188. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Saneamendu sareen ordenantza
Behin betiko onespena

Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2020ko ekainaren 8an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onartzea Saneamendu sareen ordenantza (Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara 2020ko ekainaren 17an, 132. zenbakian).

Uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluak arau harturik, eta jendaurreko epea igaro denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, agintzen da argitaratzeko, dagozkion ondorioak sor ditzan.

Saneamendu sareen ordenantza (PDFa)

Iruñean, 2020ko abuztuaren 11n.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2009008