189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

4/2020 eta 5/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2020ko abuztuaren 13an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 4/2020 eta 5/2020 aldaketak 2020ko udal aurrekontuan, aparteko kredituen onespenekoak baitira.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2009383