189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA 27/2020 prozedura arruntean, zeina abiarazi baitzen gora jotzeko errekurtso hau administrazio isiltasun bidez ezestearen kontra: gora jotzeko errekurtsoa, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozeduran, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko gitarrako espezialitatean, epaimahaiak lehenbiziko probaren kalifikazioak biltzeko egin zuen aktaren kontra. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 22ko 261/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen hautapen prozedura hori.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren 2020ko abuztuaren 17ko ofizio bidez, agindu zen administrazio espedientea igor zedila Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, eta 97/2020 prozedura arruntean interesdun direnak epatzeko deia egiteko ere agindu zen. Prozedura hori abiarazi zen gora jotzeko errekurtso hau administrazio isiltasun bidez ezestearen kontra: gora jotzeko errekurtsoa, Eduardo Manuel Jiménez Cordón jaunak jarria, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozeduran, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko gitarrako espezialitatean, epaimahaiak lehenbiziko probaren kalifikazioak biltzeko egin zuen aktaren kontra. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 22ko 261/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen hautapen prozedura hori.

Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, gitarra espezialitateko interesdun guztiei dei egiten zaie, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 17an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2009335