189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

689/2020 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez eskuordetzen baitzaio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariari funtsak mugitzeko baimena emateko eskumena (eskumen hori Nafarroako 2020ko Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legearen 39. artikuluan ezarri da).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi dute esleituta dituzten eskumenen erabilera kasuko administrazioko maila bereko edo txikiagoko beste organo batzuei eskuordetzea.

Nafarroako 2020ko Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legearen 39. artikuluak ezartzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzaileak baimena ematen ahalko duela funts mugimenduak egiteko 54. programa multzoko aurrekontu-partiden eta gaitu beharreko partiden artean, baldin eta lehenbizikoek gehikuntza izan badezakete foru lege horren 5. artikuluko 6. apartatuko a), f), g), i) eta j) letretan adierazitakoaren arabera.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzuak egindako txostena.

Horrenbestez, aipatu arauekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariari eskuordetzea funtsak mugitzeko baimena emateko eskumena (eskumen hori Nafarroako 2020ko Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legearen 39. artikuluan ezarri da).

2. Eskumen eskuordetzearen bidez ematen diren ebazpenetan inguruabar hori azaldu beharko da berariaz, eta, ondorio guztietarako, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emanak balira bezala hartuko dira.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara, Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzura eta Araubide Juridikoaren Zerbitzura.

4. Ebazpen honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 19an.–Zuzendari kudeatzailea ez dagoenez, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuarekin bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko zuzendaria, Francisco Javier Apezteguía Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2009526