189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Mañeruko alkate Nuria García Arosteguik, Udalbatza honetako alkateorde Rubén Irisarri Arbeloari eskuordetzen dizkio bere eginkizunak 2020ko abuztuaren 1etik 19ra, biak barne.

Eskuordetza honek indarra hartuko du ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Mañerun, 2020ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2008540