19. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

11/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 5eko 185/2019 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Horren bidez ezartzen da zein izanen den, funts publikoekin finantzatutako ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozeduraren baitan, hurbiltasun linealaren irizpidea, haren balorazioa eta aplikatuko den gehieneko distantzia, zer herritan aplikatuko den eta zein izanen den ikasleen batez besteko gehieneko erlazioa eskola unitate bakoitzeko, bai eta, horrez gain, zein diren prozeduraren jarraibideak, egutegia eta ereduak ere, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egiteko 2020-2021 ikasturtean.

Oharturik akats bat dagoela ebazpen horretan (2020ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 14koa), bidezkoa da zuzenketa egitea:

EBAZTEN DUT:

1. Aldaketa egitea Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 2ko 185/2019 Ebazpenean. Hona hemen:

Honako hau dioen tokian:

“2. Hurbiltasun linealaren irizpideari dagokionez, zeina zehaztuta baitago Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 17ko 28/2015 Foru Aginduaren 5. oinarriaren 5. paragrafoan, honako hau ezartzen da: Hurbiltasun linealaren irizpidea erabiltzeko gehieneko distantzia lineala 1.500 metrokoa izanen da 2020-2021 ikasturterako. Distantzia hori kalkulatzeko, eskatzaileak aukeratuko du, alde batetik, bere benetako bizilekuaren UTM koordenatuak edo, bestela, gurasoetako baten edo legezko tutoreetako baten benetako lantokiaren UTM koordenatuak, eta, bestetik, lehenengo aukera bezala eskatutako ikastetxearen UTM koordenatuak. Kalkulu hori egiteko, eskola kudeaketako EDUCA sisteman dagoen geolokalizazio tresna erabiliko da, zeina Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sisteman oinarritzen baita”.

Honako hau behar du:

“2. Hurbiltasun linealaren irizpideari dagokionez, zeina zehaztuta baitago Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 17ko 8/2015 Foru Aginduaren 2. oinarriaren 8. apartatuan, honako hau ezartzen da: Hurbiltasun linealaren irizpidea erabiltzeko gehieneko distantzia lineala 1.500 metrokoa izanen da 2020-2021 ikasturterako. Distantzia hori kalkulatzeko, eskatzaileak aukeratuko du, alde batetik, bere benetako bizilekuaren UTM koordenatuak edo, bestela, gurasoetako baten edo legezko tutoreetako baten benetako lantokiaren UTM koordenatuak, eta, bestetik, lehenengo aukera bezala eskatutako ikastetxearen UTM koordenatuak. Kalkulu hori egiteko, eskola kudeaketako EDUCA sisteman dagoen geolokalizazio tresna erabiliko da, zeina Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sisteman oinarritzen baita”.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 20an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2001005