186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Baterako tasazio bidezko desjabetze proiektua, espazio eszenikoaren sarbidearen sistema orokorra, HAPOko AR-1 eremuari atxikia. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2020ko abuztuaren 11ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Baterako tasazio bidezko desjabetze proiektua, espazio eszenikoaren sarbidearen sistema orokorra, Tafallako HAPOko AR-1 eremuari atxikia. Proiektua Deurban Abogados SCk aurkeztu zuen 2020ko uztailaren 31n.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Tafallan, 2020ko abuztuaren 11n.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2009183