186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Aurizberriko 12. poligonoko 41. lurzatiaren egiturazko aldaketa. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2020ko uztailaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen Erroibarko Udal Planeko egiturazko determinazioen aldaketa puntuala hasiera batean onestea; aldaketa hori Jose María Eciolaza Ochoak sustatu du Aurizberriko 12. poligonoko 41. lurzatian, Jesus Aramendia Pardok eta Alberto Aldave Martinezek idatzitako dokumentuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. eta 71. artikuluekin zerikusia duen 79.2 artikuluak xedatutakoa ezarriz, txostena hilabeteko epean jarriko da jendaurrean Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzen denetik aitzina. Epe horretan txostena Udal bulegoetan egonen da interesdunen eskura, nahi duten alegazio oro egin ditzaten.

Erron, 2020ko uztailaren 29an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2008809