186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan izateagatik

2020ko abuztuaren 18tik 24ra bitartean herritik kanpo egonen naizenez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari eta horrekin bat datozenei jarraituz.

EBAZTEN DUT:

1.–Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak Udaleko lehen alkateorde Joseba Vizuete Ascargorta jaunaren esku uztea, 2020ko abuztuaren 18tik 24ra, biak barne.

2.–Eskuordetza hau lehen alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.–Eskuordetza honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran.

4.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Olaztin, 2020ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Roberto Martínez Mendia.

Iragarkiaren kodea: L2009184