189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2/2020 aurrekontu-aldaketa, COVID-19ari aurre egiteko premiazko neurriei buruzkoa (aparteko kreditua). Onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2020ko abuztuaren 12an egin bilkuran, berretsi zuen Mankomunitateko buruaren 2020ko apirilaren 20ko 35/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako aurrekontu-aldaketa.

Kontuan hartuta osasun-krisia eta Mankomunitate honetako hondakin zerbitzuko eta ur zerbitzuko lanetan hark eragindako kalteak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan horri buruz ezarritako araudiaren arabera, aparteko kreditua sortu behar da, honako ezaugarri hauekin:

Aparteko kreditua:

APLIKAZIOA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1.2318.22799

COVID-19ak eragindako aparteko gastuak

3.500,00

1.2318.6350001

Babes itxituraren inbertsioa, COVID-19a

800,00

GUZTIRA

4.300,00

Finantzaketa:

APLIKAZIOA

IZENA

ZENBATEKOA (eurotan)

8700000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

4.300,00

GUZTIRA

4.300,00

Garesen, 2020ko abuztuaren 13an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2009296