189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Girgillaoko Udalak, 2020ko abuztuaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2020 aurrekontu-aldaketa 2020ko aurrekontu luzatuan (aparteko kreditua), diruzaintzako gerakin likidoarekin finantzatuko dena.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Etxarren Girgillaon, 2020ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Fco. Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L2009271