186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 3. sektoreko URI 3 unitatean. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko uztailaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Azkoiengo Hirigintzako Udal Planeko 3. sektoreko URI 3 unitatea kudeatzeko hirigintza-hitzarmena. Pérez Ricarte SLk sustatu du hitzarmena, nahitaezko lagapeneko irabazizko aprobetxamenduaren ordez haren baliokide ekonomikoa jartzeko.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ohartarazten da ezen erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa para daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2020ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2008772