186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Kudeaketako hirigintza hitzarmena.
Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko ekainaren 9ko 22/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen kudeaketako hirigintza hitzarmen bat Udalaren eta Héctor Cabeza Goñiren artean, xedetzat duena lurzatiaren erabilera-aldaketak sortzen duen konpentsazio ekonomikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Udalak behin betiko onetsi baino lehen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoarekin.

Eritze Atetzen, 2020ko ekainaren 17an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2007939