186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

UO-10 unitatea urbanizatzeko proiektua.
Behin betiko onespena

Utergako alkateak, 2020ko abuztuaren 7an, 2020-0059 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

Lehena.–Behin betiko onestea Utergako UO-10 unitatea urbanizatzeko proiektua, José María Aldaz Armendarizek sustatua Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Bigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuaren Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, José María Aldaz Armendarizi eta Iruñerriko Mankomunitateari, bai eta argitara ematea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Hirugarrena.–Oroitaraztea José María Aldaz Armendarizi ezen, Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 5.d) artikuluari jarraikiz, urbanizatzeko herri lanak aipatu 2/2018 Foru Legean ezarritakoa betez egin beharko direla, erantzukizun osoa berea izanik.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri Osoko Bilkurari ematea, horretarako egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Utergan, 2020ko abuztuaren 7an.–Alkate udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2008941