186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Borondatezko birpartzelazio proiektua UO 71 unitatean.
Behin betiko onespena

Oteitzako Udaleko alkateak, 2020ko ekainaren 22an, hasiera batez onetsi zuen borondatezko birpartzelazio proiektu bat Oteitzako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko UO-71 exekuzio unitatean, José Miguel Urbiola Landak sustatua.

Jendaurreko epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, proiektua behin betiko onetsirik gelditu da.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Oteitzan, 2020ko abuztuaren 5ean.–Alkate udalburua, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2008769