186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa, Eremu publiko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Leitzako Udalak, 2020ko maiatzaren 26an egindako osoko bilkuran, Eremu publiko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza aldatzeko hasierako onespena eman zuen.

Erabaki hori 2020ko ekainaren 5ean argitaratu zen, 2020ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Epe hori iragandakoan inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu da aipatu ordenantzaren aldaketa eta jarraian argitaratzen da, hitzez hitz; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak eman dion idazketaren arabera.

Leitzan, 2020ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

TARIFEN ERANSKINA

a) Terrazak: 23,36 euro mahai bakoitzeko. Herriko jaietan jartzen den aparteko mahai bakoitzeko: 10,00 euro.

2020 eta 2021 urteetan ez da aplikatuko tasa hori.

Iragarkiaren kodea: L2009028