189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-483

Olaibarko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Olaibarko Udala.

Xedea: Otsakaineko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Ultzama ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Olaibar (Nafarroa).

Isurketak 4.000 m³-ko bolumena du urtean gehienez, eta 14,63 m³-ko edukiera duen hobi septikoan tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko uztailaren 6an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2008617