzizkoak eta ahozkoak), bai ziurtagiria lortzeko probetan (zaintza, idatzizko proben zuzenketa eta ahozko probetarako epaimahaiak).

–Ikasleei matrikulazio eta ebaluazio prozesuetan informazioa emateko lanean laguntzea.

Programa honetan laguntzaile izateagatik konpentsazio hauek jasoko dira:

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren lankidetzaren xede diren hizkuntza departamentuei irakastordu bat emanen zaie programan matrikulatutako 25 ikasleko. Irakastordu bat esleituko da mailako, ikasle kopurua 10etik gorakoa bada.

Irakasle laguntzaile guztiek 5 lanordu eman beharko dituzte urtean NUHEOren ziurtagiria lortzeko probetan (zainketa lana ziurtagiria lortzeko azterketetan, idatzizko azterketen zuzenketa eta ahozko proben epaimahaiko lana) bakoitzak konpentsatuta duen asteko irakastordu bakoitzeko.

Nafarroako Gobernuaren epaimahaiei buruzko araudian ezarritakoaren arabera erabakiko da nola tratatu kopuru hori gainditzen duten orduak.

NUHEOren departamentu bakoitzeko buruak bere irizpidearen arabera esleituko ditu goian aipatutako zereginak.

50.–Prestakuntza ziklo bateko irakasleen jarduera Lantokietako Prestakuntzaren aldian eta irakastordu guztiak ez dituzten irakasleena.

Irakasleen irakastorduak gutxitu egiten badira Lantokiko Prestakuntza (LP) egiten den bitartean, irakasle horiek beren denbora jarduera hauek egiteko baliatuko dute lehentasunez:

a) Esleituta dituzten ikasleen proiektuaren moduluaren jarraipena eta ebaluazioa antolatu, garatu eta gauzatzea.

b) Lantokiko Prestakuntza moduluaren aurreko ebaluazio partzialaren azken saioa egin ondoren gainditzeke geratu diren lanbide moduluak errekuperatzeko programa garatzea, bai Lantokiko Prestakuntza modulura sartzen diren ikasleentzat, baita sartzen ez direnentzat ere. Aipatu errekuperazio programako irakasleek emandako arreta eginen da gainditu gabeko moduluak egiten diren guneetan, eta beharrezko ordutegi egokitzapenak egin behar dira arreta eman ahal izateko Lantokiko Prestakuntza modulura sartzen diren ikasleei eta modulu horretara sartzen ez direnei.

c) Moduluren bat gainditu gabe ikasmailaz igotzen diren ikasleei arreta emateko, errekuperazio programen garapenean parte hartzea.

d) Lanbide Heziketako tituluak lortzeko proba libreen epaimahai eta batzorde ebaluatzaileetan parte hartzea, esleitzen zaizkien zeregin eta jardueretan.

e) Lantokiko Prestakuntza modulua egiten duten ikasleen tutore izatea Lanbide Heziketako tituluak eskuratzeko proba libreetan.

f) Zikloetako lehen mailako moduluetan laguntza ematea, irakaslana esleituta izanez gero.

g) Zuzendaritza taldeak kasuko departamentuko irakasleentzat zehaztutako guardiak egitea.

h) Ikastetxean sortzen diren beharrak estaltzea, zuzendaritza taldeak hala eskaturik.

i) Ikastetxeko Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak espezialitateko irakasleek laguntza emanen diete ikasleei eta ikasle izandakoei administrazio prozeduretan, eta, bereziki, ikasleek NAN elektronikoa edo ziurtagiri elektronikoa lortzeko prozedura erraztuko dute, haren bidez hartzen ahal baitute alta gazteen berme sisteman, besteak beste.

Aurretik deskribatu diren lehentasunezko jarduketak bermaturik daudenean, irakasleek, Lantokiko Prestakuntza (LP) egiten den bitartean, honako hauek egiteko baliatzen ahal dute denbora:

a) LPko tutorearekin kolaboratzea.

b) Hezkuntza Departamentuak onetsitako Lanbide Heziketako berrikuntza proiektuetan parte hartzea.

c) Langileen prestakuntza osagarrian eta prozedura ez-formalen bidez lortutako lanbide gaitasunaren ebaluazioan laguntza ematea.

d) Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proben ebaluaziorako epaimahaietan parte hartzea, bai eta heziketa zikloetan sartzeko probak egiteko beharrezkoak diren gainerako jarduketetan aritzea ere.

e) Mugikortasun programen ondoriozko beharrei erantzutea.

f) Lanbide Heziketa urrutitik on line jasotzeko eskaintzaren tutoretzan laguntzea.

g) Metodologia aktiboak garatzeko asmoz (hala nola proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza) sortzen diren lantaldeetan parte hartzea, lehentasunez KIMUA Prorgamakoak direnetan. Hori helburu, hurrengo ikasturtean ikastetxean emanen diren irakaskuntzei loturiko proiektuak planifikatu, antolatu eta programatuko dira.

h) Zuzendariak bere eskumeneko esparruan agintzen dion beste edozein eginkizun.

Departamentuko buruak banakako lan plana prestatu ondoren, ikasketaburuak gainbegiratu beharko du. Horretaz gain, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat eman beharko du.

Lan plana ongi betetzeko, horretan ari diren irakasleen ordutegi indibidualak aldatzen ahalko dira, ordutegiak prestatzeko irizpide orokorrak errespetatuz.

Lantokiko prestakuntzaren aldia bukaturik, egindako jardueren memoria bat eginen dute irakasleek; gero ikastetxeko zuzendaritzak ebaluatuko du, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari bidaliko zaio.

51.–Familientzako informazioa - Adin txikiko ikasleak.

Adin txikiko ikasleen kasuan, ikastetxeko irakasle guztiek informazioa emanen diete familiei, ahal den lasterren, ikaslearen jarduera akademikoaren gainean eragina duten eta garapen akademiko arrunta eragozten duten gorabehera garrantzitsu guztiei buruz. Informazioa koherentziaz igorriko dela bermatzeko, irakasleek ikaslearen tutorearekin koordinatuta igorri beharko dute informazio hori.

Horretarako, ikastetxeek prozesu horiei buruz beharrezkoa den informazio guztia emanen diete gurasoei edo legezko tutoreei. Bizikidetza gatazken kasuan, ukituak gertatzen diren adingabeen legezko ordezkariei ere informazioa emanen zaie edo informazioa eskuratzeko aukera eskainiko zaie, babestu behar diren datuak eta interesak salbuetsita. Komunikazioa ahalik eta lasterren eginen da; beranduenez, hiru eskola egun igaro ondoren gertaerak ezagutzen direnetik.

52.–Eskola informazioaren kudeaketa: Educa. ECOEDUCA kontabilitate sistema.

52.1. Eskola informazioaren kudeaketa: EDUCA.

Educako koordinazioa: Zuzendaritza taldeak edo hark eskuordetutako pertsonak aholkuak emanen dizkie ikastetxeko erabiltzaileei Educa kudeaketa sistemari buruz. Horrez gain, sistema horren aldaketen eta funtzionalitate berrien informazioa jasoko du, eta sustatu eta koordinatuko du haiek ikastetxean erabil daitezen.

Educa arloan ikastetxeetan koordinazio lana eginen duten pertsonen erregistroa izateko asmoz, zuzendariak “Educa koordinatzailea” lanpostu osagarria esleitu beharko du aplikazioan.

Zuzendaritza taldeak bideak ezarri beharko ditu ikasturtean zehar laneratzen diren eta kudeaketa eginkizunak dituzten pertsonei Educaren gaineko jakintza eta erabilera bermatzeko.

Hezkuntza Departamentuak prestakuntza eta informazio saioak antolatuko ditu, koordinatzaileei, zuzendaritza taldeei eta administrazioko langileei Educa plataformaren berri emateko.

Hezkuntza Departamentuaren webgunean, Educari eta posta elektronikoari buruzko atalaren barnean, bai eta ikasNOVA atarian ere (http://ikasnova.digital), hainbat jarraibide eta bideotutorial argitaratzen dira, aplikazioaren moduluetara ohitzen laguntzen dutenak. Halaber, Educa taldearekin harremanetan jartzeko prozedura azaltzen da, funtzionaltasun berriak eskatu, gorabeherak jakinarazi edo euskarria eskatzeari begira.

2020an, EDUCA Portal argitaratu zen, Educa familias ordeztera datorren aplikazioa. Aplikazio horren bidez, herritarrak beren datu akademikoetan sartzen ahal dira, eta kudeaketa telematikoak egiten ahal dituzte; aurreinskripzioa, esate baterako.

Educaren barruan, mezularitza sistema bat dago hezkuntza-komunitateko kideen artean informazioa trukatzeko. Dena dela, helbide elektronikoko kontuak erabili beharra dagoenean, oroitarazten da sare publikoko irakasleek eta ikasleek @educacion.navarra.es posta-kontuak erabili behar dituztela jarduera akademikoan, tutoretza lanetan eta harreman profesionaletan.

Ikastetxe publikoek funtzio espezifikoetarako dituzten posta-kontuak Educa-ren bitartez kudeatzen dira (Ikastetxea > ikasNOVA posta eta kontuak > Kontuen kudeaketa). Kontu berriak ireki beharra dagoenean, zuzendariak eskatu beharko du Erabiltzaileen Laguntza Zentroaren bidez. Kontu korporatibo horiek karguei lotutako zereginetarako dira, eta ez dira eskoletan baliatuko ikasleekin.

Zuzendariak berrikusiko ditu Educa-tik ikastetxeen direktorioan (Ikastetxearen menua > Ikastetxearen datuak > Ikastetxearen informazioa) argitaratzen diren datuak (hala nola posta helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta webgunea), eta aurki ditzakeen akatsen berri emanen dio Educa euskarriari. Gogorarazi nahi da beste datu interesgarri batzuk gehi ditzakeela, adibidez, ikastetxearen helburuak, balioak, sariak eta abar.

Ikastetxeei gogorarazten zaie komeni dela EDUCAk eskura dituen funtzionaltasun guztiak erabiltzea; aipatzekoak dira, besteak beste, honako hauek: ikasleen jarraipena, ebaluazio saioaren kudeaketa (informazio fluxua), guardien kudeaketa, informazio esanguratsua.

52.2. ECOEDUCA kontabilitate sistema.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan jasotako irakaskuntzak ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ikastetxe publiko guztiek ECOEDUCA kontabilitate aplikazioa erabiliko dute aurrekontua prestatu, onetsi, aldatu eta betearazteko, eta bertan jasoko dira ikastetxearen funtzionamendu normala, mantentze-lanak eta kontserbazioa bermatzeko behar diren diru-sarrera eta gastu guztiak.

Kobrantza eta ordainketak horretarako gaitutako kudeaketa kontu korrontearen bidez eginen dira.

Diru-sarrerak banku-kontuan agertzen diren unean edo agiri bidez diru-sarreraren berri izaten den unean kontabilizatu behar dira. Erabili beharreko euskarria diru-sarreraren jakinarazpena edo bankuko kontu-laburpena da.

Gastuei lotutako eragiketek haien justifikazioa frogatzen duten bidezko dokumentu euskarria izanen dute beti, nagusiki ikastetxearen izenean egin behar diren fakturak.

53.–Matrikulak bateragarri egitea.

Ikasleak 2020-2021 ikasturtean matrikulatuta badaude heziketa ziklo batean, Lanbide Lantegi batean edo Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean, aldi berean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak egin nahi izanez gero, horretarako modua izanen dute; betiere, “Félix Urabayen” Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzen badira urrutiko modalitatean, ikastetxe horretan sartzeko baldintzak beteta.

Goi mailako edo erdi mailako heziketa ziklo bat egiten ari diren eta Batxilergoko ikasketak amaitu ez dituzten ikasleek ikasketok amaitzen ahalko dituzte helduentzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan, baldin eta adinaren baldintza betetzen badute. Arteen modalitateko ikasleek 27. puntuan (“Batxilergoko titulua lortzea, araubide arruntean egoteko epea agortu ondoren” izenekoan) aipatzen diren proba libreen bidez amaitzen ahal dute. Aipatu puntu hori Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana da, eta onesten ditu DBH eta Batxilergoa ematen dituzten ikastetxeen antolakuntza eta funtzionamendu jarraibideak.

2020-2021 ikasturtean erdi mailako ziklo batean matrikulaturik dauden ikasleek, gainditzeke duten modulu bakarra Lantokiko Prestakuntza baldin bada, zilegi izanen dute irakaskuntza horiek helduentzako Batxilergoko irakaskuntzekin bateratzea, betiere baldintza akademikoak eta Batxilergoan sartzekoak betetzen badituzte.

Lanbide Heziketako erdi mailako edo goi mailako ziklo batean ari diren ikasleek egin ditzakete, 5/2016 Errege Lege Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoarekin bat, Batxilergoko enborreko irakasgaien multzoko irakasgai orokorrak, helduentzako bigarren irakaskuntza ematen duten ikastetxeetan, baldin eta adinari buruzko baldintzak betetzen badituzte, Batxilergo titulu lortzeko.

2020-2021 ikasturtean derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzetan eta/edo goi mailako irakaskuntzetan matrikulatutako ikasleek aldi berean egin ditzakete araubide bereziko kirol irakaskuntzak, onarpen prozesua bukatzen denean esleitu gabeko ikasposturik bada, itxaron zerrendan inor ez badago eta ordu-bateragarritasuna %90ekoa bada gutxienez.

54.–Unibertsitateko ikasleen praktikak ikastetxeetan.

Jarduera hori kasuan kasuko hezkuntza maila duten ikastetxeetan egin behar da, eta, antolatzeko eta gauzatzeko orduan, beharrezkoa da irakasleen parte-hartzea. Ikasturte bakoitzean ikasle horien tutoretza lana egiten duten irakasleek aintzatespen bikoitza izanen dute Hezkuntza Departamentuaren aldetik:

–Tutoretza: ikasturteko tutoretza lana ziurtagiri bidez jasoko da. Lekualdatze-lehiaketetan merezimendutzat joko da.

–Prestakuntza: praktiken tutoretza lana norberaren prestakuntza ordu gisa kontabilizatuko da; gehienez ere, 35 ordu. Orduak kalkulatzeko, tutoretzapeko praktiken ikasketa-planean aipatzen diren ECTS kredituen kopurua hartuko da aintzat. Ikasle baten tutoretza lanetan irakasle batek baino gehiagok parte hartzen badu, berdintasunean banatuko dira dagozkien prestakuntza orduak.

Praktiken tutoretzagatiko eta prestakuntzagatiko ziurtagiriak lortu ahal izateko, irakasleek jardueraren datuak jakinaraziko dizkiote Hezkuntza Departamentuari, ekainaren 1a baino lehen, Hezkuntzako atarian dagoen inprimakia betez:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/practicas

Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu amaierako lanak/master amaierako lanak: praktiketan parte hartzen duten ikastetxeetako irakasle tutoreak eta zuzendaritza taldea joaten ahalko dira Giza eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak gradu amaierako lanak/master amaierako lanak defendatzeko antolatzen dituen aurrez aurreko saio batzuetara.

Praktikak egiteko ikasleak hartzen dituen ikastetxeari “prestakuntza ikastetxe” izaera aitortuko zaio, eta Hezkuntza Departamentuak ikastetxeentzat ezartzen dituen deialdietan baloratuko da inguruabar hori, kasuan kasuko deialdian ezartzen den moduan, halakorik jasotzen bada betiere.

Adingabea Babesteko Legearen arabera, curriculumeko praktikak egiten dituzten ikasleek sexu-izaerako delituen ziurtagiri negatiboa izan beharko dute. Baldintza hori betetzea Hezkuntza Departamentuak unibertsitate bakoitzarekin sinatzen duen hitzarmenean jasota dago, eta ikastetxeak agiri hori eskatzen ahalko dio ikasleari praktikak hasi baino lehen.

55.–Kalitatea kudeatzeko sistema.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzeko programan berritasun garrantzitsuak gehitu dira.

55.1. SGCC 2020 arau berria.

2020-2021 ikasturtean SGCC 2020 arau berria indarrean jarriko da. Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak aldaketa esanguratsuenak aurkeztuko ditu eta baliabide berriak eskainiko ditu, horiek ikastetxeetan ezartzeko.

55.2. Prestakuntza pilulen bidezko prestakuntza.

Prestakuntza metodologia berri bat ezarriko da, arau berriaren apartatuei lotutako prestakuntza piluletan oinarritua, ikastetxeetako lan erritmoetara hobeki egokitzeko eta baliabideak optimizatzeko.

55.3. Ikastetxeen konpromisoak.

Kalitatea Kudatzeko Sistema ezarri eta mantentzeko programan parte hartu zuten ikastetxeek horren berri eman behar diote Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariari, eta ardura hauek hartuko dituzte beren gain:

–Zuzendariak ikastetxearen Kalitatea Kudeatzeko Sistema etengabe garatzeko eta hobetzeko konpromisoa hartuko du, eta ikastetxearen Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren autodiagnostikoa egitearen arduraduna izanen da.

–Programan parte hartzen duten ikastetxeek Klaustroko kide bat izendatuko dute kalitate arloko arduradun. Kalitate arduraduna EDUCAn erregistratuko da.

–Kalitate arduraduna Kalitatea Kudeatzeko Sistema ikastetxean ezartzeko koordinazioaz arduratuko da, eta sistema osoaren dokumentazioa eta erregistroak antolatuta eta eskuragarri mantenduko ditu.

–Zuzendariak edo kalitate arduradunak, gutxienez, Kalitate Bulegoak antolatutako prestakuntza espezifikoan parte hartu beharko du, eta ikastetxeak dagokion Kalitatea Kudeatzeko Sistema ezartzeko eta mantentzeko mailarekin bat datorren lana egiten duenaren ardura izanen du.

–Programan parte hartzen duten ikastetxeetako zuzendaritza taldeetako karguetan eta kalitate arduradunen karguetan lehen aldiz dauden pertsonek ikastetxean ezarritako Kalitatea Kudeatzeko Sistema ezagutzeko prestakuntza espezifikoa egin beharko dute.

55.4. Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren kanpo ebaluazioak.

2019-2020 ikasturtean COVID-19aren pandemia dela-eta egin ez ziren Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren kanpo ebaluazioak 2020-2021 ikasturtean eginen dira, SGCC 2013 Arauari jarraituz.

“Kalitatearekiko konpromisoa”, “Kalitatezko Ikastetxea” eta “Ikastetxe Bikaina” aintzatespenak 2020-2021 ikasturtean eskuratu edo berritu nahi dituzten ikastetxeak SGCC 2013 Arauari jarraituz ebaluatuko dira.

56.–Lan arriskuen prebentzioa.

Arriskuen ebaluazioren bat eginez gero, ikasturte bukaerako memorian, Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak proposatu dituen eta benetan hartu diren prebentziozko neurriak azalduko dira, eta bete ez diren eta aurreikusitako gauzatze-epea iraungita duten neurriak arrazoituko dira.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako irakaskuntzako eta irakaskuntzaz kanpoko langileren bati erasotzen diotenean, ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoen aurkako protokoloa jakinarazi eta ofizioz aktibatuko dute.

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/riesgos-laborales/protocolos-de-actuacion

Ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokolo bat dagoela jakinarazi beharko dute klaustroetan. Halaber, horren berri emanen zaie irakaskuntzaz kanpoko langileei ikasturtean hasierako berariazko bilera batean.

Kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokolo hori Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe guztien webguneetan argitaratuko da, erraz ikusteko modukoa den lehentasunezko toki batean. Era berean, ikastetxeen barne-agirietan agertuko da: Internet, drive, etab.

Hezkuntza Departamentuko prebentzioko ordezkarien eginkizunei eta harremanetarako datuei buruzko informazioa Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe guztien webguneetan argitaratuko da, erraz ikusteko modukoa den lehentasunezko toki batean.

Ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokolo horren berri eman beharko dute familiekin egindako bileretan.

57.–Ikastetxeetako ikerketa.

Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako unibertsitate zentroen artean horretarako egindako hitzarmenean ezarri bezala gauzatuko da funts publikoekin sostengatutako ikastetxeetako ikerketa jarduera. Hitzarmen horrek barnean du ikastetxe laguntzaileek unibertsitateetan sortzen den jakintza zientifikoa helarazteko saioak jasotzeko duten eskubidea, besteak beste. Horren gaineko informazioa hemen eskuratu daiteke: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/actividad-investigadora

VII. KAPITULUA

Erreferentziazko agiri estrategikoak eta araudia

58.–Erreferentziazko agiri estrategikoak.

–Lanbide Heziketaren 2017-2020 Plan Estrategikoa.

59.–Araudia Lanbide Heziketako ikasketak.

59.1. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua.

–247/2000 Foru Dekretua, uztailaren 3koa, apiriliraren 12ko 23/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatua (Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren sorrera).

–112/2017 Foru Agindua, abenduaren 27koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren antolaketari eta funtzionamenduaren araubideari buruzko Erregelamendua.

59.2. Ikastetxe bateratuak.

–63/2006 Foru Dekretua, irailaren 4koa (ikastetxe bateratuen erregulazioa). Abenduaren 13ko 79/2010 Foru Dekretuaren bidez aldatua.

–198/2010 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa (ikastetxe bateratu publikoen izendapena eta ikastetxe bateratuetako sare publikoaren sorrera).

–42/2017 Foru Agindua, martxoaren 29koa (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendapen librearen bidez hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzea).

59.3. Antolamendua.

–1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa (Hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketaren antolamendua).

–127/2014 Errege Dekretua, otsailaren 28koa (Oinarrizko Lanbide Heziketaren berariazko alderdien erregulazioa).

–54/2008 Foru Dekretua, maiatzaren 26koa (Hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena Nafarroan).

–65/2016 Foru Agindua, ekainaren 6koa (Lanbide Lantegien erregulazioa).

–66/2016 Foru Agindua, ekainaren 6koa (Oinarrizko Lanbide Heziketaren erregulazioa).

–52/2015 Foru Agindua, maiatzaren 22koa (Lanbide Heziketa Bereziko zikloen erregulazioa).

59.4. Onarpena. Zikloetan sartzeko probak.

–54/2016 Foru Agindua, apirilaren 29koa, apirilaren 28ko 53/2017 Foru Aginduaren bidez aldatua (ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan, ikasleak erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan onartzeko prozeduraren gaineko erregulazioa).

–67/2016 Foru Agindua, ekainaren 6koa (Ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren erregulazioa, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eta Lanbide Lantegiak egiteko).

–43/2020 Ebazpena, maiatzaren 4koa. (Erdi eta goi mailako zikloetan onartzeko jarraibideen erregulazioa eta egutegia 2020-2021 ikasturterako).

–42/2020 Ebazpena, maiatzaren 4koa. (Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko jarraibideen erregulazioa eta egutegia 2020-2021 ikasturterako).

–26/2020 Ebazpena, otsailaren 25ekoa, maiatzaren 7ko 44/2020 Ebazpenaren bidez aldatua (Heziketa zikloetan sartzeko 2020an egin behar diren probetarako deialdia).

59.5. Ebaluazioa.

–21/2019 Foru Agindua, martxoaren 5ekoa (Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako heziketa zikloen ebaluazioa).

–49/2013 Foru Agindua, maiatzaren 21ekoa (ebaluazio prozesuan erreklamazioak egiteko sistema).

–665/2014 Ebazpena, abenduaren 15ekoa (Oinarrizko LHaren ebaluazioa). –665/2014 Ebazpenaren akats zuzenketa.

59.6. LP eta proiektua.

–45/2009 Foru Agindua, zeina aldatu baitzuen 34/2013 Foru Aginduak (Lantokiko prestakuntza).

–191/2018 Ebazpena, apirilaren 27koa (Proiektu modulua arautzen duena).

59.7. Lanbide Heziketa malgutzen duten eskaintzak.

–122/2010 Foru Agindua, uztailaren 19koa (On line Lanbide Heziketaren erregulazioa).

–Ebazpena, on line Lanbide Heziketa arautzen duena (2020-2021 eskaintza), baita modalitate horren antolamendu eta funtzionamendurako jarraibide berariazkoak ere.

–Ebazpena, Lanbide Heziketa semipresentzialaren onarpena arautzen duena (2020-2021 eskaintza), baita modalitate horren antolamendu eta funtzionamendurako jarraibide berariazkoak ere.

59.8. Tituluak lortzeko bideak. Proba libreak.

–76/2016 Foru Agindua, ekainaren 27koa (LHko tituluak eskuratzeko proba libreak).

–44/2019 Ebazpena, abenduaren 24koa (Lanbide Heziketako tituluak lortzeko proba libreen deialdia, 2019-2020 ikasturtea), urtarrilaren 17ko 2/2020 Ebazpenaren bidez aldatua. Argitaratzeko dago 2020-2021 ikasturtean proba libreen egutegi berria ezartzen duen ebazpena.

–598/2014 Ebazpena, azaroaren 18koa (LHI-eko eta LHII-ko ikasketak osatu gabe dituztenentzako berariazko proba libreak).

59.9. Lanbide gaitasunen ebaluazioa eta egiaztapena Profesionaltasun ziurtagirien eta egiaztagiri partzial metagarrien eskaera.

–66/2014 Foru Dekretua, abuztuaren 27koa (Lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedura ezartzeko arauak).

–2/2017 Foru Agindua, urtarrilaren 12koa (Profesionaltasun ziurtagiria eta egiaztagiri partzial metagarria eskatzeko prozedura arautzen du LHko ikasleentzat).

59.10. Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila egiaztatzea

–27/2017 Foru Agindua, martxoaren 6koa (Arautzen duena laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko mailako prestakuntza egiaztatzeko prozedura Nafarroan LOEko EMko edo GMo zikloak egiten dituzten ikasleentzat).

59.11. Lanbide Heziketako berariazko programak.

–31/2012 Foru Agindua, apirilaren 3koa (prestakuntza egonaldiak atzerrian: LHko ikasleak eta irakasleak).

–324/2018 Ebazpena, ekainaren 27koa. (KIMUA programa onetsi zuen, arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikastetxeetan metodologia aktiboen sareak garatu, ezarri eta ezagutzeko baldintzak).

59.12. Beste batzuk.

–93/2008 Foru Agindua, ekainaren 13koa (ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautzen duena).

–287/2013 Ebazpena (Unibertsitateko ikasleen prestakuntza praktikoan parte hartzen duten ikastetxe eta irakasleentzako aitorpena).

59.13. Estatuko araudia Lanbide Heziketari buruz.

Ondoko helbidean kontsulta daiteke: http://www.todofp.es/profesores/normativa/legislacion/normativa-estatal.html

59.14. Europako araudia Lanbide Heziketari buruz.

Ondoko helbidean kontsulta daiteke: http://www.todofp.es/profesores/normativa/legislacion/normativa-europea.html

Iragarkiaren kodea: F2008321