186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Aditzera ematen da Alkatetzaren abuztuaren 13ko 148/2020 Ebazpenaren bitartez alkatearen eginkizunak lehen alkateorde Santiago Marcos Lorenzori eskuordetu zaizkiola, abuztuaren 15etik 30era bitarte, biak barne, titularra kanpoan egonen delako. Hori guztia, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44-2 artikuluan, 47. artikuluari buruz, ezarritakoarekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, 2020ko abuztuaren 13an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2009208