189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Hiri-jarduketarako plan berezia Olagueko 11. poligonoko
448. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia 11. poligonoko 448. lurzatian.

2.–Behin betiko onespen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Erabaki hau sustatzaileei jakinaraztea.

4.–Erabaki hau helaraztea, onetsitako agiriarekin eta egindako txosten teknikoekin batera, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, hamar eguneko epean gehienez.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratzen denetik.

Anuen, 2020ko uztailaren 27an.–Alkateordea, Isabel Oyarzun Azpiroz.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008297