186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Birpartzelazio proiektua, 3. sektoreko URI 3 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko uztailaren 27an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen birpartzelazio proiektu bat Azkoiengo Hirigintzako Udal Planeko 3. sektoreko URI 3 exekuzio unitatean, Perez Ricarte SLk sustatua.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hau eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2020ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2008771