186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Herri-lurren desafektazioa, haien erabilera lagatzeko Eólicas Cascante SLUri, Cascante II haize-parkea ezartzeko
La Cantera mugartean. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2020ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea herri-lurretako 311.912,22 m² (31,19 ha) desafektatzea, haien erabilera lagatzeko Eólica Cascante SLUri, haize-parkea paratzeko Cascanten, bat etorriz Santiago Arriola García industria ingeniariak prestatutako proiektu teknikoarekin (COIIBko 6288 elkargokide zenbakia).

2.–Erabileraren lagapena arautuko duen baldintza-agiria onestea.

3.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek hura aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazio edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten; hori gertatuz gero, espediente osoa Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Herri-lurren Atalera igorriko da, dagokion foru dekretuaren bidez onesteko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2020ko abuztuaren 4an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2008762