189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluekin loturik, alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legean eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 1995eko urtarrilaren 26ko Jarraibidean ezarritakoarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz, nik, alkateak, esleiturik ditudan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ana Isabel Chivite Gil zinegotziaren esku uztea ezkontza zibilak egiteko Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, ezkontza zibila egiteko udaletxean, uztailaren 31n, 13:00etan.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hori guztia aditzera ematen da azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmoa izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Cintruenigon, 2020ko ekainaren 11n.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2008614