1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1208/2020 EBAZPENA, 2020ko abuztuaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan ingeleseko C1 mailako O.L. kudeaketari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdirako.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2019ko azaroaren 25eko 2453/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan ingeleseko C1 mailako O.L. kudeaketari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2019ko abenduaren 10ean.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2020ko otsailaren 11n emandako 306/2020 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 5.4 oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, oposizioaren lehenbiziko proba non eta noiz eginen den adierazita eta kalifikazio-epaimahaia nork osatuko duen zehaztuta.
Aintzat harturik Langileen Kudeaketako Ataleko buruaren txosten-proposamena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan ingeleseko C1 mailako O.L. kudeaketari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdirako onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, zeina I. eranskin gisa atxiki baita.
Bigarrena.–Oposizioaren lehenbiziko proba noiz, zer ordutan eta non eginen den adieraztea: 2020ko urriaren 3an izanen da, larunbata, 10:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategiko 012. ikasgelan, Iruñeko Arrosadiko campusean.
Proba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZ, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira adierazitako agiriekin beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak edo deialdira agertzen ez direnak, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere.
Hirugarrena.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera zehaztea, zeina II. eranskin gisa atxiki baita.
Laugarrena.–Ebazpen hau kalifikazio-epaimahaiko kideei helaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2020ko abuztuaren 5ean.–JKudeatzailea Joaquín Romero Roldán.
I. ERANSKINA
Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda ingeleseko C1 mailako O.L. kudeaketari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdirako, zeina Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2019ko azaroaren 25eko 2453/2019 ebazpenaren bidez onetsi baitzen
Txanda irekia.
–Onartuak:
AICUA DE BLAS, JORGE
ANDUEZA OSÉS, MIREN
ARDAIZ ILUNDAIN, BEATRIZ
AZCARATE ORMAECHEA, MARIA LOURDES
BUSTO FELICES, ELENA
CALATAYUD RUIZ DE ZUAZU, DIANA
CIA GARCIA, MARIA ISABEL
DEL RIO HERNANDEZ, EVA
DIAZ DE CERIO GARCIA, JESSICA
ENECOIZ OSINAGA, MIREN ITZIAR
ERRO GASCA, MARIA CARMEN
ESQUIROZ SANCHEZ, AUGUSTO
GARCIA VILAJUANA, JORGE
GIL PEREZ-NIEVAS, GONZALO ALFONSO
GUIJARRO MORALES, SONIA
HUALDE BARBARIN, LAURA
IRISARRI PRIMICIA, SUSANA
ITURRIA AYERRA, MARIA NIEVES
LACUNZA CLEMENTE, PEDRO
LICEAGA ELIZALDE, AMBROSIO MARIA
LORCA MOULIAA, LUIS
MEDINA PASCUAL, ISRAEL
NOVOA GORRAIZ, IZASKUN
OJER LORA, FERMIN
OTANO JIMENEZ, GUILLERMO
ROJO SAN ROMAN, CARMEN MARIA
ROMERO CALVO, ALEJANDRA
RUIZ TORREGROSA, ANA
RUIZ DE ERENCHUN MIQUELEIZ, CARMEN
RUIZ DE GAONA RODRIGO, LAURA
SAN MARTIN LAREQUI, MARIA ANGELES
SANCHEZ REPARAZ, MAITE
URDANOZ LEGASA, SAIOA
ZUASTI PAGOLA, BEATRIZ
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidea ez aurkezteagatik, eta hilean lanbide arteko gutxieneko soldata baino errenta handiagoa jasotzeari buruzko aitorpena ez aurkezteagatik edo ez formulatzeagatik:
DUQUE CHASCO, LOURDES
Igoera-txanda.
–Onartuak:
ADRIAN URIZ, KONTXI
HUARTE ESTANGA, XABIER
PEREZ MORIONES, JUDIT
PIA ARANGUREN, AINARA
–Baztertuak: Inor ez.
II. ERANSKINA
Epaimahai kalifikatzailea
–Epaimahaiburua: Alicia Chicharro Lázaro, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Saileko kontratupeko irakasle doktorea.
–Ordezko epaimahaiburua: María Sauleda Munárriz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kontu-hartzailetza eta Ikuskaritza Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Begoña Ballaz Torres, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nazioartekotzeko Errektoreordetzako Nazioartekotze eta Lankidetza Ataleko burua.
–Ordezko epaimahaikidea: Antonio Ureta Aizcorbe, Nafarroako Unibertsitate Publikoko idazkari teknikoa.
–Epaimahaikidea: Carlos Martirena Irureta, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoko burua.
–Ordezko epaimahaikidea: José Carlos Pequeño Gutiérrez, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateko Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: María Concepción Casado Redín, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Zerbitzuko Laguntzen eta Deialdien Ataleko burua.
–Ordezko epaimahaikidea: Eduardo Pérez Urdánoz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikide idazkaria: Juan Francisco Bello Fernández, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkaria, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.
–Ordezko epaimahaikide idazkaria: Emiliano Garín Arriaga, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkaria, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.
Iragarkiaren kodea: F2009522