189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 721. lursailean.
Behin betiko onespena

Arbizuko Udalak, 2020ko uztailaren 29ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Lourdes Bakaikoa Arañak sustaturiko hiri-jarduketarako plan berezia Arbizuko 1. poligonoko 721. lursailaren eremuan.

Hasierako onespena 2020ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 11an.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Arbizun, 2020ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2009024