186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Deialdia, COVID-19ak sorturiko osasun-krisiaren ondorio ekonomiko kaltegarriei aurre egiteko laguntzena. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/519978). DDBN (Identifikazioa): 519978.

Artaxoako Udalak 2020ko abuztuaren 6ko osoko bilkuran onetsia.

Deialdian parte har dezakete ekonomia-jarduerak gauzatzen dituzten pertsonek edo entitateek, alarma-egoeraren murriztapenek nola edo hala eragin badiete eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izanen da, dagokion laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Artaxoan, 2020ko uztailaren 31n.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2009214