186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Lehendakariaren eskuordetzea, kanpoan izateagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko xedapenak betez, eta sinatzen duen Lehendakaria 2020ko abuztuaren 20tik 30era bitarte, biak barne, udalerritik at izango dela ikusita;

Aipatutako legediaren bertutez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Legeak Mankomunitateko Lehendakariari esleitzen dizkion eskumen guztiak, 2020ko abuztuaren 20tik 30era bitarte, biak barne, Iñaki Etxeberria Aranaz lehendakariordearen esku uztea.

Bigarrena.–Ebazpen honetako eskuordetzea, azaroaren 28ko 2568/1986 EDko 44.2 artikuluan ezarritakoa betez, Nafarroako Aldizkari Ofizialera helaraztea, argitaratua izan dadin, nahiz eta eskuordetzeak ebazpena sinatu eta biharamunetik aurrera ondorioak sortuko dituen.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Iñaki Etxeberria Aranazi, Mendialdea Mankomunitateko Batzarreari eta interesdunei helaraztea, euren ezagutzarako eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Leitzan, 2020ko abuztuaren 11n.–Lehendakaria, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2009105