189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Baratze komunitarioak arautzen dituen udal ordenantzan (38. zenbakia). Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2020ko uztailaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Baratze komunitarioak arautzen dituen udal ordenantzan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriobeitin, 2020ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2008656