186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Aldaketa, Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Leatxeko Udalak, 2020ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan. Iragarkia 2020ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 18an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsitzat jotzen da eta osorik argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Leatxen, 2020ko uztailaren 31n.–Alkatea, José Javier Iribarren Pérez.

ALDAKETA, UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

5. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik kobratuko dira:

Etxeetan erabiltzeko hornidura: 0,56 euro/metro kubikoa. Gutxienekoa 31,20 euro/urtea da, 60 metro kubikori dagokiona.

Industrian eta obretan erabiltzeko hornidura: 0,56 euro/metro kubikoa.

Ureztaketan eta igerilekuetan erabiltzeko hornidura: 0,56 euro/metro kubikoa.

Iragarkiaren kodea: L2008944