186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatua, errege dekretu horrek onetsi baitzuen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua;

Kontuan harturik Alkatetzaren 377/2019 Ebazpena, 2019ko ekainaren 20koa, haren bidez izendatu baitziren Castejongo Udaleko alkateordeak;

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz;

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Rafael Martinena López bigarren alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak 2020ko abuztuaren 17tik 30era, biak barne, egun horietan nire ordez bete ditzan karguari dagokionez esleiturik ditudan eginkizun guztiak, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz. Julia Manrique España lehen alkateordeak ezin izan du hartu eskuordetzea.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Hirugarrena.–Interesdunari ebazpen hau igortzea, eta Udalbatzari haren berri ematea hurrengo osoko bilkura arruntean.

Castejonen, 2020ko abuztuaren 12an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2009112