189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa, 2020ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2020ko uztailaren 23an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Udalaren 2020ko plantilla organikoan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Arroitzen, 2020ko uztailaren 28an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2008377